Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Eta oin zer?

Oier Gorosabel 2010/07/31 13:22
Txakurkumiak ez zeban uste kabiduko zanik... Katuak zaunkadei kasorik bez, segurua zegualakuan... ¡Egoera konprometidua! Inglesendako hau "owned" bikotxa izango litzake kontizu.

 

Argazkiak.org | Txakurkumia © cc-by-sa: txikillana

 

Gorotzen hautsa, egun batean...

Oier Gorosabel 2010/07/29 15:20
...bilakatu zen bizi-gay. Saio lurruntsu honetan New Yorkeko kaliak zirin ibaixak ziranekua gogoratuko dogu, George B. Shaw-en kolofoiakin. Waliñoin ipoiña, "Bekatua" izan da. Johann Pachelbelen "Re M kanona" entzun dogu, George Winston eta Los Angeles Guitar Quartet taldien jotaldixetan. Eta eibartar birek (Agustin Arana eta Bartolo Arriola) kontatzen deskue zela zaindu zeben gerran Isasíko komentua.

 

Argazkiak.org | Erdi-erdixan © cc-by-sa: txikillana

 

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Azpimarra 2010-VII-9

Oier Gorosabel 2010/07/27 22:53
Urko Aristikin. Manifak Catalunya/EH, espia trukaketia Errusia / EEBB, espioitza zip (EH), Paulo olagarrua eta foballa (zelan ez). Maryse Kaxenaut eta Laborantxa Ganbera.

 

Trepa baten erretratua

Oier Gorosabel 2010/07/26 16:54
“Disraeli”, André Maurois

http://www.whataboutclients.com/archives/disraeli.jpg

 

Batzutan gustatzen jata liburu bat itsu-itsuka hartu eta haginka egittia. Oinguan, Benjamin Disraeli izeneko morroi guztiz ezezagun baten biografixia: ¿zer zan politiko, aktore edo pioia? Lehelengua. Liburua hastiakin batera, trepa ridikulo eta atorrante horren historixia oso erakargarrixa egin jata, nere lagun baten erretrato ixa perfektua. Bere motorrak: anbiziño eta podere gose hutsa. Eurak asetzeko topatzen dittuan bidiak: liburuak idaztia, eta politikan sartzia. Beti be, bihar fisikorik egin barik. Gerora, azken bide honetan urte batzu emon eta gero, morbua alde batera geratu jata eta interes historikua ixotu. “Aro victorianuari” izena emondako Victoria erregiña ezagutu dot azkenian. “Zapatu ingles” famosua ezarri zeban gobernuan parte izan zan Dizzi. 1880 inguruko argazki geopolitiko politta agertzen da liburuan: koloniak, Errusia, Bismarck... Eta Disraelin azken urtietako ikasgai zaharra: egittura politiko zaharrak (urte háretako inperio britainiarra) ezin dirala aldatu, bakarrik erreformau. Zaldikume bigurrixendako aholku kontserbadoria.

Neguko egun haizetsu batez

Oier Gorosabel 2010/07/25 01:55
Oker ez banago, hónek argazkixok blog honetan bertan argitaratu nittuan, baiña ez dakitt noiz (egunen baten hau guzti hau ordenatzera sartu biharko naiz...). Bittartian, hamen dagoz barriro. Goguan dakat 0º inguru zeguazela ("ni frio ni calor"), eta hatzaparrak sentido barik nerabixazela kamaria disparau nahixan.

 Argazkiak.org | Tala © cc-by-sa: txikillana

 

 

Argazkiak.org | Tinglaua © cc-by-sa: txikillana

Mezo Bigarrena: itzuleria

Oier Gorosabel 2010/07/21 22:40
Bere barri 1997 aldian izan neban, Argentinako euskaldunen bittartez jakiña. Hasieran adarjotze itxuria hartu netsan: halako kalidadezko musiko bat, ibilbide hain interesgarriduna, ¿zelan ez da ezagutuko ba bere jaioterrixan?

http://www.pedroconde.com.ar/img/mezo_foto_hilda_lizarazu.JPG

Ahaztura honi amaitzeko trazia hartzen detsat, zorixonez. Oin dala urte gitxi Javier Vizcaino lagunak -beti txikixen alde- saio bat eskindu zetsan Mezo Bigarrena algortarrari (benetako izenez Jose Luis Ugarte Mezo edo Mezo Ugarte, ez nago seguro). Ezin izan neban entzun, baiña jakitzia bera balsamo baten modura hartu neban. Gaur bai entzun dot, ostera, Algortako Koska Irratiko "Munduko sustraiak" saio bikaiñan ale bat. Mezo Bigarrenari oso-osorik eskinduta. Fabian Cabrera argentinarrari elkarrizketa luze baten, ezagutzen ez nittuan hainbeste kontu esatiaz gain, neretako barrixak ziran kantu asko ipiñi dittuez. Oso emozionantia izan da neretako. Hamen entzun zeinkie saio hori.

Argazkiak.org | Mezo Bigarrena © cc-by-sa: txikillana

Oin dala urte batzu interneten ez zan ezer agertzen beran gaiñian: ez irudirik, ez informaziñorik... Aro analogikoko relikia bat izanda, eskaneautako cassette baten azal inkietantia eta hiru-lau kantu baiño ez gerabixazen lagunartian. Gaur aprobia eginda, ostera... ¡zelako poza! Badirudi Algortako punki zaharra berpizten diharduala. Esate baterako:

  • Hamentxe, bere disko bixak jaitsi leikez.
  • Hamentxe, topau doten artikulorik onena (Pagina12 izperringian).

 

Igual batzundako bihar gogorregixa izango da. Eurendako, hamen muestrako kantua klik bakarrian:

Euskal Selekzioaren ereserkiaz

Oier Gorosabel 2010/07/20 18:45
ABSTRACT ¿Betetzen ete dittu Euskal Selekziñuen himnuak ereserki bati eskatzen jakozen estandarrak? KEYWORDS trikitixa gozategi pachanga METHODOLOGY Lau ereserki alderatu doguz, irudi eta soiñu pistak kruzauta CONCLUSIONS Aldatu lehen bait lehen himnoz, faborez BIBLIOGRAPHY Jangoikua agertu jata amesetan, eta berak esanda.

Azpimarra 2010-VI-11

Oier Gorosabel 2010/07/16 00:21
Ander Arzak aurkezliakin: foballa, foballa, foballa, foballa, Euskararen aholku batzordea eta Barakaldoko esklabia.

 

Merci! (Bodhisattva dans le métro)

Oier Gorosabel 2010/07/13 14:45
Christine Rabetten laburmetraia. Hiri haundixetako lurpetako giza saldo tristiakin asko gogoratu naiz, girua oso ondo erretratauta dago. Eta askok diñuena: hau ikusi eta barrezka ez ba zara hasi... ez zaittut siñistuko.

Matrallako irratiko hasierak

Oier Gorosabel 2010/07/08 23:19
2001ko udazkenian izan ziran lehelengo billerak. Hortik aurrera uhiña, olatua eta bagia etorriko ziran bata bestian atzetik. Orduko erretratuak errepasau eta gero, aukerako batzu ipiñi dittudaz hamen.

 

 Argazkiak.org | Matrallako irratixan lehelengo seiñalia © cc-by-sa: txikillana

 Emisoria lortu eta segiduan, Amañako torrietako lokal baten ipiñi genduan seiñalia emititzen, "dialian lekua hartzeko" eta hedapena testatzeko. Kili Kolo antzerki taldeko lokalian izan zan (harbelian orduko ensayuetako gidoia agertzen da, Musika Bandiakin egin genduan espektakulo harena). Artian ondiok izenik ez zekan edo, hobeto esanda, 80ko hamarkadako Pottoka Irratixan izena erabiltzeko asmua genkan.

 Argazkiak.org | Marmarra Elkartia © cc-by-sa: txikillana

 Beti-Galdu soziedadeko billera honetan erabagi potoluak hartu genduazen. Garrantzitsuena eta adostia gehixen kostau jakuana, hizkuntza eredua. Batzu askatasun totalan alde zeguazen, beste batzu euskeria positiboki diskriminau nahi genduan... Infiltraziño politikuak ekiditzeko sistemiak be nahikua denpora eruan zeskuan. Hau guztihau bermatzeko elkarte paralelo bat sortu zan (Marmarra), eta radixorako izena be hamen erabagi zan. Pottoka izena ez erabiltzia pentsau genduan, bai jentez bai filosofiaz zihero proiektu desbardiñak ziralako.

 Argazkiak.org | Lehelengo zuzeneko emisiñua © cc-by-sa: txikillana

Hor genbixan ba, aidera urtetzeko dana ondo prestatzen, baiña... herri honetako ohitturiari jarraittuta, poliziakuak hiru irratikide atxilotu zeskuezen. Genkanakin eta ahal zan modura, baiña egun horretan bertan hasi giñan zuzenian emititzen. Nahaste mahai barik, irratikidien etxietan grabau bihar izan genduzen diferidoko zatixak gero radixora eruateko.

 Argazkiak.org | Antenia © cc-by-sa: txikillana

Behiñ Legarreko lokalian sartuta, antenia ipintzeko leku bat billau bihar. Iñori molestau nahi ez, eta emisiñua ondo egitteko ahalegiñetan, hesi baten postian ipiñi genduan probisionalian. Jakiña: han geratu zan.

 Argazkiak.org | Lehelengo estudixua © cc-by-sa: txikillana

Halako baten, lortu genduan estudixua "ganoraz" ipintzia. Ikusten dan lez, ez genduan asko eskatzen: tabernako mahai pare bat, entxufe ugari eta kitto. ¿Insonorizaziñua?... ¿zer da hori? Mezua zabaltziak zekan garrantzixa, eta enparaua bigarren maillakua zan.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017