Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Salsa Mil Putas

Oier Gorosabel 2013/03/31 09:53
Saltsa exotiko honek (beste izenez “sauce incinérelangues”) mexikar "manito" pikantezalienari be belaunak dardarka jarriko leuskixo.


Argazkiak.org | Salsa Mil Putas © cc-by-sa: txikillana

 

Nik ez dot ulertzen: iñok ez dittu jan nahi, baiña basarri askotan aldatzen dittuez gindillla pikantiak. Hala ibiltzen dira gero, eskurik esku, iñok nahi ez dittuala. Normalian Tornolatik etortzen jatazen existentziak gastatzen ibiltzen naiz ni (gure sukaldian bota, ezebe ez dalako egitten) baiña oinguan Idotorbetik etorritako partidia dakat, ale bakarrakin 10 laguneko kuadrillia izardittan jartzeko morokua. Etxe askotan arazo bardintsua izango dabenez, suzko piparrei salidia emoteko forma bat azalduko dot.

Ingredientiak:

-         15 gindilla.

-         3 zanahorixa haundi.

-         4 kipula.

-         Tomate trituraua (800 gtako latia).

-         Moskatela.

-         Kominua

-         Orixua.

 

The prozediment:

  1. Zehetu kipulak, zanahorixak eta gindillak.
  2. Orixua eta kominua botata, su bajuan mantendu ordubetian-edo, potxau arte.
  3. Tomate latia hustu lapikora.
  4. Moskatel txorrostaria bota (tomate latako arrastuak aprobetxatzeko erabiltzen dot nik).
  5. Irakin su bajuan 5-10 minutu.
  6. Irabixau batidoriakin.

Jangoiko maittia: saltsa hau nitroglizerina purua da (lurruna be kalabera forman urtetzeakola esango neuke). Remesa hau pote txikixetan sartukot, baño maria egin eta gero kontserbatzeko, dosis txikixetan. Arrozerako edo patata egosixetarako erabillikot (seguro jatekuari botatzian irakitzen hasiko dala, “ku-bak” estiluan). Bisitta sinpatikoren bati be sustua emoteko balixo dau...

Oharrak:

  • Kipulak, zanahorixak eta tomatia exzipiente hutsak diraz, saltsiari bolumena emoteko: beste edozerrekin ordezkatu leikez.
  • Gindillak ez eskuekin asko erabilli, eta hala egitten badozu kontuz, gero hatzaparra surzilluan edo hankatartian sartu barik.
  • Gatzik ez: nahikua gusto fuertia jakak honek, gaiñera neurotransmisiñuari laguntzen hasteko.
  • Kalkulau noiz jan, hurrengo kaka egittera zoiazenian ez damutu bihar izateko (hestian biorritmua ezagutu).

Andrak Manhattanen

Oier Gorosabel 2013/03/30 09:30
“El club de los viernes”, Kate Jacobs.

http://2.bp.blogspot.com/_i0eriDY-1O8/S9CubQd6gDI/AAAAAAAAAng/qSUK6S3iK7Y/s1600/el-club-de-los-viernes.jpg

EEBB-etako telefilmien klabian egindako nobelatxo entretenigarrixa: sei lagunen historixa paralelo txirikordauak, andren bizitzako etapa desbardiñak erakutsitta. Badirudi EEBB-etako nobeletan derrigorrezkua dala bigarren maillako pertsonaje baltz txisposua agertzia: hamen ba ba dago, James ex-a.  Protagonistian superlaguna be topikua da: ondo ezkondutako neska superaberatsa, bere bizitza pertsonalan hutsala jasan ezin dabena (los ricos también lloran). Detalle yanki txirriantiak bebai, jakiña: self-made-manei (kaso honetan womenei) gorazarria, “tanto tienes tanto vales” maximiakin lagunduta, amaiera melodramatiko tipikua... ¡Ondo egindako kleenex nobelia, erregular!

Serial peacemakers

Oier Gorosabel 2013/03/26 07:45
EEBB-etako azken sarraskittik hasitta, Pakian Aldeko Erromesaldi baterako saltua Koldo Aldai izeneko tipo mehar baten bidez.

Iñok iñoiz radixuan jarraittu izan banau, badaki ez detsatela egunerokotasunari jaramon haundirik egitten (azkenaldixan propaganda lelo moduan be erabilli izan dot: “Aittitta Raduga: aktualidadiak piparrik inporta ez detsan irratsaiua”). Hori dala eta, ez dakat erreparorik oin dala hiru bat hille gertatutako albiste baten harittik tiratzeko. Izan be, gai nahikua atenporala da EEBB-ekuen txakurrari sakatzeko zaletasuna, takian potian ikusten dogun modura.

Horregaittik gustau jatan Koldo Aldaien artikulu hau. Azken triskantzia atxakixatzat hartzen badau be, bertan emondako arrazoiak unibertsal xamarrak dirazelakuan nago. Gustau jatan, baitta, El Diario Español taldeko izperringixetan agertu zalako, hau da, EAE-n gehixen irakortzen dan horretan, Koldon ikuspuntu interesgarrixan (batzutan aboziñauan) zabalkundian mesederako.

http://www.fundacionananta.org/web/index.php/escritos/36-escritos-por-un-mundo-mejor/1717-cuando-callen-los-rifles-koldo-aldai

06belatxikieta

Koldo 2002tik ezagutzen dot, bere lagunekin batera pakian aldeko erromesaldixa antolatu zebanetik. Artian ez nittuan ezagutzen –gaur bez, egixa esan; beste “onda” baten gabiz- baiña ibillaldixan planteamentua irakorri nebanian oso erakargarrixa egin jatan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Naparruatik zihar oiñaz, hillabete inguru; antolatzailliak enkargatzen ziran eguneroko aterpia eta jatekuakin, lau orlokotan; eta Euskal Herriko pakian aldeko ekimena zan. Dana nere gustokua.

03zumaiadeba

Apuntau nintzanian iñor ez neban ezagutzen, baiña ez zestan ardura; sekulan ez dot atzera egiñ izan motibo horretxengaittik. Errezelo pizkat nekan, Koldo eta bere lagunak hasieratik argi eta garbi azaltzen zebelako ekimen “ekumenikua” zala, hau da, relijiñuen arteko elkarlana billatzen zebana. Baiña tira: nere sinismenetan sendo sentitzen nintzanez –ateua naiz- ez nekan iñok honekin tabarria emoteko bildur partikularrik, eta parakaidistian modura salto egin neban jipi batalloi hartara.

01leitzalarrea

Hasieria eta amaieria Aralarren izan ziran, ibilbide zirkularra beraz. Ixa hillabetian zihar, errutinia hauxe izan zan: goizez ibilli, arratsaldez aktibidadiak. Jatekuandako diru bat ipintzen bagenduan be –ahal genduanok-, logistika arduradunak bolondresak ziran, eta jeneralian txandaka jardun genduan: furgonetan Artatxoeneako makrobiotikuen jatekua karriatzen, batez be (artian Tolosatik). Halan be, batzu hasieratik amaierararte bihar fijuari lotzia aukeratu zeben: Emiliano madrildarra armozuekin eta Donatella italiarra furgonetiakin, esate baterako.

Ibillaldixetan asko ikasi neban. Ikasi neban, adibidez, bigarren edo hirugarren egunetik aurrera oiñetako min eta nekiak beherutz egitten dabela; gauza harrigarri eta pozgarrixa neretako, baiña korrientia edozein “fondoko” ibiltarindako. Oiñaz hasi baiño lehen oiñak baselinaz igurztiak be nahikua laguntzen dabela ikusi neban; ardi lanazko galtzerdixak koipeztatzia txarrikeri lez ikusiko neban ordurarte, baiña lehentasunak ipintzen hasitta, erosotasuna edozerren aurretik jartzen be ikasi neban. Soiñeko erropa bi eruan nittuan, eta egunero aldatu eta garbitzia errutinian parte izan zan; egixa esanda, ondo aprobetxautako egunak ziran, eta danerako astixa zeguan.

07soledadatauri

Araua oiñaz isilik edo kantuan egittia zan, txatxaran ez behintzat. Politta izan zan militarren oiñezko teknikia beste helburu jasuaguen zerbitzurako erabiltzen ikastia.

08aralar

Arratsaldeko aktibidadien gaiñian, oso eroso sentidu nintzan. Danetik pizkat izan genduan; kolore guztietako jentia giñan eta edozeiñek zekan ekittaldi batera deitzeko aukeria; parte hartzia edo ez hartzia libre zala. Goguan dakadaz: Estibalitzeko eta Ziortzako frailliak, Guardetxeko zeremonia aboziñau loratsuak, Bittorixako iluminau haren arrebato mistikuak, Tomas valentziarran konstelaziño familiarra Gernikako bonbardeuaz, Bizkargiko burruken irakorraldixa in situ, Joseba Elosegin berbetan...

04ziortza

Jentia sartu-urtenian ibilli zan denpora guztian, horretarako aukeria be bazeguan-eta. Bakotxan ahalmen fisikuan eta disponibilidadian arabera. Nik neuk ixa ibillaldi osua egin neban, Lea-Artibai kenduta; izan be, kriston lotsia emoten zestan ezagunen aurrian halako gauzetan agertzia, eta horixe izan zan furgonetero ibilli nintzaneko tartia.

05bizkargi

Tarte horretan ezagututako jentia, beraz, asko izan zan: nahiz eta gehixenen izenekin ez naiz gogoratzen. Ordu asko alkarrekin pasatziak emoten daben harreman estuasunakin, onerako eta txarrerako. Denpora heroikuetako kontzientzia objetoria (Gonzalo?), Moko paillazo energetikua, reketien eta milizianuen seme-alabak loturak estutzen, kura obrero izandakuak, Kepa eta Puri kantuzaliak, Xavier Moreno eta El Duende del Globo (Radio 3 eta TVE), Aurelio asturiano eskandaloso xamarra, Inma napar-mex sorgiña, Lauren estatubatuarra eta begiurdiñeko madrildar ha, indar-triangulua nere inguruan, Bierzoko tipo xelebre ha, Salva, gero Lourdes lekittarrak harrapautakua, Leire Saitua bere saltsan, Uliko Maite, Joxemi zurruna...

02zumaiadeba

Eta heyoka papela. Han burutik jotako jentia be ba zebixan, rollo alternatibo guztietan lez (sarreria libre...). Lehen esandako modura, dizipliniak bazekan hor bere lekua baiña... beti zeguan bateronbat dizipliniori hausteko prest. Hasieran txarrera hartzen neban: mutil bat zan beti, arazo psikiatrikuak zittuana, begibistan, eta gure kritiken chivo expiatorixua bera zan. Dana ondo. Baiña asko harrittu nintzan bera tarte baterako juan zanian, eta pakia etorri biharrian... arazuak beste batengandik etortzen hasi ziranian. Koordinauta? Ez dot uste. Baiña harrezkero trankillago hartu neban gauzia, ez bakarrik erromesaldi hartan: ordutik hona heyokei bere ekarpena aitortu bihar jakela uste dot.

Eta tira; handik bueltan etorri eta aste gitxira izan zan iraillan 14ko mobida ha, Pablo eta bixok harrapau ginttuenekua. ¿Zerikusirik izango ete zeban honek? Seguru baietz. Indar asko bildu neban bertan-eta, 200 gerra gizonei aurre egitteko aiña.

Argazki guztiak: Begoña Valdizan Rousse

Lapikuak pitzadia dakan jakitzeko... sua

Oier Gorosabel 2013/03/18 12:08
Nere afiziñuetako bat abertzaliei adarra jotzia dok, aspaldittik. Tamañuz egitten juat, halan be: Herri honetako “gutarrak” gehixengua dittuk, eta masokistia izan ezian, zorakerixia dok llanero solitarixuanak egitten ibiltzia eurekin. Ezer be ez irabazteko gaiñera...

http://4.bp.blogspot.com/-H6oPoUcOuk4/UMGyay0V2HI/AAAAAAAAAu8/DD01T2AYAFI/s1600/HISTERICO+FINAL.jpg

Tarteka-tarteka ezin tentaldixari eutsi, baiña, eta eztena pasiora etaratzen juat, txiste hartako txakilleko tronpa-transplantia lez. Jeneralian interneten bittartez izan dok, aurrez aurre ez egittiak emoten daben babesakin baiña beti nere izen-abizenez (eibartarrak zerrendako araua extrapolauta). Lehen posta elektronikozko foruetan, oiñ sare sozialetan... Gehixenetan eztabaida zibilizauak izan dittuk, insulto eta mehatxu barik; etxata troll papela gustatzen.

Halan be, hortan nabillen 17 bat urtian eten barik agertu jatak sututako jentia. Ez nok horren billa ibiltzen, baiña aitortzen dot plazer morboso itturri dala neretako. Klabe bardiñian ez gabizelako, idatzizko ironixia transmititzen gatxa dalako, norbere buruari barre egittia be erreza ez... dana dalako arrazoiengaittik, erantzun bortitzak etorri izan jataaz sarri. Horretara eginda najagok.

Eta, gauza kuriosua: erantzun gogorrenak –zazkarrenak, insultodunak, mehatxuekin- EAJ inguruko jentiangandik etorri izan jataz.

Hau harrigarrixa dok neretako. Izan be, nere aurreiritziz, reakziño fuertienak ezker abertzale aldetik espero neikiazen, bertako tradiziño estalinista-matoiangaittik. Baiña ez: handik hasarriak, erantzunak, eztabaidak bai, baiña... hori baiño ez. Sekulan mehatxu zuzenik, ez anonimorik. Kultura politikoko kontua?

Erantzun biszeral eta salbajienak, duda barik, EAJ inguruko dogmei tiro egin izan detsatenian jaso jittuadaz (Sabino Arana-eta). Esandako moduan, hortaz konturatziak asko harrittu nok, “los violentos” aldetik baiño, orbita eliztar eta ustez paketsu batetik datorrelako. Baiña, pentsatzen jarritta, logikua be ba dok: integrismua, fanatismua, intolerantzia... kurrikulum luzia dake alde kontserbadore eta katolikuan.

Horra hoien epistola,

ebanjelio ta estola:

esku batian Santo Kristo ta

beste eskuan pistola;

relijiyua ezta horla.

El "borde" de Orio

Oier Gorosabel 2013/03/11 10:30
“Plazer bat izan duk, Benito”, Pako Aristi eta Mikel Markez

http://static.deia.com/images/2012/05/23/idazleak_1.jpg

Gizon kosmiko honekin berradiskidetzeko balixo izan destan liburua. Oso zalia izan ostian, bere sasoian txakurran salara bialdu najuan: rekopilaziñuekin eta refrito sinfonikuekin nazkatuta egotiaz gain, kontzertu baten ikusteko aukeria izan neban (estraiñekotz): eta inpresiño eskasa hartu najuan, hain serixo, hain zorrotz musikuekin...  Orduantxe sortu neban “Benito Lertxundi, Txomin Artola eta Mikel Laboa Erretiratzearen Aldeko Klub” unipertsonala. Halako baten, baiña, gauza barrixak egitten hasi zuan; abotsakin inbestigatzen jardun zebala erdi-entzunda najeukan; kreatibidade krisisen bat be pasauta zekala... Nere erreserba hori gaur arte mantendu badot be, handik eta hamendik entzutzen najittuan kantu soltiak gustatzen jatazen, egixa esan. Eta bueno: hau irakorri ostian, seme prodigo modura, barriro bueltauko nok Beniton besuetara. Abandonau nebanetik honako disko guztiak jiratzeko eta lasai entzutzeko pendiente jakadaz.

¿Zer ikusi dot, ba, liburu honetan, Lertxundi bere tronuan berrezartzeko? Hasteko, bestien onespenak ezer gitxi inporta detsan tipo bat; hori bakarrik asko dok neretako. Kristau sutsu desengañatu bat, naturalezian zale bihurtuta. Biajatzia eta planak asko gustatzen etxakona. Bere ikuspuntuak onenak edo baleko bakarrak ez dirazena siñisten dabena (hau be gustau jatak), eta ikuspuntuok papelian ipintzia gogo txarrez hartu zebana, hasieran.

Izan be, ariketa kuriosua egitten juek “Markuez” eta Aristik, liburuko protagonista ez, baiña partaide ezinbesteko bihurtuta. Onerako, nere ustez. Nahiz eta, hain zuzen be horretxengaittik, erdi-azken parteko astuntasunan errudunak be ba dirazen. Jeneralian liburu irakurterreza dalako, protagonistian hainbeste gauza ezezagun, humano eta sinpatiko azalduta, Ez Dok Amairu sasoikuak eta gaur egunguak; baiña Lertxundin aipu metafisikuak –ez asko- hartu eta anpliau egitten jittuek, nere gusturako larregi. Baiña jeneralian idazle bixen kontuak, euren pertsonalak izanda be –Benitori buruz edo ez- liburuan helburuari laguntzen jetsek. Lertxundik Aristiri emondako kalabazak... Markezen hilzoriko lagunanak... “la peña petril”...

Hori: “el borde de Orio” atzera bardo bihurtu jakula.

Agertu da

Oier Gorosabel 2013/03/08 10:46
Ba, azkenian, astegun buruzuri bateko gabardi inguruan, azaldu da. Ez da tanbor erredoblerik entzun. Baiña, zer esangotsuet, kriston lasaittasuna hartu dot: alfa eta omega, ziklo bat bihar-dan-moduan ixteko faltan nekan piezia agertzia moduan izan da.

http://4.bp.blogspot.com/-g_9r4v9A3l4/UTfXEuJd9CI/AAAAAAAAD-U/2fC3XxgBvuk/s1600/mural+insti+eibar+1984_01.JPG

Mural hau graffitixak erretratatzeko nere zaletasunan jatorri nagusixa da. Hamen azaldu neban:

"Pintadak biltzen hastiaren arrazoia, traumatikua izan zan. Ba zeguazen mural pare bat asko gustatzen jatazenak, eta halako baten, egun batetik bestera, desagertu egin ziran udal rodillopian. Hauek ziran, eta orraittiokan, seguru nago bateron batek izango dabela argazkiren bat (abisatzeko mesedez!):

  • Institutoko frontoian, 1986 aldera, pintada antinuklear izugarri bat (esanguraz eta tamainuaz). Manifa bat bide batetik zihar, eta errepidiaren ertzian leza bat, leza hortik gora eskeleto kolmillodun pillo bat urtetzen dabizela, fantasmen korputzekin.
  • Ardantzako apeaderoko horman, Mekolara igotzeko eskillaren onduan, beste pintada antinuklear bat, diabru bat: azal baltza, ule eta adar anaranjauak, aker itxuria.

Peniaren penaz, herriko beste pintada eder batzuekin halakorik ez gertatzea izan zan nere helburua, euren sena pelikula fotografikuan gitxienez gordeaz".

Javier Martin Lapeyra eibartarrak bere blogian argitaratu dittu Andoni Atxa maisuan argazkixok; murala berak eta bere ikaskidiak egin zeben 1984an. Antza danez, argazki gehixago badittu be, eta argitaratzen dittuanian seguraski muralan detalle gehixago ikusiko diraz.

Isiltasun venezolanua

Oier Gorosabel 2013/03/06 13:35
Ez ninduzuen askotan entzungo Venezuelako egoera politikuari buruzko iritzirik. Hobeto esanda: sekulan ez dot ahorik zabaldu.

http://www.elcorreodelorinoco.com/wp-content/uploads/ataque-periodistas-300x220.jpg

Izan be, Chavez poderera allegau zanian, asko harrittu ninduan Venezuelako euskaldun askoren erantzuna. “Diaspora Vasca” forotik ezagutzen nittuan lagunak, behintzat (ezkertiarrak eurak) kontra ikustian, zera pentsau neban: “Honen atzian emoten dabena baiño saltsa gehixago jagok; bertako egoeria ondo ezagutu ezian... hobe isilik”.

Horretara, hala mantentzen naiz. Hamengo “gutarrak” jo-ta-keia Chavezen alde ikustian, uste dot Venezuelako bizitza politikian tripak zitz eta mitz ezagutzuko dittuezela. ¿Ala ez?

Aho zerratüetan ez üilirik sartzen.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017