Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Zaharreada txiki bat

Oier Gorosabel 2013/05/27 21:40
Argentinako lehengusuak izan doguz bisittan. Lekaroz eta Altzürükü sorterrixak ezagutziaz gain, aste bi pasau dittuez hara eta hona, Euskalherrixa pizkat ezagutzen. Azken egunetan Lekeittion izan doguz.

Zerriporrona = Txarrigaldaria

Oier Gorosabel 2013/05/25 08:53
Euskalki talking V

Kaletarra izanda, ez nekan Eibarko basarri giroko berba honen barririk. Lekeittioko diasporan, eta andra oiartzuar basarrittarrakin, normala dan modura, “txarrigaldaria” barik “zerriporrona” berbia nagusittu da. ¿Zelan, Lekeittion be basarrixan ez bagara bizi? Ba, metaforikoki jakiña. Izan be, ni frigorifikoko hondakin guztiekin entsalada haundixak egitteko zalia izan naiz beti, askotan entsaladeran kabidu be etxataz egitten. Estudiante tunante denporan, entzutetsua zan gure pisoko “salade au palangane”.

Umiak ekarri doguzenetik, baiña, berba sinpatiko honi bigarren azepziño metaforikua topau detsagu. Etxekoandros honi bihotzeko miña emoten detsa jatekua basurara botatzia; eta beraz, kakanarru bixak euren platerak lardaskau eta gero, orduan bazkaltzen dot nik. Nik ez dot platerian bazkaltzen, zerriporronian baiño. Edo txarrigaldaran, nahi dozuen modura.


Argazkiak.org | Zerriporronerako © cc-by-sa: txikillana

Gaurko menua: “zerriporrone de insalata di acciughe all’spaghetti neri di seppia”. Boccarte di cardinale!

Rabindranath, narrua jo nahi eta ezinda

Oier Gorosabel 2013/05/24 07:25
“Cuentos elegidos de Ofrenda Lírica (Gitanjali)”, Rabindranath Tagore.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/cb/Rabindranath_Tagore_1886.jpg

Zirixa sartu destak, Rabindranath. Olerkixei alergixia jetsat, baiña “cuentos” izenburua batetik, eta liburua gaiñetik begiratzian hizlauzko itxuria zekala ikusitta... ba irakortzia erabagi najuan. Baiña kia! funtsian zer dittuk honek ba? jangoikuari egindako gorazarre euforiko/depresibo txandakatuak baiño... Nahikua aspertu naiz (eskerrak motza dala liburua): mezua ixa beti beretsua, 103 forma desbardiñetan emonda.

Gauza kuriosua: orokorrian gay xamarra begittandu jata liburua (hau ez dot ez gauza on ez gauza txar modura esaten; egitate hutsa lez baiño), Rabindranathek bere Jaunari egitten detsan dei eta maittasun deklaraziño griñatsuak gizonen arteko sexua ekartzen desta gogora. Behiñ eta barriro pentsatzen neban: “Ai Tagore Tagore... baakixat nik hik zer bihar duan... librako hot dog ederra!”. Ez dakitt iñoiz probauko ete zeban baiña; wikipediako bizitza pertsonalian ez da ezer agertzen.

En fin. Etxatala gustau. Ipoin bat izan da salbuespen bakarra: 60garrena. “En las playas de todos los mundos, se reúnen los niños...” hasten dan horretan, Rabindranathek furor uterinua alde batera laga eta antxiñako umien bizitza gogor, gordin eta ederran erretratu bizixa egitten dau.

Sueño con serpientes

Oier Gorosabel 2013/05/21 09:29
Sisiforen fregaderoaren irakurketa filosofikoa.

Fregar los cacharros

Irudixa: soyneurotico

Hay hombres que friegan un día

y son buenos.

Hay hombres que friegan después de cada comida

y bueno.

Pero hay los que friegan antes de comer

única y solamente porque no tienen un puto plato limpio

en toda la alacena.

Esos semos los impresentables.

Bertolt (preeet...).

Horretarako, trikipoteo orokorra hobe

Oier Gorosabel 2013/05/10 18:15
Askotan esan izan detset nere lagun borrokillei: Greba Orokorra salbuespeneko neurri gogorra izan biharko litzake. Urtian behiñ edo birrittan deitzen dittuezen txitxinabozko grebok, barriz, gauza gitxirako balixo dabe. Trikipoteuekin eta gose greba txandakatuekin parekatuko neukez nik, emaitzeri begira.

Nere lagun borrokillak, baiña, ez deste kaso haundirik egitten halakuak diñodazenian. Hara baiña, gaur Garan Xabier Silveirak idatzittakua. Igual hari kaso gehixago egingo detse...

Los mineros, en huelga por los recortes del Ministerio de Industria.

Asturies 2012. Irudixa: elreferente

Xabier Silveira | Bertsolaria

Gora... greba orokorra?

 

Politikariak dira zuloratu gaituztenak. Sindikatuek aterako gaituzte? Nik ditudanak baino zalantza gehiago dituztenek betetzen dituzte lantokiak eta langabeziaren datu portzentualak

Barkatuko didate sindikalgintzan lanean diharduten lagun eta ezagunek. Edo ez, barkamenak aurrez bekatua behar izaten baitu. Eta noski, zer den eta zer ez den bekatu, nork juzgatu?

Maiatzaren 30eko greba orokorrerako deialdia gero eta ozenago entzuten dugun honetan, hona hemen isilpean gorde ezinezko ñabardura sorta.

Txiki Muñoz: «Badakigu zer datorren: pentsio erreforma bat, langabezia saria ukituko duen beste lan erreforma bat, administrazio publikoaren suntsipena... Hau estatu kolpe ekonomikoa da, eta gelditu egin behar dugu. Borroka da gauzak aldaraz ditzakeen aldagai bakarra».

Borroka da bide bakarra, horretan ados gara. Baina zer da borroka? Zein du gatazka bakoitzak borroka molde egokia? Noiz eta zein maiztasunez erabilita dira eraginkorrak borroka tresnak? Hor eztabaida handia izanen genuke, nik uste. Garai berrietara moldatu beharreko erakunde politiko bakarra ez zen ETA; egin duen bakarra bai, dirudienez.

Pentsioak murriztu, langabezia ordaina ere bai, administrazioa deuseztatu... Urtebetean EAEn %7 egin du gora langabezia tasak. Eta greba orokorra? Urteroko greba orokorra? Manifestazioa, langileak langileekin isekaka eta kolpeka ibili, hiriburu bakoitzean ezer egin ez duten dozena bat gazte atxilotu eta hamar urteko kartzela arriskuan utzi... Zertarako? Azken urteetako greba orokorren emaitzek animaturik edo?

Egoeraren larritasunak eskatzen duen guztia egun bateko greba orokorra da?

Xabier Anza, ELAko prestakuntza sindikaleko arduraduna: «Greba orokorraren alde eginez, alde batera `gu' gaude, eta bestera `haiek'». Alde batean «gu», greba egiten dugunak. Beste aldean «haiek», lanera joandakoak. Errealitatea hori da, zoritxarrez. Azken grebetan, eta honetan dirudienez ere bai, jendeari grebaren alde egoteko exijitzen zaio, aldaketaren ezinbesteko zatia dela ikusarazi beharrean. Egoera hain larria den ziurtasuna denok dugu, ia denok behintzat. Nola liteke bizi dugunari aurre ez egin nahia? Ez ote da horrela ez egin nahia? Alferrik ez jardun nahia? Eta egunero bide desberdinak eskaini ordez, egun bakarrerako greban borrokatzera behartzen ditugu, nola eta alderdi politiko zehatzekin lotura zuzena duten sindikatuek deitutako grebaren datuetan zero koma zero zero zero bi bat izanez. Politikariak dira zuloratu gaituztenak. Sindikatuek aterako gaituzte? Nik ditudanak baino zalantza gehiago dituztenek betetzen dituzte lantokiak eta langabeziaren datu portzentualak.

«Greba orokorra egiten dutenek kontzientziazioari dagokionez urrats erabakigarria egiten dute. Greba deitzea, arestian esan dudanez, hainbat lan hartzea da: prestakuntza eta argudioak eman, mobilizatu, jendea erakarri. ELAko eta LABeko militanteak, gainerako sindikatu eta mugimendu sozialetakoekin batera, 3.000tik gora batzar egitekotan dira, lankide eta herritarren borondatea mugiarazteko asmoz. Ez dago hau baino formazio politiko-sozialeko jarduera aberats eta handiagorik». Jendea zaborretan janari bila eta zuek formazio politiko-soziala bultzatzeko batzarrak bideratzen? Bai, bai, borroka da bidea, bai.

Hezkuntza sesuala

Oier Gorosabel 2013/05/08 08:20
Nik esplikauta najetsan 4 urteko semiari nundik jaixotzen garan, eufemismo haundirik barik: mutillok txakilla sartzen detsagula aluan neskiari, hazixa tripan ipiñi eta umia hazten dala hor. Konforme xamar geratu zan.


Argazkiak.org | durangoko zikoina © cc-by-sa: txargain

Eskolan, baiña, oiñ hasi dittuk gai hau lantzen; eta bildur naiz ia Niko ez desten pizkat liauko, zapaburu, obulo etabarren artian.

Behintzat, gauza bat bai argittu jetsek eta hala kontau zeskuan lehengunian, hatzaparra aidian (kontuz! esateko) ez gatozela zerutik, ezta arrautzatik, ezta zinkunak ekarritta.

Bada zeozer!

When you make “pla-pla”... you can’t stop!!!

Oier Gorosabel 2013/05/03 07:27
We are eager to eat cantabrical anchoves.


Argazkiak.org | Antxobia pla-pla eindde © cc-by-sa: txikillana

This one is surely the most errez way to prepare anchoves, after papillon. Just take off the head and spix, breaking the bizkar in the buztan’s border, to use it as helduleck. Have prest a sartaign with hot oil; a platter of some urun; a godalet full of irabiated egg. It’s a sort of quick lan: anchove to urun, to egg, to sartaign. No more than 20 seconds and turn the anchoves over; no more than 10 seconds plus, and serve them. On egging!

Umiendako liburu intelijente bat

Oier Gorosabel 2013/05/02 10:36
“El desdichado diente picado”, Maria Diaz Maza.

http://3.bp.blogspot.com/_fWgyMr-Fcb0/TA-fDNIJpmI/AAAAAAAAJ4A/Po5x1EejJP4/s1600/02+VISITANDO+A+CRONOS.BMP

Igual tostoi intragable bat espero nebalako eta kontrastiangaittik, baiña gustau jata. Nahikua gaiñera. Liburuan sorreria zein izan dan jakinda (idazliak bere ahizta txikixari lotarakuan asmautako ipoiñak) errefrau gaztelar burutsua nekan goguan: “si no hay mata no hay patata”, eta beraz liburu arola imajinatzen neban, betegarri askoduna, tartian aspergarrixa. Baiña ez: horren ordez, ondo harilkatutako historia bat dago, hiru planotan kontauta (arratoia, saguak, subia), narraziño-erritmo egokixakin, hizkera aberatsakin, eta garrantzitsuena: umiak tontotzat hartzen ez dittuana.

Aparte aittatzeko modukua, alkantarilletako munduan erretratua. Marrazki bizidun pelikula zoragarri ha ekarri desta gogora, “El mundo secreto de la Sra. Brisby”. Erretratu erakargarrixa danik ez dot esango, baiña kaka artian halako edertasun bat topau leikiala erakusten dabena, begirada egokixakin ikusi ezkeriok. Seguro idazliak (Lekeittioko eskolako gurasua bera) pozik ezagutuko leukiazela herriko azpiko kaliak...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017