Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Aittitta Raduga against the machine

Oier Gorosabel 2011/04/29 23:00
Aste honetan, Aittitta Raduga saioko kide bixak bere martxan segidu dabe. Kasu honetan, Eibarrespazioan ibilli dira batez be (Leire Narbaizan Frantziako bidaixa; Amatiño eta burtsa) eta negar eta abots sentsualen artian, bertsiño interesgarri bat destripau dabe. “Fight for your right (to party)”, Beastie Boys taldian kantu hipersarkastikua, euskal borrokilla askok iraultzailletasunan summum-tzat dakena (eta justo kontrakua dana). Jakizue behingoz zer diñuan letra horrek, eta alderatu egizue Richard Cheese crooner horteriak egindako bertsiñuakin. Ahotsak.cometik, Angiozarko eskolia.

http://4.bp.blogspot.com/_XV38ST6CWjk/TFyooSL4yrI/AAAAAAAAAF0/jd1jiUgBDDI/s320/Lounge_against_the_machine.jpg

Saiua hamen dakazue, entzuteko moduan.

 

*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Dinbili-danbala-klinkiti-klank

Oier Gorosabel 2011/04/28 15:44
Detalle txiki bat zuan: plaza zaratatsuan erdixan iñor gitxik erreparautakua, baloia hara eta bizikletia hona, umiak antxitxiketan... Iñok etxakak begirik danerako, bakotxak interesatzen jakonandako bakarrik: eta lurretik tatarrazian dabizen umiak jagoten dabixana be, halako gauzei erreparatzeko joeria jakak kontizu.
ZEX

 Urtian behiñ, Lekeittioko talde batek “Zeresana Eguna” antolatzen jok. Bere sasoian aldizkari-fanzine izandakua, gaur egunian webgunia dok batez be, eta bertatik “beti-gazte” batzu herriko gazterixa epela mobilizau nahixan ibiltzen dittuk urte osuan zihar. Bihar gatxa, orraittiok, eta esker txarrekua; neretako gura ez dotena, behiñipeiñ.

Baiña ez neiñ gaittik desbiderau (enkartelada, manifa eta trikipoteuekin sartzen banok, etxuat-eta hortik urtengo) eta harira: aurreko egunian plazan montau zeben jaialditxuan ikusittako detalle txiki baten fokatuko juat bistía, nere miopia panoramiko ezaugarrixakin.

Arratsaldia, gazte asko plazan zihar, ointsu bazkaltzen egon eta gero handik eta hona jabizak animaziño desbardiñen gunien artian. Háretako batek eskuan dakan sardau-baso fiña lurrian laga jok, “en medio de ninguna parte” plaza zabalian abandonauta, pasiuan dabillen jentian hanken artian.

 Ha beste jolasgune batera juan dok eta, jakiña, berandako desagertu dok edarontzixa. Sasoi bateko arrantzaliak kareletik zaborra botatzian lez: ¡flap! zaborra bolatilizau. Baiña han geratu dok ha.

 Ez dok denpora asko pasau, gazte iraultzaille saldua basua dagon lekutik pasau dan arte. ¡Tak! hanka puntiakin jota, hantxe juan dok sardau-basu fiña, dingili-dangala, bueltaka, txilin-soiñuan osteko kraskadia noiz entzutzeko zain gagozela. Baiña ez dok hausi.

 Kuadrilla horretako mutil bat edarontzira makurtu dok zorixonez, handik kentzeko asmotan edo. Ez ba: lagunekin darabixan barriketaldixa eten barik, tente ipiñi eta ¿aurrera etxok egin ba, basua lurrian lagata?

 Detalle txiki bat zuan: plaza zaratatsuan erdixan iñor gitxik erreparautakua, baloia hara eta bizikletia hona, umiak antxitxiketan... Iñok etxakak begirik danerako, bakotxak interesatzen jakonandako bakarrik: eta lurretik tatarrazian dabizen umiak jagoten dabixana be, halako gauzei erreparatzeko joeria jakak kontizu.

 Ez zittuan minutu bi pasauko, basuak hurrengo ostikaria jaso arte. Klinki-klan-kataklank.... oinguan be osorik, edarontzi sendua benetan. Ba, horra, ostiko-jabiak erantzun bera: tente ipiñi bertan, eta segi. Eta hirugarrengo bat be etorri zuan, barriro gauza bera eginda...

 Jarkera xelebria benetan. Basua lurretik bueltaka ikustia larregi ei zuan gazte “iraultzaille” háren begixetarako: horregaittik ipiñiko juen tente, diñot nik. Halan be, hori nahikua zuan, kontizu, euren izpiritu zibikua baretzeko. Iñori etxakon okurridu be, gero, basua hartu eta handik kentzia, tabernara edo baztar batera eruanda.

 Neuk be eruan neikian, jakiña: baiña begira geratzia aukeratu najuan, “Ia zenbat bidar egitteko kapazak dirazen” pentsauta. Baiña azkenian ez zuan asko luzatu: jardunaldixotan partehartzen ziharduen “beti-gazte” bat (ume txiki biren ama, bera) izan zan basua hartu, eta antolakuntzako lekura eruan zebana.

 Ipoiñ afrikarrak legez, honek kontakizunak etxakak moraleja biharrik.

Dies irae (foball ostixia)

Oier Gorosabel 2011/04/25 00:23
Arazua egualdi txarrakin jatork. Herri gehixenetan umiekin egoteko moduko aterpiak gitxi dirazen modura, hamen Kontzijopia izaten dok askoren azken errefujixua. Domeka horretan be hara juan bihar izan giñuan eurixa hasi zalako, baiña... hara nun topau genduzen bertan zazpi-zortzi mutiko foballian

http://abeyno.files.wordpress.com/2010/05/expulsion-del-templo5.jpg?w=328&h=254

Oin dala ez hainbeste urte, kalian olgetan genbixan umion jokuetan gurasuak etxuen eskurik sartzen, kaskarrekoren bat emoteko ez bazan behintzat (lehengo eta gaurko umiak bardintsuak garalako: aluak).

Aspaldixan baiña, arrazoi desbardiñak dirazela-eta, umiekingo ergelkeri maillia asko jaso dogula begittantzen jatak. Zuzentasun politikua, hiperbabeserako joeria, traumak sortzeko bildurra, txarto ulertutako progresismua, antxiñako represiñuari erreakziñua... arrazoi asko egongo dittuk seguru, gaur egungo umiekin arruntak dirazen hainbeste portaera eskas azaltzeko.

Hau erakusteko, aurreko domeka arratsalde baten izandako esperientzia interesgarrixa kontatzia ezin hobeto jatork. Lekeittion bizi nok eta hamen, beste herri askotan lez, foballzale asko jagok. Ume txikixak dakaguzenondako gatxa izaten dok batzutan leku zabal trankillik topatzia, foballian dabizen mutikuak danak hartuta izaten dittuezelako. Baiña tira, egualdi ona badago behintzat bakotxa gure aldetik ibiltzeko modua topau lajeikek, alkarri trabarik egin barik.

Arazua egualdi txarrakin jatork. Herri gehixenetan umiekin egoteko moduko aterpiak gitxi dirazen modura, hamen Kontzijopia izaten dok askoren azken errefujixua. Domeka horretan be hara juan bihar izan giñuan eurixa hasi zalako, baiña... hara nun topau genduzen bertan zazpi-zortzi mutiko foballian (pegora haundixa dok, 40 pertsona errez hartu lajeikez). Normala neurri baten, iñor ez jeguan-eta; halan be guk sartu egin giñuan, mutikuak baztarrera juango ziralakuan-edo; baiña ez ba, hárek jokuan segi, eta fuerte gaiñera, baloikadak gure artetik-eta. Zeozer esan biharra etorri zuan ba, lehelenguan leun; kasorik bez. Bigarrenguan, serixuago; arpegira barre egin jeskuen. Hirugarrenik ez zuan egon: baloia hartu, eta plazara jaurti najetsen.

Ni, umia nintzala, horren protestan gurasuengana juanda, ba jakixat zer hartuko neban: kokoteko bat. ¡Halan be, denporak aldatzen doiaz, horixe baietz!

Han begira zeguan aitta, pasmua pasautakuan –¿gaur egunian zeiñek deitzen detsa atentziñua-ba izorratzen dabillen ume bati?- hara nun hasi jataan, umiak Kontzixopian foballian jokatzeko eskubidia aldarrikatzen (hori ukatzen daben letrero haundixa dagon arren). Bizitza guztian egin dala-eta. Kanpuan busti egingo dirazela-eta. Ia bestela nun jokatuko zeben-eta... Nik be neuriak esan najetsazen, jakiña. Ha konturatu be ez zuan egitten, hárek 8 umiak herriko ixa aterpe bakarra indarrez okupatzen zeguazela, horren premiñan zeguazen guraso eta ume txiki guztiak uxatuta. Izan be, gaur egunian jentiak etxok odolik izaten izorratzen diharduan ume baten gurasuei abisua emoteko, eta nahixago juek estoizismoz jasan edo alde egiñ. Nik ez, orraittiokan...

Biharbada zazkar jokatu najuan umiekin, bai. Egun horretan ez najeukan monitore enrollauana egitteko gogorik, edo plazatik zihar háren gurasuen billa hasteko... Esandako moduan, abiso pare bat emon eta gero baloia kanpora bota najetsen; kontenplaziño eta azalpen gehixagorik barik (ez daigun perspektibia galdu: oin dala urte oso gitxi, gure auzoko edozein jubilauk makillakadaka konponduko juan asunto hau, ezta abisorik ezta ezebe barik; eta ojo, ez najabik hori aldarrikatzen-eta; bakarrik gaur egungo ergelkeri-maillia salatzen).

Han geratu ziran hárek ba. Nik egun “gerrerua” nekan arren, nerekin zeguazenak ez; eta hango giro gaiztotuan ez egotiarren, nahixago izan juen euripera urten eta guraso amantisimo harek emondako urtenbide bakarrari jarraittu (“tabernaren batera sartzeko”). Eta han laga genduzen foballzaliak, Kontzixope osuan jabe.

Halan be, oso pozik geratu nintzala esan bihar juat: aspaldittik nekalako hónek guztiok bateronbati arpegiratzeko gogua, eta modu horretan jente askok (seguru najagok) buruan izaten dabena esan eta idazteko aukeria izan juat. Eta, bide batez... hurrenguan guraso foballzale horrek harreta gehitxuago emongo detsa inguruko jentiari, bere umiak olgetan dabizenian.

Otoi gure alde

Oier Gorosabel 2011/04/23 14:35
Aste honetan, Vaticano aldian ibilliko gara udako “vacatio”-en jatorrixa ezagutzen, eta whisky eta motozikleta latiñez zela esaten dan jakitzen. Jozulinek “sardiñian parabolia”-kin gaur egungo krisisa ederto azaltzen desku. Eta Azpeitiko Manuelak sardaua zela egitten zeben azaltzen desku bebai. Bertsiñuen jokuan, Brassens eta Duhalde dakaguz barriro. Oinguan, “95 pour 100″ eta “Hamarretatik zortzitan” kantu erotikuakin.

Eguneraketia: saiua HAMEN ENTZUNGAI.

 

*****

AITTITTA RADUGA irratsaiua; aktualidadiari insumisiñua.
Lekittoko Arrakala Irratijan (107.7 FM) eta Arrosa Sareko beste hainbat irratixetan, jangoikuak daki ze egun eta ordutan.
http://bitakora.arrosasarea.org/

Tomax

Oier Gorosabel 2011/04/21 12:14
Hona, gure bigarren kakanarrua. Umeologian ikastaro aurreratua egitteko aukeria.

 

Argazkiak.org | Tomax Lardi Gorosabel © cc-by-sa: txikillana

 

Bera - Solas itxusiduna

Oier Gorosabel 2011/04/15 23:34
Sekulako maldiziñuak hartzeko ohitturia hartu dau mutikuak, eta amak abariangana bialdu dau hau konpontze aldera. Honek metafora txiki bat azaldu detsa, baiña... ¡sakristiatik sekula baiño maldiziño gehixago esanda urten dau mutillak!

Entzun hamen ipoiña

.*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Dirua nagusi

Oier Gorosabel 2011/04/13 07:08
Aprillan 8ko saiuan Joseba Barandiaran, Koldo Ordozgoiti, Rikardo Arregi, Maddalen Iriarte eta bostok. Portugaleko erreskatia, lanikeza, hipotekak, Korrika, Xabier Gereño, Lopez eta politika soziala eta debate identitarixua, Nafarroa Bai auzittan eta alkar mokoka, Japongo zentral nuklearren azken isurketia, Garoñako akatsak. Ostran, Oaia Peruarena pinttore beratarra.

 

Artixtak

Oier Gorosabel 2011/04/11 09:50
“Por los hijos lo que sea”, Evaristo Páramos Pérez.

ipurdiko.gif

Oteitza eta Txillidakin be pasatzen jatak: kristo guztiandako jenixuak izan, baiña nik batetik ulertu ez, eta bestetik euren obren balixua ezin ikusi, materixal toneladak eta forjari-iraltseruan soldatak ordaintzeko bihar dana kenduta. Evariston gaiñian be askotan entzun juat, jenixua dala; lehelengo bixen “altarian” ipiñi biharko juat orduan. Bere kantu asko gustatzen jatazak, etxuat ezetzik esango; baiña liburu hau ganorabako burutaziñuen bildumia baiño ez dok, neretako. Jarraitzaille inkondizionalak pozik erosiko juek, eta biharbada hori izan dok halako gauzia editatzeko akulua. Baiña ni, irribarre bat edo beste kenduta, aurreragokuan irakorrittako Bukowskin liburua amaittu osteko sentsaziño beretsuakin geratu nok: kleenex bat.

Etorri samba dantzan (tangan Pampan)

Oier Gorosabel 2011/04/07 23:00
Poz haundiz ikusi dogu gure saio zehe hau Eguzki Irratiko parrillan (martitzen eguardiz, eta domeka-asteleheneko gabeko ordu txikixetan). Gaurko saiua beraz, sukaldeko bihargiñei nahiz fabrikako gabeko turnokuei eskindu detsegu: kontakizun futurista apokaliptiko bat, orgasmo kontuak, eta bertsiño kontuan… ¡mambo! (edo hobeto esanda: ¡samba!). Raffaella Carrá “A far l’amore comincia tu” eta Tony Holiday “Tanze Samba mit mir”.

 

Saiua entzutzeko, hamen sakatu.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

 

Libro etxen (Abrekeria)

Oier Gorosabel 2011/04/01 15:05
Estadu kolpia, Guda Zibilla eta Hego Euskal Herriko triskantzia Zuberoatik ikusitta.

 

Durango, 1997, martxoa

Luistxonian irakorri leike aitta-semian esperientzia politta, Durangoko bonbardaketian gomuta gogorrak konpartitzen, topau barriko argazki faszista ikaragarrixen harira. Bagdad, Kabul eta Bengasin gaur egunian gertatzen diharduenen moroko esperientzia gogorrak bizi izandako atso-aguriak bizirik dagoz ondiok: egin leikezen errekonozimendu guztiak gitxi izango dira orduko zauri sakonak sendatzeko.

Ba da emoziñoz betetzen naben kantu bat. Pierre Bordazaharre xiberotarrak egindakua da, 1940 hamarkadan, oker ez banago. Dedikatoria hau ipiñi zetsan: “Hegua aldeko eskualdünentako egina.”.

LIBRO ETXEN

                1

Abrekeria zer trixtezia horen gatik

Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik

Adin florian ogenik gabe inozentik

Maite beitzüntüdan ô Ama Eskuadi oron gañetik

                Errepika

Entzün nezazü «Ama» zure deitzen

Entzün nezazü zure nigarstatzen

Eskualdün Iürretik naie ohiltzen

noiz othe niz sarthüren ni libro etxen?

                2

Bai maradikatzen haigü Hitler krimiñela

Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola

Errekaz ixurrazi dereikük gure odola

Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola

                3

Ez adiorik o Donostia ta Gernika

Nausi zaharra hasirik beita intzirrika

Ez dakigüla Eskualdün horier haiñ mendeka

Uste beno lehen ez zakion ützül Errepüblika

http://3.bp.blogspot.com/_fDauylRSRIo/S8Rnj1ftwpI/AAAAAAAAIGs/8iMK_IeVkkQ/s1600/iiirepublica.jpg

Izan be, Ipar Euskal Herrixan jeneralian ez zittuezen begi onez hartu Hegoaldeko refujiauak, gorri nahiz abertzale izan. Gaiñera Frantziak jarrera zittala eta doillorra mantendu zeban estadu kolpian aurrian, “tratado de no intervención” haren atxekixan Errepublikiari laguntzia ukatuta eta blokeauta (Italiak eta Alemaniak tratadu horri kasorik egitten ez zetsen bittartian). Testuinguru horretan, asko poztu ninduan euskaldunen artian salbuespenak eta sinpatia keiñuak egon zirala jakitziak, kantu honetan ondo ikusten dan legez. ¡Hego Euskal Herriko afaloste guztietan kantau biharko litzaken kantua, erregular!

Nik “Etxahun 1907-1979” omenaldi diskuan ezagutu neban, Dominika Etxart eta Robert Larrandabürün abots ederretan. Baiña audixua eskuragarri ez dakatenez, etxeko grabaziño txiki honekin konpondu biharko zarie doiñua ikasteko.

¡Hurrengo afarirako ikasitta ekarri!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017