Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Donazaharre - Basajaunaren ganderailua

Oier Gorosabel 2011/07/30 23:05
Tradiziñozko hainbeste elementu nahastatzen dittuan ipoiña: genixo baten urrezko elementua, gizaki batek lapurtuta, beste genixo batek babestuta, lekuz mobidu nahi eta ezin dan objektu sakratua...

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Ames bat

Oier Gorosabel 2011/07/28 23:27
Aurreko baten espiritismo saio baten partehartu neban. Zirraragarrixa izan zan: antxiñako gizon baten arimia ekarri genduan gaur eguneko Lekeittiora, mesa-camilla baten gaiñian egindako nigromantziei esker.

 

Hona haren lekukotasunan pasarte batzu:

 Antxiñatik etorrittako gizona naiz. Gizaburuko
olagizona. Eta ez dakitt zer izan dan, Amotoko Marin lo-bedarra edo, bidai astrala
edo, kontua da Lea errixotik behera ekarri nabela Lekeittioraiñok. Baiña zihero
aldatuta ikusten dot dana; mahasti guztiak etxez beteta, gaztelu-moroko torre
altuak... Hondarzabal atzekaldian horma haundixa be egin dabe, lehen lumerak
zeguazen lekuan... hondarrian bertan ez da enbarkaziñorik ikusten, eta bai
ostera dozena bat kaja hori eta orlegi, eta egurrezko bidia, eta ura darixen
burdiñezko hagak... Horri begira nenguala susto demasa hartu dot gaiñera, eze, bapatian
Jangoiko-moroko baten abosa entzun dot, nundik zeorren ez dot jakin behintzat: ez-dakitt-zelako
tenperaturia dagola-ta, uran egoeria ba-dakitt-zelakua dala-ta... Tira, sustua
pasauta begira segidu dot eta haria be lekuz aldatuta somatu dot, nere denporan
eregittako Lazunarriko malekoian eragiña seguru... igual horretxeittik zabaldu
dabe portua... Halan be, bertan ez dot ganorazko naorik ikusi, bai ostera
dozenaka enbarkaziño txiki, kinttale bat arrain hartzeko be balixo ez
dabenak...
 Etorkizuneko jente hau harrigarrixa da:
hondarra etzindako jentez beteta ikusi dot ¿gaisorik ete dagoz? Euzkixak gogor
jotzen dau baiña halan be danak erdi billotsik ¿tuberkulosisa osazeko edo? Jentian
berbeta arraro honetatik aittu doten apurrak be ez desta asko argittu: euzkixa
gura ei dau jentiak, eta horregaittik etzintzen da hortxe; baiña era berian ez
ei dau euzkixan eragiñik jaso gura, eta ukendu lodixekin tapatzen dau azala
¿burutik eginda dagoz ala? ¿zergaittik ez dagoz orduan arbolapian?
 Halan be, gehixen harrittu nabena Norteko
nasan ikusi dotena da, tinglau gaiñian. Ez dakitt ba, sasoi honetako ikuskizun
erlijiosua ez dan izango. Andamixo baten gaiñian, gizon bat dago bailarina jantzitta,
velocipedo baten gaiñian, itxasora begira. Parian, berrogetamar bat lagun berari
begira; bardintsu jantzitta, baiña lurrian. Ofiziatzailliak bestiei orruka
dihardu, aginduak emoten, eta hau be Jangoiko-morokua izango da eze, ni
herrixan bese puntan egon arren ederto entzutzen dot harek diñuana. Azpikuak behinzat
errespeto haundixa detse: harek esandakua egitten dabe, sufrimendu arpegiz
baiña gogo onez; seguramente erlijiño barri honetako pekatarixak izango dira
penitentzixan. Gaiñera batek dakitt ze kolpe emoten detsezen, azpittik
entzutzen dirazen dunbada demasangaittik diñot; maillu-junguria emoen dau,
dunba-dunba-dunba-dunba... olan andaparako ur jarixuari amaiñ emoten
detsagunian lez.

 Hau esanda, espiritismo gelan haize korrientia sartu zan, mesa-camillako zamaua dantzan jarri eta kandelak emetau zittuana, eta alarau haundixa entzun zan, antxiñako gizonan boza Kabauko haizuluan behera galdu zalarik.

http://www.aintzinakolanbideak.net/_img%5Ccontenidos%5CLIBRO_04/El_pobal_Pagina_02_Imagen_0001.jpg

Olagizonak haizeola baten lanean. Ricardo Barojaren koadroa .

http://4.bp.blogspot.com/_jaUgz0UdSOE/Sh5nG1mEpyI/AAAAAAAABjg/78FzOsC02SM/s320/Maraton+de+spinning+2.jpg

Donazaharre - Azeria eta baxeraketaria

Oier Gorosabel 2011/07/27 11:39
Afrikar estiluan, pasajeruak gizonari hiru egi esaten detsaz, ipoiñ ezin motzago honetan.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

¡Hava neranená venismejá!

Oier Gorosabel 2011/07/26 08:50
080818 saio reziklaua. Aste honetan, gure saiua eminentemente musikala izango da. Danok dakigun modura, irrati esatari batek hau esaten daben bakotxian (irrati libre zein komertzialetan), benetan esan gura dabena da ez dabela denporarik izan saiua prestatzeko. Gu be gizakixak garala ikusi deizuen. Halan be, bertsiño jokua bai egin dogu (¿hau baiño gauza errez eta entretenigarrixagorik?). Horretara, aste honetan Hava Nagila kantu judu famatuan bertsiño oso desberdin bi emon deskue Rika Zarai eta Krokek.

 

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110329-4965479

Edo bestela hamen:

http://blip.tv/file/get/Iratargixa-aittittaraduga080818942.mp3

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Zumitza ona, eskua falta

Oier Gorosabel 2011/07/22 22:21
“Berandu da gelditzeko”, Unai Iturriaga.

 

http://1.bp.blogspot.com/_KIbprqsvy0g/StdPFVOa9ZI/AAAAAAAAA3s/0gINRak515c/s320/berandu_da_gelditzeko.jpg

Elemento on eta sinisgarrixak jittuk, eta jeneralian ondo. Gustau jata. Interesgarrixa, zirikatzaillia, ritmuakin. Baiña: tramoka idatzitta moduan jirudik, esango neuke ensamblaje arazoren bat edo beste izan zittuala patilladunak. Gero, topikuak be ba dagoz, ustez nobela baltz moroko batek izan bihar dabenak: sexu pizkat, esate baterako; baiña etxakixat hori sartziak merezi ete zeban, nobeliari ezer gitxi aportatzeko. Amaittu bako hari nahikua dagoz, nahitta baiño allegau ezindako itxuriakin. Esperientzia faltia izango dok kontizu. Baiña hórrek forma asuntuak dittuk batez be, fondua ganorazkua eta nere gustokua.

Saio eminentemente musikala

Oier Gorosabel 2011/07/19 19:36
080910 saio reziklaua. Denpora barik ibilliko nintzan kontizu. Bertsiño jokua: Pidemelo otra vez (Barricada/Burning)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110309-4882401

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Gristasunetik higoiñera

Oier Gorosabel 2011/07/18 15:37
“La larga huida del infierno”, Marilyn Manson eta Neil Strauss.

 Portada de La larga huida del infierno de Marilyn Manson con Neil Strauss

Sekulan etxuat irakorri iñok egindako autobiografiarik. Hau da: famosillo batek autobiografixia idatzi gura jok, eta berorrek egiñ biharrian, beste bati ordaintzen jetsak harek bere partez egitteko. Hau nahikua gauza korrientia izan bihar jok dirudunen artian, eta normala dok: norbere jarraitzailliei maxixa emotiaz aparte, liburua irakorri irakorri egin bihar dalako, eta askoz be atsegiñagua izango dok idazle anonimo batek egindakua, idazten ez dakixan famosilluana baiño. Eta, horretara, liburu hau gustora irakorri juat, nahiz eta gaixak piparrik be inporta ez (taldian musikia etxatak gustatzen; eta Marilyn Mansonek berak higoiña emoten jestak).

Ondo idatzitta jagok (gaztelerazko itzulketia hegoamerikarra dok) eta protagonistiakin halako konplizidade bat lortzen da. Koko-jantzi horren azpiko pertsonia agertzen dok, bere bizitza ez oso brillantian gorabeherekin... momentu askotan egin juat barre, perbertsiñuan une perbertsuenian be bere buruari umoriaz begiratzen dakixalako, distantziamenduz. Nere liburu faborituen zerrendan etxuat ipiñiko, baiña tira. Liburuan diseño grafikua be asko gustau jatak.

Donazaharre - Ardi zahar bat

Oier Gorosabel 2011/07/15 14:56
Basarriko nagusi eta morroian arteko pikardixak topiñeko ardi buruan zatirik haundiña jateko, Tormeseko Lazaro eta itsuan antzian.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Fresquísimo, me salta de las manos, oiga

Oier Gorosabel 2011/07/12 15:18
Aspaldiko partez saio freskua. "La Aldea Irreductible" blogetik elikatu gara batez be: Rapa Nui, Txina eta guano meatzen auzixa ezagutu dogu lehelengo; eta gero barriz "gusanillo" edo barruko harren osasun teorixa aboziñaua. Fonduan, ".. eta oskorri sortu zen" diskua. Bertsiñua: "I saw her standing there" kantua, Beatles eta Elton Johnen ahotan. Ipoiña "Gaixoa" izenburukua izan da, Josu Waliñon blogetik hartuta jakiña. Ahotsak.cometik, ostera, CAF lantegixan eragiñez erdeldunak herrira etorri ziraneko sasoia gogoratu dogu Miguel Gorostidiri esker (Itsasondo).

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga100301-4848313

Edo bestela hamen:

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Elbetea - Landaberroko apaltiarra

Oier Gorosabel 2011/07/10 16:33
Etxera gabero datorkon lamiñaz nazkauta, etxekoandriak gizona ipintzen dau goruetan bere partez. Leku asko eta askotan kontazen dan ipoiñ hau Amaiurren kokatuta agertzen jaku.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

110/120 was my number....

Oier Gorosabel 2011/07/05 23:38
Jose Luis Lizundia, Xabier Olabarrieta, Maddalen Iriarte eta laurok. Abixara limitia, merkealdixak, SGAE, foballa, kutxak, Bateragune auzixa, EPPK-ko disidentiak... amaitzeko, militar/terrorista terminueri buruzko "engantxada" entretenigarrixa.

Elbetea - Ehuna eta ongarria

Oier Gorosabel 2011/07/02 23:13
Izaki sobrenatural batekin topatzian, zikoitzak ez detsa laguntzen eta eskuzabalak bai. Honek jasotako ordaiña ikusitta baiña, bigarrenguan ondo baiño hobeto hartzen dau mizkiñak: baiña... gaiztuari jugadiak txarto urtetzen detsa, modu barregarrixan.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017