Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Jaijetarako beroketan

Oier Gorosabel 2013/08/28 11:02
Kantaldi sesiño politta umiekin, bajada egunerako girotzen (mexikanoz jantziko gara).


Argazkiak.org | Zelako egurra, halako ezpala © cc-by-sa: txikillana

Hauxe izan da errepertorixua: “Malagueña salerosa” (Trio Calaveras), “La llorona” (Herrikoia), “Il sultano di Babilonia e la prostituta” (Angelo Branduardi / Franco Battiato), “Lo que puede el dinero” (Arcipreste de Hita / Paco Ibañez), “Carabina 30-30” eta “La cucaracha” (Herrikoiak), "Gezurtientzat" (Jose Mari Lopetegi / Joseba Tapia).

Eguzki arraixuak oratu nahixan

Oier Gorosabel 2013/08/25 10:28
Metro erdiko neurrixa nekaneko errekuerdo asko dakadaz nik. ¿Ze edade? Ez dakitt. Baiña pizkat makurtuta mahai azpixetan kabitzen nintzan, eta ondo gogoratzen dot mahai-azpi bakotxan ikuspegixa: Mekolako sukaldeko formikazkuan hanka plegable ugartuak; egongelako mahaizarran largeruak eta sitz-zuluak; Lekeittioko jangelako kuadraua, mantelpian nere etxe eta ezkutalekua; eta azpixetan iñok jakin barik egindako boligrafo-marrazkixak...
Eguzki arraixuak oratu nahixan

Irudixa: canopycollserola

Horrekin batera, alfonbra-ertzetako pelusak, entxufe misteriotsu-erakargarri-bildurgarrixak (korrientian ostikadia...!), zokalo-azpiko arrakalak (masmak!)... danak, esandako lez, 50 zentimetrotako mutiko batek bere begi parian ikusten dittuanak.

Argi izpixei be orduan erreparau netsen; ez lehenago (jakin ez), ezta geruago be (interesik ez); ordukua da dakaten errekuerdua, udabarri-uda parteko arratsalde isilletan (bestiak siestan?), lurrian jarritta eta leihotik arraixo diagonala alfonbrara. Eta arraixuan barruan flotian, hautsa: hari txikixak, ume baten mikrounibertsoko astro eta planetak. Nere esku txikixa be ikusi neike ixa-ixa, izpittik pasau (eta gorrittu, eguzkixak okela meheia traspasatzian) eta hauts-aliak dantzan, aidezko zurrunbilluan bueltaka, ezin hartu.

Baiña oiñ konturatu naiz esku txiki hori ez dala neria; Tomaxeri begira nenguan bakarrik... Bere jolas bakartixan nere burua ezagutu dot oin dala 38 bat urte. Garuneko errebueltaren baten fosilduta nekan irudixa.

Idoluak

Oier Gorosabel 2013/08/24 07:33
Illuntzixan, Markiñatik etorrittako gazte batzui begira. Foballian sendo dabiz, eta euretako batzu inguruko umiak jokatzera gonbidatu dittuez. Ez dabe gehixago bihar!
Idoluak

Argazkixa: http://blogs.publico.es/elojopublico

Niko behintzat emozionauta etorri da: nagusittan háren modukua izan gura dau. Foballistia eta... baltza!

Bookcrossing asuntua

Oier Gorosabel 2013/08/23 10:03
Asier Sarasuak akulua sartuta, azken hillietan liburuak trukatzeko egitten nabillen esperientzixia kontauko dot hamen.

Bookcrossingan asuntua aspaldi nekan entzunda, eta traza ona hartzen netsan. Halan be, hortan hasteko lehengaixa nekan faltan, hau da: sobrako liburuak. Nere amesa beti izan da liburuz betetako etxia izatia, eta hori buruan, zera emon izan desta beti libururik botatzia. Horretxegaittik, ointsu arte nere etxeko liburu-jarixua beti norabide bakarrekua izan da: kanpotik barrura.

Zirkunstantziak zirkunstantziak dira, baiña: eta oin bizi garan etxera pasatziakin batera, emaztiak bere aldetik zittuan liburuak (gurian eta gurasuenian) eta neuriak batera gorde biharra suertau jaku. Eta, jakiña: kabidu ez. Arrazoi material hutsangaitik, beraz, entresakak egittia tokau jaku; eta horrekin batera, lehelengo eta bigarren maillako liburuen artian bereiztu. Lehelengo taldekuak gordetzekuak dira: irakorri bakuak, kontsultatzekuak, barriro irakortzeko gogua emoten dabenak, ondorenguei laga nahi detsaguzenak... Eta bigarrengo taldekuak, barriz kleenex liburuak, gustau etxatazenak, irakorriko ez dittudazenak... Gauzak halan, une baten 30-40 liburu izan nittuan kentzeko; eta orduantxe esan neban “ointxe dok ba, bookcrossing historia hori zer dan jakitzeko momentua”.

Imajinau neban lez, oso gauza sinplia da. Berez ingles munduko gauzia bada be, hizkuntza askotako interface edo zera asko dagoz, danak leku berera garoienak: datu base haundi bat, eskurik esku dagozen liburuei “matrikulen” erejistrua, gero bakotxan seguimientua egin ahal izateko. Ez dot nik barriro azalduko, bertan oso ondo argitzen dabe-eta. Izena emotia oso erreza da, pasahitz eta klabia aukeratu eta... jolastera! (hala hartzen dot nik-eta, jolasa legez).

Printzipioz zenbakixa ipintziakin nahikua da, eta horretarako plantilla estandar batzu dagoz. Halan be nik “ex libris” pertsonalago bat egin neban National Geographic aldizkariko argazki bateri euskerazko testua ipiñitta. Batuaz, jakiña: batek daki munduko ze partetara doian-eta.

bookcrossing zalduna

Behiñ hau eginda, liburuak nun “askatu” pentsatzia etorri zan. Lehelengo, kontsultan eta Lekeittioko kontsumitzaillien kooperatibako lokalian “bookcrossing point” bana ipiñi nittuan, 15-20 liburukin. Enparaua, poliki-poliki hor zihar abandonau dot, astian behin liburu bat-edo: kultur etxian... autobus paradetan... kaleko aterpe estrategikuetan...

Liburua hartzen dabenak, nahi izan ezkeriok, webgunian sartzeko aukeria daka eta, bertan liburuan zenbakixa sartuta, eskuragai dagon informaziñua irakorriko dau (nik normalian lagatako lekuan erreferentzixia eta iruzkiñen bat ipintzen dot, gitxienez). Berak be liburua hartu dabela esateko aukeria daka (eta nik abisua jasotzen dot), baitta iruzkiñak sartzekua be. Feedback hori da, egixa esan, neri gehixen pozten nabena. Ez da askotan gertatzen: oiñ arte hartzaille birek erantzun deste bakarrik, bata Ondarruko Kafe Antzokixan lagatako “Harri eta Herri” (Gabriel Aresti) hartu zebana, eta bestia juan dan astian, Lekeittioko autobus parada baten lagatako “Historia del tiempo” (Stephen Hawking) hartu zeban bidaiarixa.

Garuneko gimnasixia

Oier Gorosabel 2013/08/20 09:05
“Rayuela”, Julio Kortazar.

Kostau jatak! Baiña azkenian amaittu juat. Gezeta eta Hasierrekin erabilli doten katxondeuaz aparte, ez dok hainbesterako izan. Une batzutan intragablia dok, bai (hainbeste metafisika! esandako lez, horixe berori dok argentinuetaz gitxien gustatzen jatan alderdixa), baiña beste parte batzu genialak dittuk. Balantze final positibuakin.

Protagonistian barruko laberintuetaz gain, istorixia zera baiño sinpliagua dok: larregi irakorritta burua endredauta dakan morroi bat, lehelengo Parisen eta gero Buenos Airesen, egon baiño ez dana egitten. Bai, eze... egin-egin, etxok ezer egitten. Bere lagun diletantiekin (Parisen) abstrakziñuei buruz berba eta berba, harreman toxikuak lantzen (benetan indeseablia dok Horacio laguna) eta enpatia zer dan jakin barik (Rocamadour umian herixotzia... ¡brrrr! Armoniosonakin batera, barrua nahastau destan banakako eszena literariuetatik bat –estrogenuen eragiñez?-). Eta Buenos Airesen, bere antxiñako nobixian parasito, antxiñako lagunen atoian dinbi eta danba –euren pazientzixia...-, harik eta zoroaixe baten ostian barriro bizidunen mundura etorri arte (edo).

Argumentua bigarren maillan lagata, esperimentu haundi bat dok nobelia, adabakiz osatutako collage monumentala. Une batzutan idazlian adarjotziekin hasarratu be egin nok (liburu erdixa irakorri, eta... ¿¿barriro hasi bihar?? Jakin ezkeriok, direkziño tablerua jarraittuko najuan hasieratik). Gero, ostera, píezak bata bestiakin ondo (¿?) tolostu ahala, trankildu egin naiz (irakorle-emia nok kontizu). Eta, eskerrak Andres Amorosen prologo eta pajina barreneko oharrei, ohar erudituen ufala hobeto kudeatu eta klasiko hau hainbestian amaittu ahal izan juat. Pozik!

Carpaccio de Tonno all'Araolazza

Oier Gorosabel 2013/08/16 10:15
Zein da etxekoandros errutinazalian zauria? Atun gordiña eta binagre zuria.


Argazkiak.org | Carpaccio de Tonno all'Araolazza © cc-by-sa: txikillana

Alabaia, oinguan esperimentuak alde batera laga eta kontrariuan hasi da Oier: lagunen aholku onak gogora ekartzen. Atun sasoia hasi jaku (bigarrena “prozesau” barri dot, 5,70 eurotan) eta kaskote-solomuak konjelau dittudaz, igaz Gariri hartutako ideia praktikan jartzeko.

1-      Solomuak konjelau (anisaki, edo isozaki, edo hórrek txitxarok akabatzeko).

2-      Konjelauta dagozela, trontzo fin-fiñetan ebagi.

3-      Deskonjelatzen dirazenian, binagre eta orixua bota.

4-      Barrura!

Zoragarri geratzen da, enamorauta naka. Umiei be gustau jake gaiñera –ez neri besainbeste, halan be-.

Gallego vintage

Oier Gorosabel 2013/08/10 08:10
Ane Lardik –nere andriak- “Lau Haizetara” aldizkari zaharren garbiketia egitten dihardu. Bertan lankide izan zeban Patxi Gallego marrazkilarixa, famoso egin aurretik, eta orduko anekdota ederrak –eta marrazkixak- gordetzen dittu.

Adibide moduan pare bat eskaneau dittudaz, 1999-2000 inguruan Euskal Herrixan bizi genduazen une “faszinantien” islada legez.

 

gallego_lhz56_1999 gallego_lhz69_2000

Quiche Lequeitianne

Oier Gorosabel 2013/08/09 09:54
Ez neban uste; baiña nere lehelengo kixa ederto urten jata. Beittu beittu! Tente eta konsistentia. Gusto fiña, ez oso gazixa, neri gustatzen jatan lez...


Argazkiak.org | Quiche Lequeitianne © cc-by-sa: txikillana

Errekurtso ona da hau barazkixei salidia emoteko. Iñoiz kontau dot hamen, beti nabillela berdurak prestatzeko modu diferentien billa... Oiñ hori tokatzen da: lekia, azelgia, letxugia, kalabaziña... aurreko kargamentua gastau aurretik be etortzen dok hurrengua, Oiartzundik.

Kixen ideia interesgarrixa dok: hartu edozer, eta nata + arrautziakin egosi laban (nata 250 zentilitroko, arrautza bat). Kaso honetan azelgia eta lekia izan da, mortadela eta gaztaiakin lagunduta.

Nokturnua

Oier Gorosabel 2013/08/08 20:08
Sarri xamar gertatzen da: illuntziko bihar guztiak eginda, pizkat irakorri eta lasai oherako prestatzeko momentuan... ume txikixa esnatzia.

Santa Marina plazan dagoen Antia jauregiko logela
GureGipuzkoa.net | Santa Marina plazan dagoen Antia jauregiko logela © CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Mª

Ixilttasunangaittik da, jakiña.

Izan be, nik ondo gogoratzen dot, umetan, logelako illunetik sukaldeko hots lasaigarrixak: katxarruak, labadoria... Háren faltia zan kezkagarrixa. Eguneko gauzak buruan tolosten eta artxibatzen diharduzun momentu horretan, errutinako zaratatxuak halako segurtasuna emoten detse umiari. Dana bere lekuan dago, trankil egon neike.

Addenda:

  • Besuetan hartziak be antzeko efektua dala esango neuke. Nik asko praktikatzen dot hori: bai Nikok eta bai Tomaxek be altzora etortzen jataz tarteka, kotxe elektrikuak kargalekura legez. Negarrez dagozenian, jakiña; baiña baitta bestela be. Etorri, besuetan hartu eta silloian egon; ez da besterik bihar (ez motiborik, ez azalpenik). Minutu batzutara, indarberrittuta, hor juango dira barriro baztarrak nahastatzera.
  • Min hartzen dabenian be, umia negarrez dator, eta errutina basikua hauxe da: “Min hartu dok?” (bai) “Nun hartu dok miña?” (hamen) (mindutako lekua hartu eta putz egin) “Pasau da?” (bai) eta han doia antxitxiketan barriro.

Ze energia-trafiko klase ete dagon hor? Ez dakitt ba, baiña zeozer fisikua bai.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017