Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Errutina mortalian nabigatzen

Oier Gorosabel 2013/04/25 08:36
“Manual para extranjeros”, Pedro Ugarte.

http://www.kulturklik.euskadi.net/wp-content/uploads/2012/06/8495589141_04_h_01-203x300.jpg

Oso kutsu pertsonaleko ipoiñak. Tonika orokor bat dago: protagonista guztiak gaztarua pasauta dake, ez askogaittik, eta teorikoki “asentauta” egon bihar garan aro horretan pasatzen dittuez beriak. Errutinia. Asfixia. Frustraziñua. Egoera dramatiko xamarrak izanda be, dana umore fin eta sarkastikoz kontauta dago, irakorketia gozamena bihurtuta.

Ipoiñik inpresionantiena, duda barik, “La vida sencilla”, leiho indiskretutik katalejuakin begiratu zalia dan tipo arruntana.

“Una memoria frágil” izenekuak grazia haundixa egin zestan. Hona zati bat:

No, no me gustan los donostiarras. Siempre tienen que parecerlo, parecer donostiarras, quiero decir. Hasta cuando no son guapos resultan atractivos los donostiarras, y hasta los que no son muy listos tienen un no sé qué de donostiarra que queda francamente seductor. Además, conocer a un donostiarra es sembrar en uno mismo una hectárea de sospechas enfermizas. Porque a partir de entonces todo se remueve en una vorágine de preguntas: ¿Quién es este donostiarra? ¿Desayunará todos los días en la terraza de su casa junto al mar el donostiarra? ¿Tendrá una novia francesa el donostiarra? ¿Oirá los discos de Miles Davis y Stanley Jordan –a los que ve en persona en verano- el donostiarra? ¿Frecuentará el hipódromo? ¿Tomará café en el Hotel María Cristina? ¿Tendrá un velero? ¿Pero qué es lo que hace aquí este maldito donostiarra, perdiendo el tiempo entre nosotros, en vez de darse un paseo por la bahía en su motora?

Aitta-semien idazlana

Oier Gorosabel 2013/04/18 10:03
“Agencia Thompson & Cía”, Jules Verne.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/10/%27The_Thompson_Agency_and_Co%27_by_L%C3%A9on_Benett_01.jpg

Ez neban imajinauko XIX gizaldixan biaje organizau “artalde-style” zeguazenik be. Baiña hala izango zan kontizu, Mark Twainenakin batera irakortzen doten bigarren erretrato satirikua da hau eta.

Liburuan hasieria indartsua da: Londresko kalietan agentzia biren artian gertatzen dan konpetentzia gogorra, biajia zeiñek merkien emon. Hortik aurrera, Vernen konstantiak: protagonista serixo, noble, benetalarixak; azalpen geografikuak; arrazismo dezimononikua; gizarte inglesari begirada sarkastikua; giza erretrato mamintsuak (Blockhead dendarixa, Pip kapitaiña...).

Interneten begiratuta, badirudi liburuan bigarrengo zatixa ez zebala Julesek idatzi, haren seme Michelek baiño. Vernezaliak gatxetsi be egitten ei dabe, aittan imitaziño txarra baiño ez dala iritzitta. Ba, hara:   26 kapituloko zikloia, bela nabegaziñuan sasoi heroikuen deskribapenakin, apartekua begittandu jata neri. Asko gustau jata: ondo, Michel!

Pastas chiquis

Oier Gorosabel 2013/04/02 08:06
1950 hamarkadan, neska ezkongaixei (gizonei ez dakitt) kurtsilluak emoten zetsen, bai ezkondu aurretik eta baitta gero be. Ezkondu aurretik, ba ez dakitt zer azalduko zetsen (¿umiak zelan egiñ? ¿monja eta abare espezialisten ahotik?) baiña ezkondu eta gero, behintzat, zati haundi baten sukaldeko kontuak ziran. Gure amak ondiok apuntiak gordetzen dittu, eta tarteka-tarteka zeozer galdetzen detsatetian hantxe begiratu eta azaltzen desta.

Galletak eta pastak askotan egitten dittudazenez, errezetak eskaneau detsadaz (sepia koloria ez da fotochof efektua). ¡Onak, errezak eta merkiak!


Argazkiak.org | Pastak © cc-by-sa: txikillana

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017