Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Zirri (ta Mirri ta Ziribiton)

Oier Gorosabel 2013/02/24 10:00
“Sexual Herria”, Itziar Ziga.

http://febrerofeminista.noblezabaturra.org/files/2012/01/sexual_herria.png

Adarra jotzeko erosittako liburua, Alvarez Rabon hitzaurrian amuakin. Baiña tira, dana irakortzen saiatzen naiz: eta panfleto astuna, edo probokaziño antzua espero najuan. Baiña nere harridurarako saiakera interesgarrixa topau juat, baleko ideien defentsa intelijentia. Arima sentsible batzundako Zigan formak eskandalagarrixak izan baleikez be, liburuan mamiña ondo argumentauta jagok: bertako eta kanpoko sexu joeren aldiak; heteroarauetatik aparteko ikuspegixak; soflamak; marjinaziñuan gustora egotiaz... eta beste puntu eta harimutur asko. Merezi dau.

Krinolina sasoiak

Oier Gorosabel 2013/02/20 12:12
“La mujer del teniente francés”, John Fowles.

Picture of The Cobb, Lyme Regis, Dorset, England - Free Pictures - FreeFoto.comCobb izeneko nasa zaharra.

“La novia del paciente inglés” da burura etorri jatan lehelengo izenburua (buf, gaur goizian espeso xamarra nagok).

Zelako interesantia. Plazer haundixa izan dok liburu hau: oso landutakua, oso atsegiña, eta ikasteko balixo izan destana. Ia, zer ikasi doten nik:

-         XIX gizaldi inglesa gero eta hobeto karakterizatzen najabik. Hasierako Dickensen sasoia... gero victoriarra (Disraeli-eta)... gero romantizismua... Aro desbardiñetatik pasau izan zan jentian adibidiak (iseko Tranter, Grogan medikua... Sara protofeministia bera... blusaz jantzittako aguriak...).

-         Sasoi horretako idazle eta olerkari inglesen lagiñak; entzunda bai, baiña sekulan irakorri barik najittuan. Erudiziño alarde bat idazlian partetik: eta mesedia, epoka horretako azterketa literarixua egitteko kuriosidadia bai baiña gogo sakonik ez dakagun irakurliondako.

-         Victoriar sasoiko eremu ittogarrixan ernatzen hasittako hazi modernua: Darwin eta konpañia ixa sekretuan aittatzen ziran sasoia, Bowdler garbizaliana (Shakespearen obren bertsiño “morala” egin zebana...).

Nobela osuan zihar, umore fiña inglesen estiluan. Deskribapen batzu gordetzeko modukuak dittuk: Mrs. Poulteney prototipo victoriarra... Sam zerbitzarixan arpegi bikotxa... Charles eta Ernestinan olerki-irakorketia (telebisiñorik bako sasoiko arratsalde aspergarrixen erretratua)...

Deigarrixa egin jatan beste gauzia nobelia kontatzeko formia izan dok: ez estruktura aldetik (¡aspaldiko partez, nobela lineala! eskerrak), ez bada eze, kontatzailliak bere burua historixan hartzen daben papelangaittik. 1960 hamarkadatik kontatzen jok, eta nahitta egitten jok salto orainaldittik iraganera eta buelta, bere burua ezkutatzen ez daben txontxongillo manipulatzaillia lez. Honek hainbeste kontu hobeto azaltzeko balixo jok, eta eskertzekua dok. Txontxongilluen adibidiakin jarraittuta, behiñ baiño gehixagotan jartzen jok bere burua marioneten pare (pare bat bidar traman agertu be agertzen dok), eta irakurliakin eztabaidan hasten dok, pertsonajiekin zer egin jakin ezinda... Etara kontuak, nobelia hiru modu diferentetan amaitzen jok. ¡Eta ariketa dibertigarrixa dok, erregular!

Hartz Txikixari gorazarre

Oier Gorosabel 2013/02/14 09:37
Marrazki bizidun epileptogenikoz betetako panoraman, oasisa dok Hartz Txiki.

http://www.eitb.com/multimedia/images/2012/02/22/407993/407993_Hartz_txiki_8_foto960.jpg

Telebisiñorik bako etxe honetan, Nikok “los marraskis” nahierara ikusten jittuk, ordenadorian, eta gu inguruan ibiltzen garanez, begizeharka bada be, bere “pelikula” guztiak fitxauta jakaguz onezkero. EITB-ko webgunia erabiltzen juagu horretarako: Nikok badaki onezkero barruan nabigatzen, arratoia erabillitta, eta momentuz ez detsagu ezer zentsurau bihar izan. Trankilidadia.

Danetik ikusten jittuk, batetik probau eta bestetik probau. Gaiñera –ume guztien modura- etxakak erreparorik txatalak behiñ eta barriro ikustiakin, eta kaso batzutan dialoguak be buruz jakik. Hórren artian, jakiña, faborito batzuk jittuk. Oker ez banago, “Abeltxoroak”, “Etxekaltetxoak”, “Shin Chan”... baiña danen gaiñetik, “Hartz Txiki”.

Azken honen sintonixia entzutzen doten bakotxian, satisfakziño morokua sentitzen juat. Izan be, asko gustatzen jatak Hartz Txiki horren marrazkixak Nikori hainbeste gustatzia. Bere izaerian ezaugarrixa izan lajeikek, eta nere ustez pozgarrixa dok hau; umia ondo bideratzen gabizela-edo... (gero... ikusiko dogu haiziak nundik jotzen detsan).

Marrazki landuak dittuk (seguro estilo horrek izenen bat ba dakala). Musika lasaixa, abots gozuak, argumentu edukatibuak... Bestietan ohizkuak dirazen estridentzia, trepidaziño eta tronpeta-desafiñau-abotsekin kontrastia egitten jok, eta egixa esan, pakeune bat izaten da “telebisiñua ikusteko orduan”.

Sintonixa radioaktibuak

Oier Gorosabel 2013/02/13 08:27
Hamabost bat urte izan dittuk radixuan, eta etxuat ondo gogoratzen nere ibilbidian nundik-norako zehatza. Saiatu nok, baiña garuneko esgintzerik etxuat egin nahi. Gaur, erabilli dittudazen sintonixa batzu gogoratu nahiko neuke.

Halan hasten zittuan Markina-Xemeingo Ganbara eta Eup! irratixetan egin nittuan saiuak, Tijuana In Bluen erritmuan. Radixo libre bati buruzko kantua (laster konturatu nintzan neretako “haundiegixa” zala, nere pretentsiñuak ez ziran hainbestekuak...). Amaittu, barriz, Cat Stevensen kantu batekin egitten neban; harrezkero, doiñu hau “ondo egindako lanakin”, estresaldi osteko lasaittasunakin lotzen juat.

Matrallako Irratira pasau nintzanian, nere saiuak Iratargixa izena hartu juan. Denpora nahikua egin najuan; pentsatzen dot sintonixia behiñ baiño gehixago aldatuko nebala, baiña egixa esanda etxuat gogoratzen. Grabaketa zaharren baten egongo dok, seguru... Amaierarako Leño erabiltzen nebala gogoratzen dot bakarrik: lehelengo diskoko kantu akustiko bakarra.

Matrallako Irratixan saio bereziren bat egin neban: batetik Kalamuako Parlamentuan izenekua, eguastenetako billeretara etortzen zan jentiakin egindako aktualidadeko tertulixia. Hori Les Luthiersen kantu honekin hasten zuan: hizkuntza sasierrusiar humoristikua.

Bestetik, aurrerapen tesnologikuekin “latako saiuak” egittia posible bihurtu zan. Orduan egitten hasi nintzan “Ugalak hartzen” izeneko programia, diferiduan, osasun autogestiñuari buruz. Sarrerako sintonixia "Painkiller" kantua zuan, miñak hobeto akabatu nahixan-edo (Saratoga taldian bertsiñuan; Judas Priesten oriijinala baiño hobia, nere ustez).

Honen ostian Lekeittiora etorri nintzuan bizi izatera eta, betiko lez, etxetik hurrengo radixuan billa hasi nintzan: Arrakala Irratija izan zan “damnifikaua”. Lau bat urte egin jittuadaz bertan, eta nahiz eta dozenerdi bat sintonixa desberdin izan dittudazen, igual nere gustokuena Raphaelena dok: sintony an rostropaunding / an de mun is alibereision / acueiriooooo.....

Eta azkena, nere (momentuko) agurrakin lotzen dotena, Ximun Haranek 50 hamarkadan lafiautako xiberotarrei egindako grabaketen artian, Queheille abizeneko gizon baten abots basatixa:

<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/oczoUsQE5vU" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Arasa bat nahi deizüt egin...

Oier Gorosabel 2013/02/12 07:39
...tuperwar segeretüenekilan / jaki hunak jauntzi eijerrenetan / mila kolore dantzan heien tapetan (Pier Pol Pot).

Etxekoandros papel honetan, lehen Nikokin modura oin Tomaxekin ibiltzen nok goizero. Urte bi egingo jittuk laster eta, gauzak ondo badoiaz, hiru urte bete arte be alkarrekin ibilliko gaittuk goizero.

Horren barruan, errutinako gauza asko egitten jittuagu alkarrekin: hórren artian sukaldekuak. Eta, aitta eta amari begira, umiari be sukaldeko gauzetan “laguntzeko” gogua etortzen jakok. Hori kontuan hartuta, beheko alturetan berak erabiltzeko moroko gauzak ipiñi genduzen: armarixo honetako arasian, esate baterako, tuperwarrak.


Argazkiak.org | Arasa bat © cc-by-sa: txikillana

Umia aldian erabiltziak bere hazkundian lekuko izatia jakark; eta, zentzu horretan, juan dan aste bixan aldaketia igarri jetsat. Oiñ arte bere jolasa tuperwar guztiak jo-ta lurrera botatzia izaten zuan, eta (batzutan) gero atzera sartu. Oin barriz, lurrera ez dirazela bota bihar eritxi jetsak nunbaitt, eta leku batetik bestera erabiltzen hasi jittuk: denpora pillua pasatzen jok horretan gaiñera, lanpetu arpegixakin (¿zeiñi ikasittakua ete?), tuperware guztiak ondo tolosten.

Leku egokixian tolostia falta jako baiña. Tira; hori hurrengo ikasgaixa izango dok kontizu...


Argazkiak.org | Beste aras... OH WAIT! © cc-by-sa: txikillana

Toshiro Narbaiza

Oier Gorosabel 2013/02/08 09:30
Edo Oier Mifune. "Latex" eibartarra eta arlote japonesa, aktore bikain bi.

http://www.komei-juku.com.ar/images/Toshiro_Mifune_iaido_samurai02.jpg

Rashomon (1950)

Shogun telesaillian ezagutu nebanian, ez zestan inpresiño berezirik egiñ (bestiak beste, artian Richard Chamberlain miresten nebalako).

Gero baiña, Akira Kurosawan pelikula gehixenak ikusi genduzen etxian, takada baten. Eta Mifune bere aktore predilektua izan zanez... haren errejistruak ondo baiño hobeto ikasi genduzen (tarte baten bera imittatzen najuan etxian, Aneri barre eragitteko).

Gaizto / arlotiana da bere pertsonaje karakteristikuena, duda barik. Eta, zelakuak dirazen gauzak, horretan dabillela Oier Narbaiza “Latex” ekartzen destak gogora. Aktore modura, behintzak, traza haundikuak (badaezpada: hau lausengua da).

Beste aktore batzu be estimatzen ikasi genduan: batez be Takashi Shimura (zelako papel desbardiñak, baiña beti pasmo arpegi hori aldatu barik) eta Tatsuya Nakadai (beti bigarren maillan, baiña beti ondo).

escanear0020

Muerte (1990)

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017