Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bigarren seme baten singladuria

Oier Gorosabel 2010/12/29 14:56
"Lur bat haratago", Joan Mari Irigoien.

http://elkar.com/irudiak/azalak/9788483316948.jpg

Oin dala gitxi lagun batzuei idatzitta:

Ez dakitt Juan Mari Irigoienen "Lur bat haratago" nobelia irakorritta izango dozuen. Hortan nabil ni oiñ, eta gauza askotan gogoratzen naiz zuekin:
- Lapurtera klasikoz idatzitta ei dago (gaurko grafiaz, hori bai), esaldi luze eta subordinauetaz baliatu ahal izateko.
- Kontrareforma sasoian idatzitta dago, eta "tridentinuen" gehiegikerixak salatzen dittu.
- Protagonistia, Joanes, Italiara bidai iniziatikua egitten dau, eta Florenciatik edertasunez mozkortuta dator
Giovanni...
Ondiokan liburu erdixan nago, baiña oso entretenidua da. Napar eta gaztelarren arteko gerra zaharran oihartzunak be dagozen neurrixan, rollo abertzale bat izango zala uste neban, baiña ez, ondo dosifikatuta dago eta ez da panfletarixua.

Liburua amaittu barri, iritzixa berresten dot. Tarte flojo batzu kenduta (Ameriketako abenturian hasieria, parrafo existentzialistak...), oso pozik laga naben liburua dok, barriro be, irakorketa-abixaria gero eta gehixagokua izatian sentsaziño eder hori ixotu destana, mutikua aldapan behera antxitxiketan leztxe, edo surferua olatu gaiñian...

Envergallado

Oier Gorosabel 2010/12/27 14:57
Saio lizuna: Cora Pearlek gonbidatuei eskindutako okelia (La Aldea Irreductibletik) eta Victoriar Aroko sexu kontuak (Elia Martinez-Rodarte). Azpi-janian Betagarri (1994 maketia). Bertsiñua: Pennsylvania 6-5000 (Glenn Miller / Andrew Sisters). Ipoiña: Kafesnea (Josu Waliño). Ahotsak.com: Joseba Andonegi eta Gregorio Arreitunandia mutrikuarrak atunetan.

http://fascinatingpeople.files.wordpress.com/2009/11/1854-1870-portrait-de-cora-pearl-actrice-et-mondaine-photographie-disderi.jpg

Saaaaartu... (18 urtetik gora bakarrik).

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Atharratze - Sanctificetur otsuak jan

Oier Gorosabel 2010/12/26 01:05
Abadiak Joanes burugogorrari "Pater noster" erakusteko sistema politta topatzen dau, ardi bakotxari berba baten izena ipiñitta. Baiña halako baten txarto esaten dau ¿zer gertatzen da?

Entzuizu ipoiñori hamentxe.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Baraibar - Aralarko elizan

Oier Gorosabel 2010/12/23 15:17
Eliza honetan emakume antzuendako jarrileku bat egoten zan; lehendik 15 ume egindako andra bat jarri zan deskuidoz bertan, eta...

Entzun hamen ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekzi?uan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoi?ei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oi?arrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoi?ak, 1910 inguruan. Guk h?rrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doi?u eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Txatxara luzia

Oier Gorosabel 2010/12/21 10:32
Asier Blas, Maddalen eta hirurok bakarrik egon garalako. Antza eta Anboton aldeko sententzixia, Notre Dameko protestia Aurore Martinen alde, Paubeko kontseilluan aldeko erantzuna, PSOE-PP tirabirak, presuen argazkixen aldeko sententzixia, erretiro edadia igotziana, Espainiako soldata minimuari kritikia Europatik... Ostran, Saroi Jauregi umiak edonora eruateko aldarrixa.

 

Musika asko eta eboluziño gitxi

Oier Gorosabel 2010/12/20 01:11
2009ko Darwin Sarixen barri emoten eta Oldfielden "Platinum" entzutzen pasau jaku denporia. Josu Waliñon ipoiña "Malkoak (Katua eta IV)" izan da, eta bertsiño hirukotxa: "When The World's On Fire", "This land is your land" eta "Aquesta terra és la nostra terra" entzun detsegu The Carter Family, Woody Guthrie eta La Trincari. Eta Ahotsak.comen, Xabier Irureta zumaiarra Bilboko marinako komandandantziako kontuak esaten

http://www.traditionalmusic.co.uk/carter-family-songs/carterfamily.jpg

Entzuizu hamen saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Atharratze - Ligiko zubia

Oier Gorosabel 2010/12/17 16:26
Oi gabeko kriaturak ¡zenbat eta zenbat zubiren eregitzia zor detsuegun! Halan be, beti pasau bihar zeozer, azken harrixa ipintzia eragozten detsuena...

Entzuizu ipoiñori hamentxe.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Atharratze - Idortia eta idorreria

Oier Gorosabel 2010/12/14 23:08
Sikute gogorreko prozesiñuan, abare batek sermoian egindako berba nahastiak, hodietan baiño sakristauan dijestiño aparatuan daka eragiña.

Entzuizu ipoiñori hamentxe.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Lotan, boikotian, anikotian

Oier Gorosabel 2010/12/13 14:51
Felix Aresen kontu bat, Erdi Aroko lo ohitturen gaiñian. Ballesterismo blogetik Charles Boycotten arazo sindikalak. Musilan, Chimo Bayo eta Mastretta. Waliñon ipoiña "Argazkia" izan da. Bertsiñua, "Dance me to the end of love" Leonard Cohen eta Jorge Drexlerren ahuetan. Eta Ahotsak.comen Santos Azpeitia zarauztarrak anikote jokua azaldu desku.

 http://www.faqs.org/photo-dict/photofiles/list/1001/1456golf_stick.jpg

 

Entzun saiuaaaaaa.... ¡¡¡ar!! (nahiz eme)!

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Sega ikastaroa

Oier Gorosabel 2010/12/11 09:30
Lagun batzu Argentinara juan dira hango indigenekin biharra egittera. Bedarra ebateko motosegadorak erabiltzen dittuez, eta hau benetako arazua da erregai eta konponketetarako dirua falta danian. Hori konpontzeko segak eruan zittuezen, baiña hanguak matxete modura erabillitta segiduan apurtzen zittuezen. Hori dala ta, segalarixen bideoren bat eskatu zeskuen, hanguak teknikia ikasteko. Baiña ganorazko bideorik ez genduan topau: ez zan ondo ikusten, azalpenik ez noski... azkenian onena geuk egittia zala erabagi genduan. Horretara, kaletar ezjakin bat hartu eta basarrittar batekin ipiñi genduan segan ikasten. Hortik urtendako bideua da hau.

Beste "ekoizpenen" artian txukun-xamarra geratu jakula-eta, Lekeittioko Euskal Zinema eta Bideo Billerara aurkeztia okurridu jakun, erdi katxondeuan. ¡Baitta eurak aukeratu be! Guretako sorpresia izan zan, eta nahikua sari genkan onartuta izate hutsakin (kontuan hartuta hor ibiltzen dirazen figurak; ikusi palmaresa).

 

Argentinakuei buruz gehixago jakitzeko: Mamen Maeztu eta Eneko Landaburun proiektu barrixak Opaybo

izena daka.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017