Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Arizkun - Otsoa eta azeria

Oier Gorosabel 2010/03/30 18:38
Fabula klasikuen enkantu guztiakin, otso gosetua eta azerixa burutsuan arteko pultsua kontatzen da.

Ipoiña hamen entzun.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Arizkun - Hiru alper

Oier Gorosabel 2010/03/29 23:14
Guraso barik geratu, eta kabezaleruak herentzixia banatu bihar hiru anai artian. Etxia bihargiñenari emotia pentsatzen dabe, baiña... ¡ez da erreza zein dan erabagitzia!

Entzun hamen ipoiña.

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Disco musikian herixotzia

Oier Gorosabel 2010/03/28 10:55
Gaurkuan, disco musikian gorakada eta estropozua izan dogu monografikogai. Horretarako, estilo horretako kantu asko entzun doguz: Orquesta Mondragon, Barry White, Rolling stones, Kiss, Rod Stewart, Bee Gees eta Eskorbuto taldiena, hain zuzen be. Waliñon ipoiña mantendu dogu: gaurkuan "Ebakuntza". Eta entzun doguzen bertsiñuak be, disco xamarrak: "Voyeur" eta "I miss you" (Orquesta Mondragon eta Rolling Stones)

http://www.lastplace.com/DOC/Cybpntgs/disco99.jpg

Salto pistara, ¡entzun saiua!

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Azpimarra 2010-III-5

Oier Gorosabel 2010/03/26 00:16
Piratak, Gasteizeko trena lurperatu, AHT, Pagolan liburua (Jesus, pertsonaje mitolojiko hori). Ainhoa Larrañaga eta Ricardo Arregikin.

Arbizu - Prefazio berri bat

Oier Gorosabel 2010/03/25 13:36
Salamon ebasliak herriko abaria "desplumau", eta iñori ezer ez esateko agintzen detsa, akabatzeko mehatxuz; Jangoikuari izan ezik. Hari bai, hari esan leikixola. Abariak mezia aprobetxatzen dau Jangoikuakin berba egitteko...

Entzuizu ipoiña hamen


"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Jipixa balkoian

Oier Gorosabel 2010/03/24 15:05
Nasaittasun hunkigarrixa. Han genguazen gu, pretillian jarritta, lurreko arian marrazkitxuak egitten eta olgetan.

 

http://4.bp.blogspot.com/_khwbNGuXA54/SdtiN_I3GFI/AAAAAAAAAtQ/zkL-tAAV9SM/s400/hombre+al+balcon+mayo-02.jpg

 

Lekeittion, negu astegun goizetako etxekoandros errutina gozuak emoten jok, bai, pentsatzeko aukeria. Batzutan.

Gaur argitsu hasi dok eguna, eta goizago jaiki bihar izan nok, umiakin batera. Jaizkibel gaiñeko eguzkixak betetako sukaldian armozua hartu eta ondiok bedratzirak zittuan, kaleko errekauak egitteko goizegi. Halan, kalera juan gaittuk denporapasan. Azken egunetan Niko alper xamarra dagok, ez dittuk hogei metro oiñaz egitten Asierren burdira igotzeko eskatu barik.

Normalian oiñaz urtetzen gaittuk etxetik, eta hala goiaz aldia guztietara, burdixa aldian. Urte ta erdi pasauko ume honek 800 bat metrotako autonomixia jakak momentuz. Horretara, gure pasiuak eremu horretara mugatzen jittuagu. Hori dok Nikon munduan radixua, goizez behintzat.

Baiña alperraldiko fase baten gagoz, esandako moduan –hazkundian misterixuak- eta gaur burdixan ibilli bihar ixa denpora osuan. Horregaittik juan gaittuk Karraspixoraiñok.

Pasiorako goizegi, lau katu baiño ez zittuan ikusten hondar osuan. Eta txakur bi antxitxiketan, aretzan.

Nasaittasun hunkigarrixa. Han genguazen gu, pretillian jarritta, lurreko arian marrazkitxuak egitten eta olgetan.

Halako baten, atzeko hotel txikiko balkoi haundira morroi bat urten dok. Ezagun zuan jaiki barrixa jeguala, ule luzia bustitta, arpegi eta bizarra igurzten, nagixak kentzen goizeko freskuran. Arpegixan sekulako pakia ikusten jakon. Begirada panoramiko bat egin jok, Artzabaletik Antzorizeraiñok, geldiro, han aurrian genguazen goiztiar guztiak ikusitta. Irribarrez jeguan.

Batek daki ze hiri zaratatsutik etorrittakua dan. Igual gabardixan allegau zuan, Lekeittioko argixak, Antzorizeko farola eta itsasua parian zekazela –aeropuertoko argixekin- eta goizeko ikuspegixakin harrittu egin dok. Pentsau juat: “Beste momentu baten neu izan neikian; nere bidaixetan leku ezezagun eta ederretan jausi naizenetan lez, bertako jentian bizimodua ikusten, egunero han bizitzia izango litzajena imajinau nahi daben parakaidista arrotza”. Eta gizon horrekin asko identifikau nok. Hamen bizitziaz dakagun suertiaz konturatzen ez garala pentsauko zeban igual.

Baitta asmau be, seguru. Eta beraz, Nikongana bueltau naizenian –hau guztiau segundo laren baten pasau jata burutik- gogo doblez heldu jetsat jolasari, buruko uliak nahastau detsadazen bittartian. Eta beste behin be, inguruak parakaidista begixekin begiratu jittuadaz, nun eta noiz nagon konturatzeko.

Horrek etxok kentzen hau guztihau idazten nabillenian ume alua hamen beheian joditzen egotia, papilla lata metaliko batekin sukaldeko lurran kontra zarata jasaneziña etaratzen. Eskerrak furrustada batekin ixildu dala.

Egunerokotasuna.

Me ne quite pa

Oier Gorosabel 2010/03/22 23:32
Kike Amonarrizen "Susedido" burutsuak kontau doguz -¡zelako radiofonikuak!- eta merenge berbian jatorrixa ezagutu. All Jazz Era talde bizkaittarran funka azpittik izan dogu denpora guztian. Josu Waliñon "Elur panpina" ipoiña kontau dogu. Ne me quitte pas / Ez nazazu utzi bertsiñuak entzun doguz, Jacques Brel eta Imanol Larzabalen abotsetan. Eta Akelino Elosua zumaiarrak antxiñako garraiobidiak zelakuan ziran kontau desku pizkatian.

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134860990/kike_amonarriz_270.jpg

Entzun saiua hamentxe

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Etxekoandren laberintuak

Oier Gorosabel 2010/03/17 15:05
“El balneario”, Carmen Martin Gaite.

http://www.futuropasado.com/images/cmgaite.jpg

Kasualidadez hartutako liburu guztiekin sorpresa atsegiñak, azkenaldixan. Mikroliburu honen lehelengo zatixak zihero harrapau nau: emazte elegante gazte baten buru barrutik pasatzen dan ideia txorro bizkorra, patolojikua, ittogarrixa, kaotikua.. guztiz sinisgarrixa bada be, amesetik esnatzen dan neskazaharra da benetakua, baiñuetxeko giro nasai horren erretratu politta eginda... Martin Gaite hau fitxau biharko juagu bai, bere ezaugarrixa ei da-ta halako pertsonaiak pinttatzia.

Aramaiona - Besigua ta senar emazteak

Oier Gorosabel 2010/03/11 21:51
Bisigua, arrain gozua beti; antxiñan arrunta edozeiñen etxian. Marixe jatunak oso-osorik jan, eta... ¿zer ez dau egingo bere pekatua Peruri ezkutatziarren? Baiña guzurrakin ezin leike urriñera juan...

Entzun ipoiña hamen


"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Joxeren uliak

Oier Gorosabel 2010/03/08 23:55
Irratsaioko esatarixetako batek, hamendik aurrera, badirudi "gerra" pizkat emongo dabela, kalera pasiatzeko gogoz-eta. Hori dala ta, saiua batzutan ezingo dot grabau, eta halakuetan saio zahar bat ipiñiko dot (Arrosako zerbitzarittik banatutakuak, baiña interneten publikoki banatu bakuak). Hamen lehelengua.

 http://www.jgm2007.org/gold_jerusalem.jpg

Galarrenia eta gero gure errutina gozora itzulitta, aste honetako saiua gozoki pasau da: ¿zergaittik ipiñi zetsen Chomolungma mendixari Everest izena? ¿Zein zan Joseph Schweppe? izan dira gaur ikasi doguzenak. “Partxisa, solisombrak eta indarkeria” bloga bisittau dogu eta Euskal Superlatibismuaz jardun. Eta bertsiñuen jokuan, Joxeren Uliak: “Jerusalem of gold” eta “Pello Joxepe”, Luistxo Fernandezen ikerketa batetik abixauta.

Hamen saiua entzungai.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

 

Maquis na carballeira

Oier Gorosabel 2010/03/08 20:18
“Hitzak ogiaren truke”, Blanca Alvarez.

http://socialistesmorella.files.wordpress.com/2008/01/maquis02.jpg

 

“Danetik bueltan dagonan” sentimentuz, argumentu previsiblia hartzen netsan nobela honi. Azkenian baiña, ez dau nik pentsazen neban amaiera epikorik izan. Hobeto: baiña hala balitza be, ez neuke atxekirik ipintzeko eskubiderik euko. Historixia izan dan morokua izan da, eta errepublikazalien partetik ba dagoz literarixo edo filmikoki explotatzeko nahi dan beste historixa; ointsu arte irabazliak baiño etxuek izan euren heroiak goraipatzeko aukerarik. Joseba Elosegin kartzelako laguna edo Beasaingo guardiazibillen kapittana etortzen jataz gogora, baiña ehundaka egongo diraz.

 

Nahiz eta kontatzen dabena ulertzeko erreza dan, formian aldetik korapillotsua egin jata nobelatxua irakortzia. Itzulpena danez, ez dakitt zihetz jatorrizko testua hala zalako, edo itzultzaillian erruz izan dan.

Amorebieta - Itxuskia kurutze

Oier Gorosabel 2010/03/04 23:17
Hilzorixan dagozenei buruzko ipoiñak askotan entzun doguz. Fray Andres abaria eta Motxoko "sankristaua" halako baten topatzen dira, baiña badirudi gaiso hori ez dala hilko, ez gaur behintzat.

Entzun ipoiña hamen.

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017