Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Aittan kuadruak – XI

Oier Gorosabel 2014/02/28 07:16
Txakurra – Gran Montserrat


Argazkiak.org | Txakurra © cc-by-sa: txikillana

Harkatzez egindako txakurra. Idearik bez noizkua dan; nik beti ezagutu izan dot Antiguako Amako pasilloko paretan. Gehixago esango dot: erdi ezkutuko lekuan egonda, gaztetan erreparau be ez netsan egitten, argazkixa zalakuan. Berandu xamar konturatu naiz ni marrazkixa zala (eta gaur egunian, zuri-baltzezko marrazkixak dira nere gustokuenak).


Argazkiak.org | Deskargan © cc-by-sa: txikillana

Gran Montserrat baporrekuak deskargan. Perogrulladia esateko, mobimendu haundiko kuadrua. Urdin illunezko tono asko bertan, sasoi baten Lekeittioko kolore ezaugarrixa.

Santiagoko marrajo-girua

Oier Gorosabel 2014/02/27 09:58
PRIETO, Jenaro. 1928. El socio. Ed. Aguilar, 1949. Madrid.
Santiagoko marrajo-girua

Jenaro Prieto (1889-1946)

Asko gustatzen jata XX hamarkada hasierako hirixetako giro hori, zuribaltzezko negozio gizonen pelikuletan-eta agertzen dana. Jakiña: EEBB-etako erreferentziak baiño ez dakaguz, baiña mundu guztiko hirixetan topau geinkez halako anbientian girotutako kontakizunak. Hamen bat.

Burtsa inguruan eta espekulaziñuan bizi diran tiburoien mundua da hamen erretratatzen dana, Santiago de Chilen. Idazkera zorrotza eta aho bikua, bistan da idazliak ondo ezagutu zebala bizimodu hori. Hasieran deigarrixena Chileko ezaugarrixak izan dira: zirraria emoten dau Carranza militarran pertsonajia, “gorila” bat goittik behera, 50 urte geruago gertatuko zanan aurrekari lojikua...

Gero, ostera, argumentuak berak harrapau nau. Pardo espekulatzailliak poliki-poliki bere burua zelan ittotzen daben ikustia, aproposko soziuak gero eta pisu gehixago hartziakin batera... oso modu sinisgarrixan kontatzen dau Prietok. Horrekin, eta bigarren maillako istorixekin, edonun gertatu leikian kontakizuna harilkatzen dau. Kapituluak bata bestian atzetik irakortzeko gogua eten barik mantentzen dabena.

Gaiñera, ez dakitt idazlian estiluangaittik, edo autosugestiñuangaittik, baiña liburu honek pelikula inpresionisten irudixak ekarri destaz gogora eten barik.

Aittan kuadruak – X

Oier Gorosabel 2014/02/25 15:16
Basarrixa Madarixan? - Isasixa - Urrosoloko zubixa?


Argazkiak.org | Basarri eta bordak © cc-by-sa: txikillana

 Oso ondo gogoratzen dot kuadro hau noiz pinttau zeban aittak, eta argazkixa bera etara genduan momentua (oker ez banago, argazkixa nik neuk etaratakua da). Baiña hara: ez dakat goguan ze leku dan. Esango neuke Madarixa aldeko basarriren bat dala, sasoi hartan sarri ibiltzen giñalako handik zihar, Peña Santiagon idazkixei jarraittuta; baiña ez nago seguro.

 


Argazkiak.org | Isasixa © cc-by-sa: txikillana

 Kuadro hau 1950 hamarkada hasierakua dala esango neuke, gurasueneko balkoittiko bistia dalako. Isasi 11-3ºtik, Untzagarutz begiratuta. Akuarelia dala uste dot.

 


Argazkiak.org | Zubixa © cc-by-sa: txikillana

 Hau be nere denporan egindakua dala uste dot, hau da, 80 hamarkada amaiera partian. Ziurtasunik ezin emon, baiña Etxebarria partia dala esango neuke, Urrosolo aldia zihetzago esanda.

Boneta eta txapela

Oier Gorosabel 2014/02/23 07:34
Louis Ligueix-en kobla zaharrak, "5 gazteak" bertso-hop erara gaurkotuak, azpitituluekin eta argazkixekin lagunduta (00:04:39 audiobisuala).

Kantu hau institutuan nenguala entzun neban estraiñekotz, 1988 aldian beraz. Txomin Artolan bertsiñua zan, radixotik grabautako zintta-potpourri baten. Hasiera-hasieratik gustau jatan: Artolak modu arraro baten pronuntziatzen zebala konturatuta nenguan (solaskide bixen abotsak desbardin kantatzen dittu, abots normal/grabez eta ahoskera gipuzkoar/xiberotarrak txandakatuta); eta, letrian zati haundi bat ulertzen ez neban arren, gitxi gora behera argumentua aitzen neban. Artian, neretako, Zuberoa Benito Lertxundin diskoren baten aittatzen zan toki indefinidua baiño ez zan.

20 bat urte geruago, zeozer gehixago nekixan. Orduan etorri zan nere eskura "Ipar Euskal Herria Kantuz” diskua (Gara, 2002). Bertan, “Boneta eta txapela” bertsuen bartsiño barriztua topau neban, "5 gazteak" taldian bertsiñuan. Bizi-bizixa, gaurkotua, Negu Gorrien bertso-hop erara, zuzenian akats eta guzti grabauta (kantuan erdi partian kantarixak koplekin nahastatzen dira, baiña kikildu barik aurrera egitten dabe). Gaur arte ez nekixan “5 gazte” horren izenik. Interneten topau dittudaz: Laurentx Oihenart, Celine Oihenart, Thierry Oihenart, Beñat Laran eta Johañe Etxebest.

Louis Ligueix honi buruz, barriz, gauza gitxi dakitt, justu-justu armiarma webgunian topautakua: zuberotarra zala, 1901 eta 1935 artian bizi izan zala, eta bertsuotan Parisera juandako emigrantien satira zorrotza, gordiña eta ankerra egitten dabela.

Montaje txiki honetan “5 Gazteen” audixua azpitituluekin ipiñi dot, harixa hobeto jarraittu ahal izateko eta argazki batzukin lagunduta (herrimusika.org, Javier Garaialde, eltranvia48.blogspot.com.es, artbible.net, bobaparis.free.fr, eke.org, xirula-mirula-duny-petre.over-blog.fr, sarakoondarea.com, mairie.urcuit.free.fr, Indalecio Ojanguren, justacote.com, etnoleon.blogspot.com.es, Oier Gorosabel).

140222BonetaEtaTxapela from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.

Igaran egün batez egin dügü erri;

Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri:

Parisetik jin zaikü bidajez Pettiri,

Urthe bakhotx fortüna eginik üdüri.

 

-Agur, eta zertan hiz, Pettiri gaizua?

Ene haur-denborako khantüko aizua!

Igaran dük ordünko denbora goxua,

Eta hi aberastü, ezpehiz zozua!

 

-Parisetik horra nük zien ikhustera,

Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra

Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera,

Txapela ezarri diat bürütik behera.

 

-Txapela badük bena arhin barnekua:

Nun ützi dük buneta Üskal-Herrikua?

Txapel horrek eztereik edertzen kaskua:

Basta ederra gatik, asto dük astua.

 

-Ez diat ez axolik laiduen batere!

Han ezagützen diat hanixko andere!

Itxürari so-ginez aberats bai ere

Ezkuntüren ahal nük, ez erran deüs ere.

 

-Arren, badük ideia hola ezkuntzeko?

Lagün franko bat banink Parisen sartzeko, (Lagun frango badukek hortan segitzeko, )

Aberats izan gabe, auher bizitzeko! (Ofizio bat balitz Parisen hartzeko)

Aberats izan gabe, auher bizitzeko!

 

-Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen;

Lan anplexagorik dük hirian agitzen.

Ene alde hasi nük Parisen bizitzen:

Arrüaren xokhuan oskien argitzen…

 

-Ofizio ederra oski-argizale:

Har ezak emaztia ziraje-saltzale.

Haurrak jinen zaitzie gose-bazkazale:

Utziren dük Parise ahal bezain zalhe.

 

Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,

Ene sor-lekhü maite Üskal-Herrikuan.

Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan,

Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.

Maionesaz betetako txundarrak

Oier Gorosabel 2014/02/21 07:26
ALTUNA, Nuria. ARANBURU, Iñigo. BASTIDA, Ana Isabel. GARCIA DE CORTAZAR, Miren. LETURIA, Iñaki. LLONA, Idoia. ORMAETXEA, Amaia. RIOS, Itziar. URBIZU, Nagore. ZULOAGA, Nerea. Urruzuno Literatur Lehiaketa 1987. Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz.

(Prosa txatala irakorri dot bakarrik, liburuak ba zekan olerkixen beste heren bat, tartian begizko dakaten Jose Luis Padronen ale batekin... baiña nere aguanterako larregi zan hori).

Izan be, katxondeo nahikua izan dogu etxian liburu honen kontura. Ia: idazlan batzu ondo dagoz, interesgarri edo/eta ederrak dira, baiña beste batzu... tira, nerabe usaiña poro guztietatik. Barriari ezin eutsitta egon naiz askotan, nere burua idazkixotan ezagutzian: orijinal-usteko bladerunnerkerixak... istorixia progresau ezinda dabillenian ¡zart! bapateko amaiera absurduak... Poen estiloko kontakizun kriptiko tropikalen bat... psikoanalistendako bazka izango litzakezen auto-eraso fantasiak... Esandako moduan, batzuk nahikua gustau jataz, baiña ezin esan kalidade literarixuangaittik dan (ni ez naiz gai hori ganoraz baloratzeko) edo beste predisposiziño horrengaittik. Edozelan be, goiko idazlietako batzu seguro-seguro lotsagorritzen dirala liburu honetan agertzen dirazenak gogoratze hutsakin; ¡baiña ezin esan hori txarra danik! Lege naturala baiño ez. ;-)

Basarri-ariketa intelektuala

Oier Gorosabel 2014/02/18 09:43
ZABALETA, Patxi. 1998. Errolanen harria. Txalaparta, Tafalla.

Zabaletak Errolanen kontaeriari oratzen detsa ariketa interesgarrixa egitteko. Behi-kaketan labantzen dan erraldoi harrikalarixan istorixia sinplia da, baiña azterketa sakona egitteko aukeria emoten detsa, Campionek Gartxoten istorixiakin egindako lez, jasotakua, interpretautakua eta asmautakua ondo bereiztuta.

Idazle honi irakortzen detsaten bigarren liburua da hau. Bere idazkeria, zelan esango neuke, pizkat gatxa egitten jata, baiña erakargarrixa era berian. Uste eze burua beste moduan amueblauta dakagula berak eta nik; horren azpixan, kaletar/basarrittar arteko aldia dagola esango neuke.

Hilario Tuertuan erretratua

Oier Gorosabel 2014/02/17 07:20
Juan José Hilario Gorosabel Lasarte, "Otola Erdikua". Jacinto Olabek egindako erretratu harrigarrixa.

Nere genealogia asuntuetan, adar nagusixenetako bat Gorosabel abizena da, jakiña; horren barruan, Otola Erdikua basarrittik datorren ezpala da hurrenengua. Gordetzen doten bertako biztanle zaharrenan argazkixa hauxe da, “Hilario Tuertuan” rekordatorixo honetan agertzen dana. Pedro Mari Gorosabel Lasarte, gure bisabuelua, Hilario honen anaia zan baiña ez dogu bere argazkirik ezagutzen.

Argazkiko dokumentu hori 2010an jaso neban, Maria Luisa Maître-Jean Gorosabel senidiakin egon nintzanian. Hor nittuan artxibauta, bestiak beste hari egindako audio grabaketiakin batera. Azken hau transkribau barik nekan; orduan berba egindako gauza garrantzitsuenekin gogoratzen nintzan, jakiña, baiña detalle asko ahaztuta nittuan edo, beste barik, momentuan ez nittuan ondo ulertu. Oiñ, baiña, Ondarruko senidiak lokalizau dittudazen honetan (Lasarte abizenekuak, “Toxu”, “Koxu” eta “Hankamotz” familiakuak) grabaziñuori transkribatzen hasi naiz, bertan eurei interesatzen jaken gauzak esaten dittualako Maria Luisak. Eta hara nun topatzen doten komentarixo hau.

(Juan Jose Hilarion argazkirik dakazu?) Nik ba dakat rekordatorio bat, etarakotsut. (…) Kuadro haundi bat genkan, Olabek egindakua, etxian eguan; baiña handik (Otolatik?) etara genduanian dana zitzak janda eguan… Baiña handik etaratakua da be rekordatorixorako egindako erretratua, dibujua (gero zuen aittittan anaiena-eta ez dozue eukiko?) Ez. Julianena ba genkan bat, pontxoz jantzitta-eta, zaldi eder bat oratuta.. baiña Otolatik hona etorri giñanian gauza asko hondatu eta galdu ziran eta... ez dakagu. Nik dana ekartzeko ahalegiña egin neban, baiña... galdu egin jakun. Eta bestienik ez dakat.

Flipau egin dot. ¿¿¿Argazkixa barik, dibujua dala??? Ba... ba da, bai. Jacinto Olabek, gure aittan dibujo-maisuak, harkatzez egindakua. Anpliaziño bat eginda bere firmia erdi-ikusten da.

Berba barik geratu naiz. Lau urte izan dot erretratuau begi bistan, argazkixa zalakuan. ¡Maisulana! Firmia kontrastatzeko Olaben beste kuadro batzuen billa ibilli naiz, eta badirudi pertsonen erretratuan bereziki abilla zala gizon hau.

Hain berba gitxittan hainbeste esatia...

Oier Gorosabel 2014/02/11 07:22
PESUTIC, S. 1992. La hinteligencia militar. Gakoa, Donostia.

Erreferentziazko klasiko bat. Nere etxera etorri dan jente askok ba daki: altxorra legez gordetzen doten alia erakusten detsetenian... horror vacui. Liburu sinplia, baiña (biharbada horrengaittik) ezin sakonagua. Minimalismuan gorengo puntua. Aspaldi irakorri baneban be, ixa seguru nago bere 96 pajinatako testua buruz errezitau ahal izango neukiala, etara kontuak zenbat markau ninduan. Antimilitarista baten liburutegixan falta ezin dan alia (hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzulitta dago).

Kamara barik kalera

Oier Gorosabel 2014/02/02 15:30
Tira, atzoko aurreikuspenen arabera uste eze bart munduan amaieria zetorrela... Guk kriston ekaitza espero genduan baiña ez, zeruko haize eta urak barik, itsasoko bagiak ekarri jok ekarri biharrekuan. Bart triskantza itzala egin dau, itxuria, Karraspio partian.

Zaharrak-eta ez ei dabe gogoratzen halakorik sekulan ikusitta (baiña hau askotan entzun dot nik egualdi asuntuetan, eta oroimena ez da pluviometrixia besain fidagarrixa...).

 Gaur arratsaldez, 18.30etan edo tokatzen da maria-gora. Ez nekan asmorik, baiña ikustera juan biharko gaittuk-ba. Hasieran pentsau dot erretratu edo bideo batzu etaratzia, gauza haundixa izango dalakuan. Baiña gero, iritziz aldatu juat: izan be, itxura guztien arabera halakuak eta gehixagokuak be ikusiko doguz datozen urtietan...

 Gaur goizian Karraspixora juan gara pasiuan, zipaiuak bidia moztuta zeken eta ez dogu triskantzia bertatik bertara ikusi. Bai ostera, Kurlutxutik, Lekeittioko talan zeguazen jentia olatuekin bustitzen. Eta maria-behera zeguan! Gaur arratsaldez ez naiz ni itsasertzera 20 metro baiño gehixago hurreratuko... Eta Talan gitxiago, jakinda XVIII(¿) gizaldixan bertako mendi zati bat itsasora jauzi zala, San Juan ermitta eta guzti.

 Hori ba. Etxuat arratsaldian kamararik hartuko. Gaiñera, seguro ez dala faltako jentia Ekaitzeko eraikiña behera datorrenian edo Amandarriko mollia apurtzian bateronbatek bideoz jasotzeko.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017