Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Ruben Blades Runners

Oier Gorosabel 2010/10/31 23:14
Ruben Bladesen musikia eta azalpenak. Josu Waliñok gizona eta katuan serie inkietantiakin darrai: "Begi berdeak (katua II)". Bob Marleyen "No woman no cry" eta Policen "So lonely" kantuak oso relazionauta dagoz, eta hamen azaltzen dogu. Eta Ahotsak.cometik 800 mozkorren autua, Antonio Zubizarreta atxabaltarran berbetan.

 http://www.wikiton.net/wp-content/uploads/2008/10/ruben-blades.jpg

Entzuizu hamen saiuori

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Herreria 29

Oier Gorosabel 2010/10/28 23:02
Aittitta Demetrio eta amama Isabel Bittorixara juan ziran, Orbea fabrikiakin batera. Gure ama eta tio bixak hantxe hazi ziran. 1975 ingururarte Herreria kalian bizi izan ziran, eta hogetabost urte geruago han zeguan ondiok aittittak ipiñittako "azken teknologixako" tinbria: ¡adelanto demasa ordurako!

 

Argazkiak.org | Herreria 29 © cc-by-sa: txikillana

 

Inbasiño eibarnautikua

Oier Gorosabel 2010/10/27 23:33
Gaurkuan eibartar bi eta eibarnauta bat Maialenekin. Zatirik haundiña Eduardo Zubiaurrek hartu dau, krisisa dala ta. Frantziako grebak eta Segin kontrako operaziñuaz berba egin dogu justo-justo. Ostran, Laura Mintegik be azken honen gaiñian jardun dau.

Ataun - Peru Amundarain

Oier Gorosabel 2010/10/26 09:07
21 urtekin aman bularra hartzen daben gizon baten istorixia. Azkarra, basatixa, salbajia. ¿Edoskitze naturalan ondorixua?

Entzuizu hamen ipoiñori.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Nobela baltza

Oier Gorosabel 2010/10/24 23:14
“Si muero antes de despertar”, Sherwood King.

http://img.listal.com/image/1084259/500full.jpg

 Gustau-gustau gustau ez bajata be, liburua entretenidua dala ezin ukatu. “Pulp” liburuen usain gogorra daka, urtian halako dozenaka idazten daben batek egindakuana, eta tipuak ba daki nun dagozen kakuak irakorlia harrapatzeko. 1950 inguruko irakorliak, jakiña. Eze, gaur egunguendako –pelikula amerikanuak guztiz barneratuta- ez da bape harrigarrixa, esate baterako, hiltzaillia gitxien uste dozuna dala deskubritzia (neuk hasiera-hasieratik susmau dot). Grazixia egin desta nobela baltzen topikuetako asko bertan topatzia: trama judizialak (“¡Protesto!” diñuen abogauak-eta)... kapitulo baten amaieretako “punch” karakteristikuak, hurrenguan hasieriakin lotuta datozenak (seguraski txatalka argitaratutako nobelia izan zan hau)... Irudi zinematografikoz betetako liburua izan da, atsegiña baiña begi batetik sartutako moduan bestetik urtengo dabena, arrasto askorik laga barik, udako hode zurixa zeru urdiñan zihar pasatzen dan lez.

PD: interneten begirada bizkor baten ostian, ez dot lortu ezer jakitzia autoriari buruz. Justu-justu liburu honetan oiñarrittu zala “La dama de Shanghai” pelikulia, eta kittu. Oiñ ez dakitt zer pentsau...

PPD: pelikulia ikusi eta gero, ederra sorpresia hartu dot. Klasiko bat, eszena referente batekin gaiñera: espilluen laberintoko tiroteo famosúa.

Trupin pajaruanak

Oier Gorosabel 2010/10/21 16:34
1721 koplen azterketia, Jabier Kalzakorta

 1721eko koplak

 

 

Dokumentu solte bat bada be, komentatzia merezi dabena. Beti da plazerra norberak baiño gehixago dakixan jentiangandik ikastia, eta zentzu honetan koplen argitarapenakin batera egindako hainbeste interpretaziño oker zuzendu, eta bakanen bat konfirmau ahal izan dot. Filologia aldetik akatstzat jo nittuan batzu, herriko euskerian antxiñako ezaugarrixak zirala ikastia zoragarrixa izan da (“ezkontzakia”, “Lecaytioric” eta halako amaierak...). Graziak azterlarixan jakitturixiari, beste herri eta usarixuekingo konparaziñuekin gauza asko argitzen dira be; tartian Markina-Xemeingo euskeriakin, Eibarkua hobeto ulertzeko hainbestetan balixo izan destana (ez da alperrik elikatu Eibar gizaldi eta gizaldixetan markiñarrez). Beste baten be, antxiñako erretrato bizi-bizi bat usaintzeko aukera politta emoten dau dokumentu honek. Eta, jakiña, kantutarako nekan letra probisional horri bertsiño definitibo eta fidagarrixa emotia.

Mozarten "Requiem"-ari buruzko monografikua

Oier Gorosabel 2010/10/19 21:55
Mozarten "Requiem" meziari buruzko saio monografikua. Bertsiño jokuan, Child in time / Bombay Calling (Masters of chant / Deep Purple / It's a beautiful day).

http://3.bp.blogspot.com/_Ku8pvLl0_0w/SvnWVtYRCTI/AAAAAAAAAFM/wOVV0LjrT9M/s400/medium_mozart_5.jpg

Entzuizu hamentxe saiuori.

Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Kontraesanak

Oier Gorosabel 2010/10/18 22:41
Momorro txiki bat sortzen (XIV)

 http://img108.imageshack.us/img108/4372/0043ch1.jpg

Gizakixak garanez, hazkunde egokixan aldeko aldarrixak eginda be ez gagoz huts egittetik libre. Samiñez, arrazoia emon bihar detset hasieran adarra jotzen zesten lagunei; arrazoia, bai, “umia dakazunian egingo dogu berba” esaten zestenei. Gauzak teorixan eta praktikan ikustia oso desbardiña dalako. Horregaittik, umiltasunez eta belarrixak flazido, hárek aholkuak emon zestezenei barkamena eskatzen detset. Gurasuan eskarmentuakin oso desbardiñ ikusten diralako gauzak, ¡hala San Josepen adarrak!

 Eguneroko bizitzia da giza portaeren laboratorixo onena, eta hor izan dot nik errebelaziñua, nere lekuan jarri naben egitate gogorra. Tortillia prestatzen, hain zuzen be.

 Danok dakigu momorro txiki bat sortzeko bidian, tratu preferentiak dakan garrantzixa. Hau da: jatekuan atalik onena, zatirik gozuena, letxugarik samurrena, okelarik delikauena, elikagai ekologikuena, etxeko barazkirik etxekuena, gure moñoñuandako izan bihar dala beti. Gizarte prehistoriko brutal ha ahaztuta dago onezkero: “cuando seas padre comerás huevos” esaldixan laburbildu leikian maltrato infantil aruak; animali batzu gosia pasatzen dagozenian euren kumiak jatera allegatzera eruaten detsan instinto basatixakin alderatu geinkiana...

 Lagaidazue, bai –oi guraso amantisimuak- etenaldi bat egitten sasoi basati háretako kuadro kostunbristia gogora ekartzeko. Imajinau daigun familixa osua soloko biharreko atsedenian, andriak basarrittik ekarrittako baba-lapikuari begira. Mantela erdixan ipiñi eta danok lurrian jarritta –ez dago aulkarik, ezta platerik be-, talo bana eskutan, han hasi dira ukondoka bakotxa bere kollaria lapikuan sartu nahixan. Gosetutako hárek fristixok ez dira ez, asko arduratzen mantel gaiñeko jatekua danondako bardin partitziaz. Hori biharrian, bizkorrago irunsten dabenak izango dau bentajia eta, motelaguak lapikua hutsik topauko dau konturatu orduko. Tartian etxeko txikixenak, jakiña –hárek be soloko biharrian, esplotadore infantillen biktima gaixuak- (¡nun zeguan justizia! ¡nun asistente sozialak!). “Egon hadi lo, eta jango duk mehe”: horra bidegabekerixia gordintasun osoz esaldi bakarrian laburtuta. Umetxo koittauak talo apurrekin konformau bihar... eta hurrenguan espabillauago ibilli noski. Hala ziran-eta hárek sasoi basatixak...

 Urriñeko gogoetatik bueltan etorri gaittian, gaur eguneko gizarte zoriontsura, nun umiak bere lekuan ipiñi arren (etxeko tronuan) batzutan instinto prehistoriko-cimmerio baten deikada atabikua entzutzen dan. Eta, hotzikaretan, gaur eguardixan egindakuan damua sentitzen doten, iztarrixan garrotillo donga legeztxe.

 Ez naiz santua. Gure umia bihar-dan-moduan hazteko ahalegiñetan, nik be ba dakat zer aitortu eta hamen egingo dot, ante toda Españia. Aitortzen dot, bai, lotsaz beteta, umia izatia ez dala izan nere bizitzako parterik inportantiena. Damu dot bebai, pedagogia liburuak irakortzian, burura galdera zittalak etortzen jatazela behiñ eta barriro (guraso hitzaldi baten esan ezkeriok, aretotik ni harrika etaratzeko morokuak). Hónek pekatu gogorrak dira, bai, edozein gurasok dakixan moduan. Baiña konparaziñorik bez, gaur eguardixan egin dotenakin; honek ez daka izenik; honek ez daka jangoikuan barkamenik.

 Danondako tortillia prestatzen nenguan. Patatia eta piparra prijidu eta gero, arrautziakin nahastatzeko momentua heldu da. Basarriko bost arrautza genkazen, onak baiño hobiak; eta dozena bat gehixago Eroskin erosittakuak. Ba, entzun ondo –¡oi zeruko aingeruak, lotsatuta nago!- plater baten arrautza onak ipiñi dittudaz, eta bestian korrientiak. Eta ¡jausi bedi zeruko maldiziñua nigan! lehelengokuekin gurasuondako tortillia egin dot, eta bigarrenekin umiandako... ¡Negarrez, vestidurak rasgatzen, gogoratzen dot gaiñera ekintza despreziagarri hau konszienteki egitten niharduala egindako barre karkajadak...!

 (Bost minutu ta gero, nere onera barriro etorritta). Egindakuak eginda, aurrera egittia baiño ez da geratzen. Hurrenguetarako ba dakitt: remordimientuak ez nabenez lagako halakorik barriro egitten, generuan parterik onena umiandako gordeko dot. Bardin detsa txangurrua paretera botatzen badau; edo delicatessenak ketchupez estaltzen badittu. Azken fiñian: ¿zergaittik ez onartu txarrixei margaritak jateko eskubidia?

Txakilletan

Oier Gorosabel 2010/10/16 21:49
1988 ingurua, kirol talde bateko gaztiak Eibarko taberna baten gagozak gu baiño taldekide nagusixaguekin. Halako baten nere pelukerua sartzen dok, gizon nagusixa ordurako, jubilatzeko gitxi, alaixa eta berbalduna. Gurekin barriketan geratu dok, eta tragua hartuta barriro joiak pelukerixara. Harek urtendakuan, guretako batek: “Ma-ri-cón!” jiñok poliki, modu zatarrian. Bere kautan baiña danok entzuteko moduan. Eta iribarria galdu barik, danok segidu juagu konbersaziñuakin.

http://www.loqueyotediga.net/UserFiles/1/Image/Seriales/50%20peliculas%20antes%20de%20morir/50pelisantesdemorirEspartacoLaurenceOlivierTonyCurtis.jpg

Etxakixat zertaz giharduan, ekipuaz eta entrenamentuetaz izango zuan, ahaztuta dakat. Haren berba ha gogoratzen juat bakarrik, danon aurrian pertsona ha iraintzeko apropos esandakua. Grabauta geratu jatak: batetik, gizon ha nere umetako pelukerua zalako eta, asko maitte ez baneban be –mutiko isilla ni, pelukero barritsuan autuak jarraitzeko ez oso zalia- etxeko moduan nekalakako. Eta bestetik, handik urte batzutara sorpresa makala ez nebalako hartu, komentarixo iraingarrixa egin zeban morroskua bera homosexuala zala jakin nebanian. Gauzak zelakuak dirazen gero.

 Gerora ikasi izan juat zergaittik daken ar batzu halako komentarixo gogorrak egitteko premiñia: normalian bere barruan gizonenganako joeria sentitzen dabelako izaten dok, eta honek eragindako panikuak hala jokatzera bultzatzen jittuk. Behiñ eta barriro ikusi izan doten gauzia izanda, onezkero maxima orakular bat emotera be ausartuko nintzakek: “Batek botatako komentarixo homofobikuen kopurua eta bere sexuko gizakixenganako dakan erakarpena, zuzenki proportzionalak izaten diraz”. Batzutan kasuak  benetan patetikuak izaten dittuk, “American beauty” pelikulan modu bikaiñian erretratau zebenan antzerakuak.

 Biharbada nere inguruko mutil ahoberuak kezkatuta geratuko ziran hau irakorri eta gero, bere buruan gaiñeko ikuspegi barri inkietantiakin. Lasai lagunak: erlaxatu eta begiratu zuen buruei zintzotasunez. Ez dago ezer hoberik norbere joerak onartzia baiño. Eta halan be dudiakin geratzen bazarie, errez-erreza da “algodoian aprobia” egittia: probau txakil tente ederra eta listo. ¡Erabagixak, hobe jenerua ikusi ta gero!

 Oharra: politikoki bape zuzena ez naizenez, uko egitten jetsat “homosexual” berbian ordez “homo/lesbo/trans” moltzua erabiltzera. Batetik zatarra dalako, eta bestetik ez dalako zuzena. Izan be, kasu honetan “homo-“ aurrizkixak ez jakak arra/emia kontzeptuakin zerikusirik (homo/femina), ezpada be eze berdin/desberdin esanguriakin baiño (homo/hetero).

Alperrik ez dok izan

Oier Gorosabel 2010/10/14 22:49
“Libertad y límites. Amor y respeto. Lo que los niños necesitan de nosotros”, Rebeca Wild.

 http://www.herdereditorial.com/imager.php?id_media=886&max=222

 Pozez berretsi jittuadaz lehendik intuiziñoz aplikatzen nittuazen arau batzu. Esate baterako, atentziño konszientia; edo joko representatibuetan parte ez hartzia (gogorik ez dakatenian); edo lekukotasun isilla; edo umiari bere limitiekin tope eta tope egitten lagatzia, ikasi deixan; edo mugak argi eta garbi ipintzia... Halan be, liburuan egitturiangaittik arriskua jagok norbere pentsakeriakin bat egitten datozen gauzak bakarrik kontuan hartzeko, ideia barrixak baztartuta. Pedagogia testuen ezaugarrixa emoten dok, baiña: dispertsiñua, kaosa itxuraz, astuna eta desatsegiña egitten jatana berez. Baiña agindua najetsan kontrarixiari irakorriko nebala, eta tira: leziño bat edo beste be etara juat behintzat. Ba najabik aprobia egitten, esate baterako: umian jolasa bapatian eten biharrian, aurreragotxuagotik abisatzia; edo olgetan ondiokan gitxiago dirijitzia; edo umian ulermenera egokittutako azalpenak –edo aginduak- baiño ez emotera... Eskola honetan proposatzen dan hezkuntza libre eredua balekua begittantzen jatak guztiz, baiña horren arduria eruango leuken pertsonian konpetentzian konfiantza osua biharko najeukek.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017