Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Saio misteriotsua

Oier Gorosabel 2011/06/28 08:05
Ez dakitt-eta zetaz dan. 080915 saio reziklaua da, eta bere azalpenian bersiño jokuan barri baiño ez dakat: "Bertsiño jokua: Donna donna / Dana dana (Joan Baez / Chava Alberstein / Donovan)".

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110222-4818748

Edo bestela hamen:

http://blip.tv/file/get/Iratargixa-aittittaraduga110222927.mp3

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Bidangoz - Txitxitera eta iñurria

Oier Gorosabel 2011/06/24 16:06
Lehendik fabula ezaguna danez, errezago ulertuko dozue Erronkariko bertsiñua. "Xarreki naztazud" ikastaruan txatal modura hartizue (Asisko Urmenetak aspaldi hasittako "Follow me" erronkariarra).

Entzun ipoiña hamen.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Miscellaneous say

Oier Gorosabel 2011/06/15 23:20
080922 saio reziklaua. Zapatilla mareia, txekorran bidezidorra, Einsteiñen mihiña. Bertsiño jokua: Lessons in love (Level 42 / Raphael)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/dashboard/episode/4786915

Edo bestela hamen:

http://blip.tv/file/get/Iratargixa-aittittaraduga110215788.mp3

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Existentzialista lisergikuak

Oier Gorosabel 2011/06/14 14:49
“Euskomunia ala Zoroastroren artalde”, Patxi Zabaleta.

https://www.elkar.com/irudiak/azalak/9788481360097.jpg

 Ez nekixan ezker abertzaleko politiko ezagun honek gaztaruan LSD-zalia izan zanik. Edo  behintzat horren trazia hartzen detsat liburu irregular honen pajeo batzuei. Ez dakitt ba, biharbada sasoi horretan (1977) martxan zeguazen korriente existentzialista-plasta hórretxen eragiña izan leike bebai. Behintzat, Manex Erdozaintzin liburu ezin astunago haren usaiñ haundixa hartu detset kontakizun batzuei. Liburua kontakizun motzez osatuta dago-eta. Motzez edo (azkena, euskovietnam itxurako monologo jasaneziña... pentsatzen neban ez zala sekulan amaittuko). Halan be, hainbeste sufrimentuan artian –eta biharbada horrengaittik- sorpresa polittak hartu dittudaz be: Aizahanena (Patxin “biajia” nerekin sintonixan), Euskarlisamina (ezagun da Zabaletan lekukua Akondian egon zala), Euskabedertasuntxo (zorrotza, abertzale eta ezkertiarran arteko lezia), Ioanes Munaetakoa (Leitzarra bere terrenuan). Bildur pizkat be sartu jata gizon honen beste libururik hartzeko... (eta ba dakadaz pare bat arasetan).

Gogoetak a go-go

Oier Gorosabel 2011/06/10 09:01
080929 saio reziklaua. ; Maittasunan deslokalizaziñua eta sisa (Markos Zapiain eta Leire Narbaizan gogoetak). Bertsiño jokua: Ha llegado el momento (el fin) (Eskorbuto / Rip)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/dashboard/episode/4728807

http://blip.tv/file/get/Iratargixa-aittittaraduga110201623.mp3

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Smells like solisombra's spirit

Oier Gorosabel 2011/06/06 23:45
“La piel del tambor”, Alfredo Pérez-Reverte.

http://angelesalvarez.com/wp-content/photos/2007/10/perez-reverte.gif

Hau be, engantxatzen daben liburua; horren lekuko azken hiru egunak, umian negarraldi eta pazientien tratamenduen artian adabakika irakortzen ibilli naizela. Baiña... liburu arola dok, bestseller zinematografiko errekurtso ugarikua, amodio-sexu dosi justu eta egokixaz, erreza. Previsiblia etxuat esango (azken pajiñararte, literalki, ez dok jakitzen-eta zein dan hiltzaillia); bai juat esango, ostera, hain sarri ikusten nabillen pekatuan pekatarixa dala (azken pajinetan hari solte guztiak harrapaladan lotu biharra, modu ez oso sinisgarrixan).

Autore honekin maittasun-gorroto historixia jakat nik. Bere idazkeria gustatzen jatak, hori ezin juat ukatu. Baiña bere engreido izaeriak, ba atzera eragitten nok. Lehen (oiñ ez) higoin gehixen bere abertzaletasunak eragitten jestan. Beti, Espainiako sasoi gloriosuetan naziño periferikuetako jentiak izandako papela aldarrikatzen, harrotasun inperiala konpetentziako abertzaliei muzturretatik pasau bihar horrekin. Oiñ, esandako moduan, sentimentu epelagua emoten jestak bere zoroaldixori: azken fiñian, munduko abertzale guztiena morokotxia. Liburu honetan be, nahiz eta zuzenian ez daben apologixiori egitten, zeharka egitten jok protagonisten bittartez: Sevillako gaur egungo eta antxiñako jentian artian, abizen katalan eta euskaldun ugari, espainiar herentzixa horren barruan natural-natural integrauta jakiña. Beti joera beretsuakin, Alfredí-fredí-fredí... (ba jakixat Arturo dala; baiña bere alter-eguak iñori potruak ikutu gura detsanian erabiltzen daben errekurtso bera erabiltziarren dok).

Goguan jaukat kartzelatik idatzi netsanian: “hara, jakik gauzia zertan dagon: hamen gaittuk gu, egindakuak eginda, terrorismo eta atentadoz akusauta. Eta hori abertzaliak izan barik, guria ez dan alderdi politiko bat legez kanpo ez lagatzeko eskatze hutsangaittik. Pentsaik zer pasauko jaken abertzale ba dirazenei, kallejoi illun baten lekuko barik atxilotzen dittuezenei. Hala jagozak hamen jente asko, “algo habrán hecho” herri-akusaziño kupidagabeko eta bakarran ostikopian hartuta...”. Etxakixat kartia allegauko ete jakon (imajiñatzen juat baietz). Izan be, asunto hori ahaztuta izan juat urte askuan, baiña hara nun lehengunian bere artikulo baten (¿sois idiotas? errepikatzen daben hori), Espainiako hondamendixan erakusgarrixen artian alderdixen legia aittatzen daben motz-motz. Harrigarriro, eta artikuluan halako beste ezer aittatu barik. ¡Noaki karta harek uste baiño eragin gehixago izan ete zeban...! baiña hala ez bada be, poztu egin nintzuan aipua irakortzian.

Liburuan be, Perezen beste idea rekurrente bat jatork: “gizon-manen” aldarrixa, soldauan irudixan sublimatzen dana. Esango najeukek tipo honek masturbatzerakuan be gizon mota hau izaten dabela goguan: zazkarra, zurruna, isilla, izardi-usaiñekua, torerua, igarra, bigoteduna, noblia, solisombra erataillia... berak diñuan lez, gizon kabala. Eta hombre, afiziño horretan ez jetsat nik jarraittuko baiña, onartzen juat, lehen esandako militarran irudi edo kontzeptuak neri be txilin egitten destala. Zelan esan... gauzak dagozen modura, ni ez nintzakek sekula militar sartuko, baiña onartzen juat une batzutan antolakuntza militarra biharrezkua dala (erreskatietan, esate baterako), eta neurri baten errespetatzen juat bizimodu hori aukeratu daben jentia, azken fiñian bizitzia jokatzen dabiz-eta. Eta askotan esaten juat nik: nik militar batekin “biharretik kanpo” eta uniforme barik hartuemon bat onartu najeikek (paziente legez, espeleologian...), tregua moroko bat eginda. Baiña horrek ez dau kentzen gero, kalian, barrikadan, bakotxa bere lekuan kokatzia. Batzutan kontrako aldian izango da gaiñera, baiña bizitziak buelta asko emoten jittuk eta ustekabian alde berian egon geinke (ez dakadaz ahaztutzeko 1936ko Beasaingo guardiazibillak).

Hau hala izanda, militar batzungaittik errespetua juat, distantzian bada be, zentzu horretan, Alfredongandik nahikua hurre ipiñitta. ¿Zeintzungaittik? Batez be, koherentzia pizkat erakutsittakuengaittik: Akondiako trintxeretako bi aldetan egon zirazenengaittik... Argalan gorpuan aurrian kuadrau ziran poliziakuengaittik... lehen esandako Beasaingo guardiazibillengaittik... eta, jakiña, ETA-ko kidiengaittik bebai.

Bidangoz - Artzaina eta otsaila

Oier Gorosabel 2011/06/03 14:23
¿Zergaittik daka Otsaillak egun gitxiago? Leku askotan kontau izan diraz hau azaltzeko ipoiñak, eta hamen dogu Erronkariko bertsiñua.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

 

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017