Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Momorro txiki bat sortzen (XII)

Oier Gorosabel 2010/05/30 22:56
Ahalguztiduna izatia (jateko kontuetan).

http://content6.flixster.com/photo/10/92/85/10928560_tml.jpg

Kaixo aspaldiko partez, guraso amantisimuak. Gaurko ikasgaixan moztasuna bere garrantzixan proportziñokua da, beraz ondo apuntau gero.

Iñoiz aittatu dogun harittik, garrantzitsua da txiki-txikittandik umiari bere ahalguztiduntasuna jakiñaraztia. Zentzu honetan sakonduta, ahalmen hau norbere desiuak instantaneoki betetzian gorpuzten da. Eta hau praktikan jartzeko modurik egokixena jatekuakin da, zihetzago esanda, erosketak egitteko momentua.

 Hau da: erosittako gaixak pillatzen goiazen neurrixan, gure erregetxuan gurarixak ametralladoria letxe hasiko dira urtetzen, eta guraso onak bagara bere ahotxuak emon ahala kunplitzen juan biharko gara. Hau etorkizunian trauma larrixak jota ez geratzia nahi badogu, jakiña. Bardin detsa nun eta noiz dan (dendako kolan; paso zebran; kajero automatikuan; pegorako eskillara erdixan...), etxeko printzesiari ez detsagu laga bihar tripazorri lazgarririk igartzen. Momentuan emon bihar jako kutixiazko nan-nan. Nahiz eta ordu laren barru bazkalordua izan. Batez be aurreko otordua hartu nahi izan ez badau. Gosia... gerra ostian pasau genduan nahikua-ta.

Aragonesak

Oier Gorosabel 2010/05/27 22:50
Oso atsegiñak izan diraz urte batzutan Zaragozara egindako hilleroko osterak. Hiri eder eta bizixa, mobimendu soziokultural ugari eta aberasduna. Oporretan juateko moroko lekua.

 Argazkiak.org | Zaragoza 2 © cc-by-sa: txikillana

Gehixen harrittu ninduana, ziklista aragonesak euren eskubidiak aldarrikatzeko forma berezixa izan zan. Trafikua moztu barik, semaforuak errespetauta, oiñezkuen pasabidietan geratuta... Ikustekuak ziran bide baztarreko jentian txaluak, kotxe gidarixen elkartasun pitadak... Hori ikustian zera esan neban: "Euskaldunak tontuak gara: kaliak mozten eta autobusak erretzen ¿ze elkartasun klase espero geinkie gu?"


Argazkiak.org | Marcha Ciclonudista © cc-by-sa: txikillana

Bertan ezagutu neban Pablo Giron titiriterua, gerora nere lagunik onenetakua bihurtu dana. Zer esanik ez, honek guzti honek eragin haundixa izan zebala Bilbon 2002xan egindako "equinchan".

 Argazkiak.org | Pablo Giron © cc-by-sa: txikillana

Ustela, ustela, ogruaren sabela

Oier Gorosabel 2010/05/27 13:56
“Oliverio Twist”, Charles Dickens.

http://www.fixcas.com/news/2009/OliverTwist.jpg

 

Hau be sorpresia izan dok. Umetatik izandako erreferentziak –libururik irakorri barik izaten dirazen ideak- esaten zeben Dickensena idazkera errez eta melodramatikua zala, eta bide batez txarra. Eta bai: idazkera konplexu horretatik nahi dan beste sensibleria eta malko merke etara leikez, pelikulak egitteko esate baterako. Baiña askoz be gehixago dok. Londres zahar eta ustelan deskribapenak gozamen hutsa dittuk -¿zer dakat nik ustelakin, hainbeste maittatzeko?- eta pertsonai mizkiñen erretratu gaiztuak aulka gaiñian bueltak egitteko modukuak dittuk, “hau kabroia Dickens hau” esanaz batera. Liburuan lehelengo zatixan batez be, gertakarixak harilkatu biharra ez dagon bittartian. Gero, argumentuan piezak enkajau biharran malabarismua dator –azken fiñian, izperringi folletin bat izan zan “Oliver Twist”- eta orduan ezagun dok idazlia arduratuago zeguala itxura koherente bat emon biharraz, idaztiakin gozatziaz baiño.

Portu baztarra

Oier Gorosabel 2010/05/24 21:55
Herri industrialetan zihar mobidu danak (Eibar, Ondarroa, Sestao...) ba daki ugar, gasoil eta kei artian une majikuak ixotzen dirazela, uste baiño sarrixago. Hamen Portonovon harrapautako une eder bat.

 

Argazkiak.org | Portu baztarra © cc-by-sa: txikillana

Astero astero zuekin…

Oier Gorosabel 2010/05/22 20:00
090119ko saio birziklatua. Aste honetan, gaur egungo nerabien gabeko ohitturak eta Schostakovitch pianojolia izan doguz berbagai, Markos Zapiain eta Jozulinen lanei esker. Programian erdikaldian, Los Suaves galiziarren “Peligrosa María” kantuan bertsiño bi entzun doguz. Eta amaitzeko, Plaentxiako limonada banatzailliakin egin dogu atzera denporan.

Entzuizu hamen saiuori

 

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Ataun - Erregeren aurpegia

Oier Gorosabel 2010/05/15 18:53
Errege baten kezkak, haren mendekuen irabazixen eta zorixonan kontura. Ikazkin pobre eta zoriontsu batek ixotzen dau gorte barruko krisisa. Mundu guztian kontatzen dira antzerako ipoiñak, pobrien amesak leku guztietan bardintsuak dirazelako edo.

Entzuizu hamen ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Azpimarra 2010-IV-30

Oier Gorosabel 2010/05/14 13:59
Langabezixa hobeto, maiatzan 1a, bake hezkuntza plana, Patxi Lopezen euskera klasiak, Nafarroa Bai, ezker abertzalian barri ona, Belgikako buruko zapixa.

Sono io la morte

Oier Gorosabel 2010/05/12 22:28
Heriotzan eskutik dantzan: guillotina izarra barriro agertu jaku, eta japoniarrak daken herixotz klase ugarixak ikusi doguz. Musikia be hari honetatik: Tom Waits eta The cure -baitta Luar na lubre be, salbuespen lez-. Waliñon "Begiradak" ipoiña ekarri dogu. Bertsiño jokuan, "Boys dont cry" (The cure) eta ahotsak.cometik domeketako denporapasak (Pakita Iztueta ordiziarran ahotan).

Entzun hamentxe saiuori.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Ataun - Arrastango jentilarria

Oier Gorosabel 2010/05/09 23:23
Jentillen patriarka itsuak Aro Barrixan etorreria igarri dau, euren arrazakuen amaieria usainduta. Burdin Aroko oihartzunak, gaur egunerarte allegautakuak.

Entzun ipoiña hamentxe.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Ataun - Antoxin zikina eta garbia

Oier Gorosabel 2010/05/08 08:40
Jesukristo eta San Pedro eskeko dabiz hor zihar. Jefiak bere on-bide korapillotsuetako batekin harritzen dau morroia, aholku ez oso feminista batekin.

 Entzun ipoiña hamen.

***

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017