Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Umiak labañekin

Oier Gorosabel 2012/12/27 08:10
Ondo konektatzen dot Lopezekin: foballaz edo egualdixaz berbarik egitten ez daben pertsonak asko estimatzen jittuadaz nik; baitta isilik lasai egoten dakixenak be.

Oin dala urte pare bat kontautako gauza batekin askotan gogoratzen nok. Lopez Izozkiak dendetako mantekero nagusixa dan lagun hau sarri egoten zuan umetan Cantabrian (familixia hangua dok berez). Herri txiki haren izena etxuat gogoratzen, baiña egixa esanda ez detsa asko ardura: Lopezen izekok erakutsittako jakindurixiak eta zentzunak bardin-bardin balixo dabelako munduko edozein partetarako. Bereziki umiak elbarritzat hartzen daben gizartiotarako.

Mundu urbanotik etorrittako beraneante txiki haren kargua hartu zebanian, izekon lehelengo eginbiharrekua labañia emotia izan zuan.

¿Labañia zetako? berak, ondoko herriko gazte bigurrixengandik defenditzeko izango zalakuan, edo mendiko azken hartzen erasuen pentsamenduan, dardarez. Bai, labañia. Sekulan ezin lajeikek jakin zer suertauko dan, eta labañiak edozein apurotatik etarako hau: sokia ebagi biharra, ogixa zabaltzia, makillari puntia etaratzia nahiz ugartutako potia askatzia; beti komeni dok labañia aldian izatia.

Lehendik be usaiña hartuta ajnenguan, baiña Lopezen izekon aholkua entzunda konbentzimendu totala etorri jataan: umiak babestu nahixan, ergeldu egitten doguz. Herri txikiko umiandako, gaztetandik, bere buruan jabe izaten erakusten jakok gurasuengandik banatzeko momentua prestatzen. “Lehelengo mundutarrak”, barriz, umetzarua mailla erridikuluetaraiñok luzatzen juagu (nun dago gaur ¿35 urtetan?), algodoi sinboliko eta errealetan mantendutako inutilla.

¿Ez ete dok hobia umiak labaña zorrotzak gure bistan erabiltzen ikastia txikittatik? Beti gaillu kamutsekin ibillitta, ez dittuk zaurittuko ez: baiña halan erremintta zorrotzak bere kontura erabiltzen ikastera kondenatzen jittuagu. Komunian... toki illunetan... lokaletan... neretako askoz be arriskutsuagua eta, batez be, kontrolau eziñezkua.

Bardin esan lajeikek suakin. Bardin edo gehixago, suakin norbere buruari min egittiaz aparte inzendiua be eragin leikialako.

(Oharra: hau kultur tekniko enrollauen batek irakorri ezkeriok, ez mesedez sartu datorren ikasturteko Agenda Kulturalian “Sua egitteko tallarrak”, edo “Ikasi labaña zorrotza erabiltzen” moduko aisialdi aktibidaderik. Ez, ez da hori esaten nabillena)

Hegoafrikarako aperitifa

Oier Gorosabel 2012/12/25 20:53
“La historia de mi hijo”, Nadine Gordimer.

 

http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1314795286/18_hegoafrika_hizkuntzak.jpg

Hego Afrika herri zihero ezezaguna zuan neretako, eta horregaittik interesau jatak gehixen liburu hau. Familia batek epeltasunetik militantziara egitten daben progresiñuan barruan, nerabien izaera konfliktibuan esploraziñuan, andra afrikaner ezkertiarrak eta beste andra baltz tradizionalistiak gizon berakin daken harremana explorauaz (ikuspegi feministatik, esango najeukek)... apartheid aruan amaierian erretrato erreal antzeko bat egitten deskualako idazliak. Oiñ arte ezer gitxi najekixan Hego Afrikan gaiñian: “pata pata”, Mandela, Transvaal-boerrak-diamantiak, HIES-a eta “el gimijó (Yoana)” elementuez osatutako entsalada superfiziala baiño ez (Euskal Herrixa paella, flamenko eta harrijasotzailliekin asoziau leikian modura). Oiñ pizkat gehitxuago jakixat. Barriro be, deigarrixa egitten jatak zelako gitxi dakigun munduko hainbat historia interesgarriri buruz, EEBB-etako edozein konflikto txiki zitz eta mitz ezagutzen dogun artian (zine eta liburuen bittartez).

Gabon kanten kontura

Oier Gorosabel 2012/12/24 09:33
Tolerantzixia, beti, bestiak praktikau biharreko birtudia izaten da-eta.

Aste honetan eskolumiak gabon kantuen erakustaldixa egin deskue. Euren artian Suleyman, Olimatu, Ismail, Aissa, Mustafa... normal-normal erlijiño asiatiko horren kondairak kantatzen.

Lojikua egin jatak pentsatzia: ¿zelan hartuko genduke guk herri islamiko baten biziko bagiña eta gure umiak entzungo bagenduz:

  • “Ai hau gabaren zoragarria / Mohamed jaio da La Mekan...”
  • “Kanta dezagun denok, hau da egun alaia / Mohamed piztu da eta, kanta inch allah...”
  • “Olentzero (...) aditu duenian / Allah sasi baten agertu dala / lasterka etorri da / berri ematera”

Kaka fraketan egingo leukie askok, gure umiak jihad-era bideratuta ikusitta. Fundamentalistak, integristak, mediebalak... eta halakuak urtengo jakuzen, gitxienez. Tolerantzixia, beti, bestiak praktikau biharreko birtudia izaten da-eta.

Azpimarra, puntu eta amaiera.

Oier Gorosabel 2012/12/23 21:26
Azken Azpimarra kolaboraziñua, Alicia Aleman eta Rikardo Arregikin. “Baktuna” aldaketan, Mas Catalunyako lehendakari barrixa; Aurore Martin kasua; Baionako forua vs. Legebiltzarra(k); Urkijo txakurran txixa-parrastadia horman (Txillardegin harira); Nafarroako lege urraketak eta ustelkerixa kasuak; Rikardon liburu barrixa, “Bitan esan beharra”. Meriandia: ogixa txorixuakin.

3 urte izan dittuk ETB-ko kolaboratzaille moduan. Deittu zestenian, zalantzia najeukan ia zer aportau neikixon nik eztabaida politiko bati, eguneko aktualidadiari ezin lotuago (etxaukat telebisiñorik, etxuat normalian izperringirik irakortzen). Nere ikuspuntua interesgarrixa izango zala insistidu jesten, eta baietz esan neban: azken fiñian, parakaidista baten ikuspuntua interesgarrixa izaten dok (extralurtarra, azken saio honetan aittatzen doten lez). Ni behintzat pozik egon nok, guztiz libre nahi izan doten guztia esateko. Eskerrikasko kamara aurre eta atzian egon zarien guztiei.

Ah, eta zalantzarik balego (estudiuan katxondeuan ibilli gaittuk honen kontura): ez dot alde egin Patxi Torpezek Muskulluri egindako botere traspasua dala eta. Dakizuenez Oier Gorosabel fisioterapeutia be ba naiz, eta biharreko txanda aldaketia izan dot, Azpimarra grabatzen dan ordutegixakin bateratu ezin leikiana...

Kartzeleruei koskabilluak miazkatziaz

Oier Gorosabel 2012/12/17 20:35
Asfixiatu nahi bazaittue, ixotu imajinaziñua.

http://eibar.org/blogak/orakulua/images/img_109

Seme zaharrenak hartu barri daben muletillia erabillitta, “Eerra marka!”. Al-Jazirako preso politikuei ipiñi detsen gabonetako arauangaittik najabik, postalak euskeraz ezin idaztiana. Biharbada umorez hartzia be ez litzakek txarra izango, kartzeleruei koskabilluak miazkatze aldera (hori baiño ariketa gozuagorik ez najuan topau nik, kunda eta kunda artian). Goguan dakadaz instantzia barrokoen borroka, edo baldintzapeko askatasunian egon giñan arteko “Arriba España!” atsotitza sistematikoki erabiltzen genduala, gure telefono berbetak entzutzen ziharduan funtzionariua goguan...

Guayanako kartzeletan

Oier Gorosabel 2012/12/09 13:01
“Papillon”, Henri Charriere

 

Indar ikustezin batek mobidu jestan eskua, Amaren kooperatibako arasetik liburu honetarutz. Nahiz eta nik kurtsillo bat baiño ez doten egin, eta gizon honek karreria eta masterra... nahiz eta bardiñak ez izan Frantziak 1930 hamarkadan zerabixazen kartzela irizpidiak eta oinguak... Guayanako presondegi konplexuko bizimoduan kontakizunak nere barruko fibrekin resonau jok lehelengo pajinatik. Uste eze porlan eta altzairuan arteko sasibizimoduan hainbeste gauza unibertsalak dirala: preso-zaindarixen zittalkerixia (“kabo” maillara igotako gatibuak)... fantasien bittartez ustelkerixatik iges egitten saiatzia (pasarte batzuk ahozabalik laga nabe, Basaurin idatzi nittuanak gogoratuta)... presuen arteko hausteziñezko elkartasuna (eta lehia)...  isolamenduan ez zoratzeko errutina/meditaziñuak garatzia –astietan, hillietan, urtietan-...

Kontakizun oso espontaneua dok, urtietara idatzitta; beste preso ohi batek lekukotasuna idatzi zebala jakinda, eskolako 13 kuadernotan eskuz idatzi ei juan Charrierek, takada baten. Gauzak leunduko jittuan kontizu –bera eta bere lagunak aingeru zerutiarrak be emoten juek batzutan, ez da ulertzen zertan zeguazen kartzelan- baiña egixa dok kartzelan, egin dozuna laster geratzen dala ahaztuta, eguneroko kezkia bizidunen hillobixan bizirautia bihurtzen danian.

Begixak eta entzumena, ezin bat eginda

Oier Gorosabel 2012/12/03 14:25
Paradoxa audiobisuala ETB-n, lehengunian.

Bilboko Radio Euskadiko pezeria. Irudixa: lalistadelafm

ETB-ra juaten naizenian 18.30ak aldia izaten dok eta jentia erretiradan harrapatzen juat. Giro lasai xamarra egoten dok, eta zer esanik bez 20.00etan alde egitten dotenian. Aurreko baten, gaiñera, gehixago itxaitzia tokau jataan; Carlos Prieto eta Jon Fernandez bioespeleologuekin geratuta najenguan bertan momorroz betetako kajia emoteko, eta txarto kalkulau najuan ordua. Horretara, ixa ordubete pasau najuan han, egonian.

Radio Euskadiko pezeren aurreko jarrilekuetan apalankau nintzuan. Gonbidatu gelatik ohostutako bost izperringiak irakortzen niharduala, Graffitiko tipua ikusten najuan, Juan Carlos de Rojo, bestetan be ikusi izan dotena; momentu baten Roge Blasco be sartu zuan, bere saioko iragarpena egittera edo. Baiña halako baten 20.00ak jota albistegixetakuak sartu ziranian, sorpresia.

Izan be, Rojo eta Blasco, bixak 50 bat urteko morroi beteranuak dittuk, arreglao pero informal itxurako rockero zaharrak. Eta albistegixetako jentia, telebistako eragiña izango dok, abots zolizko busto parlante heldu xamar repeinau modura imajinatzen najittuan. Ez behinzat hárek neska-mutiko kamisetadun bixen itxurakorik, ikasgelatik urten barri itxuriakin... Bistan nekana eta bozgorailluetatik entzutzen niharduan abots ezagunak ezin bat egin nere garunian.

Gustau jataan paradojia. KTB-ko estudixuan egon nintzaneko bat gogorarazi jestan, albistegixa aurkezten zeban gizona: gerrittik gora trajez eta arpegixa Bette Davis baiño makillaje gehixagokin... ¡eta gerrittik behera txandala eta etxeko zapatillak!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017