Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Eibar Ixuatik

Oier Gorosabel 2010/08/31 14:55
Goizago jaikitziak enkantu haundixa daka neretako. Bestiak beste, jaixotzen diharduan egun barrixa ikusteko aukeria emoten dabelako. 1997xan, goizero egitten neban Eibartik Markiñarako bidia, Ixuatik, eta batzutan herriko etxe guztiak hode-izarapian lagatzen nittuan Agiña aldera bajatu aurretik. Hau ikusi eta gero, biharra be hobeto egitten da.

 

 

Argazkiak.org | Eibar Ixutik © cc-by-sa: txikillana

Lau hartz kondenia betetzen

Oier Gorosabel 2010/08/30 13:58
Gaiztakeriren bat eginda kontizu; lehelengo garbigailluan bueltaka hainbeste denporan, eta gero hor esegitta danak. ¡Damutuko dittuk bai!

 

Argazkiak.org | Lau hartz © cc-by-sa: txikillana

Patxi Andion (monografikua)

Oier Gorosabel 2010/08/26 22:10
Madrilleko euskalduna, FRAP-en ibillittakua, Pariseko bohemixua, mailla altuko kantarixa, unibertsidadeko irakaslia... Famian munduan igeslari honen gaiñeko monografikua, kantuekin ondo osatuta. Bertsiñua, zelan ez: "Trapu zaharrak", Xabier Letena eta berana (Patxi Traperori eskerrak).

http://jazz.sanjavier.es/Musicas2010/artistas2010/Patxi-Andion02.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Edurra

Oier Gorosabel 2010/08/25 12:25
1996ko edurtietako irudi batzu.

Lehelengo, Hondarbeltz. Berez Mutriku, nahiz eta Debako herrittik hurrago. Bertan, umetatik ezagutu neban eraikin eskeletua, zorixonez eraitsi zebena.

 Argazkiak.org | Hondarbeltz © cc-by-sa: txikillana

 Gero, Sasiolako komentu eta klaustruan ikuspegixa -berez Deban, baiña Astigarrabiko moltzo mediebalian-. Untzak jandako pareta ederrok ointxe dabiz konpontzen, azkenian.

 Argazkiak.org | Sasiola © cc-by-sa: txikillana

 Hamen, Debako zubi zaharran ikusten dirazen moilla eta palmeren irudi kuriosua. Berez Mutriku diraz, eta debarrendako "Urasandi" bada be, mutrikuarrendako "Urasamendi".

 Argazkiak.org | Urasamendi © cc-by-sa: txikillana

 

Azken irudi honek ez daka ezer espezialik, baiña koloriak gustatzen jataz eta ze kristo, bloga neria da. Oizeko tontorretik behera gatoz.

 Argazkiak.org | Oizetik Trabakura © cc-by-sa: txikillana

Aitor Egurenen argazkixak

Oier Gorosabel 2010/08/24 13:51
Duda barik, artistikoki ni baiño argazkilari askoz hobia. Millaka erretratu egindakua, estudixuan (gehixenetan Kili Koloko lokalian) nahiz kanpuan. Bere "musia" Ernesto bazan be, neuri be harrapau ninduan irudi batzutan. Hónek aliok 1996kuak diraz, Photochof zer zanik be ez genkixanekuak.

Hamen agertzen da Aitor bera, erreminttiakin.

07.15 amaña

 

Hau da gehixen gustatzen jatana. Fotografuan abillezixia, eta aktore lan pizkat.

fs03.01 1996

 

Eta hamen txotxoluana egitten, betiko moduan.

fs03.04 1996

 

Perspektiba joko politta.

fs03.03 1996

 

Saio horretan Ernesto be egon zan.

fs03.02 1996

 

Beste egun baten Okamikako Bengoleara juan nintzan. Artian ola zaharra zihero abandonauta zeguan, eta ruinak erretratau nahi izan nittuan. Momentutxo baten Aitorrek nere kamaria hartu, eta argazki zoragarri hau ondu zeban.

12.41 okamika 1997

 

Amaitzeko, artistian beste ikuspegi bat.

09.33 oma 1996

Kauterak Lekeittion

Oier Gorosabel 2010/08/23 13:48
Kale Antzerki Jardunaldixetan, beti sua ta txinpartia. Gogoz hartzen dogu polbora kei artian ibiltzia, mahoizko erropa zahar eta txanuakin babestuta. 2005 urtian, Tokia taldeko xiberotarrak maskaradan oiñarrittutako ziberpunk ikuskizunakin hipnotizau ginttuen: "Kautera" espektakulua.

 

Argazkiak.org | Kautera © cc-by-sa: txikillana

 

Ba dago talde honen erreferentzia bat EKE-n webgunian, baiña ez dakitt ziberkanposantuko hondakin bat gehixago ez dan...

Hau entsaladia

Oier Gorosabel 2010/08/20 23:02
Curistoriatik Napoleonen jardiñetako jarrilekuana; Jozuliñenetik Galeanon eskutitza; Waliñonetik "Argia". Azpittik Esne Beltzan disko barrixa, "Noa". Bertsiñuetan "It's five o'clock", Franco Battiato eta Aphrodite's Child-en ahotan. Eta ahotsak.cometik Bixente Pagoaga arrasatearrak hillien izenen gaiñian egitten desku berba.

http://api.ning.com/files/IujGskkwdB6RucX47xkYjC0VxeoFuMopbw7zR9yIOM1MEm5NBK*Mdp9ZbiauNm6OeLhTs9LGxInsts*l59t53W8gjbG3i25V/afr.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Hurreko arkeologia urbanua

Oier Gorosabel 2010/08/17 16:05
Eibarren bizi nintzanian, ezin izaten netsan eutsi etxe zaharrak erretratatzeko tentaldixari, nere auzo ingurukuak behintzat. Hamen apisonadorak etorri baiño lehen hartutako irudi batzu.

19 urte bete arte Mekolan bizi giñan. Kalia erdittik ebagi eta Ardantza urbanizau baiño lehen halakua zan kaliori.

 Argazkiak.org | Mekola 1993 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 Argazkiak.org | Mekola 1993 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 Argazkiak.org | Mekola 1993 © cc-by-sa: txikillana

 

Hamen Ardantzako etxiak, paso a nivela eta Aldatzerutzko tallar zonia be, kale-baserri eta guzti.

 Argazkiak.org | Ardantza 1995 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 Argazkiak.org | Ardantza 1995 © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

 Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ardantza 1997 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Aldatze 1997 © cc-by-sa: txikillana

 

Eta Calbetón kalia. Bere nasaitze prozesu geldi-geldixian be bota diraz etxiak.

 Argazkiak.org | Calbeton 1995 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Calbeton 1995 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Calbeton 1995 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Calbeton 1995 © cc-by-sa: txikillana


 Argazkiak.org | Calbeton 1995 © cc-by-sa: txikillana

 

Txirixokaleko irudi bat, barriztu aurretik.

 Argazkiak.org | Txirixokalia 1995 © cc-by-sa: txikillana

 

Eta gure tallarra izan zana, "Tomas Amuategi", bota aurretik.

 Argazkiak.org | Sostoatarren kalia 1995 © cc-by-sa: txikillana

Lo digo aquí, ante toda Españia

Oier Gorosabel 2010/08/13 21:35
Jakitturixiak engantxatzen dabela ba genkixan, oin jakin dogu zergaittik. Saiuan lehelengo zatixa españiola izan da goittik behera: ingles makarronikua entzun dogu (El Principe Gitano, Raphael, Francisco Franco) gasolinerako musikiakin lagunduta (El Pelos, Costa Sur, Cecilio). Gero Georges Moustakin bigotiakin etorri jaku atserena, Antonio C. Jobim-en "Aguas de Março" eta "Les eaux de Mars" bertsiñuekin lotuta. Ahotsak.cometik Jose Mari Azpillaga errezildarra izan dogu, "kania" neurrixan gorabeherak azaltzen. Gaurkuan ipoiñik ez.

http://2.bp.blogspot.com/_H9K6MSRjbKY/SINVvz9tdcI/AAAAAAAAABg/RnXahlku74s/s400/cecilio.JPG

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Fakoiak

Oier Gorosabel 2010/08/11 22:35
Argentinan ibilli nintzanian behintzat, batzukin eta bestiekin bazkaldu, eta beti errepikatzen zan errituala: mahaixan jarri eta... ttak, han etaratzen zeben altzairuzko labaña plater ondora.

Gaucho bat ezin da imajinau be egiñ kutxillo fakoi barik. Esaten dan modura: "animalixa hiltzeko, haren okelia jateko, bere burua babesteko, herreminttak egitteko nahiz bizarra kentzeko..."botan, gerrixan edo beste edonun erabilliko dau, beti kertena eskumako eskutik hurre. Eta ez bakarrik antxiñako unai nomadiak: baitta gaur egunian lurrakin kontaktuan bizi dan edozein gizonek be. Argentinan ibilli nintzanian behintzat, batzukin eta bestiekin bazkaldu, eta beti errepikatzen zan errituala: mahaixan jarri eta... ttak, han etaratzen zeben altzairuzko labaña plater ondora. Gizonezko nagusiñak behintzat bai: ¡ez emon hari beste kubiertorik okela erria jateko!

 

 

 Argazkiak.org | Eskuak © cc-by-sa: txikillana

Argazkikuak amama Isabelen lehengusuak dira: "Chiquito" eta "Pirucho" Berasueta. Hárek azaldu zesten zer zan ha -nik galdetu nebalako, bestela ezebe-, baitta erretraturako erakutsi be. Labañak eurak besain ikusgarrixak dira euren eskuak. Zelan zaindu bihar zan be erakutsi zesten, eta handik ekarri neban fakoia -zelan ez- ondo erabiltzen saiatzen naiz. ¡Ez da erreza, hamen okelia jateko dakagun formiakin!

 Argazkiak.org | Chiquitonian © cc-by-sa: txikillana

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017