Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Abaurrepea - Aetz eta zaraitzuarren artean

Oier Gorosabel 2009/02/28 08:50
Auzo-herri askotan gertatzen dan legez, Zaraitzu ibarrekuak gauza barregarrixak kontatzen dittue Aezkoakuengaittik. Abaurrepean jasotako ipoiñ honetan, rekurrentia dan gaixa topatzen dogu: mandatarixak ahaztu egin dau enkarguan izena. Gozatu egizue Ekialdeko Nafarrerian doiñuekin.
Creative Commons License

 

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta. 

Escoria

Oier Gorosabel 2009/02/27 09:00
Neska hori deigarrixa egitten jatak, benetan. Nere talaixa orakularretik bere puta merke itxuria barregarrixa begittantzen bajata be, edo patetikua hobeto esanda, sigur nagok bere edadekuen inguruan miresgarrixa dala, eta kanpaijotzaille granodun askok ames egingo dabela berakin.
Escoria

Irudixa: Rosie O'Beirne

Nik be goguan jittuadaz-eta, 17 urte nittuanian, zirraria eragitten zeskuen elementuak. Neska fatalak, eta mutil arriskutsuak. Drogak, eta rokanrola –sexua etxakixat-, eta begiratu asko, eta nahi ta eziñ, edo ausartu ez, eta halan pasau jakuan denporia. Eta bistaz galdu najittuan.

Lehengunian, orduko “arriskutsu” kuadrillia ikusi najuan Untzagan. Kuriosua, eze, oin dala 20 urte ez ziran alkarrekin ibiltzen: edade diferentietako jentia zuan, sasoi desbardiñetan ezagutu nittuanak, baiña hara nun alkarrekin amaittu daben. Itsas hondakiñen modura, barku desbardiñetatik etorri arren atxetan alkarrekin amaitzen dabenak. 40 bat urte inguruko jentia, nere edadekua, mozkorra, hagiñik barik, desoreka mental larrixan sintomekin, kaletik zarataka... Ez najuan lotsarik, edo indignaziñorik sentidu; ez nintzan pozik jarri be, antxiñako jente “guayxa” zertan geratu dan ikustian; kanposantu bateko epitafio errukitsua ipintzeko gogua izan najuan, baiña etxataan ezer okurridu.

Etxuagu esango tornuan biharra egittia honen parekua danik, baiña gai honi buruz pentsatzian ekidineziñezkua dok Felisin el vacilon kantua gogoratzia.

La fiesta del chivo

Oier Gorosabel 2009/02/26 09:00
Mario Vargas

 Oso ondo idazten jok kabroi honek. Liburuan erdittik aurrera, ezin izan juat irakortziari laga eta gabeko mesillatik motxilara aldatu juat liburua, egunez be irakorri ahal izateko. Aldapan behera lez, liburuan alderdi gordiñenian.

Zelako faszinaziñua eragitten deskuan torturiak. Ondo jakixat nik. Hamen be, gero irakorri dittudazen iruzkiñetan, Johnny Abbes gaillentzen da beste pertsonaien gaiñetik, faro illuna legez. Protagonistetako bati legez, neri be grabauta geratu jatak prisionero hari emoten detsen gixauana: “zer, ez detsak igoñik heure semia jatiari, ala?”. Normala gero bihotzekuak jota hiltzia.

Errealidadia dok nobelarik harrigarrixena, hori baietz. Eta liburua a tumba abierta irakorri ostian, herrialde ezezagun horri buruz gehixago jakitzeko gosia ixotu jatak. Hainbestetan barria eragin deskuan Caribeko “Republikia” (“Nora hoia oporretan?” “Republikara”), izen-abizenak hartu jittuk eta liburuko izenei arpegixa ipiñi nahi izan jetset. Betiko legez, ezezagunak izatetik lagun enpatikuak hobeto ezagutzeko, eta eurekin batera negar pizkat egin eta gero pozteko.

Adopte Ud. un euscaldumberri

Oier Gorosabel 2009/02/25 09:00
Harik eta Arrosako podcast sistemian antolakuntza barrixa martxan hasi, guk modu probisional honetan ipiñiko dogu asteroko saiua entzungai.

 http://etc.usf.edu/clipart/21700/21768/dickens_21768_lg.gif

Gaurko saiuan, Berbalagun proiektuari esker hiru kolaboratzaille izan doguz Aittitta Radugan. Modu erreza da  euskaldun barrixak integratzeko, animatu: ponga un euscaldumberri a su mesa.

1-    Hasteko, gure kolaboratzaille habitual Jozulinen gogoeta espiritualak gureganatu doguz, sexua adin tramoka hartzian gaiñian.
2-    Ostian, Berbalaguneko Oskarrek “Es un crimen” Eskorbuton kantua aurkeztu desku; eta Idoiak eta Begok gauza bera egin dabe Korrikan kantuakin (Betagarriña).
3-  Bertsiñuan jokuan, “Shalom chaverim” kantu tradizional judua -ez sionista- ezagutu dogu, Meshugga Beach Party eta Erik Rothensteinek emondako surf eta jazz galbaittik pasauta.
4-  Amaitzeko, Bidaniako Manuel Iraola entzun dogu neska-mutikuen jolasei buruz berbetan.
Harik eta Arrosako podcast sistemian antolakuntza barrixa martxan hasi, guk modu probisional honetan ipiñiko dogu asteroko saiua entzungai.

Video thumbnail. Click to play
Click To Play

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

La vida es una fórmula

Oier Gorosabel 2009/02/24 09:00
Batzutan ondiok gazteleraz idazten juat. Hizkuntza eder hau literaturarako egindakua jirudik: subordinatzeko ahalmen miresgarrixa, irudi literarixo ugarixak, sinonimuen amaittueziñezko zerrendia... Metafisikarako berbetia be ba dok, gazteleria. Olerki famatu bat egokittu juat hamentxe, adibide legez.

 

http://www.foroswebgratis.com/imagenes_foros/5/0/1/6/6/289646m%AAisabel%20y%20marisol%20juntas%20cantaron%20tombola.jpg

 

Nahi ba da, musika eta guzti kanturreau leikek (baju-baju, lankidiak entzun ez deixen).

 

La vida es una válvula,val-val-válvula

de luz y de color.

Y todos en la báscula, bas-bas-báscula

encuentran un amor.

 

¡Gárgola!

 

En la ínsula del mundo

yo he tenido mucha suerte,

porque todo mi cariño

a tu címbalo jugué.

 

Yo soñaba con tu nombre

esperaba conocerte

y la glándula del mundo

me premió con tu querer.

 

Porque la vida es una ánfora, an-an-ánfora

de luz y de color.

Y el ritmo de la zíngara, zin-zin-zíngara

me lleva con tu amor.

 

¡Úvula!

 

(oooh)

 

¡Língula!

 

En la gárgara del mundo

yo he tenido mucha suerte

porque todo mi cariño

a tu níspero jugué.

 

Yo soñaba con tu nombre

esperaba conocerte

y la pécora del mundo

me premió con tu querer.

 

Porque la vida es una ménsula

de luz y de color.

Y el ritmo de la rúcula

me lleva con tu amor,

 

Jícara, fábula, cédula...

 

Cantando, cantando, cantando...

 

Mi corazón...

 

¡Órdiga!

Si Sabino viviría

Oier Gorosabel 2009/02/23 09:00
Iban Zaldua

Erregular: ezin hobeto girotuta irakorri juat nobela barregarri hau. Klasetik urtenda etxerako bidian, Alfonso XIII metruan sartu, eta geltokiz geltoki Taurora sartzen moduan sentidu nok: justu zibermaderuen eta euzko espirituaz kutsatutako androidien artian burruka final apoteosikua irakortzen nenguala, T4 astroportu taurotarrian sartzen najenguan. Halaxen enbarkatu nok Nueva Euzkadira, eta aidian amaittu juat liburua, nobela baltz merkiak besain trepidanteki. 2009ko Bilbon desenbarkau juat, osorik: gure gudarixen edo aduanako armadunen erasorik etxuat jaso. Dozenaka erreferentzia jittuk liburuak: batzu Zalduak berak aittortzen jittuk liburuan zihar eta amaieran, baiña ha irakorri aurretik be eten barik etorri jatazak burura Blade Runner, El condón asesino, Harry el Sucio eta bestelako topiko guztiak. Háren nahasketa bikain eta intelijentia dok. Parodiarik onena Euzcadi Chistulari Jeltzale futuristian irudikapen gaiztua begittandu jatak; Tauro planeta hispanikuan rekreaziñua be primerakua dok, nahiz eta hamen, kutxillua sartu biharrez, esperpento itxura gehixago hartu. Aukeran, askoz be nahixago nobela gehixenian nagusitzen dan tono grabia, parodixa giruan mesedetan.

Hau idaztian, ondiok etxakixat Ibanek ze hizkuntzatan idatzi daben nobela orijinala: nik gazteleraz irakorri juat, eta pentsatzen juat asko irabazten dabela halan. Nere poliziakuen istorixa referentzial guztiak hizkuntza honetan jagozak behintzat: Harry faszistia, Mike detektibe txurrosua, Ralf König alemanan tebeuak.... danak españolez irakorri jittuadaz nik. Parodia bat irakortzeko hizkuntza naturalena, beraz, gazteleria dok neretako.

Avistamiento del espeleólogo errante en Lezate

Oier Gorosabel 2009/02/22 11:35
Aulestiako Lezate ("El Reino Inclinado" izenez be ezaguna) pertsonai misteriotsu honen bizilekua da. Oso gitxittan agertzen ei da, eta oiñ arte Rober Garaiñ marrazkixetan baiño ez nekan ikusitta. Atzo ostera, argazki saio baten ostian, irudixak errebelatzian, han fondoko illuntasunian... Gotzonek idatzittako kronikiau moldatu dot prentsara bialtzeko, hau ez da askotan gertatzen-eta.

 

Argazkiak.org | Espeleólogo Errante © cc-by-sa: ades

 

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Hola, amigos de lo desconocido.

La leyenda del espeleólogo errante de Lezate, vuelve a resurgir. Pasados 25 años desde el supuesto último avistamiento, en esta ocasión parece que el mito del errante de Lezate vuelve a la palestra con el testimonio incuestionable de su plasmación en una toma fotográfica. Durante una sesión rutinaria de fotografía que el ADES realizó el pasado día 21 de febrero del año 2009 en la caverna de Lezate, inesperadamente, en el revelado de una de las fotografías, aparece en un segudo plano la figura de una persona.

Con este testimonio gráfico se puede afirmar que los pioneros del ADES no se equivocaron al intuir la presencia de un extraño personaje deambulando por el interior de la Caverna. Ahora bien, quizás, y ante la prueba, haya que replantearse la idea de lo del "espeleólogo" porque parece no exponerse a la duda que el misterioso personaje se corresponde más bien al género femenino. La "Espeleóloga errante" de Lezate reclama justicia.

¿O quizás erran por la caverna dos de estos siniestros personajes? ¿Y, si fueran más? O, lo que pudiera ser más preocupante, ¿se estén multiplicando?. Sea lo que sea, desde el ADES aconsejamos a todo aquel que vaya a aventurarse por el interior de esta caverna, que cuide sus espaldas.

La fotografía en cuestión está expuesta, junto con el resto de la sesión, en nuestro blog:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/02/el-o-la-errante.html
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/02/espeleologia-politicamente-correcta.html

Para los que deseen subirse a esta Nave del Misterio, recordamos que el grupo de espeleología ADES tiene sus puertas abiertas. Sólo para los aficionados a las emociones fuertes.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Ali Baba eta 40 Marikoien Erresuman

Oier Gorosabel 2009/02/20 09:00
Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak)

Tauro 4, 2009ko Zezeillan 1ª.

Segitzen juat nere biajian: harañegun taberna makarra-itxurakuan egon giñazen. Itxurakua, bai: oin dala 20 bat urte Margon izandakuan anzekua: bentilaziñua 0; keia eta illuntasuna; lokalan horma batzu konglomeradozko panelez estalitta –noaki ze patixo illun tapatzen- eta hormak ehundaka pintada txikiz beteta. Giro ezaguna guztiz, baiña han nere edadeko bakarrak barra atzeko neska bixak zittuan. Enparaua... hamazazpi-hogetagitxi urte artekuak zittuan. Taberniak, punki itxura osua: bertakuen jantzixak, halaxen –gangarrak eta tatxuelak ugari- baiña, trabes egingo neukek hamendik urte bira baietz “VirtuEpokaz” aldatuta topau háretako erdixak. Ez dok asko kezkatzen naben gaixa –bapez- baiña han entzutzen zan musikia be, etxekan alde haundirik Euskadi MeAsquea baten entzungo litzakenakin. Horixe modiori tokatzen ei dok oiñ: itxura makarriakin egindako pop biguna: Melendi, Operación Triunfo...

http://www.libertaddigital.com/fotos/noticias/salibaba9_220507.jpg

Atzo barriz, nasaittasun gehixago nahi genduala eta txinora juan baiño lehen (atzoko bera; gutako batek zerbitzarixakin ligau nahixan jabik-eta), kafeterixa nasai-illun batera sartu giñazen. Egixa esanda, Chueca auzo honetan tolerantzixia altua dok guztiz, eta girua liberala aukera sexual guztietako: bai kafeterixan, eta baitta txinuan be heterosexual bakarrak (edo) izan arren, iñork ez ginttuan txarto begiratu.

Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak) dan-danak oso zainduta, eta asko oso erakargarrixak. Euren artian, hiru garrulo: andaluza, asturianua eta euskalduna (txistia emoten jok). Jakiña, nere eskaneuan bueltako begiradak jasotzen najittuan. Esandako moduan, terrenua ezagutzen juat eta ez nok horrengaittik deseroso sentitzen: begiradia ez larregi mantendu, ez bizkorregi kendu, eta ez dago txartoulerturik.

Txinuan sangrixia ederra jeguan, eta gu lafiauta -¿zeiñ ez, han?-. Gorka ikaskidiak (arrantzale bermiotarren loibia) barre haundixak etara zestazen: metro biko asturiano peto-petua dok,  eta oso altu berba egitten dok, eta “no me vengas con mariconadas” eta “a tomar por culo” makiñatxo bat bota jittuan, sano-sano... lekutan. Igarriko zeban jentiak bai, hanguak presisamente ez giñala. Txinuan sexo guztietako jentia jeguan –guzti-guztietakua- eta beraz, neska ulertzaille kuadrillak ugari; begixak ondo elikatzeko materixala, hamen be.

Espeleologia urbanua eta ostatu merkiak

Oier Gorosabel 2009/02/19 09:00
kanpuan iñor bazeguan, seguru pentsauko juan lizunkerixetan nenbixala, hainbeste “ooooohhhhh” eta “aaaaahhhh”

Argazkiak.org | Ostatu hori © cc-by-sa: txikillana

La Serna.

Atzo aristokrazian, gaur txusman. Fuenlabradatik Atotxarako bidian, betiko kurrelak; estolderixak prestatzen deskuan txindurri baltzen saldua goizago ibilli dok. Behiñ eta barriro ikusten juat, eta bakotxian harrittu: jentian abixaria eta ugarittasuna. Atzo, neska gazte bat –bertokua- estaziñuan jente artian negarrez, eta mobillari orruka: “Te he dicho que me dejes en paz....”.

(...)

Ah, Iban Zaldua Alua. Hire liburuan hirugarrengo kapitulua irakortzen (Lopez Belausteguieta detektibian androide laguntzailliak, haren inpulso libidozaliei eusteko, Koldo Mitxelena mahaspasian itxuria hartzen dabenekua) Atotxako geltokixa pasau eta Alutxeko puntaraiñok juan nok. Daños y perjuicios eskatuko deuadaz. Bueno, egon: azkenian ez dok negozio txarra-ta. Periferiako auzoraiñok juanda, metrua erdi hutsik joiak eta jarrilekua errez topau juat; nekez jarriko nintzuan iñun be, berez tokatzen jatan konbinazikua hartu ezkeriok...

Chueca aldian

Ba joiazak neuronak kargatzen. Gogoz hartu juagu danok klasian amaieria, eta gogo dobliaz ostatuko dutxia (azken hau nik bakarrik). Etxian etxakagu halako presiñorik eta berorik, eta aprrrrrrrroooooobetxau bihar. Irakitzen egon nok urpian, luuuuze; eta kanpuan iñor bazeguan, seguru pentsauko juan lizunkerixetan nenbixala, hainbeste “ooooohhhhh” eta “aaaaahhhh”. Amaitzeko, dutxa hotzak zeruetara eruan nok; halan be, etxuat korputz osokua hartu: gerrittik behera, beso-sorbaldak eta arpegixa bakarrik; Segoviako edo batek daki nungo edurretako ura dok Madrillekua  –erateko oso ona, bide batez esanda- eta igartzen da, orraittiok.

Klasetik hona, ezagutzen ez neban ostatu honetara heldu gaittuk; pegora zoragarrixa, antxiñakua –ostatu zahar eta sordido bat irudikatzen zestana- baiña gero ate zaharretatik sartu eta dana barri-barrixa. Tira: pertsonalidade bape barik, baiña kokuekin arduratu biharrik etxagok hamen. Komuna be, halakua: hain kurioso eze, ule korapillotsu karakteristiko hórrek be biltzen ibilli biharra dagon, gelakidian aurrian lotsagarri ez geratzeko. Eta internet akzesuakin.

Best one

Oier Gorosabel 2009/02/18 09:00
(beste bat)

 

Argazkiak.org | Another campechein one © cc-by-sa: txikillana

Hamen be, antologiako envase komertziala. Askotan erosten juat bokadillotarako cabeza de jabalí, eta beti najenbixan aldarrikatzeko gogoz. Plastiko koipetsua ez nebalako eskanerrian sartu nahi, irudixak etxakak kalidade onik, baiña nahikua ondo apreziatzen dala uste juat, bertako umien "keiñu sutilla" eta hagiñetako "typex zurixa". Vicente Lopez fabrikakua dok produktua, eta pentsau leikek hórrek garrulo txikixak Vicenten beran seme-alabak dirazela. ¿Zeiñ ausartuko zuan jefiari ezer esaten? Gauza jakiña dok-eta, norbere umiak baiño guapuagorik ez dagozela munduan...

 

Argazkiak.org | Campechein details © cc-by-sa: txikillana
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017