Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

God save Sabino

Oier Gorosabel 2013/01/27 09:40
Ander Arroitajauregi lagunan irudi-montaje aboziñauetako bat.

God save sabino

Matrallako Irratixak iraun zeban urtietan, Martzinkus Erretorea izan genduan bere ardatz eta bultzatzaille nagusixetako bat. Lehendik beste pertsonalidade batekin ezagutzen baneban be, radixuan bere mundu partikularra eta alderdi kreatibo harrigarrixena ezagutu neban; eta ordurarte ondo konektatzen bagenduan be, ordutik aurrera, hobeto. Berak sortutako irudixen artian, uste dot hauxe dala nere faboritua

Basarri gizarte brutala

Oier Gorosabel 2013/01/26 18:48
“Sorgo Rojo”, Mo Yan.

«Sorgo Rojo», el nacimiento de una nación cinematográfica

Zhang Yimouen pelikulako fotogramia.

Nobela monumentala begittandu jatak, etxakixat zela esan. Luze jo jestak irakorketia, eta nahiz eta oso interesgarrixa izan, Mendebaldeko narraziño-kodiguetatik hainbeste apartatzen da, eze, etxatak “engantxe” fenomenorik gertatu.

Hau berez ez dok txarra neretako. Izan be, bestsellerrismuan ezaugarrixa dok irakorlian “engantxia” billatzia, hori lortzen daben espezialistak dagoz, kodigo estandarrak erabillitta. Eta hau be ez dok txarra, ezagutzen dittudazen musika ederrenetako batzu estandarretatik urtetzen dittuk (bluesak, esate baterako...).

Mendebaldeko narraziñuakin bat datorren gauza bakarra estrukturia dok: azken urtietan ohizko bihurtu dan hausittako jarroian estrukturia, nahaste, flashback eta omisiñoz osatutako kuadro inpresionistia. Baiña hortik aurrera... medikuntza txinuak mendebaldekora dakan aldia, literatura txinuak be izango jok zeozer kontizu. Kontatzeko formia eta errekurtsuak, behintzat, klabia guztiz aldatzen juek: sorgo landare omnipresentia... realismo magikuan ekialdeko bertsiñua... gizarte zaharran basakerixen kontaeria...

Azken hau izan dok, biharbada, nobela honetan gehixen inpresionau destana. Asko dagoz: umien herixotza gordiñak, gerrako eszenak, bigarren amaman bortxaketia... Txarrena, errealidadian egunero gertatzen dirazen gauzak dirazela; gogorrak izan arren, idazlian trataeria gustau jatak: txinatarren eran, errekurtso eta irudi poetikuen bittartez halako piedadia transmititzen jok, gore terrenuak sahiestuta baiña (edo biharbada horretxeittik) gertakarixan gordiña ondo baiño hobeto azalduta.

Mapa bildumia, lehoietara

Oier Gorosabel 2013/01/23 16:54
Oso bildumazalia izan nok ni, baiña gero eta gitxiago. Ondo gogoratzen juat, gaiñera, noiz aldatu neban norabidia, modu radikalian gaiñera: zera entzun nebanian, bildumazale izatia segurtasun-ezan kontrako jarreria dala.


Argazkiak.org | Mapa bildumia, lehoietara © cc-by-sa: txikillana

Eta horixe egitten najuan nik: oso komodo sentitzen nintzuan nere selluak, posporo kajak, txanponak, esku-kalendarixuak, pegatiñak... txukun-txukun eta kontrolpian mantenduta. Hori entzutian etxataan bape gustau: eta seguridadia beste leku batzutan topau bihar nebala pentsau najuan. Harrezkero etxuat bilduma barririk hasi, ez behintzat lehengo modura; eta bilduma batzu kendu dittudaz.  (kalendarixuak, pegatiñak... beste bildumazaliek erregalau detset); beste batzu gordeta geratu dittuk, liburu onen artian (selluak, txanponak, billetiak, diskuak...) eta beste batzu, barriz, basurara juan dittuk zuzenian, posporo kajen eta hor ziharko biajietan bildutako mapen modura.

Mapak ez dittuk basurara juan zehazki: umiei emon jetsedaz olgetarako. Hor jagozak, egongelako umien apalian (apurtu leikiazen gauzez betetako apal madarikatua) eta lantzian bat hartu eta pinttau, apurtu edo lurrian ipintzen juek alfonbra modura. Biajian be ibiltzen gaittuk hatzaparrakin,  eurak galdetu eta nik herri horretako konturen bat edo beste kontau... Halakuetan ibiltzen gaittuk gu, telebisiñorik bako etxe honetan.

Oiñ egongelako lurrian Txile jakagu. Eta, ez dakitt, asko gustau jatak Puyehue eta bestelako aintzirak ikustia. Han, oihan hotz deigarri horretan Gonzalo Linazasoro jaunak erakutsi jestaan lurralde lunar hori, bost bolkanez inguratuta (Casablanca, Puntiagudo, Tronador, Puyehue, Osorno) eta lava-harezko lur baltzakin... Pozik najabik egunotan, ordukuak gogoratzen. 

Purista

Oier Gorosabel 2013/01/14 07:24
Euskeraz nabillenian, euskera onez berba egitten saiatzen nok; espainolez nabillenian barriz, euskerakadarik ez sartzen, eta askori atentziñua (txarrera) deitzen detsan zuzentasunez.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/66/Cervates_jauregui.jpg/220px-Cervates_jauregui.jpg

Irudixa: Juan Jauregi.

Gaur autobusian euskaldun bi gazteleraz: Si no merece ir a Bilbao en coche! Teniendo autobus?”. Askotan entzutzen dan: “Ez du pena merezi” esaldixakin gogoratu nok.

Ezingo neukek esan alde ala kontra nagon; baiña gustau, etxatak gustatzen. Ez nok iñor epaitzeko tentaldixan jausiko; batzundako naturalena hori dala ulertzen dotelako. Baiña neri, behintzat, etxatak gustatzen euskeratik erderara eta barriro euskerara saltoka ibiltzia, nere inguruan askok egitten daben lez. Eta bardin, gazteleraz nabillela azentua eta euskerakadak alde batera lagatzen saiatzen nok (etxuat esaten “euskera”, “vasco” baiño; ezta “la ama”, “mi madre” baiño...).

Biharbada arbasuen lotsiari aurre egitteko nere formia dok hori.

Taladrina úsaiña

Oier Gorosabel 2013/01/03 07:55
Ondo goguan jittuadaz, umetan, tallarreko usaiñak. Batzutan aitta zapatuetan be juaten zuan, eta bera buleguan biharrian zeguala, ni tallar hutsian zihar ibiltzen nintzan, salaz sala.


Argazkiak.org | Elgetako bidetik Urko © cc-by-sa: txikillana

Egixa esan, gaur egunian igual aitta kartzelara sartuko juen horrengaittik: hango erremintta arriskutsu, produkto kimiko, eskillara eta aska elektrolitiko artian... ¿umia libre? Baiña artian normala izango zuan kontizu; neri behintzat sekulan etxataan ezer pasau.

Gehixen gogoratzen doten usaiña taladriniana dok. Hau idaztiakin batera, usaiña hartzen nagola jirudik. Asko gustatzen jataan. Iñoiz, gaiñera, torno revolverra martxan egotia suertatzen jatanian, han egoten nintzuan zulotik begira: barautsak, labañak, txiribirixak, txirlorak eta txipristiñak eten bako taladrina jarixopian, makiñian ahotik sartzen zan altzairu barriakin bizikleta-kurpil ardatzak egiñian. Eta usaiñ atsegin hori...

http://www.cima.tie.cl/images/La_empresa/Torno%201.jpg

Irudixa: CIMA

Aziduan usaiña be gogoratzen juat; píezak halako parrillan jarri eta tankez tanke pasatzen zittuan, elektrolisisez –uste dot- kromatzeko. Baiña aska illunak bildurra emoten jesten, eta usaiñak larrittasuna emoten zestanez, etxakat hain errekuerdo onik.

Azken urtietan (alturan be gora nindoialako izango zuan kontizu) beste makiña lilluragarri bat be deskubridu najuan: halako tanbor bertikal bat, paretetan gora erreten espiralak zittuana. Pieza txikiz betetako baldia bertara isuri, eta dardarka hasten zuan. Orduan, píeza desbardiñak berez ordenau  eta bakotxa bere erretenetik gora hasten zuan, pitufo txikixen modura bata bestian atzian, illaran, klase bakotxa bere banastara jausi arte. Ez galdetu neri zerk eragitten zeban bereizketa hori, gaur egunian be ez dakitt-eta.

Errekuerdo hobia jakat asken ondoko armarixuaz: han topatzen najittuan-eta komiki pillo bat, Conan estiloko fantasia mediebal distopikuak, eta onena, komiki guztien azpixan Interviu errebistak. Etxakat ahaztutzeko, ez, nesken komuneko dutxetan egindako peep-show estiloko erreportai ha...!

Gero, kalera begirako pabelloi argitsuan, píeza txikiz betetako arasak jeguazen. Eta esku-taladrua. Bularrian apoyau eta maratilliari bueltak emonda, multiplikadoriak puntako barautsa bueltaka ipintzen juan. Asko gustatzen jataan, baiña aittak ez jestan beti lagatzen, jakiña; tallarreko armarixo eta ohol guztiak zulatuko najittuan bestela.

Dana dala, denpora gehixen buleguan emoten najuan, aittan inguruan. Behintzat, hango gauzekin gogoratzen nok gehixen: idazteko makiñan ibiltzia asko gustatzen jataan; baitta kontabilidade liburuan prentsiari eragittia; askotan egoten nintzuan tanpoiekin papelak zikintzen be: “Tomas Amuategui SA, Tomas Amuategui SA, Tomas Amuategui SA”. Gero: “Pagado, Pagado, Pagado” eta halan.

http://pictures2.todocoleccion.net/tc/2010/04/09/18631059.jpg

Baiña zoratzen ninduana sakapuntia zuan: sekulan etxuat halako tresnarik barriro ikusi: behiñ txupoiakin mahai gaiñian pegauta, etxeguan kristorik ha mobiduko zebanik (ez nere edadekorik behintzat); harkatza zulotik sartuta, diafragma moduko bat itxi eta, maratilliari eraginda, leihatillatik ikusten zittuan espiral metalikuak bueltaka. Tallarreko harkatz guztiak zorroztasun biribil perfektuz lagatzen najittuan, zihero gastatzen ez nittuanian behintzat. Azpiko kajoitxuan geratutako aserrin usaiña be asko gustatzen jataan. Grapadoria eta papel-zulatzaillia be asko erabiltzen najittuan; danak “El Casco” markakuak, zelan ez.

Gero tio Tomasen bulegua izandakua jeguan, illuna eta misteriotsua: moldura bigurrizko mahaixa, pareta goraiñok liburuz beteta, botoi arraroz betetako telefono grisa. Gauza gitxi gogoratzen jittuadaz handik.

Bulego orokorretik pasillorako leihatillia be ondo gogoratzen juat. Pentsatzen dot, txikittan, aittak “kiki” egingo zestala handik eta grazia haundixa egingo zestala; baiña azken urtietan mutikua nintzanez, halako umekerixetan ez nintzuan ibiltzen.

http://www.maquinariadesegundamano.com/includes/miniatura.asp?img=100412930055.jpg&Width=245

Eskillaretan behera, bestekaldeko tallarretan be ibilli izan nintzuan iñoiz. Ez askotan; han makiña pisutsuenak jeguazen, montakargia-eta, prentsak-eta... arrisku haundiegixa kontizu. Tornuak be han egongo zittuan kontizu, ez nok ondo gogoratzen. Batez be tio Ernesto ibiltzen zuan han. Harekin egindako jolas hipnotiko bat jaukat goguan: etxetik autuak eruaten najittuan (olgetako kotxe zaharrak, burdiñezkuak), eta tio onduan nekala, prentsa azpixan ipiñi eta harek botoiari sakatzen jetsan (diñot nik; ez najuan ikusten-eta). Daunba! Eta metalezko talo fin-fiña eginda etaratzen najuan. ¡Zoragarrixa! Trenak zapaldutako pezetak be halatsu geratzen zittuan, baiña trena etortzian iges egin bihar izaten zanez, ezin zuan haiñ ondo ikusi. Prentsan bai: daunba, aurrez aurre.

Bai, tallarretik dakadazen errekuerdo guztiak onak dittuk. Idearik bez hanguak pasatzen ziharduen momentu latzetaz. Horregaittik, biharbada, inpresionauko najinduan hainbeste tallarra itxi eta gero egindako bisitta ha; 14 bat urte izango najittuan. Aittakin zeozer hartzera juan, eta dana hankaz gora ikusi najuan: atia lehertuta; bulegoko gauza guztiak botata; armarixuak zabalik, papel guztiak lurretik... nere edadeko gazte batzu be topau genduazen barruan, jolasian, eta ostikadaka bialdu genduzen. Etxakixat aittandako sorpresia izango ete zan; izango jittuan harek kezkatzeko beste motiborik-eta... Baiña nik amorru haundixa sentidu najuan, umetzaroko leku majiko haren errekuerdua bapatian zikinduta. Ez neban barriro bertara bueltau nahi izan.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017