Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Biaje kontenplatibua

Oier Gorosabel 2012/06/19 23:04
Etorkiñen eta "bertokuen" muga laiñotsua, eta reflexiño kapilarrak.

Autobusian ETB-ra. Aymara-kitxua arpegidun mutikua, gidarixari euskeraz: “Ondarrurako autobusa hartzeko...”. Gidarixa hamengua da baiña ez daki euskeraz; azalpenak gazteleraz emon detsaz, baiña modu onian.

Halan be, ba da ondiok jentia “bertoko” eta “kanpoko” biztanlien arteko erreixia argi-argi markatzeko  zalia dana. Gero ta bihar konplikauagua dake, koittauak.

http://s56.radikal.ru/i151/1003/2d/0465b77c3825.jpg

Eta bidian, ez naiz kapaza gogoratzeko noiz, sustua: ¿ez dot ba ikusten Desireless’eko kantantian itxurako neska bat? Erredios, badakitt 80ko hamarkadia dagola oin modan, baiña... Orduan be etxatan gustatzen “geranixo tiesto” estiloko orrazkeria, oin gitxiago (eta gaiñera barreguria eragitten desta).

Gero makillaje gelan, gauza horripilantiagua (literalki) ondoko asientuan. Imajinau Desireless’eko kantantia, baiña kaskarreko ule luziak goraka kardauta, hatzapar puntak entxufian sartuta lez. ¿Halan ibiltzeko baloria izangok horrek? nik. Baiña ez: orrazteko preparaziñua zan, kontizu, lakia emoteko-edo; gero normal xamar orraztu dabe, “tulipan tiesto” itxuran.

Argentinako arbasuen oihartzunak

Oier Gorosabel 2012/06/18 23:15
“Desierto de piedra”, Hugo Wast.

http://www.argentour.com/images/gaucho_actualidad.jpg

Gautxua mateatzen. Irudixa: argentour

 

Aittitta Hilarion bizimodua hurreratzeko gogoz, ilusiñoz deskubridu neban “Martin Fierro” garbiguneko liburu háren artian. Hainbestetan goretsittako idazlanori zabaltziakin batera, ostera, purrut: bertsotan zan. Eta nik halako alerjixia detsat poesixiari...

Mikroliburuen kolekziño honekin, baiña, sorpresa onak hartzen dihardut: hona beste bat. Eskua motrolloian sartu eta etara doten liburu honek emon destalako Martin Fierruari eskatzen netsana.

Izan be, XX hamarkada hasierako Argentina rurala da hamen agertzen dana, Cordobako pampa ingurukua. Trama melodramatikua kenduta (orduko literaturian modia hori zan, eta maittasun historia pasionalik bako liburua pentsaueziñezkua zan...) estantzia bateko lagunen bizimodua azaltzen dau, jabe eta pioi, erretrato gogoangarrixekin (Midas negoziante ameslarixa, Difunto kapataz alperra...). Abeltzaiñen bizimodua, fristixak harrapatzeko “campeadak” auzolanian, sutondoko ipoiñak... kriolluen dekadentzixia eta etorkiñekingo pikia be modu interesgarrixan azalduta dagoz. Ez da zehazki aittittan bizimodua (ha karreterua zan) baiña harek bere sei hillabeteko biajietan ikusten zittuan parajiak, eta ze jentekin tratuan ibiltzen zan ikusteko balixo dau. Horregaittik eten barik akordatzen nintzan berakin, eta iseko Carmenekin (18 urte bete arte herrixa zapaldu bez, aziendak “carneatzen”...).

Gaiñera, nun eta hamen topau dot nere “hozkirrixen termodinamika” teorixian aldeko azalpen praktikua, osasun didaktikarako erabilliko dotena.

Buruz buru

Oier Gorosabel 2012/06/12 23:17
Lurdes Idoiagakin. Spanielsko erreskaty; PSE-ri bullying kuadrillan; Plaentxiako apopillo etxe ha baiño elastikuagua dan zentso elektorala; Deustoko pake asunto barritzaillia; Frantziako hauteskundietan patinazua (nik). Meriandia: ogi horixak jamoiakin.

Erlatibidadia

Oier Gorosabel 2012/06/11 07:57
"Usaiñ ona" eta "usaiñ txarra" kontzeptuak nahastatzen diran puntuan. Alfa eta omega.

http://www.mcshuibhne.com/wp-content/uploads/2010/03/castelao-dibujo.jpg

Alfonso Rodriguez Castelao parafraseatzen.

I ESZENIA

Hanka-usaiñ higungarrixau nundik jatork???

Cabralestik ekarrittako gaztaia dok.

Ah, barkatu: usaiñ ederra dok orduan. Ipiñi pintxo batzuk meserez...

 

II ESZENIA

Zelako gaztai usaiñ ederra. Etarako dok pizkat probatzeko faborez?

Ez dok gaztaia, nere hanka-usaiña baiño....

YIAAAAARGGGG!!!!!

Babes ditzagun gurdiak?

Oier Gorosabel 2012/06/09 16:15
Broma edo fribolidaderik onartzen ez daben gai bati buruz.

Trena eraso haundixa izan zan dilijentziendako, hain da eze familixa asko bizimodua aurrera etara ezinda geratu ziran. Artian protesta haundixak egin ei ziran, zamaltzain, itzain eta karreteruak gizartian betetzen zeben papel garrantzitsua aldarrikatuta, eta aldaketiakin etorriko zan lanikeza salatzen. Jentia egokittu egin bihar izan zan, jakiña, beste biharleku bat topau.

Hau behiñ eta barriro etortzen jata burura Euskal Prentsa defendidu bihar dala aldarrikatzen danian. Ados, ni be euskaltzalia naiz, baiña... nekez ulertzen dot zergaittik gastau bihar dan hainbeste diru eta indar komunikatzeko forma obsoletuen alde (papelezko izperringia). Hortan biharra egitten daben jentian lanpostuak garrantzitsuak diraz, zer esanik ez; baiña euskerian etorkizuna garrantzi gehixagokua da, nere ustez. Eta, euskalgintzako bihargiñen zoritxarrerako, ez dake zertan lotuta juan bihar.

Be jator, be simple, be zuzen

Oier Gorosabel 2012/06/05 22:03
Batzutan umia eskolarizau izanaz damutzen naiz. ¡Astokeri bakotxeko entzutzen detsat...!

Askotan zuzentasuna sinpliena da. Hamen lau aditz arrotz:

  • Ahal gara
  • Ahal dogu
  • Leikegara
  • Leikedogu

Aditz jator bakarrakin laburbildu leikiazenak:

  • GEINKE.

¿Zelan egiñ berba ondo egitten erakusteko... baiña bestieri zuzentzen ez deiñ ibilli? Izan be, bakotxak ikusiko dau bere etxian zer egiñ, eta nik ez dot nahi gure semia beste umien artian “listillo” moduan agertzia.

Susmua dakat, gaiñera, forma trinko ridikulo hórrek ez ete dirazen Debabarreneko irakasleren batek Lekeittiora ekarritta izango. Igual halako kuadrotxoren bat banatu biharko litzake maisu ta maistren artian, batzuk aditz forma hónek ezagutzen ez badittuez be.

(Minuskulaz ARROTZA, maiuskulaz JATORRA)

  • Ahal naiz – Ahal dot – Leikenaiz – Leikedot - NEIKE
  • (hittanua existitzen ez danez, korrupziñorik ez dago ) HEINKE
  • Ahal da – Ahal dau – Leikeda – Leikedau - LEIKE
  • Ahal gara – Ahal dogu – Leikegara – Leikedogu - GEINKE
  • Ahal zara – Ahal dozu – Leikezara – Leikedozu – ZEINKE
  • Ahal zarie – Ahal dozue – Leikezarie – Leikedozue - ZEINKIE
  • Ahal dira – Ahal dabe – Leikedira – Leikedabe – LEIKIE

¿Ez ete da zatixa errezago?

Gai berakin lotuta, ez dakitt nundik ete datorren egunak kontau biharrian “luak” kontatzeko ohittura ergel hori. Bixar barixakua, 3 urteko ikaskide guztiak Mendexako basarri batera juango dira txango, gehixenak bizitzan estraiñekotz: ba astelehenetik dakagu Niko aztorauta, “lau lo” egin eta gero izango dala, “hiru lo” falta dirazela, “lo bi” egin eta orduantxe juango dirala...

Nik ez dakitt euskal ikasliei urrittasun psikikua presuponidu egitten jaken, edo... baiña ez dakitt zeiñi jakiñarazi biharko litxakixon edade horrekin be umiak kapazak dirazela “bixar, etzi eta etzidamu” kontzeptuak bereizten, baitta egunak (ez luak) zenbatzen be, eta gehixago esango neuke, asteko egun bakotxan izenaz konsziente izateko be.

Umiak tontotzat hartzeko joeria oso zabalduta dago.

¿A que bai?

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017