Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bodegoittik hartu gura duana

Oier Gorosabel 2012/05/22 23:06
“Gauza guztiak”, Rafa Egiguren.

image

Zhuang Zi. Irudixa: eastday

 Benetan lilluragarrixa dok Txina, bere alde ulertueziñak eta guzti. Ezagun dok idazliak kontatzen dabena baiño gehixago barneratu dittuala hango “gauzak” (ezin gehixago zehaztu). Horrengaittik izango dok liburuan ordena, olerkixen txatala eta kontakizunana erdibanatuta egotia, kontakizunak sekulan ez izatia pajina bat baiño gehixagokuak... Parakaidisten istorixa guztietan legez, identifikauta sentitzen nok eta kuriosidadez betetako begixak ikusten dabena nik bebai ikusten juat. Olerkixekiko dakaten ezin-dijestiñuak liburu erdixa ohostu jestak baiña, eta beraz ezin esan liburuak engantxau-engantxau nabenik, baiña tira, Egigurenek prestau daben bodegoian helburua hori be ez zalakuan najagok: gehixago jabik bere buruandako idazten. Eta hor, leihatillatik begira gagozenok, bakotxak bere moduko gauza ederrak ikusten jittuagu. Esate baterako, olerkixen zatixan agertzen zan mikoroipoin hau, kristo aurreko IV gizaldixan idatzittakua (hau da, hamen Moru, Arrola, Intxur, Maidalenan bizi giñanian):

 “Gizon hura, bere itzalarekin izututa, bere oinatzekin amorratuta, korrika zihoan ihesi. Zenbat eta urrats gehiago egin, orduan eta oinatz gehiago uzten zituen bidean. Are azkarrago egin zuen korrika, baina ezin zuen bere itzala atzean utzi. Ez zen, hala ere, okerraz jabetu eta, atsedenik gabe korrika, hil egin zen indarrak galduta. Gizajoak ez zekien itzala itzalean itzali egiten dela; geldi dagoenak ez duela oinatzik uzten.

Zhuang zi

Yo soy aquel (Ni naiz)

Oier Gorosabel 2012/05/18 20:55
Azkenian armarixotik urtetzia erabagi dot. Bai: nere benetako izaeria ezkutatzen ibilli naiz denpora askuan, lapurra legez nere eguneroko jarduna erakusteko lotsaz. Baiña beste pertsona asko egoera berian dagozela jakinda, agerixan geratzia pentsau dot. Eta erabagixak ez daka atzera bueltarik...

Ni naiz

pekorotz zikinen iturri garbiak

aurkitu nahi dituen guraso tristea.

Ni naiz

kaleetan zehar neguko eguzkitan

papelak pegatzen dijoan gizon bakartia.

Ni naiz

pazientziarik gabe gelditzen ari den

morroi burugogorra,

ni naiz

txakur jabe guztiak kixkali nahi dituen

bihotz iheskorra.

Ez zaidazu galdetu mokordo ilun guztien

arduradun gordea,

nora ote dijoan zantar aldakorrak

daraman bidea.

Lara lara lara laralala...

(Hannibal Lete)

 

Bai, Lekeittioko kalietan zihar hónek papelok pekorotzen gaiñian pegatzen ibiltzen dana... neu naiz.

 

Argazkiak.org | Yo soy aquel (c) cc-by-sa: txikillana

 

Arazua semia eskolan hasi zanian etorri zan, zelan ez. Hau da: aurretik be etxatan gustatzen baiña, tira, sufridu be ez neban asko egitten txakurren kakekin. Baiña... burditxuak kurpilletan eta umiak zapatetan erregalo higungarrixak ekartzen hasi jatazenian... zeozer egitteko gogua etorri jatan.

Lehelengo pausua obserbatzia izan zan: pasiuetan lurrera gehixago begiratzen hasi nintzanian, txakur pekorotz kopuru altuakin harrittu nintzan. Zer gertatzen zan ¿lau hankakuak kaka gehixago egitten hasi zirala? Ez, jakiña: lehengo beste egongo zan, baiña ordurarte konturatu bez. Eta ez da atzo goizko arazua kontizu; Tijuana in Bluen denporetatik bai, barrena.

Gero, eginbiharrekuari bueltak emoten hasi nintzan. Lehelengo erantzun biszerala (txakurrak enbenenatzia), pentsatziakin batera baztartu neban: ¿ze kulpa izango dau ba txakur koittauak ganorabako jabia izatiangaittik?. Foro honetan be eztabaidia zabaldu neban, ideiak hartzeko. Eta azkenian, argittasun momentu baten, zera okurridu jatan: papeltxo batzuk inprimitzia, mezu motz eta zuzenakin, gorotzen gaiñian pegatzeko. Etxetik eskolara bakarrik (egunian hirutan egitten doten bidia), nahiz eta iñoiz pegau izan doten hortik aparte be.

Tira, badira bost-sei bat hille bihar horretan hasi nintzanetik eta lehelengo baloraziñua egitteko momentua da: oso eragin positibua. ¿Zertan igartzen doten? Ba hara: nik karteltxuak zortziña inprimitzen badittudaz (folio reziklauak, calidad “borrador”), hasieran lau bat egun bihar izaten nittuan poltsikua hustutzeko. Ba oiñ asko be gehixago irauten deste, azken remesiak hiru aste bai, pekorotz gitxiago egoten dan seiñale argixa.

Dzingua dendakuen gaurko esperientzia urinario honek bultzatu nau equincha zehe hau aldarrikatzera, iñok errepikatzia nahi badau be. Eskerrikasko ba eurei animatziangaittik, beti izaten da osasungarri armarixotik urtetzia-eta.

Aittitta-loibak Otsagabian

Oier Gorosabel 2012/05/15 11:51
Eskerrikasko, Patxi Lurrari konpartitziangaittik; eta Zaraitzu ibarrekuei, halako gauzatxuak etorkizunerako jaso zittuezelako.

 

Aittitta Akilinon denporako best-sellerra

Oier Gorosabel 2012/05/15 07:50
"La isla misteriosa" , Jules Verne

File:Ile Mysterieuse 41.jpg

Trilogixian azken alia (bigarrena irakorrixa jaukat, “Veinte mil leguas...”, eta lehelengua falta, “Los hijos del capitán Grant”). Ondo amueblauta jeukan burua Julesek, bai horixe: kasu honetan liburua gizakixan adimenari gorazarre haundixa da, Cyrus Smith injeniarixan pertsonifikauta. Harek giduatuta, Hego Pazifikoko ugarte isolatu eta basatixan jausten dan naufrago taldiak zibilizaziño txiki bat eregitzen jok, zerotik hasitta Atxeki honekin, idazliak naturaleziari etara leikixon etekiña azaltzen dau, ariketa zientifiko interesgarrixan: kazia eta peskia (esku hutsezkua, eta tresnekin); animali basatixen hezkuntzia; azterketa geologikua eta mineralen bereizketia; igeltseritzia eta ontzigintzia; botanika medizinala; astronomia eta geoposizionamentua; kimikia eta metalurgixia (oiñarrizkua eta aurreratua); ehungintzia; otzaragintzia; itxasontzigintzia; kristalgintzia... Hauxe dok liburuan funtsa, helburu nagusixa eta parterik onena; hortik aurrera lizentzia literarixo majuak hartzen jittuk (zentzu txarrian) baiña helburu didaktikua sobran betetzen dabenez, barkatzeko morokuak diraz.

Hori bai, gaur egunian etxakixat halako libururik haiñ errez argitarauko litzakenik, kontuan hartuta nitroglizerinia eta bestelako gai inflamable eta explosibuak fabrikatzeko azalpen basikuak sano-sano emoten dittuala Verne jaunak.

Nemo kapitain aguretuan nundik-norakuak jakitziak be suspense ona emoten jetsak nobeliari; Jules aluak etxok azken hogetamar pajinetaraiñok argitzen islako misterixua... (718 pajinatako ladrillua izanda).


Herrialde bananerua ("Menos samba e mais traballar")

Oier Gorosabel 2012/05/13 23:46
Iriarte, Arzak eta Dolosor kazetarixekin, Benja Atutxa eta Lourdes Idoiaga gonbidatuekin. Jone Goirizelaiari elkarrizketia (Bateragune egoeria, Cabacas primizia); ekonomia txungua (rezesiñua, finantza moldaketak), EAJ eta PSOEko jauntxuak lehendakarigai billa. Meriandarako: kruasantxuak txakaz beteta.

Bajo eta baterixa hipnotikuak

Oier Gorosabel 2012/05/12 23:48
Hipnotizauta geratzen nok baju eta baterixen base ritmikuekin, indartsu eta orijinalak dirazenian. Oso gauza basikua dok, etxakixat, nere zelulen resonantzia frekuentzixiakin sintonizatzen dabelako-edo... Gaztetako musika erreproduktore kaskarrekin ezin zuan asko igarri, baiña gerora automobillian-eta, bolumen eta bafle egokixekin, benetako gozamena hartu izan juat hainbeste kantu entzunda.

Musika hizkeria ondo menderatzen ez dotenez, adibide batzukin azalduko juat gehixen gustatzen jatan bajo-baterixa estilua:

Heaven on their minds (Jesus Christ Superstar, 1970). Adibide bat dok, baiña disko osua ipiñi ahal izango neuke. Kasu honetan intereseko partia intro orkestalan ostian dator, 1:13tik aurrera. Kantuan, oker ez banago, Murray Head.

 

Hormigón, mujeres y alcohol (Arañando la ciudad, 1981). Azken urtietako billakaera pertsonala alde batera lagata, Ramoncinek oso musika ona egin izan dok, nere gusturako. Eta, nahiz eta bajo-baterixa jokuan ez da asko nabarmendu izan, neretako kantu hau apartekua dok zentzu horretan.

 

Bachen organokuak, biharbada ezagunena Tocata eta Fuga Re menorrian (XVIII gizaldixa). Organoko musikan perkusiñorik ez, baiña garrantzi haundixa jajek azpiko doiñuak, esango neuke ´gizakixan entzumenan azpittik be zabaltzen dirazela.

 

Black Country Rock (The man who sold the world, 1970). David Bowiek sasoi hortan be ezaugarri hónetako makiñatxo bat kantu emon zittuan.

 

Bajo-baterixa lineia landuta daken kantuok behiñ eta barriro entzutzia gustatzen jatak, izan be, bigarren planuan egotian belarrixa nahikua zorroztu egin bihar izaten dok ñabardura guztietaz jabetzeko. Goiko adibidiekin ikusten danez, leku eta estilo oso desbardiñetan topau jittuadaz gustoko base ritmikuak, eta bizitzan zihar –normala dan moduan- nere zaletasunak juan eta etorrixan ibilli dittuk, oiñ talde batekin, harekin aspertu eta hurrengo bat gero... Halan be, bada erreferentzia bat ezagutu nebanetik modu permanentian geratu jatana disko entzunenen artian: Itoizen lehelengo diskua (1976). Zihetzago esanda, bajistía eta tanbolintterua píeza bittan luzitzen dittuk bereziki, Hilzori I eta Hilzori II izenekuetan.

 

 

 

Iñoiz esan juat eibarrespaziuan: neretako ohore haundixa izan zan Estanis Osinalde ezagutzia, disko horretako baterixa jotzaillia (gero beste bat sartu zan bere partez, eta taldian sonidúa be asko aldatu zan). Bere azken bi-hiru urtietan sarri tratau najuan, eta iñoiz sasoi hartako gauzak komentatzen genduzen arren, sekulan ez netsan esan disko harek eragitten destan estado hipnotikuan arduradunak bera eta Foisis jauna izan zirala. Hamen idatzitta geratu dedilla, gitxienez.

The popabistero experience

Oier Gorosabel 2012/05/11 08:00
Faltan botatzen juat, bai, atxetara juan eta eguzkittan narru gorrittan ibiltzia. Oin dala lau urterarte gauza arrunta zuan neretako; udan, astian pare bat bidar atxetara jaitsi, dzanga uretara, eguzkittan sikatu.... urte asko pasau jittuadaz halan, toallarik be erabilli barik. Egixa esan, taparroi barik ibiltzian erosotasuna ezagutu nebanetik nekez zapaldu juat nik hondarrik.

 

Argazkiak.org | Barran popabistero © cc-by-sa: txikillana

 

 19 bat urte izango najittuan afiziñua hartu netsanian, iñok ezagutzen ez ninduan lekuan. Aurretik ba najekixan jentia billutsik ibiltzen zala, baiña gauza exotiko eta debekatua zuan, goguan dakat nerabezaruan atxetan topau genduzen neska gazte bixak (¡haxe shocka! eta zin dagit ez giñala horretara juan). Galiziara juan giñuan Ernesto eta bixok, 1992ko “V Sanguinarioko” urte hartan. Eta bueno, festarik festa, jipi girua nagusi... naturalena zuan, esfortzu barik etorri zan. Mogorren, kala baten tipo bakarti harekin koinzididu genduanian izango zuan. Eta Ons isletara juan giñanian, Chan da Polvora akanpada gune libre hartan, tira, natural hartzeko ahalegiñak egiñ baiña pizkat kostau be egitten jataan hasieran hainbeste edertasunekin ez aztoratzia (gero usau nintzuan, biharko, dakaten biharra eukitta gaiñera).

 Harrezkero, hamen inguruan be aukerak billau eta Lekeittio-Ondarru arteko lekuak aprobetxatzia etorri zuan: Moku, Saturraran, Zazpi Plaiak, Ogeia... Orduan amaittu zuan Karraspixoko kuadrillian leku fijora juatiana, artian ez ninduan erakartzen, taparroi bustixakin koskabilluak beratzen egon bihar hori...

 Denpora asko pasau juat halan, hamazortzi urte bai: itxasora gitxi juan, baiña juatekotan atxetara edo popabisteruen lekura. Umiak jaixotzen hasi jakuzenian amaittu jatan ipurdixa baltzitziana, badira lau urte. Hasieran pentsatzen najuan laster bueltauko nintzala, baiña oiñ dudak hasi jataz: umiekin atxetara seguridade minimoz juateko moduan egon arte, bost-sei urte pasauko dittuk; ordurako, euren lagunekin ibilli nahiko juek –eta euren lagunak ez dittuk atxetara juango-; eta iñoiz atxetara juateko gogua etortzen bajake, bakarrik nahiko dittuk juan eta ez gurekin... Txilibito eta txirulen artian, 60 urtetara allegau neike errez, eta batek jakik ordurako ze egoera fisikotan egongo naizen... baiña tira, egindakuak eginda urte polittak pasau jittuadaz popabistan, eta hor dagok hori.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017