Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Andra artian

Oier Gorosabel 2011/02/28 23:01
Jasone Mendizabali elkarrizketia (Topagunea, kongresua) eta estudixuan Eider Alkorta, Maddalen eta laurok. Alderdixen mahaixa konbokau edo ez, Sortu legeztatziana, Rufi Etxeberrian deklaraziñuak, Izpurako 8 gaztien agerraldixa, Arnaldo Otegin plataformako hitzaldixa, gaztien inkesta soziolojikua, Gadafi eta gasoilla, eta ostran Mireia Gabilondo eta "Hostoak" ikuskizuna.

Patxitrapero eta Jozulin deunei eskerrak

Oier Gorosabel 2011/02/25 10:45
Sagardotegixan galderak eta "domingou sangre domingou..." ¡let's mambo!

Patxitrapero eta Jozulin jaunak irrati ekoizle batendako amama dira. Gaur be, háren burutaziñuak bete dabe Aittitta Raduga saiuan zati majo bat. 300 metrora zeguan sagardotegixan kaso misteriotsua, eta “37 galdera 63 milioi estatubatuarrek esperantzarekin duten kontaktu bakarrari (eta 17 minutu)” olerki bikaiña.

Bertsiño jokuan, Ricardo Queso izeneko croonerrak mambo estiluan kontau deskuz 1972-an Irlandan gertautako “Sunday Bloody Sunday” latza. U2-en orijinalakin alderatuta, jakiña.

EGUNERAKETIA: HONA SAIUA TXINTXILIZK ENTZUTEKO MODUAN.


Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Pasión hitana

Oier Gorosabel 2011/02/24 21:36
Our lagun Assier Sarats has recently published a very interesgarry note in his Eibartick blog. Now that it’s fashionable to talk hitane ¿makes ete sense to erabillate it whith children? In these times when verbett is more and more uniformous ¿shall we direct to our momorroes with such atavic verbes as ju’hari, wazian/k or jarabixaraz? Hangoyquack knows. This is a little eckarpenis of the Garagoithical Oracle from his vedarrez-betetack castaway.

 http://perseguidos.org/wp-content/uploads/2010/12/Ninos-gitanos.jpg

Hiriari jarraitzeko, Asier. Nik be hika egitten jetsat semiari, eta Aprillian jaixoko dan bestiari be hala egitteko asmua jakat. Baiña neregaittik egitten juat batez be, ikastiarren. Etxuat iñundik iñora espero umiak nere modura egingo dabenik: Lekeittion bizi nok; andria oiartzuarra dok... Txikittan, umiak oiartzuarrez egingo juek (hala jabik oiñ Niko: “atikuk” = antijuk = antiajuak, “abiya” = ogiya = ogixa, “atxak” = galtzak = frakak...), eta eskolan hastiakin batera zuzenian pasauko dittuk lekittarrera.

Ez, nere asmua ez dok semiei nere euskera eredua irakastia. Anek eta nik aspaldi adostu genduan umieri bakotxak bere euskalkixan egingo gentsala, batuz edo lekittarrez ez behintzat (gaiñera hori akulu bat dok neretako, eibartarrez hobeto ikasteko). ¿Umiengan ze eragin izango daben honek? Esango najeukek, igual, euren burua errespetatzen ikastia.

Etxakixat zelan azaldu. Askotan ipintzen juat ondarrutarren ejemplua ETB-ra juaten dirazenian (lehen behintzat bai; ba dittuk 5 urte TB-rik ez dakagula etxian). Salbuespenak kenduta, normalian batu-erdi-bizkaiera tartartutako bat egittera jotzen juek, euren benetako berba bizixa ezkutauta. Ekittaldixa egin eta gero, konbentziduta najagok jente askok zera pentsatzen dabela ondarrutarretaz: gaixuak; klaro, han erdi erderaz egitten danez, hara zelako euskalgaiztua geratu jaken. Degradantia begittantzen jatak jarkeriori, noiz eta euskalkixak modan dagozenian, eta horren seiñalia dok gipuzkera serrau-serraua erabiltzia guztiz normalizauta dagola (Alkaiñena-eta).

Bueno, ba ni semiengaittik zera nahiko najeukek: nagusitzen dirazenian, goguan izatia zelan jarduten juan eibartarrez euren aittak, etxian eta kalian, konpleju barik, eta eurak gauza bera egitteko kapazak izatia (euren dana dalako euskalkixakin). Horrekin konforme nik.

Gaztetxiak

Oier Gorosabel 2011/02/23 22:22
Intentziño oneko ezkertiar funtzionarizatuen obrak.

 

Argazkiak.org | Gizaburuko "gaztetxia" © cc-by-sa: txikillana

 

XX gizaldi amaieran, gazte iraultzazaliak espazio propixuak aldarrikatu eta “okupatzen” hasi ziran. Berba honekin, eraikin hutsetan sartu eta háretaz “jabetzia” esan gura zan, zentzu informalian, kaso gehixenetan komunidadiari zabaldutako aktibidade leku legez (“gaztetxiak”), baitta bizileku moduan erabiltzeko be (“etxe okupatuak” edo “squat-ak”). Sasoi baten ixa herri guztietan topau zeikian halako bat. Gaztetxua nintzala goguan dakadaz Eibarren egon zana (Txantxazelaixan), Elgoibarren (erreka ondoko plazan, gero zine onduan), Lekeittion (gaurko Enperatrizan hotelian), Markiñan (Mataderua), Ondarrun (zubi barrixan onduan)...

Gerora, Udal estrukturak pizkaka-pizkaka absorbitzen juan dira espazio propixuen aldarri hori –ezkertiar aktibistak funtzionario plazak etara ahala-, eta neurri haundi baten okupaziñua desaktibatuta geratu da. Hau da: espazixo hutsakin konformatzen ziranendako balekua eta errezagua da udal ekipamentu baten jardutia, “marroiak” sahiestuta; eta geratu diranak, garrantzixa batez be autogestiñuari emoten detsenak izan diraz. Hamen kokatzen dira, esate baterako, Eibarren ointsu arte egondako “Tallarra” gaztetxia, Asua Errekan. Aurreko baten kartel batzu ikusi nittuan paretan, hango hondakiñetatik urtendako jentia barriro biltzen hasi dala-edo. Poztu nintzan. Eta, aukeran, lehengo izpirituakin jarraitzeko aiñako adoria, gogua eta partaide kopurua izatia opa detset, gero ta ugarixaguak dirazen ludoteka instituzionalen aldian.

 

Argazkiak.org | Gizaburuko "gaztetxia" © cc-by-sa: txikillana

Ez dok hainbesterako

Oier Gorosabel 2011/02/22 21:10
“Haur besoetakoa”, Jon Mirande.

http://eibar.org/blogak/orakulua/images/jon_mirande.JPG

Labur esanda: “Ez dok hainbesterako”. Behiñ eta barriro entzun izan juat liburu honi buruz bere sasoian eskandalo haundixa izan zala, pederastia eta intzestua dala, eta euskal mundua abarez beteta zeguala, eta bla bla bla. Ba hara, nere ustez  gaur egunian askoz be zorrotzago begiratzen dittuk hórrek gauzok orduan baiño. Eskoletan umiei “eskua sartzia” haiñ arrunta zan sasoiari buruz gabizak, gero. De la Caspa eta Arcacusak “Quince años tiene mi amor” kantatzen zebenekua. Eta, gaur eguneko ikuspegixakin, kartzelan sartu biharko gendukez Chaplin, eta Jerry Lee Lewis, eta gure zenbat eta zenbat arbaso, justo-justo hillerokua izandako nerabiekin ezkondu izanagaittik. Eta antxiñako Greziara jotzen badogu, tira-tira-tira... Bueno enok hasiko ni Mirande zuritzen –bestiak beste, agerikua dalako probokatzera zoiala-. Bakarrik esaten nabik etxatala hain-hain-hain makurra begittandu. Eta tira, gustau jatak protagonista gaixuan buru barruan dagon laberintuen deskribapena, alkoholan papela... psikopatixia gaur eguneko liburu askoko protagonisten ezaugarrixa dok gaiñera; zentzu horretan be guztiz normala begittandu jatak liburua.

 Eta mamiña alde batera lagata, formiangaittik be ba jakat zer esana. Batetik, nik xiberotarrez idatzittako testua espero najuan eta “gipuzkera osotu” sasoiko idazkera batekin topau nok, “Delirio Vasco”-ko pajina bakarti horretako azken mohikanuen estilora: hatxerik ez, “zu zara” biharrian “zu zera”-eta, sabinismo pillo bat... Euskaldunbarri “ilustrauen” egitura sintaktiko korapillotsu eta ulergatx tipikuak be ugari. Eta, hau bai espero nebana, bere olerki soltiak ezagututa (kantuenak-eta) iparraldeko euskalkixen lexiko asko, grekozko grafiazko kultismuak eta Miranden topiko rekurrentiak (Gazte-Lurran eta Goizerrixan kontuak). Baiña tira, hainbestian moldau nok eta azkenian egin be egin nok idazteko era horretara (¡eta egin naizenerako liburua amaittu! ¡hain dok motza! ¡eta alperrik gaiñera, eze, Miranden liburu bakarra ei dok hau!).

 Ezin izan dotena tragau beste gauza bat dok: ediziñua bera, edo liburua prestatzeko eria. Eginek bere sasoian “Pacharán La Navarrakin” etaratako kolekziñokua dok, eta pretensiño filologikuekin eginda dagok. Batetik, gaztelerara itzulitta dagok, eta hor okertu najuan muzturra lehelengotz: izan be, gaztelerazkua askoz be hobeto maketauta dagok, irakortzeko erreztasun gehixago emonda, euskerazkua baiño. Eta bestetik, euskerazkua nota filologizkoz beteta dagok: transkribatzailliak (ustez) testu orijinala zuzentzen edo osatzen; ulertzen ez dittuan espresiñuak “interpretatzen”; interpretau ezin dabenian (sic) ipintzen... Eta tira: ez nok sakon aztertzera sartu (asmorik bez), baiña behin baiño gehixago topau dittudaz oharrak perfectamente ulertzen dirazen pasartietan, edo “z” bat “s” batez ordezkatuta premiña barik, eta onduan gaurko ikuspegittik txarto egongo litzaken berba bat ezelako ohar barik... txapuzia, eta diñot nik, tipuak bere erara ahal zeban modura idatzi bazeban, ba laaaaaga dagon modura, eta nahi bok egixok separata bat testu komentarixuakin, kopon. Baiña siñistu nahi juat ediziñuan arazua dala, eta beste argitaraldixetan bihar-dan-modura agertuko zala testu orijinala.

 Horixeok dana (Zipri kañoneruak esaten zeban lez).

Zerbitzarixen erabilpena

Oier Gorosabel 2011/02/20 22:41
Momorró txiki bat sortzen (XV)

http://www.indiamike.com/india/attachments/10274d1243669447-luggage-on-the-shatabdi-express-bag-snatcher.jpg

Bihar-dan-moroko momorrúa hezteko, ezinbestekua izango da gure umia otsein eta morroien erabilpenera gazte-gaztetandik usatzia.

 Esate baterako: kalera jostailluak eruatera xaxatuko dogu (nahikua izango da behiñ edo birrittan egittia hasieran, aurrerantzian, berak bakarrik eskatuko dittualako apaparako trepetxuak; hortik aurrera nahikua izango dogu harixa jarraitzia eta ez etetia, hau da, umiari buruan ipintzen jakona kargau eta plazara eruatia).

 Motorra, olgetako ume-karrua, pélotía, bizikletia, palak... zenbat eta bolumen haundixagokua hobe, eta ahal ba da bat baiño gehixago be; izan be, gure erregetxua jostailluekin errez aspertzen da (hamar minututik behiñ edo), eta bere psikomotrizidade borbokari horrek eskatzen daben aiña estimulo bermatzia da gure guraso amantisimo izaerian funtsa, trauma edo frustraziñorik ez eragitte aldera.

 Jakiña: modu egokiz hezittako momorro batek bere ekipajia eruango daben coolie bat biharko dau onduan; jostaillu eta tramankuluak gorde eta aldatzeko prest izango daben ezkutari fidela. Euskaldun guztiak jaiotze hutsez kapare garalako; eta nahi ez dogun jostaillua etxeraiñok tiraka eruatia baiño gauza baju eta miserablerik ez dagolako. Ko-gurasuei harro erakutsiko detsagu, gaiñera, motorrari ipiñi detsaguzen torloju-soka eta klase desbardiñetako tuniñak, gure karriatzaille papela ahal danik eta onduen bete ahal izateko. Edozer, gure moñoñua algodoietan hazten ohittu deiñ.

Jardin bionikua

Oier Gorosabel 2011/02/19 00:19
Lora sikuekin egindako kuadruak gustatzen jataz, nahiz eta ez neukian bat etxerako nahi (melankolikuegixak). Amañan topautako kuadro espontaneo honek hárek ekarri zestazen gogora, nere kotxeko bentanilla ertzian hazittako goroldixo-jardin japoniarrakin nahastian.

 

Argazkiak.org | Jardin bionikua 1 © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Jardin bionikua 2 © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Jardin bionikua 3 © cc-by-sa: txikillana

Urezko birikixa

Oier Gorosabel 2011/02/17 23:41
081201 saio reziklaua. Koldo Ameztoi-n 3 ipoin; eta Bergarako basarrixetako ur kontuak. Bertsiño jokua: Errores Medicos / Aqualung (Def con dos / Jethro Tull)

http://4.bp.blogspot.com/_4uRbHB7LH7Y/SaL4ODrLXXI/AAAAAAAAA-4/PL9-4xcJujI/s400/jethro-tull-aqualung.jpg

Saiua entzutzeko, hamen sakatu.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

¿Nun dago Hosni?

Oier Gorosabel 2011/02/16 15:07
Mikel, Maddalen eta hirurok. Egiptoko anabasan arrantzale ugari; Euskal Kakatza eta PP-ko arpegi bikotxa; kutxen fusiñua. Ostran, Petra Elser eta etorkiñen euskalduntze esperientziak.

Kontraste kontrapikaua

Oier Gorosabel 2011/02/15 08:40
Ezkerrian labaderoko "gaztetxia" (ez squata: alkiler merke-merkeko etxe zahar-zaharrak) eta eskuman, Euzko Gaztedi Interiorrekuen etxetxua. Isasi barrenian ikusi leikian kontrastia.

 

Argazkiak.org | Isasixan © cc-by-sa: txikillana
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017