Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Koplak eta sebillanak

Oier Gorosabel 2014/03/25 08:03
AnteTodaEpañia 1001 bidar esan dotenez, goizetan #etxekoandros izaten naiz. Ez edozein etxekoandros, halan be: aukeran, Martirion estilokua.

Martirio, emakume deigarrixa. Umetan ezagutu neban, oker ez banago mahai azpittik Gabonzaharretako TB programaren baten (Sabrinan titibururen bat ikusi nahixan-edo). Hipnotizau egin ninduan. Horrekin, eta La Trinca taldiakin zaletu nintzan sevillanekin.

Halan be, oin dala oso gitxi izan dot nik emakume honen ibilbidian barri: nik ezagutu aurretik “Libertad sin ira” famosua kantatzen ibilli zan Jarcha taldiakin, eta ostian be ez da geldirik ibilli, flamenko munduan kalidade haundiko ekoizpenekin; azkena, seme gitarristiakin.

Ikasteko modu dibertigarri bat

Oier Gorosabel 2014/03/22 07:40
MARTINEZ DE LEZEA, Toti. 1999. Las torres de Sancho. 3º edizioa, Ttarttalo, Donostia 2000.

Entretenidua, oso; hori asko da. Nobela historikua izanda be, hasierako gidan eta epiloguan ondo bereizten dira benetako datuak eta asmautakuak.

Hortik aurrera, ba... aurreko nobelan lez, hizkera anakronikua (telebista serixiak etorri jataz gogora, behin eta barriro); ez dakitt azken urtietako idazlanetan hau zeozelan egokitzen saiatu dan, huts haundixa begittantzen jata. Bestalde, liburuan zihar sei-zazpi protagonisten istorixa paraleluak ondo harilkatzen badira be, azkenian ¡braust! amaitzen da dana, eta gehixenen barririk ez dakagu... bukaera “zabalegixa” nere gustorako, eta ez dirudi nahitta danik –gehixago emoten dau idazlia aspertu egin zala, edo epia amaittu jakola edo...-.

Hiri eredu ideal bi

Oier Gorosabel 2014/03/14 07:20
VERNE, Jules. 1879. Los quinientos millones de la Begún. Ed. Circulo de Lectores, Barcelona 1993.
Hiri eredu ideal bi

Stahlstadt, Altzairuan Hiri fordiarra

Kontatzen danez, idazle honen azken epokia illuna da, gizakixan suntsipen-ahalmenakin erreta edo. Liburu hau ordukua izango dok kontizu. Ameriketako kolonizaziñuan azken bultzakadan (indigenei azken eremu libriak kentziakin batera) brand new hirixak sortzeko aukeria egon zan, bai Iraultza Industrialan osteko planifikaziñuakin eta higiene neurrixekin sortu be. Hala eregitzen France-Ville eta Stahlstadt EEBB-etako far westian. Lehelengua  gizaterixian aldeko zientzixiana eta latindar izaeriana; bigarrena gerrara aplikautako zientzixiana, eta izaera germanikuana.

 PD: ba ez ba. Vernen “helduarokua” kontsideratzen da liburu hau, epoka illunan aurrekua. Badirudi, halan be, modu atipikuan idatzittakua dala (aurreko idazle baten eskuizkribua berridatzitta).

Argentinako euskaldunak

Oier Gorosabel 2014/03/11 07:30
1892ko artikulua, karlistadetatik iges juandako gazte kuadrillak karakterizatzen.
Argentinako euskaldunak

Juan Berasueta Zaharrea, gautxo baztandarra

Euskaldun familia gehienek dute senideak Ameriketan; joan den 500 urtean, baserrietako maiorazkoa eskuratzen ez zutenen ohizko destinua izan da, armada eta abadetza-seminarioarekin batera. Horretara, gaur egunean Ameriketan euskal jatorrizko jende gehiago bizi da Euskal Herrian bertan baino.

 Europarrak hara estraineko heldu zirenetik, joandako jendearen fluxua etengabea izan da: hala ere, XIX eta XX gizaldietako gerren eraginez biderkatu egin zen joaleen jarioa. Euskalduna langile estimatua izan da Ameriketan, zintzoa eta protesta gutxikoa. Den-denak ez ziren hala izango, jakina; baina oso adierazgarria da Argentinan palabra de vasco esamoldea ohizkoa izatea oraindik, emandako hitza betetzearen sinonimo legez.

Testu hau, itxura denez, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxearen inguruan idatzia da. Funtsean, XIX gizaldi amaierako Argentinako euskaldun tipikoari egindako gorazarrea da.

Kontuan har dezagun artean Hegoaldeko etorkin berri asko zeudela han, 20 urte lehenago Gerra Karlistei ihes egindakoak. Testuan aipatzen denez, ihes egiteko motiboak ez ziren izan bakarrik soldadutza ekiditea edo gosea; hortaz gain, herritarrek gerrarako zerga bereziak ordaindu behar izan zituzten (“gerra kontribuzioak”), bai gerrak iraun zuen bitartean, baita ostean ere (batez ere galtzaileek, zigor modura); horrek berez pobreak ziren familia asko ito zituen (1).

Gainera, sasoi horretan Argentina modernoa eratzen ari zen. Ordurarte mapetan agertu arren, herrialde osoa ez baitzegoen kriolloen (=europar jatorriko argentinarren) menpe; indigenek gizon zuririk gabeko eremu handiak mantentzen zituzten oraindik. XIX gizaldi amaieran bultzatu zen azken konkista kanpaina handia. Armada argentinarra eta jatorrizko biztanleen arteko borroka gogorra izan zen; wild west pelikula bortitzenen parekoa bai, behintzat. Garaipen militarraren ostean, indioei kendutako pampa okupatu behar izaten zen; euskaldun asko aritu zen kolono paper honetan, eremuak alanbratzen lur portzentai baten truke (2).

Testuan immigrazio bidean dauden euskaldun gehienen jokaera azaltzen zaigu: lehenengo hiri handietako biltegi maioristetan... gero tamboetan esnekiak ekoizten eta banatzen... batzu pampan sartzera ausartzen dira ere, jaioterriarekin zerikusi gutxi duen bizimodua ikastera... Hau irakurrita beraz, Ameriketara heldu berri ziren geure arbasoen nondik norakoak irudika ditzakegu; liburuetan azaltzen dez den mikrohistoria...

Jatorrizko dokumentua:

  • ANONIMOA. 1892. Los bascos en la Argentina. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:313-316. Donostia.

 

Dijitalizazioa:

 

Aipuak:

(1)   Martínez Caspe, MªSoledad. 1993. La II Guerra Carlista en Navarra (1872-1876): represión y exacciones. La cuestión foral y la guerra. Gerónimo de Uztariz 8:91-110. http://amarauna.org/uztariz/pdf/artikuluak/aldizkaria0805.pdf

(2)   Gorosabel, Oier. 2009. Un puente dinamitado y reconstruido. Antzina: revista de genealogía vasca e historia local 7:12-20. http://www.antzinako.org/Revistas/Antzinako_7.pdf

 

Musculábamos ayer...

Oier Gorosabel 2014/03/04 08:06
...8 bat urtian kiroldegira juan barik egon ostian, hor sartu naiz barriro, olagarrua garagian lez.
Musculábamos ayer...

Harry Reems (Whore of the Worlds, 1985)

Azken urtietan ez dot kirola egittera juan biharrik izan; lehendik pizkat aspertzen ninduan makiñetan zirri-zarra ibiltziak, eta kobazuluetako jardunakin nahikua eta sobra izaten nebanez... kiroldegira agertu bez. Azkenaldixan, baiña, hainbat arrazoingaittik nahi baiño gehixagotan egin detsat huts lurpeko deixari, eta dakaten biharra eukitta, “zeozer” egitteko premiñia etorri jata, lepoko miñekin ez hasteko. Halan, askotan pasatzen jatan lez, El Abuelo Congelado moduan sentidu naiz aspaldittik zapaldu bako eremuan.

Lehelengo inpresiñua, deigarrixena, kristo guztia online ikustia izan da. Nik segapotua kendu barri badot be, ba dakitt gaur eguneko joeria kontrakua dala. Orduan: lehen be ikusten ziran mobillak gimnasiuan, bai, baiña berba egittekuak. Oiñ, ostera, ixa danak iPhone itxurako oholtxuekin dabiz: batzu musikia entzutzen, bestiak pantallia pallakatzen... (etxata txarto begittantzen ¿eh? Atentziñua deittu bakarrik).

Bestalde, makiña guztiak barriztuta dagozela irudittu jata. Ez da hala. Ba dagoz bai makiña barrixak; baiña, hobeto begiratuta, gehixenak azala aldatuta dakela konturatu naiz. Azkenaldixan eraikiñetan erabiltzen dirazen fatxada itsasgarrixen estiluan...

Sorpresa txarra: saunan... ¡dutxa hotza hartzeko aukeria kendu dabe! (!!???!!!). Terapeutikoki, lokatzezko baiñu bati lokatza kentzian pareko astokerixia.

Musikia: lehen “dance” estiloko gauzak gero eta gehixago entzutzen baziran be, oin... besterik ez dago. Gaur, gaiñera, 1980 hamarkadako “greatest ittuak” chunda-chunda galbahetik pasautako monografikua zeguan (Bon Hobby “It’s my life”, Flashdance...). Bistan da, lehengo aldian, LSD lineak publikuan neurriko musikia ipintzeko aukeria ekarri dabela... (domeka goizian, kuarentoi tripahaundixa ugari).

Jentiari buruz, ba danak ezezagunak dirazela. Oin dala 8 urteko habitualei be (“Tiki-tiki” & Cia) bizimodua aldatu jakela imajinatzen dot, umiak-eta... eta gaur egunian dabizenak, zein diranik bez. Bueno: salbuespen bat dago. Oin dala 8 urteko moduan hor dogu Andoni Badiola Osoro jauna, gimnasixoko “kefia” ;-)

Arropekin be, “zer erantzi”? Hau ez da gauza barrixa: sasoi baten, ziklismoko erropetan bapateko aldaketia egon zan moduan, beste kiroletako “modan” igual ez da hain era radikalian igarri; baiña aldaketia egon, egon da. Nik kaleko erropa normalakin egin izan dot kirola, algodoizko kamiseta nasaixakin-eta, taparroiekin-eta... Eta lehen ba, tira, “euskal traje rejional barrixa” sartuta bazeguan be, nere moduko elemento batzu ikusten ziran ondiok. Oiñ... gitxi, gitxi! Dana lycra eta dana markatzen.

Gaiñera zapatillak erosi bihar izan dittudaz (lehenguak oin dala 4 urte-edo bota nittuan) eta, joder...! Normal itxurako zapatillarik ez! Dendako merkenak erositta be, dana brillua, kolore bizixa... Beraz hor nabil ni, nere erropa ziztriñekin eta briztadaz betetako zapatillekin. Whore of the Worlds pelikulako bigoteduna sentitzen naiz (pizkatxo bat).

Modu serixo eta profesionalian amaitzeko, hamen lagakotsuet kiroldegixan egitteko moduko ariketatxo batekin. Iskiotibialak luzatzeko sorki-lana, via Aritz Agirre

 

Frantses itxurako diskurtsua

Oier Gorosabel 2014/03/02 13:32
1993tik 2002ra, gitxi gora behera, Eibarko Kili-Kolo antzerki taldian ibilli nintzan. Esperientzia haundiko jentia zeguan han, eta gauza politt asko egitteko aukeria izan neban. Bestiak beste Aratustietako “sardiñen entierro” nahikotxo, hau da, herriko Karnabalen amaierako ekittaldixak animatzia.

Argazkixa: Alberto Unamuno Urkitza.

Goguan dakadaz, adibidez: sorgiñen kontrako prozesu bat (hau azkena izan zan, antzezle barik laguntzaille ibilli nintzan), itsas naufragio bat, arrain erraldoiak... eta, batez be, vudu zeremonixia. Goiko argazkixa ez da urte horretakua, baiña kontakizun honen protagonista batzu dagoz bertan (ezkerrekua da Ainara).

Denpora asko da eta gehixena ahaztuta dakat, baiña kristona montau genduan Untzagan. Onduen gogoratzen dotena, jakiña, nere partia da. Lagunak plaza erdixan, Ainara zeremonia-ofiziatzaille nagusixari begira. Ni publikuakin nahastauta, kaleko jantzitta. Gabia, egualdi ona, sua... Kalejirian ostian, Txantxazelaiko kioskopian amaitzen genduan gauzia. Isilttasunan erdixan, suan argi dardartittan, Ainarak plaza bete vuduzaleri berba egin bihar zetsan:

(arazua: vudu zeremonia baten, Haitin, frantsesez berba egin bihar; baiña frantsesik jakin ez; bat-bateko alardia egiñaz, halako parrastada bat botatzen zeban)


"La confiture, l'entrecot;
mais ce n'est pas posible!
Je t'aime, moi non plus.
Le soleil, le croissant...!
Entrez moi!
Allons enfants de la patrie!
Nous sommes, vous être, il sont...

Soufflé! Café au lait!”

;-)

Horren ostian, Ainarak biktima bat seiñalau dau aginte-makillakin (neu). Orduan, akolitto-zonbixak publiko artera sartu dira, biktima-ehizian. Panikua edo (ezagun da La Fura dels Baus ikusi barri genkala). Harrapau nabe, sekulako alarau artian Ainaran parera eruanda. Sazerdotisiak oillasko-hanka batekin aittiaren ta semiaren eginda, tak! Hipnotizau nau. Adurra darittela, eskuak sabelera eruan, eta... rrrraaaas! Tripan dakaten poltsia urratu desta, barruko tomate, heste eta asadurilla aidian jasota (tanborrak, orruak, txilixuak, publikoko umiak negarrez...) hortik aurrera ez dot gogoratzen, sardiñia hartu, erre eta Dantza Eskolako ikasliak suan inguruko dantza bat egingo zeben kontizu.

Laiñuen arteko irudi honen berreskuratzia @ainhoaeus @beatxo eta @ororostorm eri zor detset, twitterren frantsesa ikastiari buruz barriketan genbixala.

Descripción sumaria de la Villa de Lequeitio (1740)

Oier Gorosabel 2014/03/01 15:55
XVIII hasierako Lekeition: portuko barrako buruhaustiak, Malekoia eta Konpañia erdi eginda, Zingi-zango potzu misteriotsua, matxinadia, Donostiarako “komando suizidak”, Isuntzako zubi mobilla, korsario lekittarrak...

EGUNERAKETA 2017-VI-21: "bizanacerretia" hori "bizarrac erretia" da. Bistan da transkribatzailliak "n" minuskula "rr"-ekin nahastau zittuala.

********************

Oso dokumentu interesgarrixa herriko historixan interesa dakan edozeiñendako. 41 pajinatako PDF hau Estudios Vizcainos aldizkariko artikulu baten testua da (ez dakitt transkribapen dijitala zeiñek egindakua dan). Bertan, Angel Rodriguez Herrero historialarixak Lekeittiori buruzko eskuizkribu bat aurkezten desku, hitzaurre eta oharrekin lagunduta. Itxura danez, eskuizkribu hau Juan Eustaquio Delmas historialarixan esku egon zan; gero Rodriguez Herrerok Juan Ramon Urkijon bibliotekan topau zeban.

Dokumentu hau Iñaki Madariaga ikerlarixan bittartez ezagutu dot nik (honek be material ederrak dittu argitaratuta bere blogian).

Testu orijinalan idazlia zehaztu ezin bada be, ze familia ingurukua zan dakigu: Kortazar, Loibe, Asterrika... (p.1).

Eskuizkribua 1737 eta 1740 artian idatzittako artikulo soltez osatuta dago. Idea bat egin deizuen hau da indizia:

  1. Su breve y sumaria descripción
  2. Plaza, Casa Consistorial, Armas
  3. Patronos (P. Bernardo y figura de San Antolin)
  4. Puerto
  5. Puentes y fuentes
  6. Molinos y manutención del pueblo
  7. Fondos
  8. Obligaciones
  9. Pesas y medidas, Regimiento y mudanzas
  10. Forma en que se entrega la vara
  11. Elección de mayordomos y fiestas de San Pedro
  12. Lebas de marinería
  13. Lebas de soldados
  14. Iglesia Parroquial
  15. Plata
  16. Renta de la fábrica
  17. Beneficiados
  18. Convento de Señoras Religiosas
  19. Colegio de la Compañia
  20. Ermitas, Obras pías
  21. Prebostada
  22. Confirmaciones del Privilegio de la Villa
  23. Año 1718, llamado de la Machinada
  24. Decreto
  25. Función el día de la anunciación
  26. Presa inglesa (apresamiento)
  27. Asientos en la sacristía
  28. Iglesia de las Señoras Religiosas
  29. La muralla seca para enderezar la canal del rió a la parte de Carraspio
  30. Presa de un navío de 70 toneladas hecha el año 1739
  31. Relación de diferentes casos que han sucedido, así en la Villa de Bilbao, como en otras partes el Señorío de Vizcaya, sacada del archivo de la Villa de Lequeitio

Bistan da informaziño interesgarri asko dagola hamen. Horregaittik, ez naiz laburbiltzen hasiko; horren ordez osorik irakortzia gomendatzen detsuet, patxadaz. Gaixak asko dira gaiñera, eta bakotxari batzuk edo bestiak gehixago interesauko jakoz bere zaletasunen arabera. Adibide moduan, hamen dagoz nik hartutako notak:

  • XVIII gizaldi hasieran galdutako dantzia deskribatzen da, Bizanacerretia izenekua (="Bizarra ez erretia"? izen honi eta beste guztiei buruz, kontuan hartu daigun eskribauak, askotan, ahoz jasotako izenak txarto transkribatzen zittuezela; eta gero, testuak kopixatzerakuan be, akatsak gehitzen zirala): “desde la vispera del Santo hasta el dos de Julio todos los dias hacia el anochecer se hacia hasta ahora muy pocos años la celebre, danza crineterada llamada Bizanacerretia; tenia diferentes mudanzas de volatines pelea puestos unos sobre otros encima de brazos y hombros y se remataba andando todos sobre un pie, y del otro iba agarrado el que subseguia; el que guiaba traia en la boca un tironcillo ardiendo y con esto en la postura sobre dicha iba quemando á cada uno las barbas, y para esto la porfia y resistencia andando todos sobre un pie y agarrados del otro, era para la gente que miraba de grande risa y complacencia” (p.12).
  • Auriatoponimua birrittan agertzen da. Erromatar trazia hartzen detsat (Arropain be hala ei da), eta bertan deskribatzen dan itturrixa Mandaska izan leikianez... ¿ez ete da gaur eguneko Audijo izango? Hona aipuak:
  1. Batetik, bertan zeguan galtzada baten erreferentzixia dago (p.7): “en fin el año mil setecientos ventitres habiendo una gran sequia se abrió una zanja desde el agua de Yturrioz (que en lo antiguo fue tanteada pero desgraciada por poco) hasta las calzadas de Auria en distancia de menos de un cuarto de legua; traida por ella se reconoció era suficiente con que el año siguiente mil setecientos veinticuatro se emprendio encañarla: la dicha agua de Iturrioz se reduce a dos fuentecitas, la una llamada Insusaran, que esta debajo de la Cofradia de Gardata y de esta se sirve dicha Cofradia, la otra debajo de los caserios de Urquiza; se hizo una presa mas abajo de donde se junta dichas dos fuentecitas, y de la presa se encaño hasta el portal, vino en cañeria de barro, muy bien barnizada por dentro y se hizo plazuela en dicho portal viejo y en medio de ella se fabricó en pilon ó taza circular de piedra muy bien labrada con piramide en medio y su remate de talla, y se pusieron cuatro chorros en boca de mascairones que vierten el agua al pilón”.
  2. Bestetik, intxausti bat aittatzen da, San Pedroko ospakizunetarako lekua (p.12): “al ponerse el sol iban á los nogales de Auria el cabildo eclesiastico y los dos regimientos se empezaba alli la danza y detras marchaban el dicho cabildo, con manteos y bonetes, y los dos regimientos en forma hasta dicha Naza y de aqui á la plaza”.
  • Kuriosidadiak be badagoz, adibidez: 1737ko urrixan 4an (San Francisco egunez) Pasaiko bokalian Terranovatik zetorren bakillau-ontzi bat galdu zan. Eskifai osua itto zan, tartian 22 lekittar. Ontzixan izena San Francisco zan, kapittanak Francisco izena zekan eta pilotuak be Francisco (p.9).
  • Lekeittioko lurrazpiko uren datu bat: 1737xan, 100 urte baiño gehixago pasauta zeguazen Trakamalleko ura (el agua de Tracamaris) ekarri zanetik, berun hodixekin (p.7).
  • Malekoiari buruz (p.7,35,37):
  1. Gaurko malekoia ez zan lehelengua izan: XVIII hasieran beste bat eregi zan, Kurlutxutik Isla Mauro aldera; baiña dana hondatu zan, diru asko galduta.
  2. Errekian ibilbidia ez zan beti bardiña izaten, eta hau oztopo haundixa izaten zan portuan erabillerarako. 1738 urtian errekiak Garraspio aldetik urten zeban, eta portua askoz be hobeto mantendu zan. Hori ikusitta, beste malekoi bat saiatzia erabagi zan: harrixa Esunza aldetik etara zan, eta mollia Lazunarrietan oiñarrittu zan. Eskuizkribu honen fetxan ondiok amaittu barik zeguan, eta urak Belenchio izeneko lekutik urtetzen zeben.
  • XVIII hasierako agor haundixetan, erreketako errotak garauak eixo ezinda zeguazela, Algortako marea errotia eta Ispasterko haizerrotia jarri ziran martxan. Haizerrotia orduan eregittakua zala ba nekixan, baiña ez ostera marea errotia aurretikua zala. Eta bai: testuan aittatzen danez (p.8), lehendik apurtuta zeguan marea errota bat berregin zan.
  • Eskolape aldian potzu bat ei zeguan antxiñan, mareekin gorabeherak izaten ei zittuana. Kontu hori behiñ bakarrik entzunda nekan (Txabi Ajuria irratikidiari) baiña ez nekan beste erreferentziarik. Testu honetan topau dot lehelengua, izen eta guzti (Zingi-zango). Bertan irakorrittakuekin eta nik dakittenakin, baiña, ezin dot potzua ondo kokatu:
    1. CALLES. Para mayor y mejor inteligencia se empezará desde el Sto. Cristo llamado Portalezarra (...) hasta las primeras casas hay como ciento cincuenta pasos de ellas, que es el arrabal de Atea, medianamente poblado hasta la muralla y portal de Ntra. Sra. de la Esperanza ciento sesenta; la calle de Atea; que empieza desde dicho portal y llega hasta un pozo llamado Zinguizango, poblada por ambas partes; tiene ciento noventa y dos pasos: Gamarreco calle, desde dicho pozo hasta la plazuela de Gururmendia...” (p.4).
    2. Junto al dicho pozo Zinguizango remate de la calle de Atea á la derecha hay un recuesto para el varrio llamado en lo antiguo Uriarte y ahora de Monjas” (p.5).
    • Entzunda nekan beste kontaera bati buruzko zehaztapenak datoz hamen: Amorizeko (=Antzoriz) Santa Catalina ermittatik zetorrela akabau zeben abadiana, Elenetarutz (=Eluntzeta) doian bide baztarreko harrizko kurutziana. Itxuria, eskualdeko elizako agintarixen arteko liskar bat izan zan, 1503an (p.19).
    • San Juan Talako ermitta zaharra itsasora jauzi zaneko erreferentzixia be hamen dator. 1715ian gertatu zan, eta 1722xan eregi zan oingua (p. 21).
    • Badirudi Lekeittiok eta Donostiak, historikoki, harreman ona dakela aspaldittik (horregaittik ete, herri bixen arteko autobus linea arraro hori?). Harreman estu honen erakusgarri da frantsesak ipiñittako lehelengo setiuan (1719) Lekeittioko herrixak Donostiari emondako laguntza deigarrixa (p.29-35). Deigarrixa diñot, laguntziau sutsua baiño sutsuagua izan zalako, pasarte batzutan ikusten danez: “Por parte de tierra los Franceses se habian apoderado de la falda del Zeldo (= Igeldo?) y asi sucedia algunas veces, que precisadas las chalupas á arrimarse hacia esta eran acosadas de fusilazos, por los Franceses, corriendo este mismo riesgo si un poco se alejaban por las barcazas de quienes á veces á fuerza de remo se escapaban y como ya habian perdido la verguenza, tenian por algun genero de pendegeria hacer arribada a Guetaria y al mismo paso del riesgo se les aumentaba el valor; les parecian tardios los viajes pues continuamente deseaban hallarse en estos y con grandisima frescura introducian los socorros, hasta que la misma ciudad escribió no los necesitaba mas por hallarse en visperas de entregarse, aun con todo esto pretendieron y pidieron bastimentos para llevarlos y fué preciso casi mandarlos estuviesen quietos en sus casas, pues habia orden para que no se enviasen” (p.34).
    • Abantarria toponimua aittatzen da (p.35), baiña kasu honetan ez dirudi akatsa, ez bada eze, Amandarriko molla azpiko atxan jatorrizko izena.

 Hónek izan dira nere irakorketan ikasi dittudazen gauza barri batzu. Zuek be irakorri, eta seguro beste hainbeste edo gehixago etarako dozuezela...

Artikuluan erreferentzia zehatza:

  • RODRIGUEZ HERRERO, A. 1970. Descripción sumaria de la villa de Lequeitio. 1740. Transcripción, prólogo y notas, por Angel Rodríguez Herrero. Estudios Vizcaínos 2:259-332. RSVAP, Bilbo.

Aittan kuadruak – XII (azkena)

Oier Gorosabel 2014/03/01 08:32
Maeztu – Mendi edurtuak - Kumiak

Eta hamen dator azken atala. Esandako moduan, hau handik eta hamendik topau dittudazen kuadruen bildumia baiño ez da. Gehixago dagoz, eta ez gitxi: salduta, erregalauta edo beste barik despistez lokalizau barik. Geratu deilla ba argitarapen hau amu modura, iñoiz ale barrixak lokalizatzeko esperantzan (argazkixekin konformauko nintzake).


Argazkiak.org | Maeztu © cc-by-sa: txikillana

Kuadro hau, amari entzunda detsatenez, Maeztu da (Araba); 1960ko fetxia daka. Mekolako éntradan genkan, eta bai markua bai bastidoria zitzak janda zeguazelako, ojala ebagi eta rollo batian bilduta genkan, armarixuan. Hona etorri nintzanian, oholian pegau eta marko barrixakin ederto geratu da.

 


Argazkiak.org | Bidia © cc-by-sa: txikillana

Beste hau, txakurrakin batera, pasilloko txoko illun baten egon da beti. Firmiangaittik 1960 ingurukua emoten dau bebai; asmautako paisajia dala esango neuke, edo atzerriko argazki batetik egindakua.

 


Argazkiak.org | Kumiak © cc-by-sa: txikillana

Hau zaharragua da, firmiangaittik; amama Isabelenian zeguanez, nobixotan-edo andrian gurasuei erregaluan emondakua izan leike. Dibujo eskoletako lamina batetik kopixautakua dirudi.

Armando Gorosabelen marrazki guztiak hamen biltzen nabil.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017