Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bidangoz - Olabeorra eta garagarra

Oier Gorosabel 2011/05/29 09:06
Filosofo grekuen antzera, olabeorra eta garagarrak euren arteko "duelo" dialektikua libratzen dabe... baiña erronkarieraz. Mariano Mendigatxak Azkueri kontautako ipoiña.

Entzun ipoiña hamen.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Bera - Zeruzaleak

Oier Gorosabel 2011/05/25 00:04
Oli tontorrera juan dira ezkurrar guztiak, zerura igotzeko asmotan. Otzarak otzaran gaiñian ipiñitta saiatu dira, baiña bat falta. Ezkurrarrak izanda, errez igarrikozue ze soluziño emon zetsen... eta zelan amaittu zan dana.

Entzun hamen ipoiña

.*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Ekuadorreko oihanetan

Oier Gorosabel 2011/05/21 22:04
“El señor de las tinieblas”, Alberto Vazquez-Figueroa.

http://media.linkara.com/_images_/verticales/e/b/4/5/cartel_bubok_el_senor_de_las_tinieblas_194_0201_0th.jpg?1276034934

Ustebako beste sorpresia. Aldizkari batekin erregalautako ehun pezetatako liburua, bigarren eskutik neregana allegautakua, ezagutzen ez doten idazle batena, liburu guztiz anonimua eskua sartu detsatenian. Baiña guztiz engantxau eta asko gustau jatana, bizkor irakortzekua. Obra maestrua ez (lehelengo pajinen best-seller estilua ikustian muzturra okertu neban) baiña efektibua, ospittaleko girua, Amazonetako basua, diabruan jokua... oso ondo pasatzekua, what the christ.

Ma-tarik-gabe / pata-tarik-ez

Oier Gorosabel 2011/05/18 15:28
“Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak”, Pilar Cristobal.ar

http://www.txalaparta.com/upload/productos/esku_bakarrarekin.png

Kanpaijotaldi batzundako atxeki ona izatiaz harutzago, ez jetsat ezer berezirik topau liburu honi. Asisko Urmenetaren marrazkixak igual, beti besain ederrak. Ipoiñei buruz, ba zera, nahikua konbentzionalak begittandu jatazak, eta idazkeran be, zelan esan, urjentiegixak-edo. Beroaldixa lehen bait lehen billatze aldera, sexu topaketak segiduan gertatzen dittuk eta, salbuespen batzu kenduta, ez dittuk siñisteko morokuak. Idazlia andrazkua izatiangaittik, bereziki deigarrixa begittandu jatak porno estereotipuak zelako modu fidelian jarraitzen dittuazen, errepertorixo guztiz konbentzionala osatuta. Gatxa dok-eta gizakixen portaera animal ixa automatiko bati, berez dana baiño gauza gehixago billatzia: “si no hay mata, no hay patata”...

Oihartzunak Hertzen itsasuetan

Oier Gorosabel 2011/05/16 14:14
081006 saio reziklaua. Mikeldin idorua (Amatiño); bakardadia; "Zona A" alde punk eslovakiarran musikia. Bertsiño jokua: Galway races (Chieftains / Pogues)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/file/4681621

http://blip.tv/file/get/Iratargixa-aittittaraduga110125955.mp3

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Bidangoz - Emazte bat eta xaxtrea

Oier Gorosabel 2011/05/13 14:17
Antxiñan sastriak etxera etortzen ei ziran biharrera, otorduak be bertan eginda. Horretan ez luzatzeko eta biharra bizkor eragittiarren, hara zer pasau jakon gure andratxuari.

Ipoiñ politt hau nahikua kostau jatan ulertzen. Horregaittik testua ipiñiko dot hamen, irakortziaz batera entzutzian errezago egitten dalako

Emazte bat anixko xur eta ornikatu zen. Bear zion egun batez xaxtre bat xoxtra. Xaxtrearekin zer egunez fanen zen komenitruk, tenprarik gal elezan, bezperatik drezatu ztion apario guziuak. Biramen goxan xaxtrea bere ordiuan fan zen. Desayunoa emon zaun. Desaiunatu eta erran zaun “askaltu nai baduk, drezu diok. –Ein” erran zaun xaxtreak. Askaltu eta berriz erran zaun “bazkaltu nai baduk, bazkaria-re drezu dakadak. –Ein” erran zaun xastreak. Bazkaltu eta aigaria’re drezu zakala erran zaun eta txikigatik aigal zokela. –Ein” erran zaun xaxtreak. Aigaltu eta xagi zen xaxtrea erranez “arek aigaltuz gero eziola ñorentako xostan”.

Artu aizturrak besapean eta etsera fan zen, tripa onki beterik. Baratu zen emazte zurra lan bilorik egin bage gastu guziua eginik.

Ipoiña hamentxe entzun.

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Zeu bai abilla

Oier Gorosabel 2011/05/10 14:35
Momorró txiki bat sortzen (XVI)

http://www.cuentocuentos.net/images/colorear/dibujos/Nino-tocando-la-guitarra-01.jpg

Oiñ arte ziharka baiño aittatu ez badogu be, gure umeclastia ikastaro honetan (1,5 kredituko balixokua Umegogía Fakultatean), autoestimua neurri barik harrotzian balixua azpimarrauko dogu gaur. Barrakeruan algodoia lez gura dogun tamaiñua emon bageinkixo ¿zergaittik konformau 10 litroko harrotasun dosisakin, 50ekua eskura badakagu?

“Arte” morokuak izaten dira horretarako aukera aproposenak: musikia, aktoretzia, pintturia... edozein diziplinak, egixa esan, emoten desku aukeria umiak egindako edozein truño gure artista konsagrauen pareko Obria lez adoratzeko. Baiña ez hori bakarrik: umiak egitten daben ixa edozein gauza (hankakojo maisuki ibiltzia, esate baterako) balio desku adoraziñuhau burutzeko: baldintza bakarra komentarixo superlatibuak egittia da “¡Enneeeeeeee... zeu bai abilla!”, “¡Jasssausssss... bai jostaillu politta!”, “Krrriiiiiixto bendito.... plazako zapata polittenak, zeuriak!”, “¡Halaaaaa... beste iñok baiño marrazki ikusgarrixaguak egitten dittu ume honek barren!”... etc, etc, etc...

Argi ibilli gero, eta fiñ jarraittu hónek aholku pedologikuok. Urte askotako esperientzixiak erakusten desku hori –y sólo hori- dala egunen baten Madrilleko nere lagun jipi háren umian kaso eredugarrira allegatzeko modua: etxeko erregetxuak, gittarria “hain ondo” jotzen zebala guztiz barneratuta, ez siñisteko traumia hartu zebanekua. Kontua da gurasuak gittarria “benetan ondo” jotzen zeban lagun baten bisittia jaso zebela baten, eta honek, umiakin jolasteko asmotan, gittarria hartu eta berakin jotzen hasi zala. Ikustekua izan zan umian arpegixa: bera baiño hobeto jotzen zebala konturatu ahala, negarrez eta protestan hasi zan, histeria atakian amaittu arte. Eskerrak gurasuak eranzun bizkor eta egokixa emon zebela, etxeko erregetxuari bihotzekuak jo aurretik: lagunari gittarria kendu eta umian aurrian gittarria gehixago ez jotzeko eskatzia. Logikua ¿zer bestela?

Salvo Jauregixak sorginduta

Oier Gorosabel 2011/05/08 22:04
Montevideo (Uruguay)

http://graphicssoft.about.com/library/uc/g/Gotham-City_V2.jpg

Hiri haundixetan, erlauntza izaeriak etxebizitza mota berezixak egotia ekartzen jok. Asko erakartzen nabenak, nere alderdi sordidotik.

Bartzelonan izan nintzuan konsziente estraiñekotz, Drenaje Linfatikua ikastera juan nintzaneko hartan. Ordurarte nere hiri haundixetako esperientzixia eskaparatietakua zuan, kale zabal, eder eta zurixena hala egixa; orduan tokau jatan estraiñekotz ostatu merkia billau biharra, eta eraikin aberatsak atzian izaten dittuezen barruko patixo illun, siniestro eta koipetsuak ikustia.

Goguan jakat Madrillen ikusittako etxe ha: pegora elegantetik sartu, eta haren atzekaldian, ate txikitxo batetik atzeko beste pegora korrientiago batera pasau, gure laguna bizi zan etxekua, sasoi bateko zerbitzarixen bizilekua kontizu. “Manzana” erraldoi háren patixo interiorrak kanpofoballan tamañokuak izaten dittuk ba: gure lagunan etxiori be, halako baten barruan jeguan, kalerako bista barik...

Lehelengo raskazieluak be, oso erakargarrixak egitten jatazak horretxengaittik. Oin dala 90 urteko superlujoko eraikiñen bittartiak, aszensore-zuluak, bentilaziño-patixuak... ¿zelakuak ete? Halan be, etxuat izan halakorik barrutik ikusteko aukerarik (Empire State etabar...), ez bada marrazki bizidun eta pelikuletako “Gotham City” estiloko eraikin gargoladun modernuen rekreaziñuak.

Biharbada horretxeittik egin jataan hain deigarrixa Montevideoko Salvo Jauregixa. Nere hango abentura gogoangarrixetan hutsunia legez izan zuan ha ikustia; nere buruan “pause” sakatu eta hari begira geldirik geratu nintzan, fletxazuak jota legez. Hori izan zuan lehelengo inpresiñua; eta lagunen geroko azalpenak, ondiok erakargarrixago egin jesten. Arkitektuen hermetismua; La Plata ibaiko bestekaldeko dorre bikixakingo relaziñua; Divina Comediako pasartien araberan antolatutako egitturia; eraikiñan barruan dagozen irudi eta detalle misteriotsuak...

 http://img15.imageshack.us/img15/7959/p2160063.jpg

Halan, zirrada berezixa igarri juat Uruguaiko euskaldunen azken barrixak jasotzian. Korrika Yoruguako irudixen artian, nere torre berezi hori euskal giruan erdi-erdixan ikusi dotelako, orduko gomutei gaur egungo koloria ipiñitta.

 

Burruka fosillak eta monitoretzia

Oier Gorosabel 2011/05/07 12:08
Kontua hauxe dok: urtiak eta progenixiak aurrera juan ahala, ¿ez ete dok pizkat absurdua lehengo bizimoduakin jarraittu nahixa? Hau edozein eremutara zabaldu lajeikek, jakiña, baiña momentu honetan zera iraultzailliaz jiharduat: billerismua, kale animaziñuak, manifa-poteuak... edozein gazte borrokillan erritualak, labur esanda.

http://3.bp.blogspot.com/_76eD_0GSN5Y/TMaSppIKfNI/AAAAAAAADdU/T4Huz9Jwwfw/s1600/evaristo+paramos.jpg

“Beti-gazte” jentiaz nabillenian, 30 urtiak ondo pasauta ondiokan gazte asanbladetan parte hartzen jarraitzen daben jentia esan gura juat. Eta etxakixat ba, iraultzaille ikuspuntutik hori oso eraginkorra dan.

Nere edadeko guztiak jakixagu zenbat eta gaztiago, orduan eta zuri/baltz edo sinpliago ikusten dirazela gauzak. Etxakat ahaztutzeko, ni baiño 12 urte gitxiagoko neska harekin enrollau nintzanekua: saltua ez, abismo generazionala jeguan ni eta kuadrilla haren artian (martziano baten modura ibilli nintzuan, baiña esperientzia ona halan be).

Beti-gazte jente artian ohizkua izaten dok monitoretzan ibilli izatia. Guraso moderno-bihargiñen umien marka jenerazionala izan lajeikek: txikittatik kolonixan ibilli izandakuena, hala egixa. Behiñ horren barruan, arratsalderoko meriandia besain naturala ikusten dok ume talde hórren eskalafoian gora egittia, norbera ume-monitore bihurtu arte, oporrak be hortan pasatzia... eta etxuat txarto ikusten, ez. Neretako guztiz arrotza dala jiñuat bakarrik (etxekoandre full-timen seme-alabak gero eta arraruaguak gaittuk) eta kuriosidadez begiratzen doten fenomenua edozelan be.

Tira, etxakixat esandakuak beti-gazte fenomenuakin zerikusi zuzenik izango daben, baiña esateko gogua nekakez, ba hor geratu dok idatzitta.

Kontua hauxe dok: urtiak eta progenixiak aurrera juan ahala, ¿ez ete dok pizkat absurdua lehengo bizimoduakin jarraittu nahixa? Hau edozein eremutara zabaldu lajeikek, jakiña, baiña momentu honetan zera iraultzailliaz jiharduat: billerismua, kale animaziñuak, manifa-poteuak... edozein gazte borrokillan erritualak, labur esanda. Nahi-ta-eziñezko ahalegin hori patetiko xamarra begittantzen jatak. Alde batetik, burrukan egitteko modu nerabe baten ataskauta geratzia suposatzen dabelako –biharrezkua dana, ados, baiña bere sasoia eta limitaziñuak dittuanak- eta bestetik, benetan gaztiak dirazenen monitore papela betetzen amaittu leikezelako.

Horren biharrian, nere ustez bakotxan idealak askoz be gehixago irabazi lajeikek, edadiakin (edo hobeto, zirkunstantzia aldaketekin) batera, jarduteko formak be aurrera egiñ ezkeriok. Benetan helburua badok ardura deskuana, esfera askoz be eraginkorraguetan izan geinkian presentzixia aprobetxau biharko gendukek, etsaian tripetatik burrukatzen segitzeko (gazte burrukalarixen hizkuntzia erabiltziarren).

Beti-gazte hórren artian ba jagok nik estimatzen doten jentia (ni baiño gaztiaguak izanda, edadian hurrago daukadazenak). Esandako egoeratan ikustiaz aparte –benetako gaztien monitoretzan- beste detalle zatarrik be ikusi izan juat. Esate baterako, talde bat ekimenen bat aurrera etaratzen hasten dok; lehelengo denporetako indarra juanda (gaseosa botillia zabaldutakuan legez), biharra amaitzeko gogua flakatzen hasten dok; eta azkenian, beti jente bardiñak amaitzen jok beste ganorabakuok egin ez dittuezen biharrak amaitzen, txarto, erreta eta estresauta. ¿30 urte inguruan dabizen hónek lagunok, ze premiña jaukek iñoren hankasartuak konpontzen ibiltzeko? (hankasartuak egin eta norberak konpontzia bizitzako ikasgai garrantzitsuenetako bat danian, gaiñera).

Odol usain zaliak

Oier Gorosabel 2011/05/06 00:05
Herixotzik bako depredaziño "kirolak".

Arrantza txapelketa batzutan, arraiñak amuakin harrapau eta gero errekara botatzen dittuk barriro. Zertarako soltatzen dittuk arraiñok: ¿arrazoi ekologikuengaittik? ¿etikuengaittik? Kostau egitten jatak hau ulertzia.

Etxakixat ba nik, baiña esate baterako elitxakitt bape ekologiko edo etikua begittanduko oreiñak tirokatzen ibiltzia, gero mimoz bete eta sendatu arren... Neretako ez dagok alde haundirik.

http://www.gobblerridge.com/images/2006%20Nov/TG%2006%20-%20The%20Family%27s%20Newest%20Deer%20Hunter.jpg

Bada hiri sordido bat

Oier Gorosabel 2011/05/04 13:21
“La colmena”, Camilo José Cela.

Edward Hopper (1929) "Automat"

Irakorketa giro berezixan amaittu juat liburua, Kruzetako dilataziño gelan ordu txikixetan, Tomax jaixo baiño lehentxuago. Berez liburua amaittuta najekan ordurako, baiña, izan be, bere ezaugarrixengaittik liburu herena hartzen daben hitzaurre, testu komentario, ohar bibliografiko eta bestiak irakortzeko gogua nekan (eskerrak azkenerako laga nittuala). Hasieran kostau jatan harixa hartzia, baiña behiñ erdittik aurrera oso gustora irakorri juat, baitta ohera juateko gogoz egon be (gauza arrarua), haxe irakortziarren.

Badirurik 40ko hamarkadarako oso barritzaillia izan zala liburuan estruktura kaotikua, gero bat egitten daben puzzle píezekin; gaur egunian be, ez dok normala nere ustez. Traman elipsis haundixak dagozak be, autoriak interesatzen jakona bakarrik erakusten jok, eta bai, prologuistiak esaten daben modura, irudi impresionista xamarra hartzen jok osotasunian. Amaieria be, apurtzaillia –baitta gaur egunian be, esango neuke-, ez dabelako argitzen zein dan Martin Marcon gaiñian mehatxuka dabillen arrisku haundi hori.

Gaur arte ez najekan Cela honen ezer be irakorritta. Pertsona modura atzeraka egitten jestan gizonak, ez arrazoi senduengaittik halan be: bere azken urtietan ezagutu izandako agure polemikua, gerran eta frankismuan zer egin zeban erdi-entzunda... Baiña ohizko moduan, gauza gehixago jakin ahala ikuspegixa be aldatu jatak. Batez be nobeliak berak harrittu nok: zentsuriakin arazuak izan ei zittuan... Zelan ez, eta ez bakarrik Madrideko erlauntza horretako ziega ezin sordiduaguetan erabiltzen dirazen miseriak eta gordinttasunak erakustiangaittik –zita etxia, alkahuetia, bihargiñak, noraezeko bizitza hutsak...-, ez bada be eze, gerrako galtzaillien alderdi humano eta moralan alde urtetziangaittik, zeharka. Zeiñen aldetik, eta gerran Francokin ibilli izandako baten partetik, zentsore biharretan ibilli izandakua gaiñera. Bueno: askotan legez, gauzak ez dirazela zuri edo baltzak; eta palanganazale honen beste libururik parian ipiñi ezkeriok, duda barik hartuko dotela.

Pater amantisimuana

Oier Gorosabel 2011/05/02 16:41
Arrain usaiñezko Arkadia zoriontsuan, udabarriroko lizentzia berbopoietikua.

 

Argazkiak.org | Niko, Tomax eta Adela © cc-by-sa: txikillana

 Tomax jaixo dala eta, perspektiba onakin ikusten juat guraso izatian ibilbide hau.

Juan dan hillabetiak bereziki “bizitzen” nabik Nikokin, hara eta honako gure ibillaldixetan. Lehendik gozua bazan eguneroko martxia (errekauak, pasiuak, hondarra, neguko eguzkittako egotaldixak...) aurten azken urtia izango dala jakitziak eguneroko bizimodu txiki honen perzepziñua ondiok gehixago amplifikau jestak. Gure mutikua salbaje jabik kalian zihar, dendari eta lehelengo orduetako pasiatzaillien ezagun, bere kintto guztiak onezkero eskolan dabizela. Arratsaldian ikusiko jok bere edadekorik kontizu (extraeskolarretatik libratzen dirazenak) baiña goizian behintzat, berau izaten dok ume bakarra. Horregaittik, seguru, jente askok esaten deskuana: gizon ttiki bat emoten dabela berba egitterakuan.

Izan be, atentziñua deitzeko moroko gauzia dok jentian “ume-berbetia”. Eta ez najabik euskalkixaz, aktitudiaz baiño: umiak tontotzat hartzia, hala egixa (sketch bat egittia jarabixat buruan: pertsona nagusi bi gauza serixuetaz berbetan, eta ume bat tartian sartzian erabiltzen daben errejistro saltua). Aktitude salto hori etxuat nik erabiltzen, eta seguramente zerikusixa izango dok honek jentiak diñuan berbeta horretan.

Konprobau juat, egixa dala pedagogia liburu plasta háretako batek ziñuana: lehelengo urte bixetan, umiak amanak dittuk; bigarren urtetik aurrera, barriz, amagandik pizkat banatzen hasi eta aittangana hurreratzen jittuk; eta horrekin batera (ez horretxeittik), berba egitteko gai bihurtzen dittuk; eta beste jolas klase batzutan; eta brometan; eta... horregaittik, aurten bereziki gozatzen najabik Nikokin darabiltten bizimoduaz. Eta pena pizkat be ba dakat datorren urtian eskolara bialtziakin, baiña hala erabagi genduan eta hala egingo dogu; gaiñera oiñ arte bizi izandakuak hortxe jagozak, eta pozik egotekua dok. Eta, Nikok Tomaxi emongo jetsak errelebua, horretara beste hiru urteko prorrogia izango juat erdi-jornadako etxekoandros bizimodu atsegin honetan.

Tomax, mutiko “atrabesauori”: ia zelan hatorren datozen urtietan. Itxuraz behintzat anaian bardin-bardiña haiz, eta hire lehelengo egun ta erdi honetan, izakeraz be antzera. ¡Baiña pertsona guztiak banakuak gaittuk! Hasi dok hire txandia, txikixa. Zainduko haut.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017