Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Euskal far westa

Oier Gorosabel 2011/12/31 09:18
“Sombras del alba”, Anjel Rekalde.

http://www.txalaparta.com/upload/productos/sombras-del-alba.png

 Euskal epikia. Far-westeko nobelia, bere topikuekin (triangulo amorosua, onak/txarrak mugatzen daben linea klaru-klarua... ). Norbere sinismenak sendotzeko tresnia, filosofo greziarren estilo dialogauan. Oso entretenigarrixa, halan be: eta beste konfirmaziño bat euskal kakatza honetan nobelatarako oso materixal ona dagola. Burruka armauan barruko detalletxo interesgarrixak be agertzen diraz (hitzorduen prozeduria, hiri kamuflajia, armen mantenimendu aholkuak...). Ezagun da bebai autoriak zelako maitemiña dakan Ñoñostia eta bere giruakin (deskripziño atmosferiko lartxo, nere gusturako). Atxeki bat ipintziarren, coshquerismo pizkat darixola idazkixari (“la garúa nos mojaba hasta los huesos” eta halakuak), eta ni ez naiz hizkuntzak nahastatzeko zalia.

Pulp á feira

Oier Gorosabel 2011/12/26 15:13
“La tahona de Froilán”, Xose A. Pet Posse.

http://pictures.todocoleccion.net/tc/2011/03/15/25384094.jpg

 Sorpresa demasa, liburu eta idazle honekin. Hasieran barre haundixak egin najittuan berau aukeratzian, beste aukera hoberik ezian: itxura kutria jok benetan kuaderno formatuakin, “Dani Futuro” estiloko marrazkidun portadiakin, eta kapitulo bakotxan hasieria ilustratzen daben “pulp” irudixekin. Ediziñua, diseñua, maketaziñua... 90 hamarkadan etaratako liburua dok, baiña 70ko usaiñ indartsuakin; eta “retro” usaiñ hau ez dok nahitta gaiñera.

Baiña bueno: nik beti aldarrikatu izan juat itxuriari baiño, mamiñari begiratu bihar jakola, eta liburu txarrak irakortzeko zalia be ba nauk, bere txartasun horrekin dibertitzeko. Baiña, esandakua: ¡hau sorpresia!

Suizan bizi dan joale galiziar baten historixia dok, hango diru-zuritzaille eta trafikantien sare baten parte bihurtzen dana konturatu barik. Hari horretatik, nobela baltzan estandarretan mobitzen dok liburua eta hortan: historia entretenigarrixa, flashbackak, sexua, gizon boteretsuak, konspiraziñuak, traiziñuak... Sorpresia beraz ez dok hortik etorri, eskeletu honen gaiñian ipiñittako ezaugarrixetan baiño: liburu osuari darixo usain fatalista, retrankadun eta xalo bat, generua galiziar galbaittik pasauta. Eta horixe dok hain zuzen be gehixen erakarri nabena (biharbada beste batzundako defekto bat izango dan pekorotz eta baba-lapiko usain bera).

Futz

Oier Gorosabel 2011/12/22 15:42
“Ventajas de ser incompetente y otros monólogos de humor”, El Club de la Comedia. telesaioko gidoilari taldia.

Biopix: JC Schou

Arola. Ez dot esango gustau etxatanik, ez: askokin barre egin juat, iñoiz karkajadiak urten bebai (hiltzaillia ohe azpixan... ). Pertsona gitxi egongo da liburuan pasarte bateren batekin  identifikatzen ez danik, deskribatzen dirazen situaziñuak edade eta egoera asko errepasatzen dittuez-eta. Baiña... sustrai sakonik bako barreguria dok, gaseosian modura momentuan tiro eta pasatzen dana. Efektu kolpe hutsak, zorrozkerixa eta keiñu sinpatikuen bilduma interesik bakua.

Interesgarrixa begittandu jatan bakarra umorian negoziuan dabizenen parametruak pizkat ezagutzia izan dok: kontakizun guztiak oso motzak dira, 1500 bat karakteretakuak, eta ezagun dok estandarrak dagozela: “no se si ustedes se han fijado...” tipoko sarreria, kategoria barregarrixen zerrendaren bat, tartian kolpe batzu izan leikiazena, eta amaitzeko zirikadia. Nahi barik imajinatzen juat klase honetako gidoilarixa “funtzionarizatzen” danian (sentido txarrian), eta bere biharrakin aspertzen hasi; gitxittan gertatuko dan gauzia bestalde, eze, seguro kalera bialdu eta beste gaztetxo bat hartuko dabela, gitxi eskatu eta dana emoteko prest dagona. Pentsau nik.

Kaso egittiaz

Oier Gorosabel 2011/12/20 17:05
Badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da)

http://4.bp.blogspot.com/-TNAIxHpwD1I/Taoc9L-rRYI/AAAAAAAABJ8/qpZvH7zXuvE/s1600/Saludo.jpg

Beti izan naiz ni kalian agur egittekua. Hau da: behiñ pertsona batekin ezagueria egitten dotenian, normalian agur egingo detsat kaletik... betikotz. Hori bai: “Agur” esan eta oiñaz segitzen dot, ez naiz berbetara gelditzen ez banau berak gelditzen, edo zeozer berezixa esateko ez badakat. Zentzu horretan, etxata gustatzen sistematikoki ezagun guztiekin lau berba egittera gelditzen dan jentia, ganorabako konbertsaziñuan:

-         Zer?

-         Hamen.

-         Biharrera?

-         Bai, ta zu? Etxera?

-         Hori ba. Bazkaldu egin biharko dogu-ta...

-         Bueno!

-         Hala!

Halako berbetekin ez dau munduak asko irabazten, ez; bai ostera denpora pizkat alperrik galtzen. Giza harremanak be asko ez dirala garatzen esango neuke, nahiz eta zuetako batzuek antisozial(ago)tzat joko nozuen.

-         Zer? (prisaka nabil, ia ez garan asko luzatzen)

-         Hamen. (ia zertara datorren oiñ hau)

-         Biharrera? (badakitt biharrera doiala, baiña ez dakitt zer esan)

-         Bai, ta zu? Etxera? (tabernako tragaperratik pasau ta gero)

-         Hori ba. Bazkaldu egin biharko dogu-ta... (ez badot maletia pegoran topatzen)

-         Bueno! (nahikua da)

-         Hala! (eskerrak)

Nik badakitt nerekin kruzatzen dirazen asko eskertuko dabela nere agur hutsa: batetik kaso egitten dotelako, eta bestetik ez dotelako alperriko listu gasto globalari kontribuitzen. Esklabitude latza, ehun metrotik behiñ halako iñuxentekerixetan ibiltzian kondenia!

Halan be, gazte-gaztetandik erreparau detsat kaleko agurren asuntuari, nahiz eta ez doten sekulan honi buruzko berbarik idatzi (etxian komentau bai, askotan). Eibarren bizi nintzanian, esate baterako: 25 urte inguru nittuala Gazte Asanbladan sartu nintzan, eta hori dala eta Eibarko bizitza sozialian iñoiz baiño gehixago parte hartzen hasi nintzan. Jente asko ezagutzen bebai. Eta jakiña: nik neuriakin segidu neban (ezagun guztiei kaso egitten), baiña hara nun konturau nintzan euretako askok ezikusixana egitten zestela. Zehatzago esanda: rollo sozio-politiko-kultural-kallejeruena zeroienak (eta beraz, printzipioz soziabliago eta kosmopolittaguak izan biharko ziranak) egitten zesten gehixen ezikusixana. Zalantzak izan nittuan: ze izango da, ez dabelako ondo hartzen nere jarkeria? (banekixan pizkat inkomodua nintzala, anarkistia hainbeste borrokilla artian). Segiduan baztartu neban ideia hau; eta gaur egunian pentsatzen doten konklusiñora allegau nintzan.

Hau da tesisa: Zenbat eta (bizitza sozialian zihar) jente gehixago ezagutu, orduan eta selektibuagua da bat bere agurrak partitzerakuan. Halako ekonomia kontu bat.

Urte askuan horixe pentsatzen egon naiz, modu umoristiko eta ironiko xamarrian. Halan be, buelta pare bat emonda onartu neike beste arrazoirik: miope izatia; memorixa txarra (nik izenekin ez, baiña arpegixekin gogoratzeko ahalmen harrigarrixa dakat; jente askok ez dakana).

Eta, bestalde, maximak oso ondo dagoz artikulu txisposuak egitteko baiña errealidadiak ñabardurak dakaz: nik be erretirau izan detsat saludua bati baiño gehixagori, bestiak beste euretako inkomodua dala ikusten dotenian.

Eta kontua da: ¿ze momentutatik aurrera erretirau bihar da saludua? Ein daigun kontua: lagun baten lagun bat, oin dala urtebete aurkeztu zetsuen baiña harrezkero ez dozu sekulan berakin berba egin. Kalian agur eta agur, besterik ez... Baiña ezagun da bera inkomodo dagola zuri saludau bihar horrekin... ¿noiz eten? ¿zeiñek hartu iniziatibia?

Gero kasu xelebriak dagoz: badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da); kalian gora etxerutz juntatzen bagara, ritmua aldatu edo kale kantoian geratuko da bateronbaten zain dagon itxuria eginda (guzurra, pegoran gurekin batera ez sartziarren da). Baiña tira, halakuak banakakuak baiño ez dira eta ez nabe asko kezkatzen (bai, ostera, asko dibertitzen). Nere jakinmiña mezu honen lehelengo txatalana da: ¿zergaittik ete diraz batzu hain mizkiñak agurrekin?

(Honekin zerikusixa: Mendixan kaso egittiaz)

Haizia eta pintadak

Oier Gorosabel 2011/12/18 22:10
Udazken goiz haizetsu baten irudixak, musika intimista batek lagunduta, eta Lekeittion bildutako azken pintada ikusgarrixak erakutsitta. Brand new Kurosawel production (4'30'')

 

Apartheidaz gozatzen

Oier Gorosabel 2011/12/14 07:41
Momorró txiki bat sortzen (XXII)

http://picture-book.com/files/userimages/1802u/bully_image.jpg

Irudixa: Angela Martini

Zorionekuak gu, etxe parian ipiñi deskuen parkia laboratorixo ezin hobia dalako eta “el sueño de La Razón produce momorros”.

Aurreko baten momorro txiki baten portaeria findu eta bide onetik bideratzeko ezinbestekua dan eguneroko beste mikrogertakari hórretako bat ikusi neban. Danok dakigu zer dan umien arteko jazarpena, betidanik gertatu eta gertatuko dana, gaur eguneko patologizaziñuaz aparte. Tira: ume batzuk makarra txiki bat daroiela barruan, eta beste batzu mendeko izatekua. Hori bultzatzia, Naturalezian legiak eta senak agintzen dabenari fidel izatia zeregin garrantzitsua izango da gurasuendako.

Edade askotako umiak zebizen tutuetan gora eta behera, eta euren artian hiru urte ta erdiko mutiko bi (ondo dakitt hori, Nikon “kinttuak” diraz-eta). Urte bi ta erdi inguruko neskatxo bat zeken begiz hartuta, eta hari zarataka eta gauzak botatzen ziharduen, pipa azalak-eta. Ez zeguazen burruketan, eta ez zan hasarre baten ondorixoz: beste barik, pertsona bat markau eta despreziatzian gozamen atabikuaz gozatzen zeguazen. Klub exklusibo baten partaide izateko pribilejiua dastatzen. Danok dakigu –nahiz eta hori aitortzia politikoki zuzena ez dan- horrek zelako plazerra dakarren.

Gure umien, errege txikixen mugagabeko zorixona billatzen dogun neurrixan, garrantzitsua da, guraso amantisimuok, instinto basikuok errespetatzia eta ez hori bakarrik, bultzatzia bebai: indartsuak agintzen, eta ahulak bendeko. Beti hala izan bada, ona izango dan seiñale.

Umien portaeriaz gaiñ, gurasuena be fijatzeko morokua izan. Pasatzen ziharduanaz jabetu zanian, jazartutako neskian aittak tokia emon zetsan mutikuei; jarrilekutik jaiki barik baiña hasarre tonuan (“!Eh! ¿Zertan zabizie? Halakorik ez egin gero ¿eh?”) edo halako zeozer. Harek etaratako zaratiakin, orduan begiratu zeben mutikuen ama bixak (metro pare batera zeguazen baiña alkarrekin barriketan) eta euretako baten reakziñua jaiki eta beste aitta horrengana juatia izan zan: “¡Aizu! Nere umiari neuk egingo detsat hasarre ¿Aittu?”.

Tipua isilik geratu zan (ai ni harrapau izango banindu...). Umiak iges eginda zeguazen ordurako, eta aldapara gaiñian lau metrora zeguazen makarra txikixeri emondako errixetiak zera gogoratu zestan, ba... kuarteleko koronelak bere mendeko poliziakuari emoten detsana, honek egindako torturak epaitegira allegau dirazenian: “Larrañaga, Larrañaga, he, he, he... halakorik gehixago ez egiñ  ¿konforme?... hurrenguan kontu gehixagoz ibilli hari, tunanteee....”.

Makarrak makarra, eta bendekuak bendeko, bai: baiña formak gorde daiguzen behintzat.

Mike Hammer Malerrekan

Oier Gorosabel 2011/12/10 14:18
“Goizuetako ezkongaiak”, Gotzon Garate.

 http://www.elkarlanean.com/multimedia/prentsa_bulegoa_azalak/thumb/thumb2037_goizuetako_ezkongaiak.jpg

Harrittuta geratu nok, zelako nobela interesgarri eta irakorterreza topau doten hamen. Etxakixat ba: beste zeozer espero najuan abare-filologo batengandik, didaktikian mesedetan kalidadetan galtzia-edo, naftalina-intzensu usain larrixa-edo... Baiña ez, ez: nere gustorako behintzat, ondo harilkatutako historixia, erritmo bizixa, hizkuntza egoki eta gozagarrixakin.

Egixa dok polizia generoko liburua izanda, haren estandarretara eginda dagola (detektibian galdeketak, arsenikua, susmagarri guztiak gela baten biltzia...). Gaiñera, euskera jator-aberats-baiña-ulergarri horrekin (ikasi, Aristi) apur bat deskolokauta geratzen haiz, izan be ez dok berez oso naturala Iruñeako madero bat euskeraz entzutzia, esate baterako; baiña ohittura kontua baiño ez dok (gauza bera esaten genduan Amatiñon ETB-n “Dallas” euskeraz estraiñekotz ikusi genduanian). Orduan, honek ez detsak bape meritorik kentzen lehen esandakuari.

Nobela sinplia beraz, baiña gantxo haundiduna.

Ogibittartian hartuta

Oier Gorosabel 2011/12/06 21:33
Langabezixa, Sarkozy, Merkel eta Europa Barrixa, Egiguren eta pake prozesua, UPYD, Amaiur eta eskañuak, Emakume/gizon rolak (Ostran, Arantza Urretabizkaia) eta Durangoko azokia. Benjamin Atutxa, Xabier Olabarrieta, Maddalen Iriarte eta laurok.

 

Elorrio - Aitabitxi

Oier Gorosabel 2011/12/02 15:24
Afrikano estiloko beste bat. Oinguan sein baten aittabitxi egitten dan lapur onbera baten historixia kontatzen jaku, bizitza-herixotzian muga metafisikuetan.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Ereño - Motxaila baten zorra

Oier Gorosabel 2011/12/02 15:22
Ijitanuen topikuari jarraittuta, abariakin konfesionarixuan be bere "senari" eutsi ezin detsan Etxeberriatar bat dakagu hamen, joko dialektikuetan be abilla berau.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017