Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Erregiandako arnesik egin nahi ez

Oier Gorosabel 2014/01/28 07:25
1499xan, Markiñako olagizonen eta maisu armeruen artian liskarra zeguan. Burdiñolak huelgan zeguazen, Espainiako Errege Katolikuendako biharra egin nahi barik.
Erregiandako arnesik egin nahi ez

Markiñako Antsotegi burdiñolia hotela da gaur egun.

XIX gizaldi erdikaldetik aurrera aldaketa sakonak gertatu ziren Euskal Herriko egitura ekonomikoan. Ordurarte nagusi zen Erdi Aroko ofizioen sistema industria ekoizpen berriak ordezkatu zuen. Aldaketa progresiboa izanagatik traumatikoa ere izan zen: ordurarte beharginak gremioetan antolautako artisauak ziren, ikasle eta maisuen arteko harremanarekin-eta; tailarrak handitzearekin batera, ostera, lan egiteko era aldatu eta esplotazioa ere agertu zen. Proletariatu berria ugaltzearekin batera “egunsenti soziala” ere ezagutu genuen Euskal Herrian, Toribio Etxebarriak ezin hobeto azaldu zuena (1).

Gaur ekarri dugun artikulu hau testuinguru horretan argitaratutakoa da, hain zuzen ere. Labairu historialari famatuak aktualitate biziko gaiari heldu nahi izan zion nonbait, eta bere erara egin zuen: orduko greba eta gatazken aurrekari bat gogora ekarrita, noizkoa eta 1499koa (testuaren hasierako esaldi mehatxugarriari erreparatzen badiogu, ez dirudi bere sasoiko egoerarekin oso konforme zegoenik -karlista zela kontuan hartu behar da-).

Labairu, Erronkari eta Bilboko gurasoen semea, Filipina uharteetan jaioa zen (2). Halere gazte-gazterik etorri zen Bilbora, eta abade ikasketak egin ostean kazetaritzan aritu zen, historiarekin lotutako idazgaietan nabarmendu zelarik. Bere ibilbidean zehar artxibategi publiko zein pribatu asko arakatzeko aukera izan zuen eta horrela atera zituen argitara hainbat eta hainbat dokumentu ezezagun.

“Sobre huelgas” izenburuko idazki honetan (jatorriz “El Basco” aldizkarian argitaratu zena), Labairuk Simancaseko Erret Artxiboan aurkitutako gutun baten berri ematen digu. Fernando eta Isabel Espainiako errege katolikoek sinatzen dute, eta Bizkaiko bere funtzionario nagusiari (Korregidoreari) eta Markinako Alkateari zuzenduta dago, armagin eta olagizonen artean sortutako desadostasunean bitartekari lana egin dezaten.

Antza denez, Juan Pedro Milan eta beste maisu armaginek Errege Katolikoen kontinoak (3) arnesez hornitzeko esleipena hartua dute, arnes bakoitza 16 dukatetan egiteko konpromezuarekin. Ez du detaile askorik ematen, baina badirudi burdinoletan aritzen diren olagizonekin (ofizial eta peoi) prezioetan adostasunik ezin lortuta dabiltzala, eta honen ondorioz arnesen ekoizpena geldirik dagoela. Milan eta beste armaginek erret funtzionarioen laguntza eskatzen dute arazoa konpontzeko.

Gutun hau eskari horri emandako erantzuna da: Isabel eta Fernandok bitartekari lanak betetzeko ardura ematen die Korregidoreari eta Alkateari, produkzioari lehen bait lehen ekiteko aginduz. Auzia nola amaitu ote zen? Hori ez dakigu.

Hemen duzue artikulua eta dokumentuaren testua.

 

Jatorrizko dokumentua:

  • LABAYRU, Estanislao Jaime. 1891. Sobre huelgas. Euskal-Erria Revista Bascongada XXIV:520-522. Donostia.

 

Dijitalizazioa:

 

Aipuak:

(1)   ECHEVARRÍA, Toribio. 1949. Viaje por el país de los recuerdos. Eibarko Udala, 2005.

(2)   Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee83883

(3)   Guardia Real. Al servicio de la corona. http://www.guardiareal.org/historia/resena/ 

 

Irunsteko musuzapi gozua

Oier Gorosabel 2014/01/21 09:28
JOYCE, Graham. La tierra silenciada. Plaza & Janes 2012.
Irunsteko musuzapi gozua

Isabel Allenden gomendixuori irakorritta sartu deskue zirixa.

 Bulimiaz iruntsi dot liburua egun bixan: mahaixan, kalian, minutu soltietan... Idazkera klabian bete-betian asmatzen jok idazliak, gaur eguneko irakorle zinematografikuendako behintzat. Misterixua, bildurra, umoria, metafisika pixkat... klinex literatura ederra. Jan eta bota –nere kasuan, bookcrossing-.

Inkoherentziak be ba dittu: amaieran dana azaldu ahala, pentsau leike liburuan zihar solte geratutako klabe guztiak lotuko dirazela. Ez da halan. Baiña bueno, txurrerixako txurruari be ez detsagu perfekziñua eskatzen eta gozua da.

Gustau jatan beste gauza bat, heriotzan inguruko esperientziak kontatzian (liburu honetan askotxo), jangoikorik bape ez dabela aittatzen.

Tira.

Tsarran postari fierra

Oier Gorosabel 2014/01/19 16:00
VERNE, Jules. 1876. Miguel Strogoff. Ed. Circulo de Lectores. Barcelona 1993.

'Michael Strogoff' by Jules Férat 10

 Oinguan tsarren inperixo erraldoian zihar biajatzeko aukeria izan dot. Ez naiz harritzen hau Vernen libururik ezagunenetakua izatiaz, zelan esango neuke, best sellerran ezaugarri asko dittu: heroismua, tragedia, ritmua, maittasuna... normala belaunaldi askotako gaztiak entretenidu izana.

“El archipielago en llamas” irakorritta konturatu nintzan hizki latindarrez idazten eginda gagozenondako, grekoz idatzittako eremuak ezezagutza plus bat dakela. Zirilikodunekin be bardintsu gertatzen dala esango neuke: nik neuk leku izen gehixenak ez nittuan ezagutzen, ezta hiri garrantzitsuenenak be. Pentsau bez mapa baten kokatzerik (gero EEBB-tarrei barre egitten detsegu, Espainia seiñalatzen ez dakixenian). Liburu honekin ikasi dot Errusian heren bat bakarrik dagola Europan, eta beste bixak Asian (Siberia). Eskolatik, Obi eta Yenisei munduko ibai haundixenetako bi zirala ba nekixan, baiña Strogoffen ibilkerei jarraittu arte ez nekixan nundik nora zoiazen. Ederra sorpresia hartu dot euren urak Artikora isurtzen dirala jakinda (hango ibar gehixenenak lez), hau da, “behetik gora”! Perogrulladia da, jakiña, baiña nik oiñ arte konturatu bez!

Circulo de Lectoresen bilduma hau eder-ederra da, itxuraz eta mamiñez, ondorenguendako gordetzeko modukua. Halan be, ez dakitt, igual eguneratutako ohartxoren bat be gehittu leikixo: ez hartzeko kontuan komentario arrazistak (liburu honetan, ijittuak eta tartaruak beriak eta bi hartzen dittuez), abertzaletasunan eta balore militarren goreste superlatibua...

GoogleEarth eta halako erreminttekin, gaiñera, gozadia izaten da Vernen liburuetako lekuen gaiñeko hegaldixak egittia (oin momentuan Baikal aintzira inguruetan ibilli naiz).

Aittan kuadruak – IX

Oier Gorosabel 2014/01/16 09:35
Buztiñezko bodegoiak - Basahuntzak - Brankia


Argazkiak.org | Bodegoia 1 © cc-by-sa: txikillana

 


Argazkiak.org | Bodegoia 2 © cc-by-sa: txikillana

 

Hamen bodegoi pare bat, hónek be arrebian etxia dekoratzeko egindakuak. Buztiñezko ontzi baterixa hau amanian dago, ezelako dekoraziño barik baiña (biharbada horregaittik) asko gustatzen jata. Ez dakitt noiz erosittakua dan, ni umia nintzala uste dot, baiña erabilli erabilli gitxittan egin izan dogu; kafe katilluak zeozer igual. Erabilpen nagusixa, beraz, piktorikua izan da.

 


Argazkiak.org | Basahuntzak © cc-by-sa: txikillana

Basahuntzen kuadruhau Ariane loibian gelarako egin zeban aittak apropos, “umien pintturen” kanonei jarraittuta: zurittasuna, kolore argixak... markua be halakua ipiñi gentsan. Lamina batetik kopixauta dago, oker ez banago aittak berak gaztetan Armerixa Eskolan edo Jazinto Olabenian egindako harkatz-marrazki batetik.

 


Argazkiak.org | Brankia © cc-by-sa: txikillana

 

Etapa prolifikokua; artian Lekeittioko baporak ugarixak ziran, eta motibo horretako kuadruak be halaxe. Kuriosidade moduan, “profanuei” aittan kuadruetako itsasontzi guztiak bardintsuak begittantzen jakuz. Baiña lekittar batek ikusten dittuanian, segiduan ezagutzen dittu: hau Amandarri, hori Torrontero, hori Playa de Ondarzabal... bapor bakotxak bere perfilla eta elementu berezixak zittuan kontizu, eta entrenamendu pizkatekin urriñetik ezagutu zeikiazen.

Arretxinaga

Oier Gorosabel 2014/01/13 20:40
Markina-Xemeingo eliza megalitiko misteriotsuan azterketia, Antonio Trueba historialarixan eskutik.

Navarro Villosladaren artikuluan (1) aipatutako Arretxinagako harriek irakurleen interesa piztu zutelako edo, aldizkarien arduradunek Antonio Trueba idazle eta historialariari 1871an idatzitako testu bat berrargitaratzea proposatu zioten. Zuzendu eta eguneratu ostean, hau izan zen emaitza.

Artikuluaren lehenengo zatian, Truebak Artibai ibarraren deskribapen orokorra egiten du: Bolibar, Etxebarria, Markina, Xemein, Berriatua, Ondarroa... bai herriguneei bai baserri inguruko zenbait lekuri buruz gauza interesgarriak kontatuz. Batzu ezagunak, baina beste batzu seguraski gaur egungo irakurle askok sekula entzun ez dituztenak: Bidarte, Sagastiguren, Oronzua, Urkamendi/Lapurzulo, Alzaa, Akoda, Ubilla, Urrijate, Olabarriaga...

Horren ostean, Arretxinagari buruz sakontzen du. Lehenengo, harrien inguruan eraikitako elizaren gainean aritzen da –iturri dokumental ugari kontsultatuz- ; toponimoari buruz be baditu berba batzu; baita Markinara pasatzeko zubiari buruz ere; artean elizak zuen ezaugarriak ere azaltzen ditu; eta azkenik, harrien pilaketaren jatorriari buruz iritzi pertsonala ematen du.

Jatorrizko dokumentua:

  • TRUEBA, Antonio. 1889. El santuario de Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXI:225-231,257-267. Donostia.

Dijitalizazioa:

Aipuak:

(1)   NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.

 

Euzkadi submarinorutz

Oier Gorosabel 2014/01/11 20:20
Hobe dogu juan dan asteko moduko baga eta itsaso zazkarrari ohitzen juatia: datozen urtietan normalena horixe izango dala dirudi.

Zientzilarixak aspaldi dabiz (urte askuan gero!) klima aldaketiari buruzko abisuak emoten, gizakixak atmosferia berotziari laga biharko letsakela-eta... Halan be, guk guriakin segi. Gure bizitza kalidadia kosta ahala kosta mantendu nahi dogu (gure ondorenguena izorratu arren).

Biharbada itsasaldeko kaliak urpian geratutakuan hasiko gara ikerketok serixuan hartzen. Orduan negarrak! Beranduegi izango da-eta...

Prehistoriaren hastapenak

Oier Gorosabel 2014/01/09 07:30
Hasierako jakitunek zerabiltzaten hipotesi ukatu batzu ezagutuko ditugu Navarro Villoslada idazlearen eskutik, Markina-Xemeingo Arretxinagako harrien aipu bereziarekin.
Prehistoriaren hastapenak

Jatorria: Paleofuture

2.0 sasoi honetan anakronismo edo ukronia jolasak modan daude. Sarean makinatxo bat bider ikus ditzakegu, esate baterako, etorkizuna irudikatzen zuten aintzinako irudiak.

Jolas beretsua egin daiteke aintzinakoek aintzinatea ikusten zuten modua ezagutuz. Adibide ona Arditurriko meatzeak berraurkitu zireneko kronika dugu (1), obra erraldoi hura zibilizazio misteriotsuei egotziz, artean ezezaguna baitzen erromatarrak euskal kostaldean ibili zirenik.

Gaur ekarri dugun artikulo sortan ere, Francisco Navarro Villoslada idazle vianatarrak arkeologia modernoaren garapenaren aurretik zeuden usteak erakusten dizkigu, besteak beste trikuharrien eta harrespilen ustezko jatorri zeltiarra edo geografo klasikoek aipatutako tribuei buruz uste zena. Markina-Xemeingo irakurleendako bereziki interesgarria izango da seguru, Arretxinagako harri erraldoiei harreta berezia eskeintzen baitio (jatorri naturala egotziz).

Denok dakigunez, Zientziak adabakiz eta txaplataz egiten du aurrera, hau da: hipotesi okerrak ukatuz eta haien gainean berriak sortuz. Jakina: baztertutako hipotesiak ahaztuta geratzen dira, eta horregatik da hain harrigarria (eta interesgarria) Navarro Villoslada bezelako jakitunen orduko usteen defentsa irakurtzea.

 

Jatorrizko dokumentua:

  • NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.

 

Dijitalizazioa:

 

Aipuak:

  1. URTEAGA, M. 2004. Las “noticias y descripción de las grandes explotaciones de unas minas antiguas situadas al pie de los Pirineos y en la provincia de Guipúzcoa”, de Juan Guillermo Thalacker (1804). Boletín Arkeolan 12:45-102.

 

Errenteroak eta nagusiak

Oier Gorosabel 2014/01/07 07:35
1887 urtean, etxe aberatseko alaba batek bere gaztaroko Santo Tomas eguna gogoratzen du nostalgiaz, bide batez urteroko errenta pagatzeko egunari buruzko hainbat datu emanaz.

Artikulu honetan, andre batek aintzinako Santo Tomas eguna gogoratzen du, 1887ko ospakizunekin alderatuta.

Dirudienez, idazlea etxe aberatseko alaba da: errenta ordainketa, behinzat, baserri-jabeen ikuspegitik azaltzen du. Beharbada hauxe da interesgarriena: errenteroen bertsioa baita ezagunena (eta dramatikoagoa).

Aintzinako jaki-txoznen azalpenak be ba du bere zera: sukalde ekonomikoak herriko kaleetan zehar...

Badirudi nagusiek errenteroak sukaldean hartzen zituztela bazkaltzera, eta etxekoandrea arduratzen zela haiekin. Nagusiak berak ez dirudi “jente baju” horrekin batera bazkaltzen zuenik. Kontakizun honetan, behintzat, bazkalburuan baino ez da agertzen, maizterren omenaldia jasotzeko...

1887an berriz, Donostiako gazte dirudunen festa giroa Konstituzio Plazatik Gran Casinora pasatua zegoela dirudi (Kursaalera), eta idazleak baserri giro hura faltan botatzen du.

Interpretazio sozialak alde batera lagata, erretratu polita eskeintzen duen artikulua da.

 

Jatorrizko dokumentua:

  • LA CANI, Rosi. 1887. Santo Tomás. Antaño. Ogaño. Euskal-Erria Revista Bascongada XVII:564-567. Donostia.

 

 

Aintzindari bat

Oier Gorosabel 2014/01/03 09:28
CAMPION, A. Narraciones vascas. Egin Biblioteka 8. Ed. Orain, 1995.

ArturoCampión

Nere estreiñaldixa gizon honen idazkixekin. Gustau jata, bai ezagutu biharreko autoridadia dalako, baitta idazkixen euren mamiñangaittik be.

Lehelengua, “El bardo de Izalzu”, resonantzia haundikua. Gehixen gustau jatana, lekukotasunen bilketia azaltzen dabenekua; forma honetan errez bereiztu leikez-eta Erdi Aroko jatorrizko kondairian apurrak, eta gero eurekin Campionek berak egindako sorkuntza literarixua. Ikusten nabillenangaittik, bai Lertxundin musikia baitta Elordi & Cian pelikulia Campionen ipoiñ honetan oiñarrittuta dagoz.

Roedores del mar. Txirla biltzailliena ahozabalik laga nau, gaixangaittik baiño gehixago (neska-mutillen arteko historia erromantiko korrientia) amaiera zazkarrangaittik.

Pedro Marin historixia be, halako amaieria daka (Arturo ez zan happy enden zalia kontizu!) baiña kasu honetan Konbentziño Gerrako gorabehera interesgarrixak kontatzen dittu, alde bixetako euskaldunen arteko paradojen harira.

“Grachina” izenburukuak pizkat harrittu egitten dau, Campionen pentsakeria kontuan hartuta (integristia ei zan). Egixa da historia osua Gratzinan kristautasuna azpimarratzera zuzenduta dagola, baiña bide batez akelarrian deskribapen ezin gordiñagua emoten dau...

“El último tamborilero de Erraondo” hunkigarrixena da. Oso tristia, baiña oso ederra. Ameriketara artzain juandako naparra, 50 urte geruago bueltatzian topatzen daben eremua (gerra bi tarteko) eta jente erdelduna... Lizentzia melodramatiko pare bat be ba dakaz ipoiñak, baiña funtsian ez dot uste asko esajerauko zebanik.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017