Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Bart ze lo ona

Oier Gorosabel 2009/05/28 21:30
Nik bai behintzat.

Oso pozik jartzen nok nere osasunkeri kontuetatik bateronbatek zeozer erabilgarrixa etara dabela esaten destanian. Izan be, Gaur8-kuak artikulo bakotxangaittik 50 mango ordaintzen badestez be, satisfakziño gehixago emoten jok honek. Kontrakua, papelak alperrik baltzitzia izango litzakek, kolumnista baten modura.

Eta poz hau konpletua izaten dok Patxitraperon modura fotochopeatzen nabenian.

Hori bai, ez dakat klaru zergaittik dan montajia. Uste juat atzo foball partidoren bat egon zala, eta igual horrengaittik.

Muguruza anaien "yè-yè" iragan ezkutua

Oier Gorosabel 2009/05/25 15:21
Aittitta Raduga, arkeologia musikaleko saio bat.

sparteens por ti.

Gaurko bertsiño jokua berezixa izan da: ezaguna da Kortatu talde irundarrak 60ko hamarkadako musikia askotan bertsioneau dabela, batez be ska jamaikarra. Ostera, ez da hain ezaguna Muguruzatarren ye-ye iragan ezkutua. Hegoaldian Los Mustang, Argoitia anai-arrebak edo Concha Velascokin dantzan ibiltzen giñan bittartian, irundarrak Iparraldeko eragiñak jasotzen zittuezen eten barik: halan, France Gall, Françoise Hardy... eta The Sparteens ziran euren erreferentziak eta azken hauetan -Parisera juandako espartingile lapurtarren ondorenguak- oiñarrittuko ziran euren kantu enblematikuenetakua konposatzeko: "Zu atrapatu arte".

 

Bestalde, gaurko saiuan, "giza-GPS" guztiz naturala ezagutu dogu, oso gitxittan erabiltzen dogun baliabide baten ustiaketiakin (Lainformacion). Josu Waliñon ipoin bildurgarrixa irakorri dogu: "Mamua", eta kaka fraketan dogula, Mariza fado kantarixan doiñuak entzun doguz. Gerra pelikula baten bizirauteko kodiguak emon doguz (Severlasalreves) Orquesta Mondragonen fondo musikalakin, eta amaitzeko Elorrixoko Lorenzo Arietaleanizbeaskoa kazarixak bere afiziñuari buruz berba egin desku.

**************************

 Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Euskal Birauen Ikastarua eta kortetako alderdi ezkutuak

Oier Gorosabel 2009/05/24 21:50
Emoziñoz betetako asteburua.


Emoziñoz betetako asteburua. Zapatuan, Lekeitioko "Berbalagun" programako euskaldunbarri talde bat eruan dogu Amorotoko Abittagara. Oso ondo pasatu dogu, eta gure gonbidatuak euskerian alderdi barrixa praktikau ahal izan dabe: BIRAUAK eta MALDIZIÑUAK.

Domekan barriz, Busturian azken astietan darabigun lanak sorpresa atsegiña emon deskue: Goikoetxe basarriko kortan (sic) topau dogu Apraizko kobako bigarrengo sarreria, eta baitta galerixa poli-polittak topau be.

Informaziño gehixago, irudi eta guzti, ADES espeleologia taldeko blogian.

Datorren astian, ezingo dogu espeleoikaslerik hartu: Urbasan egongo gara, Euskal Espeleo Laguntza erakundiak Puertoviejo eta Txintxolezeko haitzuluetan egingo daben simulakruan.
 

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/


Explosión en los Islotes de Langerhans

Oier Gorosabel 2009/05/21 20:53

Egunón buenos días lurraldian aspaldi gagozak usauta euskerazko izenburudun artikulo baten barruan erderazko mamiña topatzen. Horregaittik gustatzen jatak alderantziz egittia; gaiñera, gogua najeukan halako titulo resonantia erabiltzeko, euskeraz ez dok bardiña-ta: “Langerhansen ugartietan eztandia”, tira, tira, gasik bako gaseosia lakotxia dok. “Explosión en los Islotes de Langerhans”, ostera, indartsua, virilla, nobeleskua... tira ba.

Oin bigarrengo partia jatork: Langerhansen ditxosozko ugartiak, arian dagozen estruktura zelularrak dittuk. Glandula funtziñua betetzen juek, enzima digestibuak tutu digestibora isuritta, eta odolera hormona barregarri batzu: insulina eta glucagón (zenbat barre sortzen daben, batez be azken honek, Espainiako osasungintza eskoletan). Kontua dok, nik oin dala 17 bat urte ikasi nebala hau guzti hau, Such jaunan fisiologixa klase bikaiñetan, baitta ondo ikasi be. Baiña denporia ez dok alperrik pasatzen, eta ez erabillixan ez erabillixan –eze, fisioterapeutok fisiologia biokimikua erreferentzia moduan hartzen badogu be, eguneroko biharrian oso oso gitxi erabiltzen dan ezagupen bat dok hau- gauzak pizkat nahastatzen dittuk eta ni konbentziduta najenguan Langerhansen ugartiok gibelian jeguazela.

¿Eta nora allegau nahi juat, bide korapillotsu honekin? Ikusiko dan modura, Teleberri aurkezlien sistemia erabillitta –gabón buenas noches- gairik apartekuenak alkarrekin lotu leikiazela demostratzera. Lehengunian, koneju gibel bat prestau najuan kipula eta piparbaltzakin. Konejo gibelak txiki xamarrak izaten dirazenez, espaghetti batzuen kondimentu modura erabilli najuan gauzihori, baitta plater ondo gozua prestau be. Baiña ez genduan dana jan.

Halaxen, hurrengo baten aurreko egunetik sobrautako espaghettixak jateko momentua etorri zuan, eta gure etxian dagon mikroondan sartu. Egongela aldera juan nintzuan zeozer egittera, eta hara nun entzutzen doten sukaldian ¡POUM! haundixa. Erredios, zer pasau ete dok. Ba najoiak sukaldera, eta segiduan konturatu mikroondan izan zala. Zabaldu atetxua, kendu tapia, ta...

 Argazkiak.org | Spaghetti © cc-by-sa: txikillana

 Ederto ikusten dok onda expansivuak espaghettixetan lagatako krater garaua. ¿Zelan eutsi ba, “Explosión en los Islotes de Langerhans” izenburudun artikulua idazteko tentaziñuari, nahiz eta islotiok gibelian ez egon? ¿Nora joiak ba detalle nimiño hori? Ikusten dok bai, azkenaldixan kazetari artian ibiltzen naizela.

Apraiz eta Zubietako kobetan

Oier Gorosabel 2009/05/20 14:55
Busturia eta Ispaster-Lekeition, lur azpittik.


ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Asteburu honetan, talde bittan banatu gara.

Batzu, Bilboko GAES espeleologia taldeko lagunekin juan gara Busturiako Apraizko kobara. Juan dan astietan modura, urpekarixak aurrera egin ahal izan dabe eta galerixa barri bat topau. 


Beste batzu, Lekeitioko Zubieta I eta II kobetan egon gara (lurrez Ispaster), topografia bat egitten.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

¡Gora virusak!

Oier Gorosabel 2009/05/18 22:46
Gaurkuan virusei eskerrak emon biharrian gagoz: Niko eta Oierrek saiua etxetik erdi-prestauta ekarri bihar izan dogu eta beraz askoz be nasaixago ibilli: Athanasius Kircher josulagun espabillaua eta Sandro “Kupeltxotarra” ezagutu doguz pizkat; Josu Waliñon “Ahoa zabaldu” mikroipoiña; Lluis Llach-en autobertsiño zirraragarri bi entzun doguz dogu “Encara” eta “Venim del nord, venim del sud”. Eta azken miñutuetan, betiko legez, ahotsak.com-eko hizlarixak: oinguan Evaristo Alberdi eta Maria Mugerza bergararrak, amandriak amaiketakua emoten zetsenekua kontatzen.

Gaurkuan virusei eskerrak emon biharrian gagoz: Niko eta Oierrek saiua etxetik erdi-prestauta ekarri bihar izan dogu eta beraz askoz be nasaixago ibilli: Athanasius Kircher josulagun espabillaua eta Sandro “Kupeltxotarra” ezagutu doguz pizkat; Josu Waliñon “Ahoa zabaldu” mikroipoiña; Lluis Llach-en autobertsiño zirraragarri bi entzun doguz dogu “Encara” eta “Venim del nord, venim del sud”. Eta azken miñutuetan, betiko legez, ahotsak.com-eko hizlarixak: oinguan Evaristo Alberdi eta Maria Mugerza bergararrak, amandriak amaiketakua emoten zetsenekua kontatzen.

 
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Aezkoa - Egia ta fedea

Oier Gorosabel 2009/05/16 22:52
Joanes Iriartekua gaixuak ez dau bururik altxatzen. Aezkoako billeran adostasuna lortzeko formula baten billa doia hirira, ¿eta ez dau ba beste estudiante bat topau? Oinguan behintzat, ezin esan harek emondako bidia adostasuna lortzeko modu parebakua ez danik.
Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Anda jaleo jaleo…

Oier Gorosabel 2009/05/11 22:55
Aste honetako saiuan, Josu Waliñon ipoin bat ekarri dogu, mahoiz janztera kondenatutako jevi zumaiarrana. Txindurrizaliak garanez, Fogonazos blogetik kontu honekin lotutako beste gai bat komentau dogu: txindurri alperrena. Kantu herrikoi espainiar baten hiru bertsiño desbardin ezagutu doguz: El Vito edo El quinto regimiento (Pekenikes, Vice Mendoza eta JL Cuadrado). Amaitzeko, Benita Eizagirre Zarautzeko basarrittarra entzun dogu herriko bide zaharren kontuak kontatzen.

Aste honetako saiuan, Josu Waliñon ipoin bat ekarri dogu, mahoiz janztera kondenatutako jevi zumaiarrana. Txindurrizaliak garanez, Fogonazos blogetik kontu honekin lotutako beste gai bat komentau dogu: txindurri alperrena. Kantu herrikoi espainiar baten hiru bertsiño desbardin ezagutu doguz: El Vito edo El quinto regimiento (Pekenikes, Vice Mendoza eta JL Cuadrado). Amaitzeko, Benita Eizagirre Zarautzeko basarrittarra entzun dogu herriko bide zaharren kontuak kontatzen.

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Apraizko koban (Busturia)

Oier Gorosabel 2009/05/10 21:30
Asteburu honetan, Bilboko GAES taldeko espeleo-urpekarixekin elkarlanian ibilli gara.

Asteburu honetan, Bilboko GAES taldeko espeleo-urpekarixekin elkarlanian ibilli gara. Busturiako Apraizko haitzuluan 150 metro legorrei beste 150 metro subakuatiko gehittu detsegu, eta zantzu guztien arabera Malloku haranetik datozen itturrixetarutz goiaz.

Detalle gehixago hamen dakazuez, bilbotarren itxura inponentia erakusten daben argazkixakin batera:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/apraizko-sifoietan-gaes-ekuekin.html

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.


********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Aezkoa - Aietz sogor bat

Oier Gorosabel 2009/05/08 14:20
Hau be, eskualde askotan entzun leiken ipoiña: gor batek, handik datorren bidaiarixak esango detsazen gauzak imajinau, eta erantzun posibliak prestatzen dittu. Gero baiña, bidaiarixak oso bestelako gauzak galdetzen detsaz eta solasaldi barregarrixa izaten dabe.
Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Jente ez oso gomendagarrijakaz

Oier Gorosabel 2009/05/05 09:00
Patxi Traperon eguneroko filosofixiari heldu detsagu barriro (¡ongi etorri!). Gero, Stagger Lee moroko putaseme bat ezagutu dogu, bertsiño jokuan (Nick Cave, Lloyd Price eta The clashen bertsiñotan). Tarte baten Italiako errumaniarrak egindako "bengantza" txiki eta txalogarri baten barri izan dogu. Eta amaitzeko, Juan Lonbide bergararrak (gure saioko habitualak) garizumia eta halako erritual kristauen barri emon desku. ¡Dana dohan!

http://jackienoname.files.wordpress.com/2008/06/stagger-lee-1.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Oñatiko Gesaltzan eta Gizaburuagako Urgitxin

Oier Gorosabel 2009/05/04 15:20
Istripu kaso guztiak SOS deien sistemetatik bideratzen dira. Lehelengo interbentziñua tokixan tokiko poliziakuak egitten dabe, eta kasu errezak badira nahikua izaten da horrekin. Istripua konplikaua ba da, ostera, orduan sartzen gara EEL-eko espeleologuak jokuan; mota honetako erreskate batek 200 bat espezialista mobilizau leikez.

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Asteburu honetan, talde bittan banatuta egin doguz egin biharrekuak.

Batzuk Euskal Espeleo Laguntza erakundiak antolatutako
erreskate ikastaruan egon gara, Oñatiko Gesaltzako koban. EEL-eko arduradunak euren baloraziñua egingo badabe be, ADES espeleologia taldeko kidiak pozik geratu gara emaitziakin. Gutako sei egon gara bertan: bat
perfekzionatzen, lau ikasle eta bat ikusle.

Ikastaro honetan parte hartu dogunon hurrengo pausua Maiatz amaierako
simulakro orokorrian parte hartzia izango da. Urteroko simulakro hauek
EEL-eko operatibidadia mantentzeko ezinbestekuak izaten dira, istripuak
edonoiz gertatu leikezelako.

Istripu kaso guztiak SOS deien sistemetatik bideratzen dira. Lehelengo
interbentziñua tokixan tokiko poliziakuak egitten dabe, eta kasu errezak
badira nahikua izaten da horrekin. Istripua konplikaua ba da, ostera,
orduan sartzen gara EEL-eko espeleologuak jokuan; mota honetako
erreskate batek 200 bat espezialista mobilizau leikez.

Bestalde, ikastarora juan ez dirazen "beteranuak" Gizaburuagako Urgitxiko haitzulora egin dabe bisittia, argazki ikusgarrixak etarata.
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/blog-post.html

Datorren astian gure betiko martxara itzuliko gara. Gurekin etorri nahi
dabenak beraz, aukeria daka.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017