Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Donazaharre - Senargai galdez

Oier Gorosabel 2011/08/30 07:47
Aldarian ezkutauta dagon granujiak, ¿zer ez dau entzungo, errezutan dagon jentian partetik? Tradiziñozko ipoiñetan, neska-mutil zaharrak izaten dira burla eta barre askoren hartzaille. Ale honetan legez.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

God rest ye merry irratsay

Oier Gorosabel 2011/08/26 23:16
080729 saio reziklaua. Monografikua: Euskal Herrixa VI-VIII gizaldixen artian (oker ez banago, Jurgi Kintananetik hartutakua). Bertsiño jokua: God rest ye merry gentlemen (Chieftains / Jethro Tull).

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110421-5067851

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Donazaharre - Eiherazaina

Oier Gorosabel 2011/08/24 22:16
"Trickster" katuan irudi folklorikua zaharra da, baiña fabula asko legez, Perraulten XVIIko bersiñuangaittik ezagutzen da gehixen ("Le chat botté" edo "El gato con botas"). Hau barriz, Garazin jasotako aldaeria dogu.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Paper guru

Oier Gorosabel 2011/08/19 19:14
“Tetris, zutabeak eta lerro solteak”, Luistxo Fernandez.

 

Aspaldi nekan liburu honen barri baiña hara, tituluak beste gauzak sujeritzen zestazen: bideojokuak bizitzako metafora lez, argumentuzko idazki baten... baiña ez, zutabe periodistikuak dittuk, eta gero artikulo morokuak.

Andriak ekarrittako liburuen artian jeguan hau; Luistxo ondiok “Luisillo” zan sasoi remotuetakua. Erretratuan be, ixa-tupez agertzen da gure gurua.

Pozten nok Luistxo ezagutu nebanian (¿1998 ingurua?) liburu hau irakorritta ez izatiaz. Izan be, nik ez nekixan bera zein zan be, ezta zertan zebixan: eta liburu honetan agertzen dirazen hainbeste ideia interesgarri berakin identifikau ezkeriok, beranganako halako miresmen bat sortuko jatan seguraski, harreman natural bat oztopazeko baiño ez zana izango. Etxakat goguan be bere artikulorik prentsan iñoiz irakorri izan dotenik; euskal prentsia oiñ baiño gauza marjinalagua zuan, “eta kitto” dohan zalako hartzen genduan sasoi hartan. Etxakixat zer gertatuko jatan berak idazittakuak nere eskuetara allegau ezkeriok: 18 urte inguruko sasoi ezin permeabliago horretan beste norabide bat hartuko najuan biharbada (interesau be asko interesauko jatalako Luistxon ikuspegixa). Onezkero baiña asto zaharrak bere bidia egin jok...

 Liburuan mamiña bera hartuta, iñoiz lehenago pasautakua gertatu jatak oin be (Benedettin liburu ha, edo Disraelin biografixia). Bere epokatik kanpo dagon liburu batek (Luistxon liburuak 80 hamarkada amaiera eta 90ko hasierako akualidadiaz dihardu), printzipioz balixua galduta izan biharko leukek; baiña neri, ostera, oso interesgarrixa suertau jatak. ¿Zergaittik? Sasoi hartan bizi edo barneratu ez neban tesuingurua ezagutu ahal izan dotelako, orduko nere bizipenak geografia politiko-kultural baten hobeto kokatuta. Valenciatik oso urrin najekan euskal kakatza (sensaziño atsegiña, dana esateko) eta era berian, nere orduko kezka-existenzial-txortagintzakuak ixa etxuen lekurik lagatzen nere buruan Balkanetako egoeriaz jabetzeko. Liburu honi esker, zeozer errekuperau dotela somatzen juat.

http://farm1.static.flickr.com/4/5042926_991da07d49.jpg

Argazkixa: Gari Araolaza

Euskaldun baten striptease identitarioa

Oier Gorosabel 2011/08/15 23:20
080804ko saio reziklaua. Gaurkuan, Juan Kruz Lakastak emondako hitzaldi sonatuan inguruan oiñarrittu gara saiua osatzeko. Dibertigarrixa izatiaz gain, pentsau arazi egin gaittuana. Bertsiño jokuan, “Txoriburuak sokan” eta “Puppet on a string” alderatu doguz, Argoitia anai-arrebena eta Sandie Shaw britainiarrana hurrenez hurren.

 “http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2083/argazkiak/lakasta_juankruz.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Entzuizu hamentxe saiua:

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Maite dittut maite, etymologiak

Oier Gorosabel 2011/08/08 14:25
080811 saio reziklaua. Maitte doguz etymologiak. Aste honetako saiuan, gure eguneroko berbetan oso presente dagozen berben jatorri harrigarrixa ezagutuko dogu. Dub musika onakin lagunduta… ¡bai jateko gozua prestauko dabe zure sukaldeko lapikuak! ¡ha zelako ederto geratuko dirazen komuneko azulejuak! Bertsiño jokuan, Aittitta Radugak euskal gizartearekin duen atxikimendua erakusten du beste behin ere: “Volando voy”(Camaron de la Isla eta Jorge Drexler) entzungai.

 “http://distinto.blogia.com/upload/20061109120222-renacimiento-1024-1-.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110406-5004269

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Killing pour la patrie

Oier Gorosabel 2011/08/03 23:15
“Hezur gabeko hilak”, Xabier Montoia.

http://diegobarnes.files.wordpress.com/2011/04/una-trinchera-en-el-frente-occidental-durante-la-gran-guerra.jpg

Gatxa egin jatak irakortzeko, baiña hizkera/idazkeriangaittik. Ez dok irakortzeko erreza dialoguak ez markatzian forma hori. Azkenian konpontzen haiz, baiña... egiñ arte kosau. Eta bestetik, ixa dana dok dialogua, etxagok narraziñorik ixa, paisajien deskribapenetatik aparte. Hortik aurrera, ederra dok liburua eta ederra kontakizuna. Ezin gordiñagua, hori bai: gerria dok. I Gerra Mundiala, gaiñera, ordurarte ezagutu bako salbajismo eta miseria maillia ekarri zebana –edo biharbada ezagututakua bai, baiña ez mediatizatuta-, eta sasoi bateko euskaldunen memoria kolektibuan su goriz grabauta geratu zana. Hortxe sartu dok Montoia, zuzen-zuzenian, eta modu basatixan pinttatzen jok alkartasun faltia (Etxegoien eta Landa), euskaldunen artekua nahiz bestelakua (Etxegoien eta Mandel), odolan mozkorra (hildako enfermeren bortxaketia) eta ideia politten gorpuzte terrenal eskasa (anarkismua eta komunismua). Lehelengo gerra mundialeko postal estatikuak hatsez bete eta mobitzen hasi jataz, unekada batez.

Aste honetako Aittitta Radugan…

Oier Gorosabel 2011/08/02 09:00
¡Kontuz, garunak irakin barik! Aste honetan, Aittitta Raduga saiuan garunak lauskittuko detsuguz. Koldo Ameztoien ipoin batekin hodietan geratuko gara; pentsauarezten gaittuen esaldixekin erasoko zaittugu gero; eta azkenik garunak pizkat freskatzeko, Patxi Traperon konturen bat edo beste beti dator ondo. Bertsiño jokuan: “Lehenagoko guraso zaharrak” Xabier Letena, eta “Les vieux” Jacques Brelena alderatuko doguz. ¡Oillo-popian azala jartzeko morokuak!

“http://www.euskonews.com/0119zbk/argazkiak/amestoysar.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Entzuizu hamentxe saiua:

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

 

Volveran los tractores amarillos...

Oier Gorosabel 2011/08/01 22:50
...de tus postes los cables a colgar.

Udabarriko pake eguzkitsuan, sarri baiño sarrixago ibiltzen gaittuk ixasertzian, edozein atxeki dok ona hegabera eta beste txorixei begiratzeko, edo shipspotting beste barik. Baiña, ernarak aro aldaketia markatzen daben modura, ba dok maiatz aldian urtero errepikatzen dan seiñalia, uda sasoia iragartzen dabena. Bapatian excavadoren burrunbariak udabarriko pakia hausten jok: haria mobitzen hasten dittuk, zulo haundixak eginda; tutuak sartzen jittuek hare azpittik, argi indar harixak ekartzen jittuek haga puntetan, kamioi haundi batek sokorristen modulo prefabrikaua deskargatzen; eta bulldozerrak egurrezko paletekin, dutxekin, papelerekin... Badakitt naturaleziakin harreman estuagua genkan sasoiak aspaldi pasauta dagozela; halan be, neguan zihar errezagua dok horrekin ahaztutzia eta unamorixo hori mantentzen dan ilusiñua bizitzia. Maiatzetik aurrera, barriz, eziñ: begixak itxi arren ezin gaiñetik kendu bandera urdindun aeropuertuan egotian sensaziñua: Dan-don-dinnn.... sorospen postuak informatzen zaittu.... Tira, bazuk bizitza kalidadia diñotse honi.

 Benidorm2

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017