Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Gurasuenera oiñaz, makillan bisigua txintxilizk

Oier Gorosabel 2013/12/31 07:33
1885 urteko artikulu honetan, gizon edadetu batek bere gaztaroko gabonak gogoratzen dittu. Kendu intzentsu gaindosisa (idazlia abadia dala dirudi), kendu moralinia (bere sasoiko gehiegikerixen kontra idazten dabela dirudi), eta XIX gizaldi erdikaldian jente normalan gabonak zelakuak izaten ziran irudikatu ahal izango dozu.

 

 

Artikuluan erreferentzia:

Aittan kuadruak - VIII

Oier Gorosabel 2013/12/30 09:43
Zubiburuko etxiak, Plaza aldeko potiñak, lorontzi bat.


Argazkiak.org | Isuntza © cc-by-sa: txikillana

 Marea Errotatik begiratutako ikuspegi honetan, berezixena erdiko eraikiñak diraz: Zubiburuko etxia eta guardiazibillena. Izan be, 20 urte baiño gehixago izango da etxiok bota zittuezenetik eta ez dago euren irudi asko.

 


Argazkiak.org | Potiñak © cc-by-sa: txikillana

Hamen plaza aldetik potin eta motor txikixei hartutako irudixa; bigarren planuan, lau bapor haundi eta Sanpedropetik Komandantzia arteko tartia. 1980ko fetxia daka.

 


Argazkiak.org | Tiestua © cc-by-sa: txikillana

Hau beste lore-irudi bat. Landare naturala baiño errezagua zaintzeko, eta plastikozkua besain kutria ez!

Hiru kuadruak 80 hamarkada hasierakuak izango dira, arrebia ezkondu zanian bere etxerako emondakuak.

Ardi ulezko marragak

Oier Gorosabel 2013/12/27 09:23
Lanazko koltxoien azken urtiak ezagututakua naiz ni. Iñoiz tokau jatan koltxoiak kalera jaistia, eta makillekin astintzen ikustia.
Ardi ulezko marragak

Irudixa: http://www.todocoleccion.net/

 Freskerekin eta gaterekin lez, ez goiaz iñora halako gauzak argitaratziakin. Irakorlietatik askok ezagututako gauzia da, ardilanazko marragena; ez daka printzipioz ezer espezialik. Gaiñera mundua ez da era hortan aldatzen... gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen... Zama Aroa ez da hola laburtzen... Baiña nik, parakaidista begixokin, badakitt hamendik hogetamar urtera gauza zihero exotikua izango dala, gaur egunian lasto edo ira koltxoiak lez gitxi gora behera. Eta ez dakittenez etnografia ikerketetan halako detalletxuak lekurik izango ete daben... ba hamen jasota geratu deilla behintzat.

Ardi ulezko marragak halako zorro urdin edo gorriska mehe batzu izaten zittuezen, oso karakteristikuak. Gure amak diñuanez hutsik erosten ziran, eta gero ardilania jirau egin bihar izaten zan, hárek bete eta koltxoiari formia emoteko. Guk esnedunari erosi ei gentsan ulia.

Oso gozuak izaten ziran bertan etzintzeko... batez be, denpora batera, norbere korputzan formia hartzen zebelako. Erdixan egitten jakon zulua bardintzeko, tarteka-tarteka harrotu egin bihar izaten zan. Hau da: marragian josturia zabaldu, lana guztia lurrian ipiñi –etxetik aparteko leku baten-, eta makillaz astindu. Gero, harrotutako uliakin atzera zorruak bete, eta josi. Operaziño osua koltxoneruak egitten zeban, etxera koltxoi barri-barrixa itzulitta. Ez zan sarri egitten kontizu: ni neu, behiñ edo birrittan gogoratzen dot bakarrik Mekolako etxian. Egongelako leihotik ikusi neban koltxonerua biharrian, atari pareko pretillan onduan.

Azken urtietan, ez genduazen ardilanazko marragarik erabiltzen. Han egoten ziran, baiña koltxoi “normalen” azpixan sartuta (badaezpada kontizu: sekula ezin da jakin hurrengo gerria noiz etorriko dan). Baiña tira: azkenian hárek be basuran amaittu zeben.

Ez dakitt altxorrik juango ete zan eurekin. Horretarako be egokixak ziran-eta: zulo bat egin, eta ule artian dana dalakua gorde. Ondo goguan dakat, zabortegi baten olgetan nenbixala, erretako marraga baten errautsen artian 50 zentimotako txanpoi pillua topau nebanekua (ordurako ez zeben ezer balixo).

Ordenadore bana

Oier Gorosabel 2013/12/26 10:44
Aittak eta amak ordenadorian tiki-tiki sarri ibillitta (telerik ez dakagu), allegau da Nikori portatil zaharra erregalatzeko eguna.


Argazkiak.org | Olentzerok, ordenadore bana © cc-by-sa: txikillana

Joko sinple batzu instalau detsadaz: Space Invaders eta Pacman. Arrakasta totala! (momentuz). Egunotan ez daka besterik buruan, eta pista libre laga detsagu nahi dan beste jokatzeko. Gero baiña, argi dakagu neurrixa ipiñi biharko jakola. Seguraski marrazki bizidunen sistema bera erabilliko dogu: ordu jakin batzutan bakarrik.

Tomaxeri be “portatil” txiki bat ekarri detsagu. Zarata gehixago eta kolore polittaguak badittu be, laster hasi da alua konturatzen, Nikon ordenadoriari etekin haundixagua etara leikixola...

Kafe adikto bat naiz

Oier Gorosabel 2013/12/25 09:43
Hori esaten juek alkoholiko izandakuak, ezta? Nahiz eta hamar urtian ardau tantanik hartu ez, “Josemari dot izena, eta alkoholikua naiz” jiñuek. Nik badakitt zergaittik.

drink coffee

Ni oiñ ederto nago. Etxuat kafe normalik hartzen, deskafeinaua baiño (egunero bat, bazkal ostian) eta estimulanterik ez hartzian igartzen dan oreka emozionala zoragarrixa dok. Nere animua bardintsua da egun osuan zihar, harik eta gabeko neke ta loguria sartu arte. Halan bai ondo bizi.

Badakitt, baiña, zer gertatuko dan. Egunen baten, zeozegaittik (lo gitxi egin dotela; edo egualdi deprimentia; edo lan gogorra perspektiban...) kafe normal bat hartuko juat. Eta horren subidoia igarriko dot, surflarixa lez ur bitsetan. Sentsaziño erakargarrixa, euforixia. Barriro halan sentidu nahixan, bixamonian be kafeinaduna eskatuko juat. Eta hurrenguan... Handik egun batzutara, drogara ohittuko naiz eta ez desta efekto bere egingo; orduan kafe bi hartzen hasiko nok; eta gero beste bat...

Hala allegauko naiz, junkie honek, egunero hiru kafe hartuta be efektorik ez igartzera. Hobeto esanda, efekto bakarra hórren hiru kafien faltan agertuko da: loguria, buruko miña, tristura itzela. Txarto esan dot. Izan be, kafe normalak beste efekto higungarri bat be eragitten desta: korputzeko usain txarra (logikua, toxina ufal hori garbitzeko txixa nahikua ez danian).

Zikluak bi-hiru hille iraungo dittu.

Halako baten, nazkatuta, “basta” esango juat. Kafe normala lagatzeko adoria bildu, eta bi-hiru-lau egun “depre” ostian gero eta hobeto sentiduko naiz. Lasaixago. Euforia/depresiño fase nekagarrixetatik libre. Korputzeko usaiña desagertzeko ondiok pare bat aste pasau biharko dira. Eta baretasun ederrian sartuko naiz.

Hortxe nago oiñ. Hurrengo rekaidia noiz? Ahal danik eta beranduen mesedez.

masmaratxak

Aittan kuadruak - VII

Oier Gorosabel 2013/12/24 10:34
Eusebio Torrontero parian, kuadro sinsorgo bat eta Ariane loibatxua.


Argazkiak.org | Eusebio kaseterua © cc-by-sa: txikillana

 Eusebio kaseteruan kuadrua nere faboritua da. Ez dakitt: koloriangaittik, edo Eusebio bera ezagutu nebalako edo... Markinako kontsultia ipiñi nebanian, 1996xan, amari expresamente eskatu netsan kuadruau eta harrezkero nerekin egon da beti; lehelengo Akromionen, eta gero gure etxera ekarri neban babestuago egongo zalakuan.

 Egongelan dakagun kuadruetatik deigarrixena da; Maitane eta Aintzane loibenekin batera umiekin konbertsaziñorako eta arte-analisiserako aukera haundixa emoten dabena. Batez be karelian agertzen dan txakurtxuak ;-)


Argazkiak.org | Ibaixa © cc-by-sa: txikillana

 Beste kuadro hau anonimuenetako bat da. Ez daka firmarik, ez modelorik, ez ezer deigarririk neretako. Egixa esan, berari buruz ez dakitt ezer.


Argazkiak.org | Ariane eta txakurra © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ariane © cc-by-sa: txikillana

 Hónek bixok 1989 aldeko kuadruak dira. Ariane agertzen da bertan (aittan lehelengo loibatxua). Lehelengua Debako San Roque ermittan topau genduan txakurtxo batekin (argazkixa neuk etaratakua dala uste dot) eta bigarrena barriz, Lekeittioko hondarreko parkian oker ez banago. Azken honen arpegixak zeregin nahikua emon zetsan (egin, desegin, egin, desegin... gogoratzen dot); aittak hobeto erretratatzen zeban jentia karikatura sinplietan, oleuakin baiño.

Victoriartasunak ez zeban literatura osua itto, antza

Oier Gorosabel 2013/12/22 14:27
PRUS, Boleslaw. 1897. "Faraon". Ed. Circulo de Lectores, 1996. Barcelona.

Pago enbor haundixa lez, irakorketian interesa luzaruan eta intentsidade onian mantentzen daben liburua. Ez neban uste prologo horren ostian (liburuko gauza gehixenak, dokumentuetan baiño, idazlian irudimenian oiñarritzen dirazela esanda) baiña nahikua konsistentia begittandu jata. Izan be, oin dala 4000 urteko historian hutsune asko dagoz, eta zer esan XIX gizaldixan; nobelia osatzeko, derrigorrez irudimenakin bardindu bihar (baiña hori gaur eguneko nobela historikuan bebai).

Gustau jata, halan be, liburuan planteamendua: onen eta gaiztuen arteko mugia ez dago garbi, antxiñako liburuetan besain argi ez behintzat (“Los últimos días de Pompeya” liburuko supervillano naifak goguan). Ezagun da Polonia aldian idazliak estun biktoriarretatik libre zebizela.

Anekdotetatik aparte, sekulan etxuat izan Nilo ibarreko zibilizaziño zaharra ondo ezagutzeko kilikilixa –urriñegi geratzen jata nunbaitt-. Halan be, garrantzitsua izan zala ulertzen dot eta, entretenimenduan atxakixan, liburu honek haxe ulertzen hasteko atarixan ipiñi nau. Zalantza barik, interesa gehixen ixotu destana Laberintuan kontuak izan dira, batez be 2008 urtian aurkikuntza esanguratsuak egin diralako (nahiz eta indusketak etenda egon, David Bisbalen eta arkeologia zalion zoritxarrerako).

Oiñ arte egipziuei buruz nekixan bakarra hauxe zan, gitxi gora behera.

Niko & Tomax: a Berbological and Umeologystical Approach

Oier Gorosabel 2013/12/21 14:45
Abstract: nahikua abstraktua dok, bai, ikerketa aboziñau hau. Interes gitxikua, gure etxian bizi garan laurondako ez bada.


Argazkiak.org | Anai bixak © cc-by-sa: txikillana

 Key words: esina atu osia nan-nan Kikiya eta Kiko

Aurkezpena: Asier Sarasuak egindako saiakera hau eta hau idea polittak irudittu jatazen. Aukeria izan dotenian, gure umiak lehelengo berbak artikulatzen hasi diranetik, 2-3 urte bete arte, euren hiztegi partikularreko berba garrantzitsuenak apuntau dittudaz

 Material eta metodoak: astixa eta gogua.

 Analisisa: gitxi. Berba batzu antzera deformatzen dittuezela emoten dau. Halan be, bakotxak bere pertsonalidadia daka eta berba batzu (iratargixa, txirulia, txikixa, haundixa...) total diferente esaten dittuez salbuespenen bat kenduta (esnia).

Ondorixua: Niko eta Tomax antzekuak dira, baiña ez bardin-bardiñak. Ondorixo baliotsua zientziarako, erregular!

 

 

NIKOK

TOMAXEK

OHARRAK

Aintzane

Atxina

 

 

Aitta

 

Tatato

 

Aittitta Joxeluix

Attuna

 

 

Amama MªJesus

Amamaxux

 

 

Antero

Antelo

 

 

Arraiña

Añiña

Kokua

 

Athletic

 

Atili... yeu!

Tomaxek bakarrik; Nikok ez zeban kontzepto hori ezagutu txikittan

Atuna

 

Atma

 

Banan-banan

Mana-mana

 

 

Basurara botatzia

 

To

 

Bat... bi... ta hiru!

 

Ta... to!

 

Baztan

Txanpan

 

Entradako mesilla gaiñian dakagun eskuduangaittik

Bildurra

 

Beyuya

 

Bizikletia

 

Xixa

 

Burruka-burruka!

 

Boka

Niko eta Tomaxen joko faboritua 2013-VIII-26

Burua

 

Bulua

 

Cola Cao, kafia, txokolatia... (edozein edari illun bero)

 

Alakau

 

Emon / hartu

 

Mo

 

Erretratuak

Ertartuk

 

 

Eskua

 

Akua

 

Esnia

Esina

Esina

 

Esponjia

Eskonfa

 

 

Flana

Pantx

 

 

Foballistia

Fororistaria

 

 

Frutia

 

Puta

 

Galletia

Akinka

Aleta

 

Gehixago

 

Seyo

 

Gehixago / Kaixo / Adixo

Ayo

 

 

Gittarria

 

Tutua

 

Hagiña

Anginga

 

 

Hankia

Aka / Akía

 

Oiartzuarrez / eibartarrez

Hartu

 

Tatm

 

Haundixa

Anana / onono

Bubua

“haundi-haundixa” superlatibotik (abots grabez)

Hazurra

 

Yajua

 

Igo / jaitsi

 

Uo

Lehelengo ikasittako “berbia” (2013-II-18)

Inko inko, arrautza ta gorringo

Inko inko, autxatxa inko

 

Anek Nikokin egindako hitz-jolasa

Ipar haizia

Axia papiya

 

Piparra = papiya

Ipoiña

 

Enpuña

 

Ipoiña kontatzia

 

Tonta

 

Ipurdixa

 

Pupixa

 

Iratargixa

Ía

Ayiya

 

Jon

Ño

 

 

Kendu

 

Kinku

 

Killimo

Kimillo

 

 

Komuneko bonbia

Moma

 

 

Konpondu

Ponpona

 

 

Korrika 2013

 

Kokoka

Eskumako ukondua mobiduta, antxitxiketan

Lehendabizi

Palasi

 

 

Linternia

Entela

 

 

Meloia / Limoia

Nemoia

 

 

Musikia

Mukitita

 

 

Niko

Inko

Kiko

Deklinauta, “Kikoa” (Nikokin, Niko barik, Niko lez...)

Nocilla (edo antzekuak)

 

Ona

 

Ogixa

Abiya / Abixa

 

Oiartzuarrez / eibartarrez

Oiñ ni

 

Oni

Jolasteko bere txandia dala

Olagarrua

 

Ooa

Pirritx eta Porrotxen kantuangaittik

Olentzero

Entelo

 

 

Oso ondo!

 

Onsonso!

 

Pijamia

Jemaja

 

 

Piparra / Papela

Papiya

 

 

Piszinia

Pintxina

Pintxina

 

Preparados... listos... ya!

 

Tito... ya!

 

Sagarra

 

Ajaja

 

Salto

 

Tato

 

Tetilla gaztaia

 

Titixa

 

Tomax

Ontax

Kikiya / Totax

 

Traktorra / Bulldozerra / Tortilla

Tatuba

 

 

Txikixa

Txikitxia

Kikiko

Nikok “txiki-txiki-txikixa”tik (esajeratzen)

Tximiñua

 

Pintxinua

 

Tximiñua / Txanpiñoia / Tximiñoia

Tximiñua

 

 

Txirulia

Txililua

Tuia

 

Txupetia / Bularra

 

Ttittiya

 

Umien karrua

 

Jajua

 

Usua / Hegaberia / Karrabasua / Hegaztixa

Uxuxa

 

 

Zentimetrua

Sesenta-setenta

 

 

Zezena

Xinxina

 

 

Zikiña

 

Kinkisa

 

Elegantzia kontu bat

Oier Gorosabel 2013/12/13 09:22
Etxetik zihar batiñian ibiltziak bajaukak bere estilua...
Elegantzia kontu bat

George Hamilton menfistarra

 George Hamiltonen estiluan ibilli heinke, trakeotomizau zapixakin-eta.

 Edo bestela “El dia de la bestia” pelikulako aittittan itxuriakin.

 Ez detsuet esango zelan nabillen gaur ni... Bixetatik bat dala, hori bai!

abuelo_dia_bestia

Once upon a time...

Oier Gorosabel 2013/12/11 07:26
(...or maybe twice) Sasoi baten, jatekua prestau eta labatik egin barri etaratzen neban mahaira...
Once upon a time...

Yellow submarine (1968)

Ixa ahaztuta dakat. Zelan zan? Lehelengo platera hasi, amaittu eta ogixakin garbitzen neban. Gaiñian, bigarren platera zetorren: berua (ah jateko berua! Nun geratu da?). Batzutan, baitta postria be (gehixenetan, frutia aurretik jaten neban).

 Oiñ ostera, nere otordua umien plateren hondarren txarrigaldaria izaten da. Eguardiro bai;  eta, askotan, afaltzeko bebai.

Jatia, kotxiari gasoliñia botatzia besain gauza estimulantia bihurtu da neretako. Prisaka egin biharrekua, umiak etxia apurtuko ez badabe. Edo hagiñak garbittu eta eskolara hegaztadan urten bihar dogulako. Edo mahaixa lehen bait lehen jaso eta librau bihar dalako. Edo... beti zeozer.

Jateko batzu, prestau eta segiduan jatekuak dira berez: pasta italiarra... laban erretako arraiña... prijidutako gauzak... arrozak... Hóri be ahaztuta dakat: hasierako eskrupuluak gaindittuta, rekalentatzia da hórrek gauzak jateko bide bakarra gurian.

Restaurante batera juatia, barriz... ja jai! Ahaztu, ahaztu. Lehengo patxaria, antolakuntza (eza)... eziñezkuak diraz. Juan, juan geinke –graziak ume lasai xamarrak dakaguzela-. Baiña hobe lehenguan nostalgian ez ibiltzia, hárek otorduak ez dira bueltauko eta.

Edo bai: bueltau, bueltau leikez. ¡Baiña norberak 60 urte dittuala! (eta hala bada, pozik; eskerrak errez konformatzekua naizela...).

Komunikatzeko premiñia

Oier Gorosabel 2013/12/06 09:06
Bajoiak Tomax pizkaka mihiña soltatzen. Oin trisilabuekin jabik, jo-ta-su, guzurra dirudi zelako etekiña etara leikixon lau-bost soniduen konbinaziñuari. Hori bai, asoziaziño oso barregarrixak egitten dittu, ume guztien modura.

“Klonk” entzun egongelan eta han agertu jata negarrez, eskua buruan, pupu egin dabela. Betiko lez “nun hartu dok?” galdetu detsat abots lastimeroz, eta berak “hamen” diñosta abots doble lastimeroz. Halako kasuen protokolua jarraittuta, eskua miñan lekuan ipiñi eta “Zerekin hartu dok?” galdetu detsat. “Etxia”, bere erantzuna.


Argazkiak.org | Exploradoria © cc-by-sa: txikillana

Izan be, urte biko mutikuak ez daki ondiok esaten “ateko markua”, “beheiangaiñeko egurra” edo “paretan ertza”, beraz, normalidade osoz, kolpia “etxiakin” hartu dabela diñosta. Logikia bajaukak mutikuak!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017