Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Harraskian gidoia eta PD oharrak

Oier Gorosabel 2012/10/31 20:35
"XX gizaldiko harraska bat" dokumentalari (National Zaharreologic) eransteko.

http://www.bergarakoeuskara.net/sites/default/files/photo/2006/04/168234_461.jpg

Argazkixa: Asier Sarasua

Hau da lehenguneko ikusentzunezko ganberradarako erabilli neban gidoia.

Oin dala 50 urte, etxe korrientietan elektrogaillu gitxi egoten zirazen. Lehelenguak radixuak izango zirala esango neuke; artian jatekua freskeran freskatzen zan, sukaldian egurra erretzen zan... etxietako “argi indarra”, izenak ondo diñuan lez, batez be argittasuna emoteko erabiltzen zan. Geletan bonbilla ahul batzu baiño ez, eta asko jota entxufe bana. Orduan bihar izaten zan potentzixiak eta gaurkuak ez dake zerikusirik.

Lehelengo erropa-garbigailluak be, oinguekin alde haundixa zeken. Nik Lekeittioko etxian ezagututako lehelengua obrakua zan: harraskia (literala: harriz egindako askia) eta lixiba-potzua, dana bat. 1995 inguruan desagertu zan, sukalde guztiko obria egin genduanian (sukalde “ekonomikua” be batera kendu zan). Halan be, ondo gogoratzen dot zelan izaten zan erropia garbitzeko prozesua, edo neri tokatzen jatan partia, behintzat (izan be, oiñ baiño gauza konplikauagua zanez amak bestion laguntzia bihar izaten zeban).

1. Erropia beratzia, irabixatzia eta aklaratzia; hau ez dot oso ondo gogoratzen, amak egitten zebalako. Goguan dakaten bakarra, lixiba-potzu ertzetik erropia bueltaka ikustia da; eta amak batzutan botatako maldiziñuak, hariren bat tiratu eta erropia tarratatzen zebanian.

2. Palangana haundi haundi baten hartzen zan erropa guztia; eta harraskan ahal zanik eta ur gehixen kendu eta gero, sekadorara eruaten zan.

3. Sekadoria aparteko elektrogaillua zan. Erropia zilindro bertikal baten zentrifugatzen zeban, ura tutu batetik botata. Azpixan palangania ipiñi bihar izaten zan ur hori hartzeko. Sekadoriak kriston lokomotora-hotsa etaratzen zeban, dardar haundixakin: pertsona bat jarri bihar izaten zan gaiñian, aparatua sukaldetik zihar “iges” ez egitteko. Hau ondo gogoratzen dot, gaiñian jarrittako hori ni neu izaten nintzalako, askotan.

Halan be, amari entzunda ba dakitt sekadora elektrikua etorri baiño lehen erropia rodillo batzutan prentsau bihar izaten zala, ura kentzeko.

Oin dala hille batzu etxez aldatu giñan, eta sorpresia: harraska zaharra daka, lixiba-potzu eta guzti. Gaur egunian “desaktibauta” dago; labadora bat ipiñi detse onduan, eta lehenguan ur-bajadia eta argi-indarra hara desbiderauta dagoz (motorra be han dago). Halan be, harraskian egitturia oso-osorik dago:

-         Katxarruen aska haundixa, inklinaziño txikixakin (ez asko; egunero garbittu bihar izaten da, lizundu ez deiñ).

-         Eskumaldian, lixiba-potzua bere tapiakin, itxitta dagonian enzimera modura oso erabilgarrixa dana. Honen gaiñian, eskumako paretan, jaboia eta estropajuandako portzelanazko apaltxua, gaur egunian katxarruetarako baiña lehen erropetarako be leku aproposian.

-         Marmolezko lajia ezkerrera mobiduta, katxarruen askian bi herenak tapauta geratzen dira, heren bat agerixan (bertan erropa bustixa sartuko zan kontizu).

-         Lixiba-potzua bera katxarruen askia baiño estuagua da, eta pare bat bidar sakonagua; ezkerreko paretan barrenian, gomazko erroberia. Hormako interruptor bati eraginda (oiñ kenduta dago) bueltaka hasten zan piezihau, beratzen jarrittako erropia irabixatzeko. Han bertan aklaratzen zan gero, ur aldaketak eginda.

-         Asken alturia, lehengo etxekoandrena da; nik 1,78 m dakadaz eta “postura del guerrero” praktikatzen dot egunero. Onura terapeutiko asko dakaz, eta gaitzerdi.

-         Harraskian aurria estaltzen daben lajan eskumaldian, hargiñan markia dago: “Alberdi” irakortzen da, gubillez grabautako letretan.

Ez dakitt noizkuak izango dirazen mota honetako askak (hónek etxiok, Antiguako Ama nahiz San Inaziokuak, 1950 ingurukuak diraz), baiña interesgarrixa izango litzake Alberdi iraltsero horren barri izatia, eta antxiñako etxien elemento korriente hónen lekukotasuna jasotzia.

Egixa esanda etxerako ez da gauzarik praktikuena (alturia, garbittasuna, alperriko lixiba-potzua...) baiña lehelengo labadorak dokumentatzeko behintzat balixo izan desku. Ba da zeozer.

 

Eta hau post datia:

Amakin egon nintzan hurrenguan, Alberdi horren barri emon zestan: idearik bez, berak ez dau ezagutzen eta Lekeittioko etxia erosi zebenian hala zetorren “de serie”.

Ezkondu eta hasieran (1956 inguruan) amama Inesenian egon ziran bizi izaten (Isasixan), eta gero Mekolan etxia erosi zebenian, erropia askan garbittu bihar izaten zan; eta gero rodilluekin eskurridu. Gero erosi zeben zentrifugadoria. Eta labadoria erosi zebenian, zentrifugadoriori Lekeittiora ekarri zeben (pentsatzen dot aurretik hamen be rodilluekin eskurriduko zebela).

 

Eta ondiok post post data bat:

Twitterren emon neban honen barri, baiña esakera zaharrak diñuanez "txioa haizeak daroa", beraz hamen argitaratuko dot. Txarlak, kuelak, tiñak, suanak, tremixak, erranteak... aintziñako lixibiari buruzko ikerketa etnografiko bat dakazue hamen. Kantabrian egindakua da, baiña Euskalherrixari aplikablia %95an.

 

Txarlak, kuelak, tiñak, suanak, tremixak, erranteak... aintziñako lixibiari buruzko ikerketa etnografikuan

King Putreak & The Vientre

Oier Gorosabel 2012/10/27 08:46
"Buitre no come alpiste" diskuan gabeko entzutaldi batetik etorrittako burutaziñuak.

Disko erostaille amorratu bat (izan) nok ni, 17 bat urte nittuanetik. Goguan jakat Valenciara juan nintzanekua, binilozko sodoma eta gomorra hartara –oi ene ikasle aurrezkixak-. Baiña beti hogei urte lehenagoko diskuak, ez pentsau; ofertakuak. Eibarren “Klaxon” (¿) disko dendia gogoratzen juat, Maria Angelan. Eta Lekeittion “Kaya” zabaldu zebenian be, CD formatua gora-goraka zebixala, zenbat dozena disko erosi najittuan 600, 700, 800 pezetatan –merke baiño merkiago, ordurako- tartian gaur egunian onartueziñezko portadiau dakana:

http://ec2.images-amazon.com/images/I/51dxd8tNQwL._SS500_.jpg

Hor jakadaz binilo guztiak, ondiok: petroleua agortzen danian konbustible moduan erabiltzeko igual. Gaiñera erosi ostian be gehixago etorri jataaz, lagun edo senidien etxietako “garbiketetatik”.

Binilo asko jakadaz, bai; baiña CD-iak gehixago. Eta azkenaldixan pizkat kezkatuta be ba najabik. Izan be, kotxian musikia entzutzia asko gustatzen jatak, bolumen altuan, bakarrik noianian: baiña disko bat aukeratu nahi dotenian, kolumnak eta kolumnak eta kolumnak begiratu arren etxuat ezer hartzen. ¡Disko guztiekin aspertuta najagok! Eta onezkero etxagozak gauzak disko asko erosteko. Outlet gitxi. Horregaittik azkenian gehixenetan radixua entzutzen amaitzen juat.

Baiña... salbuespenak jagozak. Aurrekoz aittatu najuan bat: Canovas, Rodrigo, Adolfo, Guzman eta konpañia. Beste bat, “Buitre no come alpiste” diskua dok (King Putreak & The Vientre, 2000).

Talde hau 2001 inguruan ikusiko najuan, etxuat ondo gogoratzen: Sanjuanetan izango zuan, Alfako barruko patixuan, txoznetarako zabaltzen zanian-edo. Ahozabalik geratu nintzuan, eta musikiangaittik bakarrik (ordurako ez najuan estupefaziente asko hartzen); hurrengo egunetan Kilikoloko Jokini diskua ohostu najetsan grabatzeko. Joder, onezkero 11 urte; denporia bizkor pasatzen dok gero.

Disko hau kotxian entzutzen juat, batez be: bolumen altuan entzunda igartzen dok-eta sonidu teknikuan bihar fiña, instrumento bakotxan ñabardurak oso ondo erakusten dabena.

Lehelengo kantua “La gira” da, eta ez alperrik: biribillena dok nere ustez. Taldian aurkezpena dok, modu tradizionalian (Tijuana in blue, Rock de Cicatriz, Distorsion...), funambulisten musika inkietantia eta motozerra itxurako gitarren “break” artian. Eta Kike Turronen kantatzeko formia ikaragarri gustatzen jatak: gaztelera jorixa, ebakera gardena, eta modulaziño sujerentia.

Nik etxakat Kike Babas eta Kike Turron taldeburu bizefaluen barri askorik; baiña ezagun dok Euskalherrixan harremanen bat euki, ba dakela. Hasi bixen taldian izenetik, eta segi Francis Diez eta Aurora Beltranekin egindako duetuekin.

Lehelengo duetuak “Miel y morralla” jaukak izena (“King Putreak” taldiakin), eta joko entretenigarrixa egitten juek Babasek eta Doctor Deseoko kantarixak, Madrilleko eta Bilboko kaleko munduen alderaketia eginda.

Bigarrena “Clencha” dok (“The Vientre” taldiak), tango guitarrero akustiko ederra, euren esanetan itxuraz farlopaz berba egitten daben arren benetan emakume bati buruz diharduana.

Beste tango bat dok, hain zuzen be, disko honetatik gehixen gustatzen jatan beste kantua: “Tango del Tongao”. Crescendo ikusgarrixan, errelojuan tikitakian itxurako gitarra toke minimal batetik hasitta, funk estilotik pasauta eta rock modura amaittuta, Rio de la Platako erritmuak oso modu elegantian madrilleratzen jittuek.

Aittatuko doten azken kantua musika aldetik erakargarrixa izatiaz aparte, oso barregarrixa dok: “Canto a lefa”. Gabeko bizimoduan ibilli nintzanian makiñatxo bat halako pertsonai ezagutu nittualako gustatzen jatak, eta norbere buruaz barre egitteko gaittasun haundixak beti erakarri izan nabelako.

Bulimia literariua

Oier Gorosabel 2012/10/26 22:54
“El eco negro”, Michael Connelly.

Vietnamtunnel

By Howard C. Breedlove, SSG, Photographer; US Army Signal Corps (National Archives and Records Administration) [Public domain], via Wikimedia Commons

Literatura saltxitxerua (pulp modernua) = liburuan erdittik aurrera laga ezin izan doten irakurketia. Normalian oheratzerakuan bakarrik irakortzen badot be, oinguan: armosuan ostian; komunian; eskolatik bueltan; biharrian... bulimikuak frigorifikua asaltatzen daben modura, hala ibilli naiz ni Bosch detektibian zazpi egunen kronikionekin.

Kuriosua: historixan bertan a priori interesik ez badakat be (banku lapurrak, Vietnam, polizien arteko arazuak), kontatzeko formia izan da batez be engantxau nabena: telebisibua, zinematografikua, planoz plano eta eszenaz eszena bata bestiakin katiatzen. Eta grazixia egin destan beste gauza paralelo bat zera izan da: iparrameriketako poliziakuen generoko topiko guzti-guzti-guztiak banan-banan zelan kunplidu dirazen ikustia. Polizia bigoteduna (kafe eta tabako usaiña, Tom Selleck moduan irudikatu dotena); FBI-ko andrazkuakin maittasun-gorroto historixia; protagonistiak justizixia egin nahi dau baiña sistemiak ez detsa lagatzen (ai, ¿zertarako hainbeste garantia legal?); infiltrauak eta agente dobliak; Vietnameko oroitzapen traumatikuak; kotxietan bijilantzia saiuak; Asuntos Internosekuak augusto papelian; polizia baltz berbaldun txisposuak... momenturen baten topikuok banan-banan zerrendatzeko tentaziñua izan dot, ¿baiña zertarako? Halako edozein nobela / pelikula irakortzia /ikustia baiño ez dago.

Baiña Iparrameriketako historixekin luzaruan elikatu gara: horregaittik jasotzen dittudaz, kontizu, hain natural hango poliziakuen historixok. Eta guztiz prebisibliak izatia -blues musikia lez- ez dau kentzen interesik... neri ez behintzat. Tipo honen beste nobelaren bat jiratzeko tentaldixa be izan dot, nahiz eta gero (bulimian lez) errudun sentidu naizen, hainbeste liburu interesgarrixago egonda munduan...

Kleenex literaturiak hori daka.

Euskal Herria Sona festibalian

Oier Gorosabel 2012/10/25 15:27
Igotz Ziarreta argazkilarixan begi espeziala, barriro.

 

Bartzelonako Euskal Etxeko musika festibala iragartzen daben argazkixau ikusitta ez dago letra txikixa begiratu biharrik zeiñek egindakua dan jakitzeko: Igotz Ziarreta, Lekittoko “Kaixarranka” modu aboziñau eta ederrian erakutsi zeskuan bera.

Lekeitio - Kaxarranka by Igotz Ziarreta (igotz) on 500px.com
Lekeitio - Kaxarranka by Igotz Ziarreta

Egixa eta logikia

Oier Gorosabel 2012/10/25 08:46
Kueban eta etxian agertutako sabiduria-ale bi.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkixa: ADES.

 

Aurreko baten, haitzuluan, A eta B berbetan, C-ri buruz:

A: “C tipo burrukalarixa dok, gero...

B: “Ez: C-k gerria emoten dok; ez dok bardiña...

Egi berdaderua!

***************

Beste baten, aittak bazkarixa prestau dau eta etxetik disperso dagozen familiakuak konbokatzen:

Aittak: “Halaaa.... Etorri danok mahaixan jartzeraaaa....”.

Semiak: “Aitta: mahaixan ez da jarri bihar; aulkan baiño”.

Logika aplastantia!

Ojala, sorkixa ta mengalia

Oier Gorosabel 2012/10/21 08:50
Aurreko reenkarnaziñuan etxekoandra izango nintzan kontizu. Bestela ¿nundik halako gauzekin dakaten interesa?

http://hondarribikoudalliburutegia.files.wordpress.com/2011/05/sagarzazu-lamina-1.jpg

Ojalak gora eta ojalak behera, eta oiñ enterau naiz ojala eta oihala berba bera dirazela, “j lekitxarra”eta “j arabiarra” tarteko. Hamen, aipu polittakin gaiñera, umeologiaz kezkatzen garanondako: “Oiñ?! oin sei ume batera be hazi leikez... Lehen be hazten zian oin beste ipoin barik: gure auzuan, akordatzen naix ojalak horren bentaniorren kolorekuak ibiltzen zittuela, eta halan zialakuan! Zer?! eta sekula garbittu barik!. / (NA)”.

Sorkixa, Toribio Etxebarriak jasota ezagutzen neban bakarrik: pitxarrak etabar buruan erabiltzen ziraneko berba residual eta oso espezifiko lez. Baiña ¡hara! nun topatzen doten bizi-bizirik Nerbioi-Ibaizabal parteko euskeran, sukaldeko trapu korrientia izentatzeko. Nere dudia: merezi ete dau Eibarren be erabiltzen zan berbiau erreskatatzia bizitza modernorako (gaur egunian gai intelektualak “jorratzen” eta “hausnartzen” ibiltzen garan lez). Baietzian nago.

Azkenaldixan, feria mediebalak nunnahi (ferixa guztiak betidanik dirazen modura, gaur egunian be negozio purua). Antzerki horren barruan herriko jentia antxiñako erropekin jaztia tokatzen da, eta jakiña, erdi aroko emakumiak erabiltzen zittuezen buruko mengalak reproduzitzen saiatzen dira. Izperringietan-eta, propagandetan-eta, apaingarrixori izentau biharra dagonian edozer irakorri izan dot: txapelak, tokauak... Ba, hara, hona atxeki barik errekuperatzia merezi daben beste berba bat: mengalia. Ni neu Elorzan liburutik ezagutzen dot, antxiñako andren artian konpetiziñua egoten zalako, zeiñek metro gehixago ojal buruan erabilli, eta agintarixak arautu bihar izan zebelako (bestela andrak zekena ta ez zekena gastatzen ei zeben horretan).

XX gizaldiko harraska bat

Oier Gorosabel 2012/10/17 08:20
Gure etxeko harraska / lixiba potzu zaharran erakusketa eta azalpena, telebistako dokumentalen estiluan.

Eta hamen post data batzuk.

Tratu txarren katebegixak

Oier Gorosabel 2012/10/11 21:31
Enpresarixua-bihargiña-emaztia-semezaharrena-alabatxikiña-txakurra-katua-ardixa... Biharbada ostikadak partikula kuantikuetara be allegau leikez.

 

Iñoiz blogian aittatu izan dotelakuan nago; baiña zelako deigarrixa egitten jatan pertsona batzuk supermerkauko edo tabernako bihargiñak txarto tratatzeko joeria: harrotasunan jaikixa... arpegira begiratu bez... dirua eskura emon biharrian ixa mahai gaiñera botata... desprezio nabarmenez. Halako jente bajuakin tratau biharraz gogaittuta edo.

Hori baiño deigarrixagua, halan be, beste gauza bat egitten jata: jente arrunta izaten dala; gehixago esanda, bere eguneroko bizitzan frustraziño, puteo, diru falta eta bestelako arazo asko jasaten dittuan jentia dala esango neuke.

Psikologia merkian pizkat sartuta: imajiñatzen dot despreziatzailliak egunero tratu hori berori jasaten daben jentia dala. Alvarortega mirestuan komiki hartan legez, enpresarixua-bihargiña-emaztia-semezaharrena-alabatxikiña-txakurra-katua-ardixa tratu txarren kate barregarri horretan harrapauta dagonandako desahogatzeko modu asekible xamarra izan leike.

Deban, Ondarrun eta Feisbuken

Oier Gorosabel 2012/10/11 07:19
Aspaldiko parthez, graffiti uzta huna izan dizüt aste huntan.

 


Argazkiak.org | Alde hemendik © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Borrokarako deia © cc-by-sa: txikillana

 

Deba üngüruko bi hauek aspaldi ikhüsi nizkizün. Alta, sobera lekhü txarrean dütüzü, bai behinik autoan presaka zoazenean han phausatzeko. Orai dela egün batzu hartü nizün erretratatzeko beta. Mezuak klasikoak ditüzü oso: bena graffitiaren egiteko moldia, garbia, polita düzü.

 


Argazkiak.org | Gora ET © cc-by-sa: txikillana

Beste hau, berriz, Feisbuk izeneko xare sozial hortan elki züzün, Iñigo izeneko orduñar bathen mezuen artian. Ez dakit non hartüa izanen den, baina bai segur komitate bortha batian!

 


Argazkiak.org | Gorputze guda zelaixe © cc-by-sa: txikillana

Azkenik, Ondarruko bat. Oi Ondarru, graffiti ihiztarien amentsetako herria! Ale eijerrenak emaiten dütüzu! Hebengoa “Aitte Pirereku” edo “Aitxeternu” izeneko kaperan khausitzen da, eta herriko emazte artisten elkarteak egina düzü, zinezko artelanak atxikiturik gainera.


Argazkiak.org | Guda zelaxana (detallia) © cc-by-sa: txikillana

Lazarillua (Franco's cut)

Oier Gorosabel 2012/10/10 07:47
“La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades” (autore ezezaguna) eta “Segunda parte de la vida de Lazarillo de Tormes)” (Juan de Luna)

http://www.moviolacomics.com/media/catalog/product/cache/1/image/9df78eab33525d08d6e5fb8d27136e95/t/e/tebeos_mutilados_4.jpg

Ez neban uste hain motza izango zanik. Lehelengo partia da gehixen interesau jatana: XVI gizaldixan idatzitta dago eta liburu sinplia da, kontakizunian eta estrukturan. Morroi gazte baten bizitziari buruzko lehelengo zertzeladak emoten dittu, eta gero haren nagusixak (bera baiño pobriaguak, ixa-ixa) bata bestian atzetik erretratatzera pasatzen da: eskeko itsua, abaria, eskuderua eta bulda-saltzaillia. Gatz eta pipardunak dira deskribapenak, eguneroko bizimoduan sarri topau zeikiazen (eta geinkiazen) pertsonen erretratu bikaiñak, eta errealidadiari guztiz lotuta. 1550 inguruko gizarte kaletarran lagin ederra emonda bide batez, eta itxura danez horixe izan zan liburu honek bere sasoian ekarrittako nobedade nagusiña.

Etxian dakagun ediziñua, be, ez dot uste originalakin oso fiablia izango danik: Francon denporan eskolarako egindako ediziñua da (Auriga 1964, tapa gogorra tela gorrixian) eta esango neuke testua oso ikututa dagola gaur eguneko hizkerara egitteko.

Lunan bigarrengo partia 100 urte geruagokua da eta, nahiz eta unekada onak dittuan, planuagua da. Abenturak (desbenturak, hobeto esanda) banan-banan harilkatzen dira, bata amaittu ahala bestia hasitta, argumentu barik. Batzu fantastikuak dira gaiñera (itxaso azpikua, upel barrukua...) eta honek eguneroko bizimoduan lekuko izatian balixua kentzen detsa, orijinalan aldian. Gaiñera editoriak bere oharrian diñuanez zati batzu kenduta dagoz “grotesko edo ez-komenigarrixak izatiangaittik”. Interneten pizkat begiratuta ulertu dot: abade ustelak, putak, sadomasokismua, sexua... (Luna bera abade protestantia izan zan). Biharbada Lunan Lazarilluan parte interesgarrixena izan leikiana, beraz, usaindu bez ez dot egiñ

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017