Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Elgoibar - San Martinen txistua

Oier Gorosabel 2011/10/31 13:39
Hildakuak pizten daben txistua daka San Martiñek; baiña auzoko batek hartu eta modu txarrian erabiltzen saiatuta ez dabil...

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Elgoibar - Ardoari ezin itxi

Oier Gorosabel 2011/10/28 13:16
Olagizonak etxe-jabiari Santomasetan emon biharreko errentarik ez; dirua ardautan aurreratzia erabagitzen dabe, eta bera aittatze hutsa zigortzia. Baiña babia ardau barik jatia gogorregi-ta... "zereko zera" berbetian absurdotasun barregarrixan adibidia.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Garun zirkunboluziñuetan asfixiauta

Oier Gorosabel 2011/10/24 22:53
“Auto-stopeko ipuinak”, Pako Aristi.

 

Putupuf, putupuf... etxuat esango idazlia txarra danik (¿ni munduan kontra?) baiña, erredios, etxuat bape-bape-bape konektau berakin. Ipoiñen muiña, etxata interesgarrixa begittandu; tajua barriz, amaittubakua (¿klasikuegixa izango nok? planteamiento, nudo, desenlace...), hizkeria, hermetikua (basarrittar-perifrastikua), esaldi luzeegixekin (amaittu orduko ez nintzuan esaldixan hasieriakin gogoratzen)... Kostau egin jatak liburua amaitzia.

Elbetea - Txerri usaina

Oier Gorosabel 2011/10/23 22:52
Hona anai biren istorixia, txarri-bodak eta "txermoniyak" dirazela-eta (Eibarren ez dakitt zelan esaten jakon txarri-zatixak-oparitzeko-obligaziño-sozialari). Caca-culo-pedo elementuak arrakastia bermatzen dau.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Sociolengüetazo

Oier Gorosabel 2011/10/21 14:54
Momorró txiki bat sortzen (XXI)

http://www.markvsmith.co.uk/assets/images/Park-Life-2.jpg

Umia berbetan hasi ahala, gure ekoizpena pertsonalizatzeko beste aukeratxo bat zabalduko jaku: momorro korrientia izatetik, euskal momorro labeldun bihurtzera pasau ahal izango gara, herri jator, gozo eta puta honetako neura nagusixenetako baten barneratuta.

 Aurreko baten, etxe parian eregi deskuen ume-parke eder horretan bertan ikusi neban horren adibide eder bat. Ondoko jarrilekuan lekittar bikote gaztia, nere moduan haren umien gorabeherei begira. Umiak bi ziran, neska-mutillak, eta euren artian tar-tar-tar han zebizen gazteleraz, batez be arreba nagusixak anai gaztenari. Atentziñua deittu zestan euren aman tolerantzia bajua: esaldi bat entzun orduko “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!” orrua jaurtitzen zeban (maiuskulia nahitta erabilli dot, belarrittik barautza legez sartzen dan orru penetrantiori ahal besain ondo irudikatziarren). Orduan umiak amari kaso egiñ eta euskerara pasatzen ziran. Baiña handik minuto gitxira, naturalezian indar sahiesteziñak gauzak bere onera ekartzen zittuan, hau da, esfortzu gitxieneko puntura, eta barriro konturatu barik gaztelerara pasatzen ziranian: “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!”. Behiñ eta barriro, eten barik, luzaruan eta (bera) nekatu barik. “Hara” –nik- “hamen dakagu euskaldun kontsekuente bat”. Artian bikotia ixilik zeguan, euren artian berba egin barik esan gura dot. Baiña halako baten berbetan hasi, eta “Vamos a ver el partido en el bar...”, “No, yo voy a quedar con mi madre porque...”, “Luego cuando veas a Jokin le dices...”, “Coge tres kilos de patatas en Eroski...”.

 Hau entzunda, gehixenetan voyeur mutu izatera mugatzen dan parakaidista honek telebista aurkezlien moroko asentimendu keiñua egin zeban: begixak itxi, eta baiezko mobimendu imperceptible bat buruakin. “Hori da bidea. Bietan jarrai”.

Itxas-txakur txikixak sustatzen

Oier Gorosabel 2011/10/18 14:51
Momorró txiki bat sortzen (XX)

 

http://bligoo.com/media/users/3/181820/images/public/18129/foca%20bb.jpg

Ez, izenburu honetaz ez nabil fauna polarra bildurtu nahixan, ez bada eze “instintoterapia” esaten jakonan kontrako aldarrixa egitten.

Elikadura asuntuetan interesa dakan jentiak, bereziki naturismuan eskolatik, dietan zentzunak dakan papela ezagutuko dabe. Eta bai: elikadura teorixa batzun arabera, gorputzak ba daki ze elikagai mota bihar daben momentu bakotxian, eta hari entzutzen ikasi ezkeriok, bakotxak bere neurriko dietia osatu ahal izango leuke. Oso ondo, baiña gogoratu guri jipi-erdi-bedarjalien teorixak etxakuzela interesatzen, eta bai ostera bihar-dan-moroko momorrua sortzia. Eta zentzu horretan, oso garrantzitsua izango da umiari gogo barik jan eragittia.

Berez, gizaki gehixenen organismua nahikua modu sinplian funtzionatzen dau: gosia dakazunian jan, eta gosia kentzen jatsuanian geldittu. Ume txikixak gizaki basikuen artian basikuenak izanda, arau hau nahikua zorrotz bete daroie. Baiña ez, guk ez dogu ume normalik nahi eta gure momorrua sortzeko prozesu lilluragarri honetan, instintuak tuneatzen txiki-txikittandik hasiko gara, lehelengo ahi eta purien momentutik ahal bada: umia asetzen danian, segi emoten. Horren sinplia da: ez da nahikua bere korputzak eskatzen dabenakin, emon gehixago, sistematikoki, “¡Hamen dator abioia...!” eta halako engaiñu/jolastxuak ezin hobiak dira horretarako. Izan be, sabela organu distensiblia da, eta bere betetasun optimuaz gain beste 200 edo 300 gramo be hartu leikez ume txiki baten. Ba, beti sobran bete. Sekulan ez faltan. Modu horretan, gorpuztxo horrek berak bihar dabena baiño energixa gehixago kudeatzen ikasiko dau, eta koipe pillaketak egingo dittu oso leku barregarri eta sinpatikuetan –¿ume potolua baiño hoberik?-. Halan, gure gizartian araua dan hiperelikadura kurpil horretako sarreria sigurtatuko dogu (edo ez, barkatu, nerabezaruan bapatian irizpidia aldatu eta danok argal egon nahi dogu), eta gure umia normala izango da.

¡Ai, zelako mesedia egin zeban gerraostiak! ¡Eta zelan markau gaittuan elikadura asuntuetan, pendulo modura!

Azti begixa

Oier Gorosabel 2011/10/14 13:56
“Bizkaiko baten eleak Cristina erreginari”, Agosti Xaho.

 http://zapateneo.net/programa/imagenes/articulos/771.gif

Lehendik irakorritta banekan be, panfleto hau barriro errepasatzeko gogua etorri jatak. Izan be, ordutik hona gehixago dakitt (Iparragirren liburua irakorritta, Argentinako Charo senidiak...). Liburu argixa, oso argixa dok. Bere sasoirako (1834, 23 urte jittuan!) EH-ko ikuspegi panoramikua dok (gizon honek Oihenarten biharrak ezagutuko jittuan, seguru) eta Xaho idealistian posturia oso interesgarrixa dok, nahiz eta gero ez karlistak ezta liberalak etxuen bat egiñ berak defenditzen jittuan planteamenduekin.

Predator trebator

Oier Gorosabel 2011/10/12 23:22
Momorró txiki bat sortzen (XIX)

Hiperelikaduria ez da gerraosteko pentsakeriak laga deskuan onura bakarra. Iñoiz konbite bat egin dabenak badaki zelako elementuak biltzen dirazen dohan emondako jeneruan inguruan. Zaharrak jeneralian, baiña gaztiaguak be ez gitxi: bardin da sardiña-erriak banatzen bazagoz; edo landarak emoten; edo gaztai pintxuak partitzen. Beti topauko dozu illaran behiñ eta barriro ipintzen dan jentia; edo tuperwariakin etorri eta ezkutuan betetzen diharduana; edo etxeko balkoian kaleko jardiñetatik hartutako lorak dittuana... Halan be hónek kasuetan konbitia egitten dabena bakarrik gorritzen da; predator motako jente hau irribarre zabalakin etortzen da-ta, behiñ eta barriro, alto emon eta illaratik kanpora bialdu bihar izan arte.

http://4.bp.blogspot.com/-VW88wPQF924/TfWP6UVvaXI/AAAAAAAAEyY/8VgZYdF8zso/s1600/zombis.jpg

Halan, gure umiak hazterako orduan gure izaerian marka genetiko hau indartzeko momentua be aillegatuko da, gauza onak mantendu bihar diraz-eta. Aukera faltarik ez dogu izango: paillasuak banatzen dittuan pegatinak; erregiak jaurtitzen dittuezen karameluak; Alderdixak banatzen dittuan boligrafuak... beti izango dogu aukeria jente moltzo baten barruan ukondoka bidia zabaltzen erakusteko, eta burrukian ostian bere trofeo sinboliko horrekin bueltatzeko. Izan be, emoten daben hori normalian ondoko dendan topau geinke bost xentimotan, baiña hori ez da kontua: kontua behartsuak giñaneko ohittura onak ez galtzia da.

Ezin dalako ahaztu gure aurrekuak zelako ondo ibiltzen ziran, agintari-jauntxuen atzetik zakutik jaurtittako ogi-koskorrak zeiñek harrapatuko... ¡ah, good old times!

(Porrotxen emanaldi baten ostian idatzitta)

Ekaitz giroko saiua

Oier Gorosabel 2011/10/11 06:49
080616 saio reziklaua. Basamortua-ekaitzak-bonbardeuak-parakaidistak. Bertsiño jokua: Honeymoon song (Mikis Theodorakis / The Beatles)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110610-5260909

Edo bestela hamen:


*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Defcon 3: Pitxitxi galduta

Oier Gorosabel 2011/10/10 10:44
Momorró txiki bat sortzen (XVIII)

 

Uste dot iñoiz aittatu dogula, gure Pedokultura Master honetan, zelako garrantzitsua dan nagusixen antsiedade-estresa umiei transplantatzia, gizarte honetan normal bizitzen ikasi deixen.

 

Aholku errez bat emongo detsuet, guraso amantisimuak. Onezkero hau normala bada zuenian, kasorik bez; baiña hala ez ba da, antsiedadia zer dan bizi izateko aukera parebakua dakazue egunero.

http://desempatico.files.wordpress.com/2011/01/pee-and-poo.jpg

 Umiak kopiñak izaten dittuez, eta euretako batzu bereziki maittiak. Hain da eze, ez dala arrarua izaten euretako bat lotarako lagun berezi legez hartzia. Hori hala gertatu ezkeriok, eta ume gehixenak dirazen morokuak dirazelako, batzutan gertatuko da interesatzen jakun kasua: lotarako orduan, lotarako kopiña topatzia ez. ¿Zer egiñ? ¿Garrantzixa kendu, eta beste edozein kopiñ emonda bixar topauko dogula esan? Ez, ez, ez; badakitt momorroturik bako ume gehixenak horrekin konforme geratuko litzakezela, baiña gogoratu ez dogula ume naturalik nahi: horregaittik, objektu kuttun hori galtzen danian (lotarako kopiñataz nabil, baiña beste edozer izan leike) etxeko errutinia geldittu egin biharko da; familixa osua mobilizau kopiñan billa; argi guztiak ixotu eta mueble guztiak mobitzen hasi; bardin detsa horrekin loguria juan eta gero gabardirarte oheratu ezinda egongo bagaran.

 Ñabardura bat azpimarrauko dot gaiñera: kopiña galtzia arazo tribiala barik, hil ala biziko auzixa dala ulertuarazi bihar detsagu umiari; nagusixoi etxaku bape kostatzen honetaz jabetzia (ohitturak ohitturak diraz) baiña ume batzuk ez dira konturatzen eta oherako bidia trankil hartuko leukie, arazuan benetako larrittasuna erakutsiko ez bagentse.

Saiuak txorixuak lez

Oier Gorosabel 2011/10/05 15:58
080623 saio reziklaua. Descanse sin paz – kontsoladore sexualak. Bertsiño jokua: Guantanamera (Roussos / Txatanuga)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110603-5236939

Edo bestela hamen:


*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Titiriteruak

Oier Gorosabel 2011/10/02 23:03
Momorró txiki bat sortzen (XVII)

 En los tiempos “de anchiñaco”, umiak kalerik kale ibiltzen ziran, latin-king txikixen estiluan, edade desbardiñeko kuadrilletan bata bestiari nahi barik zaintzen (harrikada bat gora behera). Halakuetan, amak nahikua zeken etxeko gauzen gobernua ahal zan moruan eruatiakin, kaleko umien atzetik ibiltzeko. Justo-justo leihora urten eta bazkaltzera etortzeko irrintzixa bota, eta hori izaten zan harreta printzipala; bazkarixa emon (biharbada begi morauakin agertuko zan umiari), eta gero hospa barriro kalera “¡Eta ez etorri afal ordurarte!”.

 Testuinguru ixa apokaliptikua pinttau dot, modu pizkat exagerauan biharbada, baiña halakuak behiñ eta barriro etortzen jataz gogora aurreko baten parkian ikusi neban paisajiakin. ¡Zelan aurreratzen dirazen gauzak! Lehen, klase baju eta eskasekuak giñan eta aittak esku eta arpegi baltzekin etortzen ziran etxera, amak handik urten bez... gaur egunian edozein bihargiñ zehek neskamia daka. Asko aurreratu gara.

 Bueno, harira: aurreko baten parkian ikusi nebana bienestarran gizarte honen lagin ona begittandu jatan, lehelengo eszena apokaliptiko horrekin alderatu nahiko neukiana. Bedratzi bat ume juntau ziran olgetan, moltzo politta osatuta –ez dira askotan hainbeste egoten han-. Bedratzi ume hórrekin zortzi guraso zeguazen –batzu inguruan, bestiak nahastian-. Ez pentsau alkarrekin berbetan edo umien gauzak komentatzen zeguazenik, ez: gogoratu momorro txiki bat ez dala burujabe izan bihar bakarrik olgetan ibiltzeko (¿zer da hori?) edo inguruko umiekin interaktuatzeko. Horregaittik, gizarte zoriontsu honen adibide eredugarrixan, guraso bakotxa bere umiakin bakar-bakarrik komunikatzen zan, izan hari cucamonak egitteko, izan ventrilocuo papela betetzen ondoko umiakin komunikatzeko. Oso irudi xelebria: danak biribillian, baiña alkarri begiratu barik. Zamarixeri antxiñan ipintzen jakozen begixetako estalki hárekin gogoratzen nintzan, aurrera bakarrik begiratzeko zirazenak. Edo fast-food tabernetako mahaixak, zure pareko bezerua manpara transluziduakin estaltzen dabenak, begirada-kruze inkomodorik egon ez deiñ.

 

Baiña tira: lekziño ederra emon zesten neri, guraso irresponsable honi (mea culpa), hamar bat metrora liburua irakortzen nenbixan gizajuari. Graziak ez zetsela bertatik Asistente Sozialari deittu Nikon kustodixia neri kentzeko (uste dot gaba horretan ez nebala lorik egiñ, ardurian arduriakin).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017