Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Erdi Aroko torre otxenterua

Oier Gorosabel 2013/09/24 07:26
Aborto arkitektonikuen zalia naizen neurrixan, halako aliak topatzian sentsaziño gazi-gozua izaten dot: begiko miña lehelen-lehelengo; eta nere freak etxien bildumia potolotzeko poza, gero.


Argazkiak.org | Erdi Aroko torre otxenterua © cc-by-sa: txikillana

Ereñoko lurretako etxe honek 1980 hamarkadakua emoten dau, bloke caravista beige horrengaittik. Sasoi bereko egitturia baleka, tira: oharkabian pasauko litzake; baiña arkitektuak, nunbaitt, Erdi Aroko dorre baten trazia emon nahi izan zetsan. Eta, zelan esan... @AnnieSdelMono ri hartutako konparaziñua erabiltziarren, “titietan zaplasteko bat atseginagoa iruditu zitzaidan”.

Nere aborto bildumako ale gehixago, hamen.

Betik eta Spar zotzak

Oier Gorosabel 2013/09/22 13:20
XX mende amaierako arkeologia kulinariozko elementuak.

Gure etxeko sukaldian ez gara Diogenesen Sindromera allegau izan, baiña urte asko eta asko iraun daben elemento batzu dagoz. Denporia da amanian ez naizela bizi, baiña ondiok ume-umetatik gogoratzen dittudazen elemento harrigarri batzu diraute han.

Bat MG ginebra botillia da, 30 bat urtian milimetro bat be jaitsi ez dana. Azkenaldixan, badirudi amaitzerako bidia hartu dabela. Batetik azken urtietan ginebriari gustua hartu detsatelako, eta bestetik bizkotxuetan-eta koñakan ordezko ona dalako.

Beste adibide bat palillo kaja hónek diraz: “Betik” markakua bat, “Spar” bestia. Ez dakitt zihetz noizkuak izango dirazen, baiña kaja urdiñeko preziuari begiratuta (19 pezeta, 0,11 euro) ideia egin leike.


Argazkiak.org | Betik eta Spar zotzak © cc-by-sa: txikillana

Euskal historia ezkutu xamarra

Oier Gorosabel 2013/09/08 16:50
“Banu Qasi. Los hijos de Casio”, Carlos Aurensanz.

Vista del pueblo de Clavijo y su Castillo

Clavijoko gaztelua (Errioxa), Musa ibn Musan azken guduan lekuko.

Ondiok sorprendiduta nago, eta pozik, ustekabian aspaldiko libururik onena harrapau dotelako. Hau etxuat, ez, bookcrossingera bideratuko! Etxian ondo gordeta, ondorenguendako nahiko neuke.

Liburua diñot, nahiz eta berez nobelia dan; nobela historikua. Baiña... generuak berez dakan arinkerixia kontuan hartuta (antxiñako pertsonajiak gaur egungo berbeta eta portaerekin pinttatzia-eta...) kaso honetan parte historikua gehixago zaindu dala dirudi. Ediziñuak berak be laguntzen dau: mapak, arbol genealogikuak, hiru glosario desberdin, pajina-barreneko oharrak, datu historikuak eta asmautakuak expresamente bereiztuta, 810 pajina, hortik 8 bibliografixianak... harrigarrixa, 7 euro eskasian saldutako liburuan! (Ed. Zeta, 2011). Irakorterreza da, bai –nobela historikuan ezinbesteko ezaugarrixa-, baiña hortaz gain... ¡asko irakasten dabena, erregular!

Liburuan azaltzen danez, Carlos Aurensanz idazliak Al Muqtabis izeneko liburua deskubridu zeban (Kordobako emirren kronikia, Ibn Hayyanek idatzitta, 900 urte inguruan) eta hori estudixau ostian idatzi zeban Tuterako jauntxo arabiar-euskaldunei buruzko liburua, Musa ibn Musa buruzagixan fokatuta (“el moro Muza” famosúa). Neretako be eztok deskubrimentu makala izan. Hur-hurreko kontuak, baiña hizkuntza latinuetan mugatutako gure kulturan ikusi nahi izan ez dogunak.

Honetan be, ondiok relijiño gerren eragiñak sufritzen gabiz: moruen hammam-ik ez erabiltziarren, Europa bere historiako Arorik zikiñenian sartu zan lez... islamdarrak txarrikirik jaten ez dabenez, txarri-jale amorratuak bihurtu giñan moduan... gure historialarixak VIII gizaldittik honako kronika arabiarrak ez dittuez kontuan hartu izan gaur egungo euskal gizartia ulertzerako orduan. Toponimian edo hizkuntzalaritzan, esate baterako, manejatzen dirazen dokumentu zahar gehixenak (kristauak) X gizaldittik honakuak diraz. Zentzu horretan, liburu hau gozamen “berbologikua” izan da neretako, hiru glosarixuak behiñ eta barriro kontsultauaz (pertsonajien indize onomastikua bata; toponimo arabiarrak eta gaur egunguak errelazionatzen dabena bestia; eta nobelan erabiltzen diran berba arabiarren hiztegitxua azkena –gaur egun darabiguzen berbetan lagatako arrasto sakona nabarmentzen dabena-). Hari horri tiraka topau dot Perez de Laborda jaunan beste artikulu hau be, interesa dakanandako.

Lehendik ba nekan kuriosidadia Banu Qasi familixiari buruz; liburu honekin, jakinmiñau asetziaz gain, orduko Naparruan bizi zan giruari buruzko gauza pillua ikasi dittudaz: fundamentalismua sartu aurretiko bizikidetzia... Eneko “Aritza”-n jentiakin hartuemonak (Musa eta Eneko anaiak ziran)... estrategiak agindutako aldaketa politikuen azalpen posibliak... orduko gerra intendentzia eta tropen bizimoduari buruzko hainbat datu... Kordobako eragin kultural ongarrixa, baitta erresuma kristauetan be...

Atxeki gitxi harrapatzen detsadaz: Musa pertsonai “zuri” modura marraztutakua dala bata (alderdi illunik bakua), eta bestia idazliari lartxo igartzen jakola gizarte musulmaneko tolerantzia girua azpimarratzeko gogua. Ezer larririk ez, halan be, eta liburuan oiñarrixari trabarik egitten ez detsana.

Ikasgai eremu politta dake hor gure eskolatik urtengo diran Mohamed, Aisha, Yusuf... arabiar-euskaldun eleanitzak, historiazaliak urten ezkeriok. Oso gitxi jorratu dan ikerketa eremua!

Azkenik, eta Erribera aldia oso gitxi ezagutzen dotenez, google earthen tour ederra egitteko aprobetxau dot. Hor ibilli naiz hegan, gotorlekuz gotorleku: Sajra Qays (Etxauriko Haitza), Clavijo, Baqira (Viguera), Baskunsa (Rocaforte, Zangotza)...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017