Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Aittitta Raduga, oasia Hertzen itsasoan

Oier Gorosabel 2009/03/31 22:40
Gure kabezerako filosofo kaletarran berbei jarrittuta, gidabaimena eta automobillari buruzko gogoeta espiritualak konpartidu doguz. Jozulinekin ostera, euskaldunak beti penetan egotian arrazoia deskubridu dogu. Bertsiño jokuan, Sunshine of your love errepasau dogu barriro, Clapton-Knopfler (inprobisaziño amaittueziñezkuakin) eta Dread Zeppelinen mokor dantziakin. Azkenik, Antonio Oregi “Zabale” plaentxiar karismatikuak gaitzak sendatzeko erremedixuetaz berba egin desku.

Gure kabezerako filosofo kaletarran berbei jarrittuta, gidabaimena eta automobillari buruzko gogoeta espiritualak konpartidu doguz. Jozulinekin ostera, euskaldunak beti penetan egotian arrazoia deskubridu dogu. Bertsiño jokuan, Sunshine of your love errepasau dogu barriro, Clapton-Knopfler (inprobisaziño amaittueziñezkuakin) eta Dread Zeppelinen mokor dantziakin. Azkenik, Antonio Oregi “Zabale” plaentxiar karismatikuak gaitzak sendatzeko erremedixuetaz berba egin desku.

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

Berriatuan, Ispasterren eta Nabarnizen

Oier Gorosabel 2009/03/30 14:40
DistoX, entrenamendua eta prospekziñuan.

Topografia sistema iraultzaillia probatzen hasi dogu, eta Mereludiko karsta aukeratu dogu probaleku legez. Berriatuako Lamiñen sisteman egon giñan juan dan astian "DistoX" sistema barrixakin. Idea bat egin deizuen, oin dala hamar urte hiru EGUNIAN egitten genduan topografixa biharra hiru ORDUTAN amaittu geinke oiñ, lehen baiño prezisiño askoz be altuaguakin. Kronika zehatzagua hamen.


Bestalde, zapatuan talde bat Paltzuaraneko lezara bueltau da, Nabarnizen. Progresiño bertikaleko tekniken ikasketan, pauso bat harutzago izan da, leza honek dakan konplikaziño teknikuengaittik. Frogia ondo pasau dogu, eta bide batez oin dala 16 urte deskubridutako leza misteriotsu hau ikuskatzeko/gogoratzeko balixo izan desku, uda honetan egingo dogun berresploraziñua prestatzeko. Detalliak hamen.



Azkenik, domekan beste talde bat Ispasterko lurretan ibilli zan prospekziñuan. Sistematikoki darabilgun lan hau garrantzitsua da, antxiñan GEV taldiak katalogautako koba asko galduta dagozelako eta gehixenak ondo explorau barik geratu ziralako. Gaurkuan, Basobarri eta Irukobal kobak berlokalizatu doguz.

Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldian txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Polbora usaiña

Oier Gorosabel 2009/03/27 13:40
Bertatik, Eibar bonbardeatzera zetozen hegazkiñak tirokatzen najittuan: nere tebeuetako bala trazadoriak fuselajeko latoi xaflak kentzen zetsezen; motorren ron-ron-rona ixildueragitten neban; hegazkiñak ketan jausten zittuan, bata bestian atzetik; suzko perretxikuak egitten jittuezen Galdaramiñon kontra...

 

Inpresionau egin jestak bart 1937ko Eibarko pelikula irudixak ikustia Asierrenian. Hainbestetan ikusittako argazkixak, miatzian miatzez, aspaldiko ezagunak bihurtu jatazak; antxiñan desaparezidutako herri horren ikuspegi bakarrak, hutsune eta guzti. Haitzuluan modura; fokuan argipian ikusten dirazen kale eta eraikiñak agertzen dittuk bakarrik, fotografuan eritzixan argazkixak merezi zittuezenak; Arrandikale moroko kale zehiak ostera, iñok ez jittuan argittu. Halako milla txoko, Ojanguren eta Castrillon argazkixetako eraikiñen atzian imajiñau dittudazenak.

Baiña hori beste gaixa dok: pelikulatxo horretan (lau minuto eskas) eskuma-esker ikusten dirazenak betiko ikuspegixak dittualako, ezer be barririk barik. Halan be, kriston zirraria emoten jok, adibidez ixilttasunangaittik: filma abots barik hartu zalako dok, jakiña; baiña pentsau laeikek soiñu naturala ez zala izango oso desbardiña. Ixilttasun sepulkrala; luperixaren bat edo beste, eskonbruetan; txori despistauen bat; tente geratutako etxien sakeua... Keiak be atentziñua deitzen jok: hain delikaua, herixotzian gaiñetik oharkabian lez pasatzen... Eta aspaldittik ezagututako argazkixak, baiña mobimentuan. Etxuat amorrurik sentidu, golpistak gora ta behera ikustian, eta UGT-ri harrapautako banderia barrez eusten ikustian; garrulo gaixuak, txontxongilluak.

Arrarua amorrurik ez igartzia. Izan be, garuna pizkat erabiltzeko edadia izan nebanian, eta pasautakua ulertu nebanian, bai nekan-eta amorrua. Kontatzen zestezen kale eta leku polittak ezin ezagutu izatiana, etxekuei lapurtu eta zapaldutakua bengatzeko gogua... Fantasia asko izaten najittuan, ume guztien modura; eta euretako baten, Urkoko hegixan ametralladoriakin egoten nintzuan, Legarre goixan dagon porlanezko abixan –gero jakingo neban benetako gerrako abixia dala, orrattiokan-. Bertatik, Eibar bonbardeatzera zetozen hegazkiñak tirokatzen najittuan: nere tebeuetako bala trazadoriak fuselajeko latoi xaflak kentzen zetsezen; motorren ron-ron-rona ixildueragitten neban; hegazkiñak ketan jausten zittuan, bata bestian atzetik; suzko perretxikuak egitten jittuezen Galdaramiñon kontra... berunezko malkuak zittuan nik jaurtittakuak, inpotentziaz besterik egin ezin dabenanak.

Baiña ez, oiñ etxagok amorrurik. Egixa esan, ezin juat zihetz definidu gerra aurreko herrixa irudikatzian sentitzen doten emoziñua. Maittasunan antzerakua dok.

 

Eta pelikula horretan, inpaktantiena Portaleko Etxian irudixa izan dok, Iparkale behetik gora ikusten danekua. Biharbada horixe izango dok azken urtietan gehixen erreproduzidu izan dan gerrako argazkixetako bat. Pelikulan, golpista batek zine kamariakin hartzen jok irudi ber-bera; ixa Ojanguren eta bestien argazkixen lakoxia. Desbardinttasun bakarra jagok: goiko partian, argi indarrezko kable bat agertzen dok, kili-kolo, dantzan, hondatuta, hilda. Irudi honekin argazki historiko horrek errealidadera eztanda egin jok, nere barruan. Beste pauso bat.

Argentina eta Txileko maputxiekin

Oier Gorosabel 2009/03/26 23:14
2003an juan nintzan lehelengoz Ameriketara. Interneteko lagun asko pertsonalki ezagutziaz gain, herri ezezagun batekin topau nintzan bertan. Kuriosidadez beteta, harittik tiraka hasi nintzan eta gauza asko ikasi. Irrati saio bi hónetan laburbildu neban, 45 bat minuto daka bakotxak.
Creative Commons License

 lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

 

 

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

2003ko bidai horri buruz hamen idatzi neban.

Mayonnaise au huile de poisson, avec parfum de pomme de terre et oeuf

Oier Gorosabel 2009/03/19 08:40
Today, we’ll go on promoting gitch-wasting aholks. In this time of crazys and pertinaz sequia’s, this type of measures are betty welcome and, last but not least, we contribute with them to zaind the environment, which is the unique we have.
Mayonnaise au huile de poisson, avec parfum de pomme de terre et oeuf

https://farigolaicurcuma.wordpress.com

 En resumidas cuentas, we’ll aldarricate once again the maximum of “first reuse, then recycle”, that any son/daughter of neighbour should apply to his/her head to be a real echologyst. This time we’ll give an urtenbid for that quotidian trouble of oil-asses remaining in forgotten godalets in obscure corners of many kitchens. First of all, let’s abyss that this counseil won’t fit the premies of free tanga users; these, because of the high amount of residual oil produced, will better use the service of the next Garbigune, which will provide them with egokies residual-oil-cans that, bide batez esand, will full in less time than a cock sings. Instead of that, our aholks are directed to those that seldom fry; people like us, whose guay-way of healthy cooking generes such a little amount of residual oil that (asses to asses) too many months are needed to fill a ziztrin bottle to take to the Garbigune. A real fuck, ¿don’t you think my friends? So, afile your videograbators and ear to the parch.

I won’t include here any photographs of the process; despite of the good quality of the prime materials of this recipe, hondakins’ irudies can give bad impression, and dessanimate you to employ this good aholk. So images will be obviated.

It’s needed to say that this recipe’s osagays are aldacors at all, depending on the cooking made in last days and our imagination. So, instead of giving zehatz aholks, I’ll simply describe what this etxekoandros has done last day he employed this method.

Orraitiock, how I’m rolling. Hey so, if I start beyngoss.

A last note: frying oil is usually used once and again, but osasun experts gomend not to reuse it more than two times. The reason for this is that some oil particles degenere when sometting it to high temperatures, becoming kaltegarry for health.

The process of this ellaborated recipe of mayonnaise is complicated and requires some days because each part of it must be done step by step. We can start, for example, on Monday; we’ll issur 250 cc of ekhilore oil in the frying pan. Then, we’ll prepare some french fries, and after that break some egg’s and fry them; besides of eating such a delicious dish, we’ll have prest the first part of the recipe: the parfum de pomme de terre et oeuf.

Next day, you’ll have prest some fish slices; in this example, we have prepared them with wheat flour and water, in such a tempura way. We take the same oil that we used the day before, and fry the fish in it; after that, we have already completed another garrantzits part of this laborious process: the huile de poisson.

This aromatised oil must be reserved appart, and gorded until its temperature gets down. Remember that we have used it twice, so the cancerigenal particles haven’t still appeared and this oil is entirely healthy. The little particles of fish’ cover can be iragazzed (for tickeys-mickeys) or, as I did, left in the godalet’s ass of the godalet to strenghten the parfum of the final product.

And here comes the thirth day: ¡we are about to finish! Now we just have to do a simple mayonnaise sauce with this oil. ¼ egg, ¾ oil, salt, a tooth of garlic, vinegar (in this case, a delicious home-made one with the rest of Kalamuck Parlament’s aurkeztion’s piscolabis’ high-class wine), irabiate it all, ¡and it’s ready!

Now you have this fine platter prest to be tasted. The amount of sauce uses to be too large to be eaten at once (that’s the reason because free tanga users can’t probest this recipe; unless they are able to consum 4 litres of mayonnaise a week), and era berying home made mayonnaise shouldn’t be gorded for more than two days. So we suggest to use it for seasoning some brave potatoes first, and liquidate it next day cooking, for example, a russian ensaladill.

Zeresanik be ez doing, that this fine sauce can be variated in a multiple sort of recipes, according to the abillezie of the cook: mayonnaise au huile de poulet avec parfum de chorizo, mayonnaise au huile de thon...

¡Bon appetit!

This idazky has been started in Vitoria-Gasteiz at 6.00 in the cold morning of the 19 of March, and finished in the Madrid bus, zeharching Castille lands, at 7.49. Now this intergalactic bus should let me blog it zuzenly by its wifi share.

Abaurrepea - Martxoko oilarra eta eilalamiak

Oier Gorosabel 2009/03/17 21:11
Estudiante bat uretara juanda eilalamien bildurrez dago. Hárek oillarra kantatzian bere indarra galtzen dabe, eta hegaztixari laguntzia eskatuko detsa gaztiak.

 

Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Gerra hotsak Aittitta Radugan

Oier Gorosabel 2009/03/16 22:54
Gauko saiuan, Arraten zaurittutako ikerlarixak izan doguz goguan. Jon eta Aitorri eskindutako saiuan, musika lasaixakin lagunduta (Planxty eta Lluis Llach) Jozulinen bloga bisittau dogu -politikuekin izandako harreman "opiparoa"-, Narvaez general espainiar barrabiltsuan izakeria apur bat ezagutu dogu. Bertsiño jokuan, II Gerra Mundialeko gudarixekin lotutako “Personent hodie” kantua entzun dogu, Angelo Branduardi eta Maddy Prior eta The Carnival banden abotsetan. Amaitzeko. Antzuolako Tomas Laskurainek eta Clarita Larrañagak, Intxorta mendi inguruan izandako burruka gogorren lekukotasuna emon deskue.

 

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Lekeitioko artxibuan, Ispasterko Osiñeta lezan

Oier Gorosabel 2009/03/16 00:15
Aste honetan, dokumentaziño lanak eta entrenamendua izan dira nagusi.

[Etxetxu+copia.jpg]

Batetik, Lekeitioko Artxibategixan ibilli gara herriko haitzuluen gaiñeko ikerketan. Bertan, Arbiatxeko koba desagertuai buruzko aittamen interesgarrixa agertu da, XVIII mendeko dokumento baten.

Bestetik, Ispasterko Osiñetako lezan egon gara, ekipamendu ariketak egitten (plakak, sokak, mosketoiak, paraboltak...). Ezinbestekua, gure taldekide guztiak lan garrantzitsu honetan trebezixia hartu deixen.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Abaurrepea - Mandazai bat Petiriberrora bidean

Oier Gorosabel 2009/03/14 09:00
Etxe baten ostatu hartzen dau gure gizonak. Etxekoandriak sekretu haundi bat gordetzen dau baiña, eta mandozaiña haren lekuko izango da. Gabia, sutondua, lapikua, pomadia... herri askotan kontatzen badiraz halakuak, zeozeaittik izango da ba.

 

Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

 

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Txarapetik txiri txiri

Oier Gorosabel 2009/03/13 09:00
Antxiñan, heu izan hintzan hamen jaun da jabe. Hainbeste miresten dogun txakolin mahasti “tradizionalak” Erdi Aroko explotaziño komertziala baiño ez zittuan izan. ¿Ze begiz ikusi bihar ete juagu terrazak eta pareta zaharrak jaten dittuanian? Untzaz lagunduta, gizaki lotsabakuak kendutakua baiño errekuperatzen ez habil.
 Archivo:Lumentza.jpg

 

 

Antxiñan, heu izan hintzan hamen jaun da jabe. Hainbeste miresten dogun txakolin mahasti “tradizionalak” Erdi Aroko explotaziño komertziala baiño ez zittuan izan. ¿Ze begiz ikusi bihar ete juagu terrazak eta pareta zaharrak jaten dittuanian? Untzaz lagunduta, gizaki lotsabakuak kendutakua baiño errekuperatzen ez habil.

 

Gaur etxuat hausnarketa goiztiarrik egiñ. Halan be, Asierrek erregalautako burditxuakin Karraspixora etorri nok. Hondar landa zabalak, ur ertzetik, Asierrek aholkatutako ioi negatibodun lurruna hartzen. Txakurtxo lotsatixekin jolasten. Antxiñan ni neu olgetan ibiltzen nintzan Kurlutxuko atxetan jarritta (eta bertan wifi seiñale bat harrapauta, orraittiokan!). Ines eta Armandon hillobixan azpittik pasiatzen, pake haundiz eta neguko euzkixan eragiñez begixak erdi itxitta.

 

¡Izarren hautsa!

 

Nikola ointxe esnatu dok, eta neri begira jagok. Begixak itxitta bai, eta giza soiñuak plazerrez hartzen: pareta garbitzen dagon garabixa; portuko baporren baten “torron-torrona”; arioplanua, ointxe pasau dana; eta danakin nahastian, “wall of sound” enxebria osatzen, hegaberak eta olatuak.

 

Goize zoriontsua, bai. Aberatsak gaittuk Niko.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017