Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Munduari buelta eta errebuelta ur azpittik

Oier Gorosabel 2011/03/31 10:31
“Veinte mil leguas de viaje submarino”, Jules Verne.

http://www.esacademic.com/pictures/eswiki/50/20000_squid_Nautilus_viewbay.jpg

 Hor ba, irakorri juat azkenian juan dan 100 urteko gaztetxuen abentura-liburu paradigmatikua. Veinte mil “lenguas” hau nobela famosúa izanda be, oiñ arte ez najekan pasarte solterik be irakorritta; Nemo kapittana eta Nautilus submarinuan izenak baiño ez najittuan ezagutzen. Liburu eder eta mamintsua topau juat, karga zientifiko haundixakin, eta ediziño honetako guztiak lez, grabau eta ohar interesantez beteta. Nautilus estetika victoriarrezko mirari teknologiko erakargarrixa dok. Nemo kapittanan pertsonajia barriz, misteriotsua eta melankolikua, bere tripulaziño internazional-esperantistian aurrian erabateko protagonistia. Liburuan ez dok guztiz azaltzen bere pentsakeria eta mundutik aparte bizitzeko arrazoiak; halan be, pare bat pasarte motzetan sozialismua aittatzen dok modu esanguratsuan. Antza danez, pertsonaje honen historixia hobeto azaltzen dok “La isla misteriosa” nobelan, eta hori be irakorri biharko juagu ba.

Liburua irakorri ostian, Tagzanian bidaiatzia etorri dok, berez faszinantia dan gauzia. Leku asko entzunda najittuan (Hawai, Bahamas, Long Island, Fiji, Tahiti...) baiña ez nintzuan mapan kokatzeko gai; oiñ sikieran ba jakixat ze zonatan billau. Halakuetan, beti gogoratzen juat gure aitta zana: 40 hamarkadako Eibar frankista hartan, ume askoren modura, liburu eta atlasak zittuan haren hegan iges egitteko modu bakarrenetakua. ¡Zelan gustauko jakozen hari, gero, halako jostailluak!

 Nautilusen biajia, mapa gaiñian.

 

Vingt mille lieues sous les mers map

 

Eta hamen, "Iñobez" kapittanan azken ibilbidia puntoz punto jarraittu heinke.


Hassasin-ak

Oier Gorosabel 2011/03/29 10:45
Aste honetan, “google kulturako” gai rekurrente bat izan dogu saiuan: “Hassasin”-ak. Iran zaharrian oin dala 10 gizaldi bizi izan ziran sekta musulman misteriotsu honi buruzko argibidiak emongo doguz. Bertsiñuan jokuan, “People = shit” kantua emoten dogu euzkixa eta iratargixa besain desbardiñak dirazen Slipknot eta Richard Cheese-n bertsiñuetan.

 http://www2.irna.ir/occasion/es/index1_files/image2.jpg

Saiua entzutzeko, hamen sakatu.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Rescue me

Oier Gorosabel 2011/03/28 22:25
Joseba Barandiaran, Aintzane Bolinaga eta Ainhoa Larrañagakin. Kutxen bat egittiaz, Portugaleko debacle ekonomikuaz, "Sortu" legeztatziaz, erreskatietaz (21.20 Zierbenako itsas istripua eta espeleologia), Siriako iraultzak eta NATO, eta ostran Naiara Utiel, "Cuidadores" dokumentalaz.

 

Emoziñoz hasi, teorixa politikoz amaittu

Oier Gorosabel 2011/03/26 09:47
“Ekaitz aroa”, Joxe Iriarte “Bikila”

http://www.txalaparta.com/upload/productos/ekaitz-aroa.png

Liburuan lehelengo zatixa trepidantia dok, ETAko sekuestrua, satorran asuntua, poliziakuen mobimenduak... euskal kakatzak, benetan be, thrillerrandako ezinbesteko baldintzak jittuk eta gizon honek ba jakik zelan erabilli. Hortik aurrerakuak, ostera, politika-fikziñua dittuk, Bikilan optimismo kronikotik kutsauta, eta ritmua desagertziaz gain, etxataz hain sinisgarrixak egiñ: EAJ-ko lehendakarixak ezker abertzaleko espiritu batek poseidutakua emoten jok (“biolentzian monopoliua dakagunok be egitten doguz gure pekatuak...” eta halakuak esanda); pertsonaje  gehixenak katedratikuak emoten jittuek, teorixa politikuaz berbetarakuan, filosofo klasikuen estiloko parrafada dialogau luziekin; eta ETAzalien artian be ixa danak jarraittu biharreko bidian dudetan jabizak, burruka armaua laga biharrian ixa-ixa, eta ortodoxixian defendatzailliak faltan botatzen dittuk (españolisten aldetik ba dagozen moduan).

Umetzaroko marrazki enigmatiko hárek

Oier Gorosabel 2011/03/23 23:22
Juan Carlos Egillorren kontura.

Komikizalia naiz. Nahiz eta E-gorren onduan oso mailla apalian geratzen naizen, bizi osuan izan dot afiziño hau. Ez dot, halan be, merkauan azken gorabeheren jarraipenik sekulan egiñ eta mundu honetako deskubrimenduak modu erratikuan, kasualidade hutsez egin izan dittudaz. Honen barruan, ez dot asko pentsau bihar gehixen-gehixen eragin naben hiru marrazkilarixekin gogoratzeko.

Lusmore

http://1.bp.blogspot.com/_NxQ2zqntXdo/SpG_fcrIIWI/AAAAAAAAAIE/o4zmrUxRzzU/s320/lusmore6.jpg

Rober Garai

http://www.ikasbil.net/hemeroteka/62/0241/jpg/62_0241_0042.jpg

Eta, ume-umetako sasoittik Juan Carlos Egillor

http://4.bp.blogspot.com/_pX8DkV6fUTw/SkqgGlUx50I/AAAAAAAABQM/4HDGNDuyDjI/s400/eguillor1.jpg

Bera - Erbiduna

Oier Gorosabel 2011/03/21 23:53
Atxurlari burutsu batek zirixa sartu detsa herriko abariari. Edo... zirixa sartu ez, guzurrik ez detsa esan-eta. ¡Baitta eskupeko ederra jaso be!

Entzun hamen ipoiña

.*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Baztan - Kusaridunak

Oier Gorosabel 2011/03/18 09:24
Umia jaixo eta gero auzoko atso guztiak ama barrixari egitten detsen bisittian konturako xelebrekerixia. Umiak zeiñen antza dakan-eta... politta dala bera-ta... ¡benetan dan edo ez dan asko ardura ez dabela, hala egixa!

Entzuizu hamentxe ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Extra Ahotsak.com

Oier Gorosabel 2011/03/16 22:14
Kherau folk taldia eta bere diskua ezagutu dogu, "Munduan ortozik". Bertsiñuen jokuan, klasiko bat: "Maritxu nora zoaz", Kherau eta Drindotsena. Josu Waliñon ipoiña, "Alburruna" izan da. Eta ahotsak.cometik auzolanan asuntua ekarri dogu Maria Pilar Larrañaga bergararran eskutik. Baitta Zaraitzuko eguberri kanta zaharra entzun be, Jose Landan abotsian.

http://solonavarra.galeon.com/otxagabia.jpg

Saiua entzutzeko, hamen sakatu.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Sabino Arana eta azelgia

Oier Gorosabel 2011/03/13 23:31
Ioar tabernia baiño pizkat gorago, Sabino Arana kale baztarrian, paisajismuan azken tendentzietako erakusgarri hau dago Lekeittion. Batek daki zelan allegauko ete zan horra... Baiña ale garaua da gero.

 

Argazkiak.org | Azelgia 1 © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Azelgia 2 © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Azelgia 3 © cc-by-sa: txikillana

Puspilluak, marimatrakak eta Sandmanak

Oier Gorosabel 2011/03/11 23:35
Gaurkuan, Patxitraperon puspillotxuan sartu gara; gero, marimatraka kritikatzaille baten ipoiña kontau dogu; eta bertsiñuan jokuan, Sandman pertsonaian harittik datozen lau kantu harilkatu entzun doguz: Metallica, Apocaliptica, Richard Cheese eta Andrew Sisters taldien ahotan.
  http://img.karaoke-lyrics.net/img/artists/34267/andrews-sisters-116665.jpg

Saiua hamentxe dakazu entzungai.

*****
AITTITTA RADUGA irratsaiua; aktualidadiari insumisiñua.
Lekittoko Arrakala Irratijan (107.7 FM), ewastenero 8.00etan eta barijakuero 15.00etan.
Arrosa Sareko beste hainbat irratixetan, jangoikuak daki ze egun eta ordutan.
http://bitakora.arrosasarea.org/

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017