Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Aittan kuadruak – VI

Oier Gorosabel 2013/11/29 09:36
Armarixo baztarretik errekuperautako hiru ale (Lekeitio, eta estilo ariketa bi).


Argazkiak.org | Enperatrizan parkian © cc-by-sa: txikillana

Kuadruhau da, oker ez banago, aittak pinttau zeban azkena, beraz 1990 aldekua izango da. Egurrezko ohol baten zeguan, enmarkau barik, kajoi baten sartuta beste pinttura “zatar” batzukin batera. Anekin bizitzera juan nintzanian, danak Ikusi Artera eruan nittuan restauratzera, eta oiñ gure etxeko paretetan dagoz marko polittetan sartuta. Hau umien gelan dago, Anen esanetan alaittasuna transmititzen dabelako; koloriengaittik edo.

 


Argazkiak.org | Potiña ibaixan © cc-by-sa: txikillana

Kuadro hau, barriz, ez dot sekulan horman ikusi gurian esegi genduan arte. Hau be ohol solte bat zan, bestiekin batera armarixo baztarrian zeguana. Firmarik be ez daka; esango neuke iñoiz entzun dotela amama Inesenian egon zala edo, eta hala bada gaztetan pinttautakua izango da kontizu (1945 aldian?), eta aittan gurasuen etxian geratutakua. Zihero baltzittuta zeguanez, Ikusi Artekuak barniz kaparen bat kendu zetselakuan nago (pinttura pizkat bebai...).

 


Argazkiak.org | Arraiñak © cc-by-sa: txikillana

Arraiñen kuadro “tenebristiau” be hortxe zeguan, bestiekin, eta oiñ egongelan dakagu. Firmian estiluangaittik be zaharrenetakua dala dirudi, estilo ariketa bat edo. Txitxarruak dirurixe (edo?).

Klerimanez jantzitta kiko artian

Oier Gorosabel 2013/11/24 09:45
Bideo sakrilego-katxondo baten osteko onirikua
Klerimanez jantzitta kiko artian

Salvador Dalin amesetako bat: "El niño geopolítico mirando el nacimiento del hombre nuevo".

Aurreko baten, Galiziako prozesiño honen bideua ikusi najuan. Mezia entzunda, herri txiki bateko jentiak ermittiari bueltia egitten detsa, abaria eta santu bat aurrian dakela. Baiña bandiak jotako musikia... pizkat “arrarua” da! Halan be, iñok ez detsa erreparatzen itxuria; abariak azken momenturarte behintzat ez dau muturra okertzen, “El coche fantastico” sintonixian konpasekin.

Gaba horretan bertan, aspaldiko amesik dibertigarrixena izan neban. Nere sentsaziñua oso luze iraun zebala da; baiña ba dakitt hori zihero subjetibua dala (igual hamar minuto izan ziran bakarrik). Edozelan be, normala danez, esnatu nintzan momenturako zati txikixak baiño ez nittuan gogoratzen, eta guztiz ez ahaztiarren hau da 7:00etan jaiki eta chi-kung egin ostian idatzi nebana.

 "Familixako bazkarixa dakagu super-restaurante erraldoi baten. Beste zientoka lagun dagoz bertan, uste eze kiko estiloko ospakizun baten-edo... Kontua da ni, probokatzaille senez edo, kleriman batekin jantzitta juan naizela eta oso ondo pasatzen dot, senidien lotsarako: lehelengo konplizidade begiradak datoz (abade prekontziliarrena, urrez eta pielezko abrigodun andrena...) baiña segiduan eskandaluzko begiradak, adarra jotzeko asmuakin konturatzian... Aspaldi etxuat hain ondo pasau amesetan, eta parrandiak denpora luzian iraun dabela dirudi (lehelengo platera, bigarrena eta postrian detalle lanbruak gogoratzen dittudaz)."

Ibiltari kontenplatibuanak

Oier Gorosabel 2013/11/19 08:44
ZAVALA, Antonio. 1997. Oiñez eta jakin miñez. Ed. Sendoa, Oiartzun.

Antonio Zavala y Bernardo Estornes Lasa

Irudixa: Euskonews

Edo Antonio Zafffala, etxian pronuntziatzen dogun lez. Gustora irakortzen diran artikuluak dira Zabalanak... neurri egokixan. Izan be, azkenian hagiografiaz pizkat saturauta amaittu juat (abarien deformaziño profesionala edo...). Egixa da artikuluok izperringirako idatzitta dagozela, txantxilloi baten arabera (amua... kontakizuna... amaiera kontenplatibua) eta desbardiña dala astian behiñ irakortzia, edo bata bestian atzetik segiduan. Edozelan be, gauza jakingarri asko –batez be historiko/mitiko- jatozak pajinetan. Biharbada deigarrixena Narros jauregiko gela urdiñana, paziente zarauztarrekin berbetarako atxekixa nahikua emon destana... Lehendik be fitxauta najeukan gizon hau, eta ez alperrik.

Aittan kuadruak – V

Oier Gorosabel 2013/11/15 10:49
Uralorak - Urko (Franco hilda) - Axpe


Argazkiak.org | Tiestua 2 © cc-by-sa: txikillana

 Tia Maiteneko kuadro honen pinttaketa prozesuakin be gogoratzen naiz, beraz sasoi prolifikokua izangok kontizu. Biharbada amari pakia emoteko pinttauko zeban Armandok. Izan be, sasoi baten, uralorekin tematuta ibilli zan ama: udabarri aldian, mendira egindako ostera bakotxian uralora txorta bat hartu eta etxian aldatzeko ahalegiña egitten zeban, baiña alperrik... lora basatixak basuan nahi... Etxian uralorak izateko modu bakarra, kuadruan.

 


Argazkiak.org | Urko © cc-by-sa: txikillana

 Urkoko bistihau (“Franco hildakuan arpegixa”, askotan esan zestanez) nahikua antxiñakua dirudi, firmian tajuari begira. Ezingo neuke esan noizkua dan, 1950 hamarkadakua igual? Ikuspegixangaittik, Otola basarrittik edo pinttauko ete zeban? Badakitt gaztetan hango senidiekin sarri egoten zirala-eta...

 


Argazkiak.org | Axpe © cc-by-sa: txikillana

Kuadruhau, Argentinan topau neban, sorpresan. Porotan etxian (Maria Elena Berasueta, amama Isabelen lehengusiñia) izan zan. Kontua da Porota eta senarra Euskalherrira etorri ziranian, 80 hamarkadan bebai (fetxia ez dakat eskura), gure gurasuak ezin izan zirala eurekin egon. Pena haundixa hartu zeben, eta gitxienez, errekuerdo modura kuadruau helarazi zetsela. Ni txikixa nintzan kontizu, eze, ez nintzan kuadruonekin gogoratzen.

 Oiñ konturatzen naiz seguraski kuadruau topau eta gero etorriko jatala argazki bildumiau egitteko ideia.

Colombiarako sarreria

Oier Gorosabel 2013/11/06 13:07
“El olvido que seremos”, Hector Abad Faciolince.

 

 Literarixoki izan leikiazen hutsak (gitxi) zihero tapauta geratzen dittuk historixia benetakua izatian pilpillakin. Nik Colombiari buruz ez nekixan ezer, esateko, urriñeko tiro-hotsaz aparte. Liburu honetan, idazliak bere aittak (ezkertiar moderauak) izandako bizitza-ibilbidia kontatzen jok, bere erahilketia “merezi” izan arte. Ez dok iñundik iñora herrialde hartako arazuak kontatzen daben liburua, edo euren familixan gertatutakuan salaketia: zeozer bai agertzen dok, normala danez (escuadrones de la muerte, gerrillak, amorrua...) baiña idazliak batez be exorzismo biharra egitten jok hamen, oso intimua, aitta galdu eta 20 urtera. Oso ederra dok familia barruko bizimoduan kontakizuna –guztiz unibertsala-. Kuriosua, bebai, idazliak (nahitta ala nahi barik) ezartzen daben ritmo aldaketia: 30 urtian zihar kontakizunak abixara bardintsua mantentzen badok be, aittan erahilketian momentura hurreratu ahala, deskribapena gero eta motelago eta detallistiago bihurtzen dok, kamara lenta efektuan. Gehixago: herixotzian momentua behin eta barriro kontatzen dok, pertsona askoren ikuspegixetatik, pelikula amerikarren automobillen leherketen modura; onerako, duda barik.

Liburua ona izan lajeikek, hori hala dok: baiña berau amaitzian geratzen dan hondarra, Colombiako herrittarrenganako elkartasuna dok.

Aittan kuadruak – IV

Oier Gorosabel 2013/11/02 15:30
Leintz - Gatzaga herrixa, Dendari - Gerrikabeitia kaliak, portua.


Argazkiak.org | Leintz-Gatzaga 1 © cc-by-sa: txikillana

 Leintz-Gatzagan egon giñaneko beste ikuspegi bat. Aitzorrotzetik bueltan izango ete zan?

 


Argazkiak.org | Dendari-Gerrikabeitia © cc-by-sa: txikillana

Neri neuri, gehixen gustatzen jatazenetako bat. Kuadro txikixa da, eta bertan Lekeittioko Dendari-Gerrikabeitia kalien kruzia agertzen da, 1888-ko itturri batekin. Ez dakitt ba, ¿kolore bizixak dakazelako edo? ¿ondo ipiñittako markua dakalako? (horrek be uste baiño eragin haundixagua daka...). Sasoi prolifikokua hau be.

 


Argazkiak.org | Brankak © cc-by-sa: txikillana

Kuadro honekin sorpresia hartu neban. Tio Inaziori galdetu netsan ia aittan kuadrorik ete zekan, eta han ibilli giñan amamanekuak eta beriak ikusten... eta halako baten, hau. Zihero ahaztuta nekan. 80 hamarkada hasierakua da, ni txikixa nintzanekua. Ez dakitt zergaittik (oporrak izango ziran edo), baiña ni han bueltaka ibilli nintzan denpora guztian, eta prozeso luzia gogoratzen dot: aitta maldiziñoka, koloriekin-edo burruketan... lehelengo planoko potiñorrekin be buruhaustiak izan zittuan, gizona etxakon bere gustora urtetzen edo... Asko poztu nintzan kuadrua berraurkitzian.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017