Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Joalian bakardadia

Oier Gorosabel 2012/07/25 17:20
“El alma se apaga”, Lajos Zilahy.

File:Lajos Zilahy.jpg

Egixa esan bihar badot, hau liburuhau idazlian izen arraruangaittik aukeratu najuan. Baten bakarrik entzunda najeukan, kruzigrama baten. Bai: haiñ arrarua egin jatan, eze, ez-dakitt-ze arrazoingaittik kaskarrian sartu jataan, onezkero 25 bat urte bai. Arrazoi tribiala dok guztiz, batzutan beste berbekin be gertatzen jatana: palangana, esate baterako. Haxe entzun, eta nere kautan behiñ eta barriro errepikatu najeikek, berbian musikaltasuna edo ez-dakitt-ze-kristongaittik lilluratuta, eta tarteka-tarteka gogora etortzen jatak. Ba hala gertatu jataan tipo honekin: Lajos Zilahy. Ez nintzuan gogoratzen beste ezekin be: ez idazlia zanik, ez hungariarra zanik be...

Eta horra, liburu ederra begittandu jatak. Ez dok oso jasua izango (gerora ikusi dotenez, bere sasoiko best-seller fabrikatzaillia izan ei zuan Lajos) baiña idazkera forma oso orijinala eta hurrekua dok, eta protagonistian izaera torturauak ondo konektatzen jok irakorliakin, nerekin behintzat bai.

Idazlian ibilbide pertsonala ezagututa, errezagua egitten jatak gaiñera nobelia kokatzia, eta Akira Kurosawa zinegillianan antzekua begittandu jatak. Protagonistia be bere herrittik EEBB-etara egitten daben tipua dok, eta joalian penurixak liburuan zati haundixa hartzen juek: hizkuntzia, lagunik eta lanik eza, adaptau eziña, herrimin zorrotza... Halan be, hórrek penurixok gero etorriko dan integraziñuari indar gehixago emoten jetsek, iñor baiño amerikanuagua izateko borondatiari, EEBB-ekingo atxekimentu sutsuari... azken fiñian, herri horretan dan-dan-dan-danak diralako etorkin. Self made man topikua, gurian hainbeste txistetarako emoten dabena....

Antzar Eguna

Oier Gorosabel 2012/07/24 23:49
Lekeittioko bakanal basati honetako partaidia be ba naiz ni, 16 bat urte nittuanetik. Transgresiñua lehelengo urtietan izan zan, 25 urte bete nittuan arte-edo, ordutik hona normalidadia bihurtu da.


Argazkiak.org | Hondora © cc-by-sa: txikillana

Lehelengo irudixan 18 urte nittuan (urpeko bandan nago); potiñeko pasajeruen artian liorreko jente larregi kontizu, eta artian ez zekixen enbarkaziñuan danak batera tente jartzian halako gauzak pasau leikiazela. Jakiña, potiña hondora juan zan eta hillabete pasau egin zeban urpian, harik eta Ondarruko urpekarixen laguntzaz erreskatau arte.


Argazkiak.org | Tripada aurretik © cc-by-sa: txikillana

Bigarren irudixan 25 urte nittuan. Kuadrillan antzar-harrapatzera juandako lehelengo beraneantia eta, ejem, ordurarteko errekorra hausi zebana (8 altzada). Sahietsian hartutako zartadiangaittik soltau neban antzarra, arnasa ezin hartuta.

Tomax papo. Nun da Tomax?

Oier Gorosabel 2012/07/21 11:07
Nik be gauza bera egitten najuan, ondo gogoratzen nok.


Argazkiak.org | Nun dago Tomax? © cc-by-sa: txikillana

Ume guztiak be hala egingo juek, pentsatzen dot nik, amak lagatzen daben neurrixan. Eta bizitza osuan zihar, bentanetan kristala ipintzeko aiñako dirua izan daben familixetan behintzat (leixo, tela entzerau edo tronerekin, kurtiñekin jolastia gatx).

Autobus bidaiarixanak

Oier Gorosabel 2012/07/17 21:57
Geltokixetako bezero habituala nintzanian, internet gauza exotikua zuan, lantokiko ordenagailluan baiño kontsultau ezin zeikiana. Ordu asko, asko eta asko zain egotia suertatzen zuan: transborduak, konbinaziñuak, txartel erosketak... izperringia eta liburua lagun onak zittuan, eta papel zurizko fajo bat, eta boligrafua. Geltokixak izan dittuk, diferentziaz, orri gehixen idatzi izan doten lekua (baten 14 pajinatako karta bat idatzi najuan, letra txiki-txikixakin...).

Estación del Norte, Valencia

Valenciako Norteko Geltokixa. Irudixa: potenciatueconomia

Nere helburua kotxia gero eta gitxiago erabiltzia dok; banajoiak pizkaka pizkaka, baiña ondiok larregittan hartu bihar izaten juat bolantia nere gustorako. Halan be, esango neuke egunen baten lortuko dotela hori kentzia, eta iñora mobidu bihar naizenian, transporte publikuak erabiltzia, antxiñako legez. Ia jubilatzeko ordua baiño lehenago dan, ejem...

Izan be, oin nere gadget guztiekin nabillela, asko gogoratzen nok oin dala 20 urteko autobus biajiekin. Eta batez be geltokixekin, bakotxa bere pertsonalidadiakin.

Goguan jaukat Pontevedrako geltokixa: itxura sobietikozko piso bixak; taberna kutria; “hildako” txakurrak lurrian part botata; enpanada gozuak saltzen zeben dendia; “anbientedun” komuna (joder zelako tabarria emon jestan bigotedun harek, azkenian barrezka amaittu genduan bixok).

Eta lehenago, Valenciako geltoki erraldoi ha, ixa kanpofoballa lakotxia, dana porlana, eskultura haundixan morokua. Hori autobusekua: eze, Valencian ezagutu neban lehelengua trenana izan zuan. Belle epoque, art decó edo ez dakitt zer estilokua: hain politta, eta hain enpanadilla gozuekin (boniatozkuak atunezkuak baiño hobe, hónekin beti bihotzerria).

Bakardade haundiko denpora legez gogoratzen juat hori guztihori, telefono kabinen denporia (mobillez berbetan zoianari kaletik begira geratzen giñanekua). Halan be, desolaziño horrek erakarri be egitten najinduan, eta erakartzen nok ondiok. Geltoki zikiñetan, jente ezezagunen artian, kotxe elegante eta abioietan mobitzen dan jentiangandik hain urriñ... Eta etxakat esplikaziñorik horretarako (Agur ta banoa / ni ez bait naiz hemengoa....).

Tabakuan denporia zuan bebai.Artian autobus barruetan erre zeikian, eta orduantxe jarri juen debekua. Jentiak, halan be, etxuan kasorik egitten. Goguan dakat Eibar-Pontevedra biajian zelakua montau neban, bost lagunek batera zigarrua ixotu zebenian... Eta orduan ez zestan hainbeste molestatzen; oiñ botaguria etortzen jatak asientuen tapizerixia eta tabako usaiñan arteko nahastia gogoratzian.

Ederra aldia gaur egunakin, bai. Segapotuak etxakek segapoto formarik any more: edonun tuiteatzen, edo albistiak ikusten, edo idazten... Asko aldatu dok geltokixetan orduak pasatzeko formia.

Halan be, baakixat hau ez dala unibertsala: sasiaberatsen arteko gauzia bakarrik dok (eta sasiaberastasun hori beheraka joiak, gogoratu). Gaur egunian, hautsa eta lokatza nagusi dirazen errepidietan lehenagoko geltokixak, nere errekuerduetako ordu geldixak, barriro bizitzeko aukera asko egongo dala uste juat. Eta jentiak ondiok kalera urtengo dau lagunen billa (“perdidarik” egin barik). Eta  auzoko umiak lagunen pegorako txirriña joko juek, ia jolastera jaitsiko dan galdetzeko...

Kamiseta bati agurra

Oier Gorosabel 2012/07/12 23:20
1991-2012; eztok marka txarra. Halan be, badakat fondo de armarixuan hori baiño gehixago dakanik (1988 Camden Townen erosittako hori, ehun onekua kontizu, mehetuta bai baiña ondiok zulo bakarra be ez dakana...).


Argazkiak.org | Ràdio Klara © cc-by-sa: txikillana

Honi baiña, allegau jakok jubilaziñorako ordua, eta egun gitxi barru kontainerrian egongo dok. Zalantza barik, nere kamiseta gustukuena. Izan be, hantxe Valencian hasi nintzan irrati asuntuari afiziñua hartzen, Radio Klara sukaldeko radiokasetian entzutzen. Ondo goguan jaukat RIP-en kantuak bertan entzun nittuala estraiñekotz (¡Valencian, bai!), baitta oso deigarrixa egin jataan talde barri baten kantua be: Def Con Dos, “Sigo siendo heterosexual”. Etara kontuak: Ekintza Zuzena aldizkarixa be han ezagutu najuan, Carmen auzoko denda alternatibo moroko baten...

Irratsaiuak erdi ahaztuta jaukadaz onezkero (hogei urte pasau dittuk, eta hórretatik hamabost bat irratigintzan) baiña ondiok gogoratzen jittuadaz “La pinteta rebel” (Panotxa aurkezlia, “La Terminator Rosa” eta beste kolaboratzailliak...), hango kuña kreatibuak – irrati libriak beti diru billa-, edo asteko programaziñua aurkezteko saiua (nik gero erreproduzitzen saiatu nintzana).

Pasau juagu ba, beste pajiña bat.

Volveran los de acartonados cuellos...

Oier Gorosabel 2012/07/07 11:50
...de su balcón las toallas a colgar.

Kuello akartonaueko jente saldua agertu dok kalietan. Udia...

 


Irudixa: 3djuegos

Neguan txamarria aldrebes darabixan jente bera izango dok, kontizu.

Irudixa: Ralph Lauren

Estilo astunezko ariketia

Oier Gorosabel 2012/07/03 11:28
“Mariaren mendea”, Pablo Sastre.

http://www.111akademia.com/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=1013

 

Zeesangoppa. Zumitz onakin egindako liburu txar bat. Edo hori asko esatia bada, neri etxatala gustau. Ondo idatzitta jagok, zelan esan... baiña kostau jata amaitzia.

Lehelengo kontakizuna (Mariaren mendea) ariketa estilistiko eder bat dok, idazlian ahalmenen alarde haundixa. Izan be, ez dok erreza gazte euskaldunberri batek 90 urteko andra goizuetar baten papelian sartu, eta bere barriketaldixa lehelengo pertsonan kontatzia. 90 urteko jentian estiluan dok baiña: eten bako matrakia, gai batetik bestera saltoka, familiako txutxumutxuak noiznahi tartekauta, momentu batzutan harixa galduta, sobreentendido pillua (beraz, ez da ondo ulertzen zer gertatzen dan) eta puntuaziño signo (eta punto y aparte) barik, Luistxori gustatzen etxakon itxura monolitikoko testuan. Idazlian aukeria estilo astuna izan da, eta oso ondo lortu jok: benetan astuna egitten da irakortzeko-ta.

Bigarren kontakizuna (Negua hautsi da) estiloz zihero desbardiña dok. Honi be ariketa trazia hartzen jetsat (begiratizue zelako aldaketak egin neikiazen). Graziak askoz be irakorterrezagua dala, nahiz eta deskribapen paisajistiko-klimatologiko lartxo euki. 60-70 hamarkadan Hegoaldetik Iparraldera iges doian morroi bat, oiñezko biajian zihar izandako bizipenekin (bizipen nahikua korrientiak, bestalde) “barruan” burrukatzen segitzia erabagitzen dabena, eta azkenian bueltau. Planteamiento-nudo-desenlace zaliak garanondako, zeozer falta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017