Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Argixen Hiriko gaba zoruak

Oier Gorosabel 2014/10/29 06:57
QUENEAU, Raymond. 1959. Zazie metroan. Itzulpena: Joxan Elosegi Arregi. Ibaizabal Argitaletxea. Euba, 1996.
Argixen Hiriko gaba zoruak

Queneau, bere "estilo ariketa" famatuak egitten

Luistxon liburuetako bat, Eibar.orgeko afari hartara eruandako kajetatik hartutakua. Ganberrada bat dan neurrixan, esperpentua, etxuat uste oso serixuan hartu biharrekua danik. Katarsis baten moduan, neska koskor ahozikin horren inguruan sortzen dan zurrunbillua, Rayuelako-Pariseko gaba zoro eta erakargarri baten gaiñeko mirilla bat.

Elosegin hitzaurrian irakorri dotenez, badirudi Queneau hau “kaleko frantsesan” erabilpen literarixuan defendatzaillia izan zala, eta zentzu horretan frantsesez irakortzia gustauko litxakitt (ondiok ez dakat maillarik). Itzulpen hau irakortzeko atsegiña dok; momentu batzutan korapillotsu xamarra suertatzen bada be, ez dok hainbeste itzulpenangaittik (nahikua naturala jirudik), ez bada eze testua bera –darabixazen kontzeptu zoruak- dalako korapillotsua.

Normala begittantzen jatak bai argitaratu zanian nobelionek izandako arrakastia, baitta “euskaldun fededunen” artian eragindako eskandalua (hitzaurreko Lapurdiko “Herria” astekariko kritikia irribarre gaiztoz irakorri juat).

Lujuria City

Oier Gorosabel 2014/10/28 06:53
Kantu hau estraiñekotz Eibarko taberna misteriotsu hartan entzun neban: “Perturber y el Extractor de Humos” bikote txisposuan ahotan. Zoragarrixa begittandu jatan; segiduan lokalizau neban Tahures Zurdosen orijinala, eta normala. Kantua berez ona danian...

Askotan gogoratzen naiz “City” izeneko antro harekin. Berez ez zan taberna bat, pentsatzen dot ez zekalako horretarako baldintzarik (aireztapena, esate baterako): beste taberna normal baten sotanua zan, jaixetan baiño zabaltzen ez zana. Orduan: bertara beti alkoholemia tasa altu xamarrakin sartu izan nintzan, modu fiñian esateko, eta horregaittik nere memorixan halako kutsu etereo edo onirikua daka. Nere Avalon.

Gaur egunian, oker ez banago, “Ez dok” tabernan sotanua izango litzake nik diñoten zulo hori. Hau da: Ego erreka ondoko gela itsu bat, antxiñako Hamarrenengua etxeko oiñarrixetan, edo Eibarko errota zaharrenan anteparako salto inguruan.

Hau guzti hau noiz gogoratu, eta goizaldian 7:15etan Isuntzako ur baltzetan bañua hartzen nagola, farolera antxitxiketan juan eta gero. Lujo asiatico! edo... lujuria.

Transvestite King

Oier Gorosabel 2014/10/22 22:32
KING, Stephen. 1993. Eclipse total. Ediciones B / Grupo Correo. Barcelona 1997.
Transvestite King

Pelikulia be badaka nobelionek, zelan ez.

Beste liburu baten billa, ha ez topatzian eskuan jausittako lehelengua harrapau najuan. Kontrazaleko argumentuak ez ninduan bape erakartzen (andra batek bere senarran hilketia aitortzen jok poliziakuen aurrian) eta liburuan egitturiak, egixa esan, atzeraka egitten jok: estilo ariketa aboziñaua dok, etenik bako monologo luzia, kapitulo barik.

Baiña... bistan dagok, barriro be, mamiña bera ez dala hain garrantzitsua izaten (entretenimendu aldetik behintzat) kontatzeko formia menderatzen duanian. Pertsonaje baten buruan modu sakonian infiltratzeko aukeria emoteok liburuak, eta halan, bizimodu ezin grisagua dakan etxekoandrian gorabeherak jarraittuta, oso gustora irakortzen dok. Bizkor bebai, esan biharrik ez dago, fast food dan neurrixan.

Andra zaharra zaintzen daben neskamian bizimoduak kiñu asko jittuk nere moduan geriatrian biharra egin izan dogunondako; genero aldetik be interesgarrixa izan lajeikek (sikieran etxekoandre baten azalian sartutako gizonezko idazliak asmau daben edo ez esateko), batez be etxe barruko tratu txarren munduan sartzen dan; eta Dolores Claiborne protagonistian izakeriak be –batez be poliziakuekin berbetan dagonian- emakume estatubatuar ahozikin maitagarri horrekin gozatzeko aukeria emoten jok.

Morau, Garro eta Laboa

Oier Gorosabel 2014/10/21 22:06
Kili-Kolo antzerki taldian nenbixala ezagutu neban. (...) Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua.
Morau, Garro eta Laboa

Morauen "Zipaio Laztana" playback gogoangarrixa.

2000 urtia izango zan, eta Sardiñian enterru glamouroso hartan gonbidatu ilustria izan genduan: Angel Garro. Talde gehixenetan gertatzen dan modura, Kili-Kolon be gure lokal arruntaz gain –Amañako dorrien sotano heze ha-, bagenkan beste biltoki akogedoriago bat: Caserio tabernia, artian Garrok zeroiana. Urtietako harremanan eragiñez, naturala izan zan hurreratzia eta, halako baten, Estokolmoko Sindromiak jota edo, tabernarixa farandulari bihurtu zan.

Egixa esan, Sardiñen Entierruak antzerkixan kilililixa probatzeko leku egokixak dira, kuriosidadia dakanandako. Ez da gauza konprometidua (hankia sartzen badozu, ez da larrixa) baiña publikuakin kontakto zuzena dakazu, eta obserbaua izatian estres horren aurrian zela erantzuten dozun jakitzeko balixo dau. 2000 urtian diva desfile moduko bat irudikatu genduan: zinema sariketa batera datorren izar-karabania, karroza gaiñian datorrena, handik jaitsitta alfonbra gorriko bidia flash artian egitten dabena, publikuari agur egiñaz (bizitzia barkatzeko estiluan). Gero, horren ostian, eskenatoki gaiñian agertzen giñan, playback numero bana egitteko.

Playbackera bakotxak bere gustoko kantua ekarri zeban; gustokua baiño, interpretaziñorako joko pizkat emoteko modukua. Egixa esanda, kantuak ez dittudaz ondo gogoratzen: Yolandak eta Ainarak egin zittuezenak behintzat ahaztuta dakadaz; Ernestok Lenny Kravitzen bat egin zeban, “Always on the run”; Mariak “Bailando”, Paradisio taldiana (asko gustau jatan); neuk Luis Amilibian bat egin neban, “Dalila” euskeratua; eta Garrok “Zipaio laztana” izeneko kantu bat aukeratu zeban, Morau izeneko tipo batena. Hori bai gogoratzen dot, kantuan letria ez ahaztutzeko modukua zalako: poliziako batekin harreman sadomasokistia dakan “bezeruan” amodio kantua. Ikusi dotenez, Andoni Tolosa jaunan repertorixuan rekurrentia dan gaixa; autobiografikua ete?

Hori zan zan Moraukin izandako lehelengo kontaktua. Handik denpora batera, barriro topau neban aurrez aurre, kasualidadez eta ez hain modu gustagarrixan. Egixa esanda, nahikua lotsatuta nago horrekin eta sekulan ez naiz ausartu Andoniri aitortzera. Mezu honekin enterauko da, eta ia ez destan berbia erretiratzen ;-)


Argazkiak.org | Morau + Mikel Laboa © cc-by-sa: txikillana

Mikel Laboan kontzertu baten izan zan; bera ikusteko izan izan doten okasiño bakarrian. Lekeittion izan zan, ez naiz kapaza urtia gogoratzeko. Kontua da, Laboa herrira aspaldixan etorri barik zegualako-edo, frontoia topera zeguala eta usteze jentiak bera ikusteko gogo izugarrixa zekala. Han agertu zan gure Morau, bere mekaniko frakekin jantzitta, onena emoteko prest: kantu batzu egin zittuan, ez dakitt zenbat izango ziran, ordu erdi edo. Ondo; baiña jentiak atzetik zetorren munstroan zain zeguan, eta artalde moduan gabizenian, lekutan geratzen da razionaltasuna eta edukaziño ona (vide lintxamenduak).  Halako baten Morauek bere zatixa amaitzera zoian, eta agurka hasi zanian, bis bat egitteko asmotan edo... Bueno. Imajinau zeinkie. Txistuak, eta edozer (nik bebai), taulatik jaitsi eta Laboari pasua emon zeixon. Uste dot Andoni gogoratuko dala: seguro une hartan ez zala eszenatokixan oso maittatua sentidu. Gero Laboa urten zan, eta horrek beste historia baterako emoten dau.

Harrezkero, ez dot ezetzik esango, Moraukin halako kulpabilidade bat izan dot. Bere lana gustatzen jata; ez naiz fan ikaragarrixa, baiña neurri baten bere gorabeherak jarraitzen dittudaz. Halan be, ezin dot burutik kendu gaba hartan berakin publikotik izan genduan kiñu zatar ha, eta bueno. Igual idazki hau tarteko bardinduko dot zorra.

Esan bihar da, hori ikusitta, ezin hobeto ulertzen dotela zergaittik ez zeban nahi izan Benito Lertxundik, bere sasoian, Bob Dylanen telonero izatia. Izan be, artista “txikixandako” pizkat arriskutsua da “haundi” batekin jotzia: mesede egin leikixo propaganda eta kurrikulum maillan, dudarik ez; baiña kalte egitteko aukeria be ba da, haren kerizpian geratzen dan neurrixan. Gazteleraz esaten dan moduan, batzutan mejor cabeza de ratón que cola de león.

Oin, Morau Beñardokin bat egin dau disko barrixa grabatzeko. Feisbukeko lagun guztiak (lagun klase berezi horrek ;-) ) bere sorkuntza prozesu guztian lekuko izan gara, kantuen zirriborruetatik hasitta, amaittu ahala ezagutuz. Pare bat urteko kontua izan da, politta. Behiñ biharra amaittuta, ganoraz grabatzia etorri da eta prest dago, halako baten, “Arrainentzako Himnoak”. Agertu besain laster, hamen eta hamen jarri dau deskargatzeko moduan. Hortaz gain, “gutizia” bat prestau dabe (azalpen eta eduki osagarrixekin), hamen eskuratu leikiana. Hamendik aurrera, diskua jirau nahi daben guztiak hona jo biharko dau: www.arrainentzakohimnoak.org

Nik jaitsi dot, eta kontsultan dakat bueltaka. Kantu batzu behintzat oso onak dirazela begittantzen jata. Batekin geratzekotan, “Gizon arruntaren seme-alaben koplak” aukeratuko neuke, gaur eguneko begixekin Xabier Leteri egindako omenaldixa edo.

Eskerrikasko Andoni!

Blog komunidadian 10 urteurrenana

Oier Gorosabel 2014/10/18 19:43
Andra-umiak trenian bialduta (nobedade itzala Lekeittioko umiendako), ni goixago lotarako prestatzen (3:00etan gora gaur), badirudi jentiak bazkalostia arratsaldeko parrandiakin katiau dabela, eta eibar.orgen ondiokan ez da ezer agertzen.

Eter larregi

Oier Gorosabel 2014/10/18 08:40
IRIGOIEN, Joan Mari. 1993. Consummatum est. Elkar, Donostia.
Eter larregi

Argazkixa: Mikel Fraile.

Idazle konsagrau honi irakortzen detsaten lehelengo liburua dok, oker ez banago: eta esan deixadan etxatala oso erosua egin. Arazo bat hizkeriakin izan juat: loratsuegixa, nere usadixorako; biharbada gaixak be ez destek asko lagundu –gitxi interesatzen jatazenak, berez: metafisika, kristauen pajeuak sufrimendu eta barkamenakin...-.Txilibito eta txirulen artian, liburu erdixa ondo pasau bihar izan juat irakortzen jarraitzeko kilikilixori igarri arte.

Gustau jatan gauzia zera izan dok, historixia Espainiako lurralde indefinido horretan kokatu izana. Bernardo Atxagak “Villamediana” herrixan kokatutako historixa haren modura: euskal “zeretik” ezin apartiagora juatiak, bai geografikoki bai soziopolitikoki, historixan alde humanuan hobeto sartzeko aukeria emoten dabela begittantzen jatak, ez dakitt zelan esan.

Liburuan bertan gordeta topautako izperringiko iruzkin baten zera irakorri juat: liburu honetan, idazlia zein dan jakin ezian, Irigoien ezagutzen daben batek laster asmauko leukiala berak idatzittakua dala. Horretxegaittik, hain zuzen be, etxata bere beste libururik hartzeko gogo haundirik geratu.

Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria.

Oier Gorosabel 2014/10/16 21:13
Artikulu honek haren lanaren ezaugarrien erretratu bizia egiten digu, talaiariaren lanegun arrunt bat irudikatuz. Espezializazio maila altuko ofizioa, inondik ere; marinelen ezinbesteko osagarria zen lanbide hau betetzeko, berezko ikusmen onari, kalkulatzeko trebezia eta meteorologia seinaleak ulertzeko ahalmena gehitu behar zitzaion.
Santiago Badiola Arrizabalaga, Ondarroako talaiaria.

Santiago Badiola Arrizabalaga talaiariaren erretratua.

Itsasoko lan baldintza gogorrengatik, marinelek ongi merezita dute haien beharrari egindako aitortzak; historian zehar haiek baitira ogiaren truke prezio altuena ordaindu izan dutenak.

Hori hala izanagatik, portu baten behargin gehiago ere badirela jakin behar dugu. Lehen gehiago: izan ere, aurrerakuntza teknologikoak direla eta hainbat ofizio galduta daude, talaiariarena esate baterako. Artikulu honek haren lanaren ezaugarrien erretratu bizia egiten digu, talaiariaren lanegun arrunt bat irudikatuz. Espezializazio maila altuko ofizioa, inondik ere; marinelen ezinbesteko osagarria zen lanbide hau betetzeko, berezko ikusmen onari, kalkulatzeko trebezia eta meteorologia seinaleak ulertzeko ahalmena gehitu behar zitzaion.

Artikuluan azaldutako zereginak edozein talaiarirenak izan badaitezke ere, idazleak Santiago Badiola Arrizabalaga ondarrutarraren gainean jartzen du begirada. Santa Klarako bere postutik. katalejoarekin ikus ditzakeen gauza harrigarriak kontatuz hasten da. Gero kearekin egindako kodeekin jarraitzen du, arrain sarden, gerra untzien zein ekaitzen berri marinelei emateko moduak azalduz. Artikulua bere lanaren alderik gaitzenarekin amaitzen da: ekaitz egunetan porturatu nahi duten enbarkazioei sartzen laguntzea, itsasoaren kolpeekin koordinazioan.

Kontuan har dezagun 1902ko Ondarroako portua ez zela gaurkoa. Izan ere, 1931an Egidazu Kai berria egiten hasi arte, itsasuntzien babesleku nagusia Artibai ibaiaren azken meandroa zen, elizaren kantoipetik aurrera. Horretara, pentsatzekoa da artikuluan aipatzen den itsasertzeko haitza (talaiaria bertara lotzen zena) eliza inguruan kokatuko zela.

Lanbideaz gain, Badiolari buruz ematen zaizkigun zenbait datu pertsonal daude artikuluan: 62 urte zituela (nagusia, sasoi hartarako); Kofradiako arrantzaleek ez ziotela erretiratzen uzten; gaztetan itsasoan ibilitakoa zela; eta karlista sutsua. Bizkaiko elizbarrutiko errejistroan (1) datu gehiago aurkitu ditugu:
•    Bere gurasoak Jose Antonio Badiola Elordi eta Maria Concepcion Arrizabalaga, Urrestieta izan ziren.
•    1839an jaio zen, Santiago Manuel izena jarri ziotelarik.
•    1859an ezkondu zen Dionisia Azpillaga Urrosolorekin.
•    10 seme-alaba izan zituen: Candida Rosalia (1860an jaioa), Domingo Maria 1862, Urbano José Antonio 1864, Salbador Marcelino 1866, Agapito 1868, Teodoro Ramon 1871, Eulogio Matias  1873, Carlos Martin 1875, Antonia Maria 1878 eta José 1880.
    
Besterik gabe, jarraian irakur dezakezue Santiago Badiola talaiariaren omenezko artikulu hau.

PDFa hemen deskarga dezakezu.

#etxekoandros bi masma artian

Oier Gorosabel 2014/10/14 07:15
Euskadi Irratiko “Amarauna” saiuan (Euskadi Irratia) elkarrizketia. Arantxa Arza + Maria Agirre kazetarixekin, Patxi Irurzun eta bixok #etxekoandros bizimoduari buruz.

XX gizaldiko gauzak

Oier Gorosabel 2014/10/13 15:10
Egunotan 70 hamarkadia gogoratzeko jardunaldi batzu egitten ibilli dira Lekeittion. Nere ekarpen txikixa hauxe da.
XX gizaldiko gauzak

Holakotxia zan gure kotxia, koloria bebai! CC-BY-SA: Jim Drebert

Gu Eibartik etortzen giñan (beraniantiiiak) Sanjuan partian, eta Sanantoliñetararte hamen egoten giñan; aitta be hamendik juaten zan tallarrera. Gauza bi aittatzen zittuezen herriko berezittasun modura: ez zeguala semafororik (oin bez, ezta?) eta jentia kamiño erdittik ibiltzen zala.

Goguan dakat, bai, Seat 131an atzetik ikusten nebala, asientuen bittartetik (artian umiak zintturoi barik juaten giñan) Eskolapetik Antiguako Amarutz, esate baterako, eta andra zahar bi igual, bide erdittik oiñaz –ez bidia zeharkatzen, bidian oiñez baiño-. Aittak eta amak hasperen/barre bat egitten zeben eta hantxe juaten giñan, 1km/orduko edo, andren atzetik harik eta nunbaittera sartu arte. Izan be, klaxona jotia pentsaueziñezkua zan! Andra bixak bakarrik ez: inguruko jente guztiak bildurtzeko moduko begirada asesinua botako zetsuan bestela.

Igeslari batena

Oier Gorosabel 2014/10/12 18:04
OSSENDOWSKI, Ferdinand Antoine. 1922. Bestias, hombres, dioses. Aguilar. Madrid 1955.
Igeslari batena

Hamen be errelebuzko zaldi-garraiuak garrantzi demasa daka. Irudixa: http://www.ozebook.com

Best sellerren formula engantxadoria ez badaka be, liburu honen gatz eta pipar nagusiña bere benetakotasunetik jatork. Errusiar Iraultza osteko gerra zibillian, bolshevikengandik iges doian poloniar baten ibilbidia dok, Errusiatik Mongoliara urten, eta Tibetetik zihar Pazifikora urtetzeko asmotan. Tarte horretan, herri desbardiñetatik ziharko bidai basatixan, errusiar igeslari eta kolonuak nahastauta agertzen dittuk, bide batez Txinak eta Errusiak tarteko herrixetan egitten jiharduen injerentzien barri emonaz. Ossendowskin idazkeria tenplaua eta garbixa dok: azaltzen dabena ondo azaltzen saiatzen dok, modu kronistikuan baiña kazetarixan apasionamendu barik, baitta bere pentsakera pertsonalari buruz be (menshevika).

Jarkera hori mesederako dok hango relijiñuei buruz idazterakuan. Bistan da idazliari ez detsala asko ardura “beste mundua”, baiña era berian errespetua erakusten jetsek espirituzaliei. Halan, artian indartsuen zan budismuari buruz jiharduk, modu deskriptibuan beti, eta basarri giruan dagozen antxiñako relijiñuan arrastuak be interesatzen jakoz (“El Rey del Mundo”-eta, budistak ezin ikusi dittuezen siniskerak).

Buruan geratu jatazen gauzak: Siberiako basomutillak sua ixotzeko modu berezixa (naida izeneko prozedimentua: enbor bi eskuadran ebagi, anguluan txingar txikixak egin, egitturia txabola probisional bat egitteko aprobetxauaz... halan be ez dot lortu interneten halako ezerri buruz informaziñorik!); Ungern von Sternberg iluminau karismatikua; Urianhai eskualde bukoliko galdua, jauntxo guztiengandik urrin...

Miguel Strogoffen asmakizunan eta honen errealidadian artian, iñoiz Siberia-Mongolia aldia ezagutzera hurreratu biharko gaittuk ba!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017