Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

"Asterix lejionarioa" tebeua

Oier Gorosabel 2013/10/31 10:02
Hona gure etxian betidanik ezagutu doten beste elementu bat. Irakortzen ez nekixala be be, goguan dakat aittak kontatzen zestala, lotarako-eta. Asperrune baten hartu eta barriro irakortzian konturatu naiz marrazkixak banan-banan ezagutzen dittudazela, ale honetako faltengandik ezin bereiztuta (halako pajinako kafe-orbana... godo potoluan jartsixan inprentako erroria... –nik beti uste izan dot jartsixa eskuakin apurtzen zeguala, hala galdetzen netsan aittari kontizu, eta berak hala esplikatzen zestan-).

Asterix Lejionarioa

 Jakiña, argumentua ez neban sekula ezta usaindu be egiñ (azkenengotz 10 bat urtekin irakorriko neban, asko jota; eta 41 dakadaz...) beraz berrirakurketa honekin gauza xelebria gertatu jata; hain ondo ezagutzen nittuazen marrazki soltiak argumentu batekin harilkatu jataz, bata bestian atzetik...

 Une majikua izan dok, eta badakitt hurrengo baten irakortzen badot, ez dala bardiña izango; horretxegaittik nabil idazten. Lehelengo pajinen ostian itzulpena oso oso txarra dala pentsau dot (segiduan billau dot ediziñuan oharrak: Ed. Mas-Ivars 1976, Iñaki Beobiden itzulpena). Hasieran itzultzaille gaixuan gaiñian kaka egin badot be, laster konturatu naiz beste arazo bat, barrena, ba zeguala: Beobide horrek bialdutako itzulpen hori (behenaparreraz-edo) euskeraz ez dakixan batek rotulau dabela: berbak jan, hizkixak nahastau... Horretara,  1976ko Eibarren, iñor gitxik ulertuko zeban komikixan testua osorik (nere etxekuak ez behintzat). Euskeraz ondo xamar jakin bihar da-eta akatsak eta hutsuniak testuinguruakin osatzeko...

Euskara epaitegietan. XIX gizaldi amaierako egoera.

Oier Gorosabel 2013/10/28 07:35
Manuel Gorostidi abokatu donostiarrak 1883an argitaratutako artikuluaren faksimila. Interesgarria izan daiteke legeari dagokionez; baina interesgarriagoa orduko euskararen egoerari buruzko informazioarengatik.

Oraingoan Manuel Gorostidi abokatu donostiarraren artikulo hau hartu dut, 1883ko VIII tomoan argitaratu zena. Interesgarria izan daiteke legeari dagokionez; baina niri interesgarriagoa egin zait bigarren mailan ematen den euskarari buruzko informazioarengatik.

Izan ere, XIX gizaldi amaieran, foruak galdu berri, Espainian lege-prozeduren aldaketa garrantzitsuak bultzatu ziren. Tartean, Justizia sistemarako hizkuntza bakarra izendatu zen: gaztelania. Honek arazoak ekarri zituen, artean Espainiako biztanleriaren zati handi batek ez baitzekien espainolez. Gorostidiren protesta arrazoitu honetan orduko egoera soziolinguistikoa hobeto ezagutu dezakegu; ez bakarrik Euskal Herrian, baita munduko hainbat hizkuntza gutxitu duten herrietan ere.

 

Jatorrizko dokumentua:

  • GOROSTIDI, M. 1883. El enjuiciamiento criminal en sus relaciones con el catalán y el bascuence. Euskal-Erria Revista Bascongada VIII:298-305. Donostia.

 Dijitalizazioa:

 

Sirenak gero eta altuago kantuan

Oier Gorosabel 2013/10/27 09:49
“El archipiélago en llamas”, Jules Verne.

File:'The Archipelago on Fire' by Léon Benett 51.jpg

Beti erakarri izan nok Grezia, itzalian. Halan be oiñ arte ez nok asko hurreratu bertara; Iliada, Odisea eta Robert Gravesen mito bildumia dittuk nere erreferentzia bakarrak (bueno, eta Ulises 31). Vernen liburu honekin, barriz, geografikoki ezagutzeko aukeria izan juat. Gizon honen liburu askotan lez, hau be atlasa aldian irakortzia komeni dok: Greziako Independentzia Gerran sasoian (XIX hasieran), turko, europar eta piraten arteko gorabeherak ugartez ugarte saltoka ibiltzeko aukeria emoten jeskuek, horren kontura sasoi hari buruzko gauza asko ikasitta. Esateko, oiñ arte leku eta sasoi horri buruzko ezer ez nekixan; Lord Byron izeneko ingles bat bertan hil zala entzunda nekan justu-justu. Oin ez dakitt askoz be gehixago: baiña bai behintzat atzerriko lagun pillua ibilli zala greziarrei bere burrukan laguntzen. Deigarrixena greziar buruzagixen izen musikatsuak estraiñekotz irakortzia izan dok: Mavrokordatos, Kolokotronis, Miaulis, Kanaris... guzurra jirudik haiñ ezezagunak izatia hamendikaldian.

Sirena kantuan beste pasarte bat izan dok hau. Hain hurre egonda... ¡zenbat banatzen gaittuan hizkuntza ezbardinttasunak! Baiña egunen baten euli-kakaz betetako hórrek lerruak irakortzen ikasiko juat, horixe baietz; igual ule zuri-zurixakin, baiña sakela hartuta bertara juango naiz.

Aittan kuadruak – III

Oier Gorosabel 2013/10/24 14:11
Sareiñak - Azpiri kalia - Portua - Mariñelak


Argazkiak.org | Sareiñak 2 © cc-by-sa: txikillana

 Hamen Lekeittioko sareiñak. Hau irudi korrientia zan lehen, herrixan, eta horren billa ibiltzen zan aitta, itxuria: irudi korrientiak. Kasu honetan tinglaupian, nere txoko faborituetatik bat. Hau be sasoi prolifikuana, 1987 edo.

 


Argazkiak.org | Azpiri kalia © cc-by-sa: txikillana

“Santi” eta “Toki”-ko kalia txikiteruendako; oker ez banago Azpiri izena daka berez. 80 hamarkada hasierakua. Aittan kuadro kuttunenetakua zala uste dot, Mekolako leku preferentzialian esegitta egoten zan (egongelako mahaiburuan).

 


Argazkiak.org | Mariñelak eta tinglaua © cc-by-sa: txikillana

Noaki zenbat bapor erretratau zittuan aittak, danak urdin illunak ziraneko sasoian...! Gehixago be agertu leikez hor zihar; saldu be, gehixenak hórrek saldu zittuan-eta, turistei-eta. Sasoi prolifikoko beste bat.

 


Argazkiak.org | Mariñelak © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Sareiñak 1 © cc-by-sa: txikillana

Hamen beste bikote “dekoratibo” bat. Oinguan be, aman enkargu-mehatxuari imajinaziñuakin erantzun zetsan, iñundik kopixau barik. Bueno, tranpa txikixa be egin zeban: sareiñen kuadrorako beste kuadroko modeluak aprobetxau zittuan, atzia bakarrik asmauta. Hónek kuadro bixak be 1987 aldekuak izango dira.

Astindu elegantiak

Oier Gorosabel 2013/10/22 15:41
“De fusilamientos y clérigos al modo rabelesiano”, Artemio Zarco (idazlia) eta Ameztoi, Balerdi eta Zumeta (irudixak).
p008_f01.jpg

 

70 hamarkadako hegoaldeko estiluan, existentzialismua (¿), surrealismua eta Franco hil osteko asaskatze-gogua nahastian erakusten daben kontakizun bildumia. Ez dot asko konektatzen gaixakin (afusillamendurik ez dot zuzenian ezagutu, eta abariak... abariak nahikua hotz lagatzen nabe), baiña kolpe eta idea asoziaziño onak dittuala ezin uka. Marrazki eta kolaxak be protagonismo haundixa hartzen dabe, onerako. Sasoi ha bizi izandakuak, seguru, beste era batera irakorriko dabe (baitta idazlia ezagututakuak be; internetez irakorri dotenez, pertsonai bat ; eta gaiñera 70 hamarkadan barik, 60 hamarkada amaieran idatzi zebala jakin dot; orduan ezin izan zeban publikau, jakiña).

Aittan kuadruak – II

Oier Gorosabel 2013/10/21 09:10
Konpañia - Axpe - Leintz Gatzaga - bodegoi bat


Argazkiak.org | Konpañia © cc-by-sa: txikillana

Hamen Konpañiako elizia, “Pulmonia Kaletiko” ikuspegixan. 80 hamarkada erdi partekua. Niko, Tomax eta hiruroi asko gustatzen jaku elizihau, askotan sartzen gara denporapasara. Giro trankilla, freskua udan, epela neguan... bibraziño onak dittu, biharbada “desaktibauta” dagolako (honek zer esan gura dau ¿bertan egindako errezuak ez dirala zerura allegatzen?).

 


Argazkiak.org | Kamiñua © cc-by-sa: txikillana

Beste hau, seguraski, Axpe-Martzana partia da. Ez dakitt seguru, baiña Axpeko beste baten (Argentinakuan) tamaño eta marko bardintsua dakalako diñot hori, eta pintturia be estilo beretsukua...

 


Argazkiak.org | Leintz-Gatzaga 2 © cc-by-sa: txikillana

Eta hau Leintz-Gatzaga. Hau 1989 partekua izango da, ondo gogoratzen dot-eta han egindako egun pasia, erretratuak etaratzen-eta... Honek be exito haundixa izan zeban, jentiari asko gustau jakon; eta, Gerrikabeitiakuan kontrara, neri bebai.

 


Argazkiak.org | Bodegoia 3 © cc-by-sa: txikillana

Kuadro hau beti ezagutu neban Mekolako etxian, beraz berandu moduan 60 hamarkadakua da; baiña 40-50kua bebai izan leike... Goguan dakat, umetan, kipulia dagon lekuan txittia ikusten nebala nik (pegorako ateko gelan egoten zan, erdi-illunian... eta ondiok Culineitor bihurtu barik nenguan...).

Bizimodu automatikuan xarma

Oier Gorosabel 2013/10/20 19:59
“Mauricio o las elecciones primarias”, Eduardo Mendoza.

http://image.casadellibro.com/libros/0/mauricio-o-las-elecciones-primarias-ebook-9788432291463.jpg

Bizimodu grisen erretratuak lilluragarrixak dittuk, kontizu, bere biktimondako. ¡Zenbat literatura dagon “bizimodu automatikuan”, gero! (askotan pentsatzen juat nik hori, nahiz eta idazteko astirik hartu ez). Mauricio odolik bako protagonistian inguruan biltzen dan jente normalak kontakizun ederra osatzen jok, nahiz eta gertakaririk kontau ez. Ezin dot esan ezer ikasi dotenik: liburu hau laster ahaztuko juat, seguraski. Halan be, irakortzen egon naizen artian, benetako jentian bizimoduan briztadak somatzia politta izan dok (gurasuen etxiak; lantoki mirandearrak; azaleko eta ez hain azaleko harreman sozialak...).

Aittan kuadruak - I

Oier Gorosabel 2013/10/18 09:08
Ba dira urtetxo batzu, nere dokumentalista-bildumazale senak bultzatuta, gure aittan kuadruak biltziari ekin netsanetik. Pizkaka-pizkaka, senidiekin egon ahala, euren etxietan gordetzen zittuezen aliak erretratau nittuan.

Gehixago egongo dira, jakiña (beste senideren bat, batzu saldu be egin ziran...); nik, ostera, hónek baiño ezin izan dittudaz harrapau, eta etorkizunian gehixago agertuko balitzaz, erreferentzixia eskertuko neuke. Oiñ arte lokalizautakuak hamen dagoz: amama Isabelenian (Dato kalian), Antiguako Aman, Emmanian, Porotanian (Mar del Plata), tia Maitenian, tio Inazionian, Untzagan, eta geurian. Irudixak ez dira oso resoluziño onekuak; artian nekan kamariak ez zekan aukerarik. Mezu txorta honetan, bildumia erakutsiko dot pizkaka, iruzkin batzukin lagunduta.


Argazkiak.org | Gerrikabeitia kalia © cc-by-sa: txikillana

Kuadro hau 1985 ingurukua izango da. Lekeittioko elizia agertzen da bertan, Gerrikabeitia kaletik. Neri neuri etxata asko gustatzen, kolore hillegixak dakaz nere gusturako. Baiña exitua... demasa! Jentiari asko gustatzen jako. Aittari bebai, etara kontuak: oker ez banago, erakusketetako kartel legez be erabilli izan genduan...


Argazkiak.org | Mendixa © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ibaixa 2 © cc-by-sa: txikillana

Hónek bixok be epoka beretsukuak izango dira. Enkarguz egindakuak dira, pinttore bati gustatzen etxakon modu baten. Amak esan zetsan: egik pareta horretarako kuadro bi, halako tamañokuak eta halako koloriekin. Si, mi comandante! Eta hónek bixok egin zittuan. Asmautakuak dira, hau da, eredu barik pinttauta (normalian argazki bat egin eta hori erabiltzen zeban eredu lez).

Esango neuke bizitzan kuadro gehixen 80ko hamarkada horretan egin zittuala.Tallarra kili-kolo zebixan, eta badirudi gure Armandok pintturakin egitten zetsala iges eguneroko larrialdixei. Nik behintzat beti jardunian gogoratzen dot, bere kaballetia (nik oin kontsultan dakatena) eta oleo-paleta zikiñakin (gordeta dakaguna).  Eta enmarkau... nik neuk! (bestela diru larregi juaten jakun horretan).

This is about a frog

Oier Gorosabel 2013/10/03 07:38
Dommeck nights are a polite trouble for us. They are the only astegun in which our kids have gozzokies free. From astelein to sabbath, no litcharreries at all; thats the rule. But in dommecks... oh dear and ammetsed day! Nick and Tom are always so excited with gozzoky swallowing icuspeggy!

http://lopezizozkiak.esmiweb.es/files/1313/3595/6323/nombre.jpg

Now arte, gozzokies were dommeck-afternoon thing. Atsald, I mean. The four of us go out, wait until Lopez’s open at five o’clockak jota, and currently start the fest with four mantecadoes; then, gominols, packets, regalizs... anything. Me, personally, conform only with some cherry skins (aka torreznoes) as a prehistorical man.

Total. Zazpy t’erdy hour comes, time to go home to be quiet and to prest thing for bixamoon skol. Dommeck affary = no affary, of course; it’s silly to pretend to intrude any kind of jatteck down their little over-elikated throats and trips; doesn’t merezzy to insist on that. But when time “to be enveloped” arrives... Oh my lagguns, then  such a commedy! The little deeabrooes say fuck you. Hooraychiock! Here comes another toledoan night.

Do you ezagoot this situations, my beloved co-gurasoes?

Eezan bee, there is no way to atsedden with such an overdose of azucker. Saycheeek? Because of the subidown effect that I formerly aipated in this articulous becomes it ezinyezk. Maybe people used to have egunerocco sugar doses high can sleep arazo barick; but not virgin organisms.

The solution cannot be to become azucker junkies, of course. Hory falta zan bacarrick.

So, that’s why we have deliberated to do this frog (we’re on that very oraintxe bertan). It’s deaddy simple: instead of eating gozzokies in dommeck afternoon, change it to morning. No litcharreries after 16:00. Umes pozzick (have gozzokies lehen byte lehen), gurasoes pozzick (sugar-induced excitement finishes before the “H hour”).

You’re gonbidated to do the saiaqueer. I bet you won’t damute!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017