Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Hasibarri, forma onekin

Oier Gorosabel 2013/07/18 08:07
“Amets harrigarrien bilduma”, Ibon Uribarri.

Ibon Uribarri Zenekorta. Irudixa: Bizkaie

Zaborretako beste lora bat. Ez dago hamen literatura landurik, nahikua modu espontaneuan –itxuraz- eta tirada bakarrian idatzittako ipoin txortia baiño. Baiña gehixenak lora ederrak dira, landu bako harri-pitxiak. “Nire itzala” izenburukua da neretako onena, eta inkietantiena aldi berian. Baiña bestiak be, jeneralian, asko gustau jataz. Hermetikuak diraz: idazliak ez dau bide logiko lineala jarraitzen, tar-tar-tar korapillo guztiak azaldu eta askatuta. Biharbada azalpenik ez dakalako da, jakiña, baiña efekto hori gustatzen jata. Gaiñera neure ipoiñei gogoratzen desta: eskoletan redakziño ariketetan asmatzen nittuan mikrohistorien trazia hartzen detset, biharbada gaztetxo guztien idazlanak daken ezaugarrixengaittik: asko lehelengo pertsonan idatzitta dagoz, behin baiño gehixagotan protagonistiak hil eta gero kontatzen dau historixia...

¿Zaborretako loria zergaittik, orduan? Etxepeko basura-lekuan jasotakua dalako; eta papel-oretarako biharrian, zorixonez, irakorlien zirkulorako izango da urtetxo batzutan ondiok. Oiñ interneten billau biot Ibon Uribarrin barri. Gipuzkoako Foru Aldundian 3º Gazte Literatur Lehiaketa honetan irabazi zeban umemokuak ibilbide luzia egingo al zeban onezkero... hala dirudi.

Ajedrezian

Oier Gorosabel 2013/07/17 10:03
Etxian beti ezagutu dot nik ajedrez bat. Esan gura dot: beti ajedrez taulazar bera (1m x 1m), pieza naturalista haundixekin. Umetan lesiño bat edo beste kenduta (ondiok ez dot ulertzen zelan hausi netsan koronia errege zurixari), gaur egunerarte onik allegau dana, eta oin momentuan eta probisionalki neure etxian gortzetzen dotena.


Argazkiak.org | Píezak © cc-by-sa: txikillana

Mekolan bizi giñala, jangelako mahai bajuan egoten zan, piezak beti burrukarako prest. Jokatu ez neban asko jokatzen, normalian aittan edo anaian kontra. Gustatzen jatan baiña, eta esango neuke jokatutako apur horrek nere arrazonatzeko eta bizitziari aurre egitteko moduan atzian dagola.

“Pioi” berbia ume-umetatik ezagutzen dot nik; tallarretan eta obretan halakuak zeguazela, baiña, ez dot jakin euskeraz alfabetau naizen arte. “Pioia” entzutzian burura etortzen jatan lehelengo irudixa gure ajedrezekua da.

Horregaittik poztu naiz Nikok izan daben lehelengo erantzunakin. Egixa esanda, oiñ ba dakitt beste joku hezitzaille egokixagorik be ba dala (Go jokuan barri entzutiak lilluratu ninduan). Ajedrezari egindako kritikak be entzun izan dittudaz, kuadrikulau xamarra dalako, eta umien hezkuntzarako bla bla bla... Baiña tira: hori da nik etxian dakatena; neretako positibua izan da; eta pertsoniandako musa, foballa edo estropadak baiño pizkat aberasgarrixagua dalakuan nago.

Orduan, egunotan gordelekutik etara dot estraiñekotz. Modu furtibo xamarrian: Tomax siestan dagola ibiltzen gara (zer ez leuke egingo diabru txiki horrek halako pieza erakargarrixekin...). Lehelengo, nik ikasittako moduan saiatu naiz: píeza guztiak “en pie de guerra”, eta aurrera. Laster konturatu naiz, baiña, modu horretan segitzia nahikua aspergarrixa izan leikialako bai berandako (beti galdu) bai neretako be (apropos galduta). “Eibartarrak” zerrendan dogun xakelari zailduari galdetzia okurridu jata orduan, umien trebakuntzan zeozer jakingo dabelakuan. Hauxe izan da bere erantzuna:

Katalan batzuk egindako liburuki batzuk argitaratu ziran orain dala urte
batzuk eta euskaratu be egin ziran. Lehenengo salgai jarri zittuen eta oin
PDFian deskargatzeko dare. Hastapen moduan balioko detsue (batez be
lehenenguak):
 http://www.xake.net/GX/et_1_eus.pdf
 http://www.xake.net/GX/et_2_eus.pdf
 Liburuok ariketak-eta eta fitxak eta holakuak dakez, eskolan xakia
erakusten danian laguntza-gisa erabiltzeko. Material txukuna da.

Lehelengua deskargau eta inprimidu dot, nere maillarako nahikua eta sobra. Umiei begira eginda dago; eta ni be pizkat umia naizenez, zoragarrixa begittandu jata. Arauak eta parte astunenak marrazki eta joko dibertigarrixekin tartekatzen dittu, konplikaziño-maillia modu logikuan jasota. Momentu honetan hiru “azpijoko” ikasi doguz:

  • Pioi eskalatzaillian jokua.
  • Pioi korrikalarixena (hau da gehixen gustatzen jakuna).
  • Torré láserrena.

Datozen urtietarako entretenimentu-ordu ugari emon deskuk, Mikel. Eskerrikasko.

Hiltzaileak eta abortoak

Oier Gorosabel 2013/07/16 23:54
Ondarroan egin graffiti huntan, Alberto Ruiz Gallardon delakoa ageri düzü. Espainiako PPko (eskuineko alderdi politikoa) ordezkari hunek Abortoaren Legea eraldatu nahi düzü, are atzerakoiago bihurtuz.


Argazkiak.org | ondarroa130716 © cc-by-sa: txikillana

"Ni hiltzaili? Zuek abortuk!" (= Ni hiltzailea? Zuek abortoak!).

Jengibre eta koñakezko bizkotxua

Oier Gorosabel 2013/07/13 08:19
Gurian arrakasta haundixa dakan errezetia argitaratuko dot hamen. Armozurako erabiltzen dogu guk, oso astun eta kalorikua dalako (bihar-dan-moduko armozua). Koñakakin bildurrik ez: egostian alkohol guztia aidian doia, umiak be bildur barik jan leikie.


Argazkiak.org | Jengibre eta koñakezko bizkotxua © cc-by-sa: txikillana

1000 bat gramotako bizkotxo bat egitteko osagaixak:

  • 200 g gantza (olixua, mantekillia, txarri-koipia... gustukuena).
  • 180 g ezti.
  • Gatz pizkat.
  • Koñak txorrostada luuuuuzia.
  • Jengibre-pure koillarakada haaaaundixa (edo gehixago, gustokua bozu).
  • 5 bat arrautza (tamañua zelakua dan).
  • 190 g urun.
  • 160 g almendra (txiki-txiki eginda).
  • 2,5 kollarilla legamiña (kimikua).

Gantza eta eztixa ontzi baten ipiñi eta pizkat berotu, urtzeko. Ostian, bota beste gauza guztiak (azkena uruna eta legamiña), eta irabiagailluakin nahastau. Pasau egosteko ontzira.

Nik ogixa egitteko makiñan egosten dot, baiña bardin-bardin egin leike laban. 250ºC inguru, 1h15’ inguru biakozu, baiña zure labian arabera aldatu leike.

Oharrak:

  • Jengibria osorik erosten dot nik (tuberkulua), xerratan ebagi eta minipimerrian ur pizkatekin zehetu. Hortik urtetzen daben puria pote baten sartu, kollarakada bat eztikin eta 200 bat ml binagrekin nahastau, eta hillabetiak irauten dittu.
  • Labia erabilli bihar bozue, kontuan hartu argi indar asko kontsumitzen dabela: labakadia beste zeozer egosteko aprobetxau zeinkie (pizza...).
  • Gozokixen errezeta gehixenak azukriakin egitten dira, baiña guk eztixa erabiltzen dogu. Beste errezetetan azukria eztixakin ordezkatzeko, kontuan hartu: kopuru bardiñian, eztixak azukria baiño gitxiago gozatzen dabenez gehixago bota biakozuela; eta eztixan parte bat ura danez beste likiduetatik gitxitxuago botatzia komeniko dala.
  • Urun zurixa urun integralakin ordezkatzeko, kontuan hartu: zurixa %100 uruna bada, integralan parte majo bat zahixa dala. Horregaittik legamiña eta ur gitxitxuago biharko dittu.

Kuadro inpresionistia

Oier Gorosabel 2013/07/07 22:34
Markina-Xemeingo ur parkian eguna pasau eta gero, uda osorako eguzki kuotia jasota (maldita sea la praia / maldito sol asesino....), eguzkixak bigundutako garun honek ez daka askorako ahalmenik, zertzelada inpresionista txiki batzu emotiaz gain.

Markinako "itturrixak"

Argazkixa: Asier Sarasua

 

Eguzki argixak ur txorruetan refraktatzen. Jente pilluan zurrumurrua. Vasco asko, euskera gitxi. Markiñarrez gitxiago, horregaittik entzutziakin batera begiratu egin dot. Ahizta bi dira, alkarri adarra jotzen eta barrezka. Bal-baltzak.

 

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017