Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Oh well, black dog

Oier Gorosabel 2009/08/28 13:51
70 hamarkadako musikiaz lagunduta, Eduardo Galeanok izperringietan ikasittakuak ezagutu doguz. Waliñon "jevi" maittagarrixak, Sanpedruetan gorriz jantzi nahi ez dabela eta zer asmau ete dau. Bertsiñuen jokuan, Oh well / Black dog entzun dogu, Fleetwood Mac, Led eta Dread Zepeliñekin. Eta Pedro Urretagoiena ordiziarrak txori kontu batzu ekarri deskuz, amaitzeko.

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Altamiran aurkikuntza berriak

Oier Gorosabel 2009/08/24 21:55
Koba sistema honen sorpresak ez dira amaittu. Juan dan aste bixetako espeleologia biharren laburpenak.

2009-VIII-16 prentsa oharra.

Bai: asteburu honetan, ADES Gernikako Espeleologia Taldiak Busturiako Altamira auzoko kobetako lanekin jarraittu dau. Barixakuan, lurrazaleko prospekziñuan ibilli giñan Apraizetik Mallokura doiazen lur sailletan. Izan be, topografixa lanak argi eta garbi erakusten dabe han leza bat egon bihar dala, nahiz eta gaur egunian seguraski erdi-ezkutuan egon. Zapatuan ostera, Apraizko kobako sisteman lurpeko esploraziñuan segidu dogu, eta  errekan gora hobi batetik behera sartuta, beste sektore haundi bat agertu da. Sektore hau ("Errekodromua") laberintiko xamarra da eta, 300 metro barri neurtu genduzen arren, ezin izan genduan osorik begiratu. Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

2009-VIII-23 prentsa oharra

Asteburu honetan, Busturiako Apraizko kobako lanekin segidu dogu. Pasa dan astian deskubridutako sektoria neurtuta, 500 bat metro barri agertu dirala esan geinke... momentuz, eze, exploraziño frente asko dakaguz zabalik Apraizen. 2000 metrotik gora dittuan haitzulo sistema konplikatu honetan, pausu teknikuak, eskaladak eta estuasunak ugarittu egin dira eta onezkero esan geinke ez dala "publiko orokorrerako" koba bat, baizik eta espeleologo abillendakua bakarrik. Dana dala, ez estutu: ADES taldian helburuetako bat dibulgaziñua danez, mundu ezkutu horretako irudixak hartzen dihardogu kanpotarrei erakutsi ahal izateko. Esate baterako, gure blogeko entrada honetan agertzen dana:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/08/apraizeko-beherengo-pisoko-laberintuan.html
Halan be, gogoratu gure taldian gustora hartzen doguzela hasibarrixak, edo espeleologia hobeto ezagutu nahi daben edonor. Hórrek ez doguz Apraizera eruango, jakiña, eurendako moduko zuloren batera baiño. Halako asko dagoz-eta, gure eskualdian.

Euskal Sena

Oier Gorosabel 2009/08/20 21:47
Saio honetan, batez be musikia: EEBB hegoaldeko Molly Hatchet, eta kantu soltiak. Halan be, Bharat herrialde zoragarrixan izen aldaketia ezagutu dogu (1de3). Gero, euskal indiosinkrasian oiñarri dan trikitixa italianuak lagunduta, "Nor-nori-nork" emon deskue Gozategik; Manolo Eskobarren ordaiñakin noski ("El porrompompero"). Josu Waliñokin kresal usaiña hartu dogu, "Ura" ipoiñakin. Eta amaitzeko, Bergarako Maria Pilar Larrañagakin Union Cerrajerako urte onak gogoratu doguz (ahotsak.com).

http://www.manoloescobar.net/cancionero/discografia/vivaespana.jpg

 Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Amaiur - San Pedroren gosea

Oier Gorosabel 2009/08/18 21:29
Barriro be, Jesus "aluak" San Pedro "zakillari" bizitzako ikasgaixak erakusten jarduten dau. Oinguan ondoko herriko festetara bialdu dau, eta topatzen dabenakin konformatzia zer dan ikasi dau San Pedrok.

 

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Gabon, estatuak eta printzesak

Oier Gorosabel 2009/08/14 22:10
Gaurko saiua Afrika aldetik hasi dogu, eta Frantziako errege haren esaldixakin jarraittu. Josu Waliñok printze eta printzesen ipoiña kontau desku, hari horrekin jarraittuta. Patxi Traperuak arrakasta eta porrotari buruzko gogoeta batez lagundu, edadetuen kontuak barriro be erabillitta; eta Rosario Mujika ordiziarrak bere umetzaroko "explotaziño infantillakin" segidu. Bertsiño jokuan, Bob Clapton eta Eric Marleyek "I shot the sheriff".

http://farm2.static.flickr.com/1325/577796084_b1ed0487c5.jpg?v=0

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Udia lurpian

Oier Gorosabel 2009/08/10 23:10
Kiskaldu, kiskaldu hondarrian eguardiko hiruretan. Gu kerizpian gabiz, mundu barrixak deskubritzen.

Azken astietan, uda sasoi guztietan legez, ADES espeleologia taldiak aktibidade gehixago egitten dihardu, aste osuan sakabanatuta. Hónek diraz, esate baterako, egin doguzen biharretako batzu:
- Eskalada artifizial ikastarua Ereñon. Espeleologian erabiltzen dogun eskalada sistemia ez da kanpoko eskalatzailliak erabiltzen daben bera, eta trebakuntza berezixa eskatzen dau.
- IS-26 lezian desobstrukziño saiakeria. Ispasterreko leza honetako urak Amorotoko Abittagara isurtzen dira, eta ez dogu deskartatzen etorkizunian bixak komunikau ahal izango doguzenik. Hondakin asko dago baiña, eta biharra be tamañuan.
- Cantabrian, Frantziako CAF espeleologia taldiakin elkarlanian segidu dogu, Valdició herriko "Damokles Handia" izeneko lezia exploratzen.
- Busturiako Apraizeko kobako exploraziñuak emaitza harrigarrixak emon deskuz; pasabide bi zabaldu eta gero, espero ez genduzen galerixak agertu dira eta kobian desarrollua hirukoiztu egin da egun gitxittan.
- Lekeition, Garratxako kobian topografixia egitten hasi gara, Lumentza mendiko mapa espeleologiakua osatzeko falta jakuna. Koba ezagun honetan aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egin zittuezen Aranzadi eta Barandiaranek XX gizaldixan.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.

Elxeko Misterixua

Oier Gorosabel 2009/08/03 17:25
El Misteri d’Elx Erdi Arotik datorren antzerki musikatua da, kristauen Amabirjiñan kondairia antzezten dabena (haren herixotzia, berpiztia eta koronaziñua). Sasoi baten halako funtziñuak Europako leku askotan egitten baziran be, oso leku gitxittan gordetzen da halako antzerki mediebalik; tartian Zuberoan eta Elxen.

1993 urtia izango zan, nere lagun Adrianan lehengusiñekin Elxera juateko aukeria izan nebanian. Artian handik eta hamendik kurrikulumak botatzen ibiltzen giñazen, eta Abuztu hartan Mediterraneo itsasuan inguruan egotia tokau jatan, Elxeko jaixetan hain zuzen be. Ha zelako berua. Ixa hill. Dana dala nahi dotenian eruantsua be ba dakitt izaten nik, eta ondo pasau neban hárek egunetan, txapligo, polbora usaiña eta zarata artian. Goguan dakat ha gabia, hiri guztia etxeko terrazetara igo eta zeiñek txapligo zaratosuena bota ibilli zanekua.

Halako baten sartu ninduen elixara, dana jentia, eta ez dakitt zelan (sarreria ordaindu bihar da-ta, eta jarrilekuak aurretixa haundiz agortuta egoten dira) neskak pasillo estrategiko baten kokatu ninduen. Sekulan etxata ahaztuko hurrengo minutuetan ikusi nebana.

misteri15.jpg

Gizon asko ikusi nittuan, elixian pasilluen kurutzian. Moro jantzitta moduan zeguazen, edo behintzat antxiñako pelikuletan agertzen ziran moruen antzera, bizar luze eta buruko pañueluak sokiakin helduta. Kantuan zeguazen unamorixo perfektuan, eta euren abots ederrak elixa guztia betetzen zeben. Areto haundi haren oihartzunak gizonen kantua ondiok polittago egitten zeban, besuak jasotzen zeben bittartian (gerora, Xiberuako pastoraletan ikusiko neban keiñu bera). Jentia ixi-ixilik eurei begira, intzentsu usain enpalagosua, bero mediterranearra... giro hipnotiko haretan.

misteri12.jpg

Halako baten, elixako kurutzian gaiñeko bovedia zabaldu zan. Beheko gizonak gora begira, kantua segidu zeben -besuak zerura- sapaiko zulotik irudi bat jaisten hasi zanian. Abots polifonia leunari soka doiñua gehittu jakon, elixian akustikiak harrigarriro anpliatzen zebana: goittik behera zetorrena erretablo barrokuen estiloko tramankulo polikromatu bat zan, eta bertan bost pertsona zetozen. 30 metrotako alturan, arpa eta gittarrian akordiei, aingeruak kantuan hasi ziran...

Ordu erdi eskas egongo giñan hantxe, eta gero kalera urten genduan parrandiakin segitzera. Halan be, konturau nintzan pribilejio haundixa izan nebala, batetik sartu nintzalako eta bestetik funtziñuan une printzipaletako bat ikusi nebalako. Harrezkero, beti izan dot goguan "Ara Celi" izeneko artefaktua ikusi eta entzun egin nebaneko momentua, eta baitta haren doiñua be.

Urtiak pasau ziran, eta baten, Lluis Llachen disko bat allegau zan nere eskuetara. Bartzelonako kanpofoballian emondako zuzeneko kontzertu batena zan, eta zirrara haundixa igarri neban "Cant del enyor"-ren zuzeneko bertsiñua entzutzian.  Maria del Mar Bonet eta Marina Rosellekin batera, Lluis Lachen kantu honek Elxeko Misterixuan doiñu baten inspirauta dagolako, Aracelixa jaisten daneko doiñu horretan hain zuzen be.

El Misteri d’Elx Erdi Arotik datorren antzerki musikatua da, kristauen Amabirjiñan kondairia antzezten dabena (haren herixotzia, berpiztia eta koronaziñua). Sasoi baten halako funtziñuak Europako leku askotan egitten baziran be, oso leku gitxittan gordetzen da halako antzerki mediebalik; tartian Zuberoan (Pastoralak) eta Elxen. Misterixua gitxienez 1450 aldetik hona datorren ohitturia da (erreferentzia legez: Jaume I kristauak 1265an konkistau zetsan lurraldia musulmanei) eta Trentoko Konziliuak eliza barruetan antzezteko debekuari eutsi zetsan, aittasantuan bulia lortuta.

Elxeko Misterixuan testua balentzianoz dago ixa osorik, nahiz eta himno batzu latiñez kantatzen diran. Eskuizkribuetan transmitidu izan da menderik mende. Oso-osorik musikauta dago, eta doiñuak sasoi desbardiñetan konposautakuak dira. Antziñako musikagintzan errekurtso arrunta zan musika zaharrari bertso barrixak ipintzia, eta Misterixuan be horren adibide asko dakaguz. Ikerlari musikalak VI mendeko himno kristauen doiñu orijinalak ezagutu dittuez bertan, baitta kantu gregorianuenak be, Erdi Arokuak, Errenazimentukuak... adornu eta txaplata batzu Barroko sasoian eta geruago be ipiñitta ei dagoz.

XVIII gizaldixan garrantzi haundixa izan zeban Elxeko misterixuak, eta Santa Mariako elizan musikari profesional talde haundixa zeguala ba dakigu: kantarixetaz aparte, chirimia, korneta, txirula, oboe, trompa, bioliña, arpa eta bestelako instrumentuekin. Talde hau 1835an desagertu zan eta orduan, Misterixuan antzezpena ez galtzeko, Elxeko herriko jentiak hartu zeban bere kargu. Gaur egunian Capella del Misteri d’Elx izeneko taldia da, 70 nagusi eta 30 umekin, urtero Misterixua antzezten dabena; nahiz eta profesionala ez izan, mailla altuko taldia bera. Misterixua 1960xan grabau zan estraiñekotz, eta oker ez banago bertsiño hau 1993kua da, Miguel Bustamantek zuzenduta eta RTVE-ko teknikuak grabauta.

Antzerkixak zati bi dakaz, “La Vespra” eta “La Festa” izenekuak.

 

LEHELENGO EKITTALDIXA: “LA VESPRA”

Lehelengo zatixa Agorran 14ian hasten da, elizako abadiak “Marian Asuntziñoko Bezperak” izeneko mezia emon eta gero. Antzezliak ondoko ermittatik urten dira prozesiñuan, eta musika bandia aurrian dakela elizan sartu dira. Antzezle guztiak gizonezkuak dira (antzerki erlijiosuan debekatuta zeguan emakumian partehartzia, Zuberoan be hala izan da oin dala gitxirarte), eta andrazko pertsonajiak umiak betetzen dittuez. Lehelengo Amabirjiña sartu da elizan, Maria Salomez eta Maria Iacobez lagunduta. Hárekin batera “Aingeru kojindunak” (eskutan tertziopelo gorrizko kojin bana daroielako), eta “Aingeru kapadunak”, danak mutilkoskorrak. Sarrera honekin batera, organua jotzen hasi da.

misteri01.jpg

 Amabirjiña kantuan hasi da; kojin gorrixen gaiñian belaunikatuta, hil barri dan semiakin biltzeko gogua adierazten dihardu, ingurukuei ez abandonatzeko eskatuta. Elixa erdiko eszenatokira allegau baiño lehen, hiru geldialdi egitten dittuz eskultura batzuen aurrian, bertan belaunikatu eta kantatuta: Getsemaniko ortuan (semia atxilotu zeben lekua), Kalbarixo mendixan (erahil zeben lekua) eta haren hillobixan. Eszenatokira allegautakuan, Amabirjiñak bere desiua errepikatu dau beste kantu baten bittartez.

misteri03.jpg

Orduan, zeruko atiak zabaldu dira (elizako kupulan, ate korredizuekin). Soka batetik txintxilizk, “Nuvol” (hodia) edo “Mangrana” (granadia) izeneko artefakto bat bajatzen hasi da. Mangrania esferikua, gorrixa eta urrezko adornoduna da; eta bajatu ahala zortzi aletan zabaltzen hasi da, urre kolorezko barrua erakutsitta. Bertan aingeru bat dago palma orri batekin. Urrezko euri artian, Amabirjiñari agur egin detsa: Jesukristok bere otoitzia entzun dabela diño kantuak: "Déu vos salve Verge imperial / Mare del Rei celestial / jo us port saluts e salvament / del vostre Fill omnipotent / Lo vostre Fill qui tant amau / e ab gran goig lo desitjau / Ell vos espera ab gran amor / per ensalçar-vos en honor".

misteri05.jpg

Mangrania eszenatokiraiño allegau da, eta aingerua Amabirjiñangana doia. Palma orrixa laztandu eta emotiakin, Amabirjiñak beste gauza bat eskatu detsa: hiltzen dan momentuan, abospoluez inguratuta egotia. Aingerua konforme dago, eta ba doia barriro gora. Zerura allegau ahala, mangranian 8 aliak atzera bildu eta forma esferikua hartu dabe, atietatik sartu aurretik.

misteri06.jpg

Orduan, Donibanen papela betetzen daben antzezlia agertu da elizako atarixan. Eskutan, berak idatzittako liburua daroia (“ebanjelixua”) eta indar arraro batek bultzatuta doia eszenatoki erdira, harridura kiñu nabarmenekin. Amabirjiña ikustian, Donibane berangana doia pozez beteta, eta eskumuiña egin detsa. Aingeruak esandakua errepikatu eta gero, Amabirjiñak palma orrixa emon detsa; Donibanek laztandu eta bekokixakin ikutu dau, kutsu orientaleko keiñuakin, eta inguruko bestiei pasauta danok errepikau dabe errituala. Donibanek, bere tristuria erakusten daben kantua egin eta gero, beste abospoluei dei egin detse eta ba datoz, bestia etorri dan modura, indar arraro horren aurrian harrittuta: Done Petri agertu da lehelengo, giltz eta guzti, eta haren atzetik beste sei abospolu. Aspaldiko lagunak poza eta harriduria darakuste barriro alkar ikusitta, eta hauxe da euren kantua: "Oh, poder de l’alt imperi / Senyor de tots los creats! / Cert és aquesc gran misteri / ser ací tots ajustats. / De les parts d’ací estranyes / som venguts molt prestament /passant viles i muntanyes / en menys temps de un moment".

misteri09.jpg

 Horretara, hamen dakaguz abospoluak Amabirjiñakin, honek aingeruari eskatutako moduan. Haren omenezko kantua egin eta gero, danak belauniko geratu dira Amabirjiñan aurrian, Donibane izan ezik. Txandaka, jaiki eta bakotxak bere kantua kantau dau, gero atzera belaunikatzeko (Xiberuako pertsonaiak egitten daben mobimendu eszenikua gogora ekarritta). Amabirjiñak hartu dau berbia gero, eta abots ahulez bere azken kantua bota eta gero, hil egin da.

misteri10.jpg

Orduan, pertsonai guztiak Amabirjiña inguratuta, tramoya mobimentua gertatu da ikuslien begixetatik kanpo: persiana moroko sistemia martxan jarritta, Amabirjiñan papela betetzen daben umia eszenatoki azpixan ezkutau da eta haren ordez Elxeko amabirjiñan egurrezko irudixa etorri da. Haren aurrian emoten dabe abospoluak euren hurrengo kantua, berpizkundian esperantziari eskinduta.

misteri12.jpg

Orduan zeruko atiak zabaldu dira barriro, eta bigarren artefaktua sartu da eszenan: Araceli izenekua (“zeruko aldaria”). Erretablo formia daka, eta bere repisetan jarritta lau aingeru agertzen dira, arpa bat eta hiru gittarrakin; erdixan tente, Aingeru Nagusixa. Pizkaka-pizkaka ba dator behera, eta urrezko euri artian, Amabirjiñari zuzendu detse euren kantua (eta hauxe da Lluis Llachek “Cant del enyor”-ren oiñarrixa): "Esposa e Mare de Déu / a nós, àngels, seguireu / Seureu en cadira real / en lo regne celestial / Car, puix en Vós reposà / Aquell qui cel e món creà / deveu haver exalçament /  e corona molt excel•lent".

misteri13.jpg

Oinguan, Aracelixa eszenatoki azpiraiñok sartu da, eta bertako aingeruak kantuz diharduela, Amabirjiñan arimia hartu dabe (beste irudi txikixago bat) eta ba doiaz barriro gora geldiro-geldiro. Aracelixa zerura allegautakuan amaittu da Misterixuan Bezpera edo lehelengo ekittaldixa. Errespetua erakutsitta, antzezliak prozesiñua osatu dabe eta ba doiaz kanpoko ermittara barriro.

 

 BIGARRENGO EKITTALDIXA: “LA FESTA”

Bigarrengo ekittaldixa bixamonian hasi da, mezia eta gero. Antzezliak bardin urten dabe San Sebastianen ermittatik, eta prozesiñuan sartu dira elizan. Amabirjiñan gorpua hillobi onduan dago (tranpillia eszenarixuan). Antzezle guztiak inguruan kokatu dira hilletarako, eta zeremonia haundixakin ospatzen dabe, kantuz denpora guztian. Hilleta elizkizun horretan, hau da kantatzen dan azken himnua: "In exitu Israel Egipto / Domus lacob de populo barbaro / Facta est Judea sanctificatio eius / Israel potestas eius".

misteri14.jpg

Hilleta-kantuak erakarritta, judixo talde bat agertu da eszenarixopian, aurrian Rabino Haundixa dakela. Pertsonai estrafalarixo xamarrak dira, eta doiñuen aurrian harriduria darakuste modu nabarmenian. Sobreaktuaziño hau antxiñako antzerkixan ezaugarri legez hartu bihar dogu, eta bardin oindik aurrerako gertakarixak: gaur eguneko ikuspegittik barregarrixak badira be, Erdi Aroko ikusle analfabeto eta superstiziosuandako egin zirala gogoratu bihar dogu.

misteri18.jpg

Halan, Amabirjiña adoratzen dabizela ikustian, judixuak asko hasarratu dira eta gorpua hartzia eta erretzia pentsau dabe, Jesukristona barriro ez deixen egin (berpiztu dala esan, adorau...). Kristauak aurre egin detse, eta burrukia irudikatzen da (Pastoraletan legez). Judixuak gehixago dira, baiña, eta halako baten Amabirjiñan gorpua hartzia lortu dabe. Halan be... indar zerutiarra sartu da jokuan barriro: haren eragiñez eskuak pegauta geratu jakez eta belauniko jausi dira danak, korputza gogortuta. Euren asmo gaiztuekin damututa, Done Petriri laguntza eske hasi dira.

misteri21.jpg

Abospoluak, judixuen damua ulertuta, Amabirjiñan birjintasuna aittortzia eskatu detse. Belauniko eta mobidu ezinda, sinismen totala adierazi dabe judixuak eta ez hori bakarrik, barkamena eta bataixua eskatu detse Done Petriri. Honek, zeremoniako palma orrixa hartuta, banaka ikututa bataixau dittu. Judixuak modu harrigarrixan sendatu dira, eta kantuan hasi dira pozez zoratuta. Eta danak batera, Amabirjiñan enterruakin segidu dabe.

misteri17.jpg

Hillobixan bueltan prozesiñua osatu dabe, eta judixo batek kurutzia daroiala, haren atzetik doiaz eszenarixuari bueltia emonaz, kantu hau emonda: "Ans d’entrar en sepultura / aquest cos glorificat / de la Verge santa i pura/ adorem-lo de bon grat / Contemplant la tal figura / ab contricció i dolor / de la Verge santa i pura /  en servei del Creador / Respectant la tal figura / ser de tanta majestat / de la Verge santa i pura / adorem-lo de bon grat".

Amabirjiñan gorpua ohatillan ipiñi dabe, intzensuaz keetu, eta bestelako zeremonixak egiñ eta gero hillobira jaitsi dabe. Horrekin batera, organua entzutzen hasi da eta zeruko atietan behera Aracelixa agertu da barriro. Aingeruak berpizkundia aldarrikatzen datoz kantu ederrez, arpa eta gittarrekin lagunduta oin be. Eszenatokiraiñok allegautakuan, hillobixan sartu da Aracelixa, ikuslien begixetatik desagertuta. Barruan, Aingeru Nagusixa (Araceli erdixan tente egoten dana) kendu, eta bere ordez Amabirjiñan irudixa ipiñi dabe.

misteri25.jpg

Ba doia Aracelixa barriro zerura, aingeruen doiñu artian. Halako baten baiña, ustekabia gertatu da: San Tomas abospolua sartu da elixako atetik. Indian egon da predikatzen, eta indar misteriotsuak erakarri badabe be, bestiak baiño denpora gehixago bihar izan dau allegatzeko. Bestien modura, harridura keiñu nabarmenak egitten dihardu abospoluak eta judixuak hillobi inguruan ikusten dittuanian. Gero, erdi-alturan esegittako Aracelixa ikusi dau eta belauniko jausi da, Amabirjiñan arimiari berandu allegatziangaittik barkamena eskatzen.

misteri28.jpg

San Tomasen kantuan amaieran, zeruko atiak zabaldu dira barriro, baiña Aracelixa ondiok ez doia gora. Ostera, organo doiñu leun batek lagunduta, hirugarren artefaktua jaisten hasi da zerutik: Koronaziñua izenekua. Arazelixan antzerakua bada be, txikixagua da eta bertan hiru antzezle datoz bakarrik: erdixan Aitta Eternua dago, eta eskuma-ezkerrian ume bi, Trinidadia irudikatuta. Koronaziñua Arazelira hurreratu ahala, bertako hiru lagunak kantatzen dihardue: "Vós siau ben arribada / a reinar eternament / on tantost, de continent / per Nós sereu coronada".

misteri29.jpg

Bertso honen azken berbiakin batera (“coronada”), Koronaziñua geldittu egin da: orduan Aitta Eternua koroia jaisten hasi da sokatxo batekin. “La Festa”-ko unerik gorena allegau da. Zeruko atetik eta boveda ingurutik urrezko sirimixa hasi da, eta koroia Amabirjiñan burura allegatzen dan unian bertan, publikua txaloka eta bibaka hasi da; elizako kanpai guztiak kilin kalan lehertu dira; kanpokaldian txapliguak hegan eta eztandan hasi dira; organua bere errejistro guztiekin jotzen hasi da; “Visca la mare de deu” diñuen oihuak entzutzen dira nunnahi...

Koronaziñua gertatu dan bittartian, abospolu eta judixuak gora begira egon dira, besuak zerura, eta urrezko euriz bete dira. Jentia txalo eta txalo dago, eta Trinidadia ba doia gora, eta Aracelixa gero. Zeruko atiak itxi diraz. Azken kantuakin agur egin eta gero, antzezliak prozesiñua osatu dabe, kanporako bidia hartuta. San Sebastianen ermittara sartziakin batera amaittu da Elxeko Misterixua; hurrengo urtian, barriro.

Oharrak:

* Irudi guztiak visitelche.com webgunetik etarata dagoz. 

* Testuak Turismedelx webgunetik eta 1993ko grabaziñoko CD-tik etarata dagoz.

 

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017