Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Amezketa - Txindokiko Maria

Oier Gorosabel 2010/02/28 16:29
Emakume misteriotsu honen nundik norakuak zihetz-zihetz kontau zetsazen Mariana Ziriakok RM Azkueri.

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Sua Donostian???

Oier Gorosabel 2010/02/27 21:23
Aizue, nere sukaldetik itsasua ikusten dot, iratargi/talo azpi oso polittakin, eta illunttasunian kriston sua ikusten da Donostia aldian. 800 bat metrotako frentia bai (ni Lekeition bizi naiz). Illuna dago eta ezin dot sigur esan, baiña esango neuke Donostia herri inguruan dala, Igeldo aldera, Mendizorrotz partian-eta. Interneten begiratu dot eta ez dot ezelako albisterik topau. Ezer daki iñok? PD: zelakua dan jentia gero, halako sargorixa aprobetxau bihar suak ixotzeko. Oin dala 22 urte modura, bardin-bardin.

 

Argazkiak.org | Sua Donostian??? © cc-by-sa: txikillana

 

Arrain ustela jan eta gero

Oier Gorosabel 2010/02/26 21:05
Amatiño energetikuak relatibidadia gogoratu desku; Historias de la Historia blogetik, Isaac Newtonen gaittasun politikua. Azpiko musikia, Mike Oldfield eta Penguin Cafe orchestra. Josu Waliñon mikroipoiñak "Asmoak" izenburua dau. "Ezkutari har nezazu" (Anderea) kantau deskue Xanmixel Bedaxagarrek eta Haizeak. Eta Ahotsak.comen, Elias Lete azkoittiarra entzun dogu, gaztaiak egin eta saltzen zebenekua kontatzen.

Hamentxe saiua entzungai.

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Espazio-denporan ziharko zulua

Oier Gorosabel 2010/02/24 23:56
“El desexilio y otras conjeturas”, Mario Benedetti.

 

 

Gizon honen idazkixak hartu izan dittudazenian, beti gustau izan jataz. Oinguan be, nere isolamentu honetan, argigarrixa izan da Espainiara erbesteratuta zeguaneko artikulo txorta hau irakortzia. Munduko albistiei itxitta nagola, akuarixo baten modura hartu dot 1984ko aktualidade geopolitikuari buruzko datu zehatzak, eta munduan argazki konjelatu eta osotu bat ikusi dot: Nicaraguako iraultza gertatu barrixa, Argentinako gorilak ezkutau barri, Uruguayekuak jausi biharrian... Beti Benedettin estilo argi eta garbixan.

Azpimarra 2010-II-11

Oier Gorosabel 2010/02/22 14:04
Asel Luzarraga, Alemania-Frantzia Grezia laguntzen, inperialismua, rezesiñotik urteeria, EB/EEBB datu bankarixuak, lan eskaintza publikuan euskeriak puntuak jaitsi, aratustiak eta Mandela. Mikel Antonekin batera.

 

Asel Luzarragan kasua komentatzian emondako informaziñuan sakontzeko, hamen dakazue aspaldi egindako irratsaio bi eta testu bat

.

Muerte a Chirri, fuego a Mirri

Oier Gorosabel 2010/02/19 09:18
In this say, we've erabiled again Markos ZP's letters, about hiltzailers, and about old soul zanbers. The music -must be skerted to Aitor Perez- has been provided by Ciclos Iturgaiz and Alan Parson. We've counted the "Olentzero" ippoin, of Joshua Wally and so, I could't avoid to skein the whole say to Ibon Iparragirre, who has recently been in such a larry kink. The version joke took place with "Now querou pensar in esse amour", canted by Los Modulos first, and by Medina Azahara next. And finally, Stephen Harriet from Great Dreg (Güipuzcoua) verved about old hard years without biharrick barick in Deba Highlands.

Sake here and listen to gaurko say.

You can listen Aichich Radug on the net in the viccain podcast of Arros Sare. And broadcasting from Radio Crack (Lecqueitio), Radio Slap (Heybar), Radio Let There Be Thus (Vichorish), Radio Sun (Pampelune), Shake and Smash Radio (Billbao), Hanging Radio (Oreret), Info Semen Radio (Urruñ) and Echo Radio (Echo).

Etsi ez zeben bi

Oier Gorosabel 2010/02/17 14:03
“Epistolario 1941-1946”, Indalecio Prieto eta Toribio Etxebarrian gutun bildumiari buruzko oharra, eta "irakorketa makrobiotikuan" aldarrixa.

http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/epistolario-1941-1946/image_preview

 

Makrobiotikuen arau batzu zentzubakuak iruditzen bajataz be, ba dakez baleko gauza asko. Euretako bat, jatekua ahuan sartu, eta tenedoria mahaixan lagatzia ahokua amaittu arte. Honek jandakua dastatzera derrigortzen gaittu, gorputzari atseden emonda, asimilaziño hobiakin, lehenago asetzen gara, iges egitten detsagu unekada batez norabiderik bako prisa horri... Mendigreenen alter eguetako batek “bizitza homeopatikua” aldarrikatzen zeban legez, nik gauza bera egitten dihardut juan dan hiru-lau urtian liburuekin: “irakorketa makrobiotikua”. Bat amaittu eta autoiruzkin hau idatzi arte, ez detsat nere buruari lagatzen liburu barririk hasterik. Hau egittiak liburuari mesede egitten detsa, tenedoria mahai gaiñian lagatziak jatekuari egitten detsan legez.

 

Liburu hau “é lo que é”, andaluzak esan zeban legez. Karta bilduma bat, batzu alkarri lotutako gutun/erantzunak, bestiak soltian... Zentzu horretan, ezin jako liburu bati eskatzen jakon idazkera ona billau; nahiz eta Etxebarria eta Prieto diskurtsu harilkatzaille bikain eta irakorterrezak izan. Horretara, produktua ez da berez oso erakargarrixa; etara kontuak, gure etxian Udalak etaratako liburu guztiak sistematikoki erosten badira be, hau 2004 urterarte ez genduan erosi, bildumia osotze aldera. Eta irakorri be, beittu noiz egin doten. Baiña biharrezko liburu bat zan: ba zeguazen karta batzu, Etxebarrian familixakuak gordetakuak, argittara ekartzia merezi zebanak, eta hala egin zeban 1991ian Eibarko Udalak. Ondo eginda.

 

Esandako moduan, gerra osteko girua pizkat ezagutu egin bihar da hónek gutunok ondo ulertzeko. Azken fiñian, idazliak ba dakixe zeri buruz dabizen eta hor dihardue, izenak, gertakarixak-eta sobreentendidutzat emonda, eze, liburu honetan –jakiña- ez da ezer azaltzen orduko testuinguru politikuaz.

 

Uste dot kartetan ondo ezagutzen dala bakotxan pertsonalidadia: Prieto politiko arrazakua, etorri haundikua, bere buruaz segurua, liderra; Etxebarria apala, disziplinaua, inozentia, benetalarixa. Eta bixak idealistak, munduan eta Espainian ondo nahixan, baiña urtiak aurrera egin ahala, erreta.

 

Izan be, irakortzekua da denpora guztian darabixen esperantzia zelan doian emetatzen: II Mundu Gerran zihar aliauen aldeko esperantzan nazi eta faszisten kontra –nahiz eta Gerra Zibillian egindako zatarkerixia beti goguan izan-, horrek Francori erasotzeko atarixa balitza lez; eta gero, 1945tik aurrera zergaittik interbenitzen ez daben ulertu ezinda. Hunkittu be egitten dau, alkarri esperantzak emoten segitzen ikustia: “Ezin jako asko geratu Francori”, 1946xan (puff... ez gitxi). Baiña halan be, Tapia eta Izagirren “Agur Intxorta maite” diskoko bertsuei darixon edertasun bera daka liburutxo hau irakortziak.

 

Entomologikoki interesgarrixa da, bebai, ezkerreko alderdixen atomizaziñua eta ezinikusixa ikustiak, itxura guztien arabera gerria galtzeko faktore garrantzitsuenetakua. Eta partikularki komunisten aparatuan ikuspegixa, autoritarixua eta teledirijidutakua. Azken kartetan Pirineuetan antolatzen dabizen komanduetaz berbetan dabiz -makisa duda barik-, Errepublikako erakunde exiliauak desegin ziraneko prozesu luze eta mingarrixan barruan.

 

Politta irakortzeko be, Prieton bista arazuak dirala-eta Etxebarriari idazteko makiñian zinttia aldatzeko aholkuak, erdi bromatan, halako gizon serixuei dagokixon neurrixan.

Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro)

Oier Gorosabel 2010/02/13 00:20
Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

http://4.bp.blogspot.com/_13c6nJ0lRd4/SRxqFj-LwFI/AAAAAAAAAN4/S0wTn7OG_70/s400/asno.jpg

 

"Nere umiak ez daki erderaz". Behin baiño gehixago topau dot hau harrotasunez diñuan jentia. Asmo onez dabizelako (euskerian alde, euren ustez) eta askotan estimatzen doten pertsonak dirazelako, ia modu onian azaldu neikian zergaittik dan okerra hau jarreriau, eta gehixago esanda, kontraproduzentia.

 

Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

 

Gero egoeria aldatu egin zan jakiña: errepresiñua eta asfisixia etorri zan, eta allegau zan momentu bat umiak hazi ahala, berez-berez hartzen zebela erderia kalian. Eibarri buruz nabil, jakiña, baiña beste hainbeste lekutan be hala gertatu da. Entzun Pier Pol Berzaitz xiberotarra Radiokultura irratixan.

 

Salbuespena zan euskeria entzutzia eta, zeozelan, egoera harek ekarriko zeban –kontizu- behin baiño gehixagotan ikusi izan doten jarrera hori: norbere umia erresistentzia ikur bihurtzia, bere erdera-jakiñeza euskerian aldeko simbolo legez erakustia. ¡Eta zelako barreguria umiak erderazko berbak esaten asmatzen dabenian, euskerazko azento gogorrakin! Sua gasoliñiakin emetatzen dalakuan.

 

Ez. Umiangan euskerazko zaletasuna ixotzia nahi badogu, anputaziñua ez da modurik onena. Erderia be aberastasuna da, eta haren jakiñezaz harrotzia astokeri haundixa. Gogoratu euskeria ahaztu nahi izandako aittitta-amama guztiak.

2010-I-27ko Azpimarra

Oier Gorosabel 2010/02/11 23:58
ETB1-ian, Koldo Ordozgoitikin batera. Apple, Auschwitz, Ainhoa Etxaide, Arnaldo Otegi, BBVA, Davos.

¡Ay! Puta espeleo`n'you

Oier Gorosabel 2010/02/10 14:59
Gaurko musikia, Toy Dolls eta Natacha Atlas. Amagiñarreba hiltzeko atentadua ezagutu dogu gero, baitta pintxuak dohan jaten daben kolektibo internazional xelebrian barri izan. Bertsiño jokuan, Screaming Jay Hawkinsek eta Natacha Atlas berak emon deskue "I put a spell on you". Josu Waliñon ipoiña "Durango (Idazlea II)" izan da. Eta Ahotsak.cometik: Santixau eguneko pasarte bat ekarri dogu, Eugeni, Mariangeles eta Mariasun Ubera bergararrekin.

http://themusicsover.files.wordpress.com/2009/02/screaminjay.jpg

Entzun saiua ameeeeen

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017