Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Pasa dan asteko jarduna

Oier Gorosabel 2009/12/31 14:13
Prospektatzen eta materixala prestatzen: Aterreta (Ispaster), Atxarre (Ibarrangelua) eta errekan.

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Askotan, espeleologixan bigarren maillan lagatzen dira baiña ezinbestekuak izaten dira alderdi "espektakularra" ondo burutu ahal izateko. Prospekziñua eta material prestaketia dira, eta aste honetan honetara zuzendu doguz gure indarrak.

Prospezkziñuan, lurrazala arakatzen dogu, koba sarrera barrixen billa. Gehixenetan basuak zeharkatzia eskatzen dau honek, matxetiak eskutan, eta sektoreka egitten dogu modu antolatu baten. Aste honetako prospekziño eremuak Aterreta (Ispaster, Soluan auzua) eta Atxarre (Ibarrangelua) izan diraz.

Bestalde, material prestaketan klasifikaziño eta garbitze biharrak egin doguz. Honek garrantzi berezixa daka soken kasuan: asko erabiltzen dogun materixala da berau, eta arrisku egoeretan espeleologuan bizitzian berme bakarra izaten da sokia. Horregaittik, metroka-metroka errebisatzen da ondo dagola sigurtatzeko, eta bere egitturia kaltetu leikian mikrokristalez garbitzeko.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/


Juan San Martin espeleologia III - Mairuelegorreta

Oier Gorosabel 2009/12/28 22:21
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan hirugarrengo txatala. Mairuelegorreta haitzulo historikoko argazki txortia (Zigoitia, Araban).

Zigoitiako koba hau Gorbeiako parke naturalan barruan dago, eta lehelengo exploraziñuak XX gizaldi hasierakuak dira, Pyrenaica aldizkari honetan irakorri ahal izan genduan legez. Gaiñera, oso sinbolikua izan zan frankismuan, bertan ospatu ziran euskal jaialdixengaittik. Nik neuk ez dot ezagutzen ondiok, baiña laster juateko esperantzia dakat GEA-ko lagunen

eskutik.

 

Mairuelegorretako hainbeste argazki ikusi geinkez bilduman:

 

“Kobazulo barnean meza ospatzen”

http://media.guregipuzkoa.net/photo/9955/9955_o.jpg

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9955

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9956

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9957

 

“Kobazulo sarrera”

Mairuelegorreta. Kobazulo sarrera

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9958

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9959

 

“Lurpeko paisaia”

Mairuelegorreta. Lurpeko paisaia

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9960

 

“Estalagmitadun galeria”

Mairuelegorreta. Estalagmitadun galeria

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9962

 

“Lehoinabar azaladun pareta”

Mairuelegorreta. Lehoinabar azaladun pareta

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9963

Juan San Martin espeleologia II - Debabarrena

Oier Gorosabel 2009/12/26 23:56
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan bigarrengo txatala. Debabarreneko haitzuluak: Aitzbeltz (Mendaro), Errekaldeko lezia (Urko, Ermua), Jentiletxeta (Mutriku) eta Ekain (Deba).

Ni eibartarra izanda, Lekeittion bizi naiz eta beraz Lea-Artibai-Urdaibaien dihardut ADES espeleologia taldiakin. Horregaittik, nere jaioterri inguruan ez dot haitzulo bakar bat bera be ezagutzen, baiña euren erreferentziak exotiko eta erakargarrixak egitten jataz. Han inguruko espeleologo jatorren batek erakutsi nahiko balestaz...

 

Aitzbeltz (Mendaro)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/14789/14789_o.jpg

 

Argazkixen etiketan Elgoibar agertzen dan arren, esango neuke koba hau gaur egunian Mendaron dagola. Izan be, oker ez banago, Aitzbeltz hau I Euskal Espeleologia Jardunaldixetan (1956kuak) bi ponentzia merezi izan zebana da eta Aitzbeltz II izenekuakin batera Mendaroko Garagartza auzuan dago, Otaerre mendi inguruan

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9168

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9173

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9182

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9180

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9181

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14789

 

 

Errekaldeko Lezia (Urko, Ermu partian)

 "Errekaldeko Lezia (Urko)"

 

Bizi guztian “la cueva de Urko” gora eta “la cueva de Urko” behera entzutzen, eta ¿siñistu zeinkie ondiok ez dotela ezagutzen? San Martiñek argazki hau dakar:

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9735

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9736

 

Baiña Indalecio Ojangurenen argazkixen artian beste hau dago be

 

 [Entrada de la cueva de Urko]


“Entrada de la cueva de Urko (Mallabia)”


http://www.guregipuzkoa.net/photo/7526

 

Bai bata bai bestia, txikixak izanda be, nere bisitta pendientiak dira. ¿Zeiñek eruango ete nau bertara?

 

 

Jentiletxeta (Mutriku)

 

Jentiletxeta. Mutrikuko kobazuloa

 

Olatzeko haitzulua, izen bereko hiruretatik lehelengua oker ez banago. Auzuan betidanik ezaguna, Barandiaranek industu zeban 1927 eta 1936xan, beste arrastuen artian 7 pertsonan hazurrak topauta.

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9900

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9901

 

 

Ekain (Deba)

 

Ekaingo kobazuloan, zaldik irudikatzen dituen labar-pinturen panela

 

Wikipediatik hartuta: “Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak. Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden. 2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera”.

 

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12917

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12920

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12921

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12922

http://www.guregipuzkoa.net/photo/12923

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14161

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14162

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14165

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14311

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14319

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14323

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14334

La fusa nostra

Oier Gorosabel 2009/12/24 10:33
Toquinho, Vinicius eta Maria Bethaniak ipiñi deskue azpiko musika gozua, "La Fusan"; ezin izan dogu ekidin "La bossa nostra"kin amaitzia. Frantses I eta senar adardun azkarrana kontau dogu gero (Historias de la historia). Josu Waliñok "Zientzialaria" aurkeztu desku bere ipoiñian. Victor Jara eta Malvina Reynolds jarri doguz parez pare, "Little boxes" eta "Las casitas del barrio alto" kantu-bertsiñuekin. Eta ahotsak.cometik, Pedro Aranburu olaberriarra entzun dogu eskola urtiak gogoratzen... aspaldiyannnnn, aspaldiyaaaannnn... clin-clin-clin cliiiiiin...

http://i25.tinypic.com/2yjy3nq.jpg

HOYGAN ER PLOGRAMA AKI

Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.

Juan San Martin espeleologia I - Sarreria eta Debagoiena

Oier Gorosabel 2009/12/22 23:53
Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan lehelengo txatala. Bildumian nundik norakuak, eta honako haitzuluen argazkixak: Aizkirri, Aitzulo, Orkatzategi, Sandailli, Gesaltza, Arrikrutz (Oñati), San Valerio, Lezetxiki, Kobaundi (Arrasate-Mondragon) eta Irurixo (Bergara).

Jentiletxeta. Mutrikuko kobazuloa

Juan San Martinen argazki bildumia online ipiñi zala jakin nebanian, segiduan etorri jatan berau arakatzeko gogua. Izan be, gizon hau espeleologia munduan ibilli zan gaztetandik, eta exploraziño kanpaña garrantzitsuetan parte hartu zeban. ADES-en nabillenetik gero, antxiñako exploraziñuen barri izateko aukeria dakat –antxiñakuak errelatiboki, lehelengo espeleologuak XX mende hasierakuak diralako- eta kronika zaharrak irakortzen, behin eta barriro agertzen dan izena da San Martiñena.

Oker ez ba nago, Gipuzkoako Foru Aldundixan Guregipuzkoa webgunian sartuta, Juan San Martiñen lehelengo argazkixa 9142 zenbakiduna da, eta azkena 15420 zenbakiduna. Hala ba da, 6278 argazki dira guztira. Eta bai: banaka-banaka begiratuta, haitzuluen munduakin errelaziñua daken argazki asko topau dittudaz. Artikulu txorta honetan, háren erreferentziak emongo dittudaz, gaika ordenauta eta batzutan komentarixuekin.  Uste dot material interesgarrixa dala euskal espeleologo guztiendako: argitarapenetan erabiltzeko, exploraziñuen historixia osatzeko, edo beste barik, aintzindarixak zelan hasi ziran ezagutu eta gaur eguneko espeleologixia hobeto ulertu daigun.

Oharra 1: argazki bildumia oso-osorik erreproduzidu dabe Foru Aldundiko bihargiñak, baitta argazki repetiduekin, desenfokauekin eta defektuosuekin be. Oso neurri egokixa begittantzen jata gaiñera. Horretara, hamen esanguratsuenak ikusten dirazen arren, erreferentzietan guzti-guztiak dagoz.

Oharra 2: bilduma osua creative commons lizentziapian dago, hau da, erabilpen librekuak dira baldintza zehe batzu bete ezkeriok. Hau familixiari eskertu bihar detsagu, jakiña.

 

Debagoiena

 

Antza danez, Juan San Martin Oñati aldeko jentiakin hasi zan espeleologia kontuetan sartzen. Normala danez, inguru hartako argazki asko agertzen dira bere bilduman.

 

Aizkirri (Oñati)

http://media.guregipuzkoa.net/photo/9170/9170_o.jpg

 Arantzazuko santutegi inguruko haitzulua, XIX gizaldittik hona industu dana.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9169

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9170

 

Aitzulo (Urrexolako Haitzak, Oñati)

 Aitzulo. Urrexolako Haitzak

Araotzerako bidian, errepidetik ikusten dan tunel haundixa da:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9163

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9164

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9165

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9166

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9167

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9174

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9175

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9176

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9177

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9178

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9179

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9183

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13644

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14566

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14567

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14568

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14569

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14570

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14571

http://www.guregipuzkoa.net/photo/14572

 

Orkatzategi (Oñati)

 Orkatzategi. Eskalada

Orkatzategiko eskalada artifizial ikastaro baten irudixak be agertzen dira, espeleologixan erabiltzen dogun teknikian itxurakuak:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10041

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10042

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10043

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10044

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/10045/10045_o.jpg

“Orkatzategiko kobazuloa” izeneko argazki bat be ba dago:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/10045

 

San Elias edo Sandailli (Oñati)

http://media.guregipuzkoa.net/photo/10171/10171_o.jpg

Jaturabe urtegi inguruko ermitta hau haitzulo baten barruan eginda dago, eta bertako estalagmita baten ura –aska batian biltzen dana- erremedixo majiko modura erabilli izan da:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10157

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10171

http://www.guregipuzkoa.net/photo/10170

http://www.guregipuzkoa.net/photo/13641

 

Gesaltza (Oñati)

Hauxe sorpresia hamengo argazkixak ikustian. Izan be, koba honetan oin dala gitxi egon giñan ikastaro bat egitten.

http://media.guregipuzkoa.net/photo/9779/9779_o.jpg

Barreguria emon zesten hónek argazkixok, gaur egunian ekilibrixo bardin-bardiñak egin bihar dirazelako leku horretan zulora busti barik allegatzeko:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9778

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9779

 Gesaltza

Sarreratik bertatik kanpora dagon ikuspegi hau be, zenbat bidar ikusi genduan: sartu-urten, sartu-urten, sartu-urten...

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9781

 Gesaltza

Hamen barriz, goiko mendittiko ikuspegi bildurgarrixa dago. Inpresiñua benetakua emoten dau, gaur egunian zugaitzekin ez dalako hain ondo ikusten.

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9783

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9785

 

Arrikrutz (Oñati)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/9306/9306_o.jpg

Jaturabe inguruko sistema ikusgarri eta haundixa. Oin dala urte gitxi zati bat turistiko ipiñi dabe:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9324

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9298

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9301

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9304

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9306

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9307

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9327

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9328

 Jaturabe. Urtegia

Gesaltzako kurtsuan oñatiarrei aittu netsanez, inguru hartako urak Jaturabera isurtzen dira urpeko zuloren batetik. Ez dakitt hónetan irudixetan ikusten dana izango dan...

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9883

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9886

 

San Valerio edo Galarra (Arrasate)

 Galarra. San Valerio

Udalaitzeko haitzulo hau, XIX gizaldixan, Santa Agedako bainuetxeko bezero “ilustriak” askotan bisittautakua izan zan:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9784

 

Lezetxe edo Lezetxiki (Arrasate)

 Lezetxe edo Lezetxiki (Arrasate)

Barandiaranek hiru kanpañatan industutakua, oin dala 80.000 urteko giza-arrastuak agertu ziran bertan. Argazki hau lehelengo kanpaña ingurukua, 1956kua:

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9953

 

Kobaundi (Garagarza, Arrasate)

 Kobaundi. Arrasate

Lezetxiki inguruan hau be, baiña kondaira eder eta guzti:

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9881

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9885

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9910

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9912

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9913

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9915

 

Irurixo (Bergara)

 http://media.guregipuzkoa.net/photo/9802/9802_o.jpg

Giza hillobi modura erabillittakua, Aranzadi eta Barandiaranen 1928ko ikerketen arabera.

 http://www.guregipuzkoa.net/photo/9792

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9795

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9797

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9800

http://www.guregipuzkoa.net/photo/9802

Shalvador

Oier Gorosabel 2009/12/21 13:25
Hau Iparraldeko euskaldun zintzo baten istorioa da. Gernikako arbolari maitasunez, muga zeharkatu eta iskiluak hartu zituen Herriaren alde. Halere, bere bihotzaren handitasunak ezin izan zuen emozioari eutsi, eta borrokaren gorrian hil zen. Hau da bere omenezko kantua.

 

Adiskide bat bazen

orotan bihotzbera,

Makilkadaren hegoek,

sentimenduzko orroek

antzaldatzen zutena.

 

Plazetako kargari

bakardadez josia,

tiro lihoa iruten

funzionaritzan irauten

oinaze sortzailea

sortzailea.

 

Nun hago,

zer basetan,

Urepeleko ertzaina,

mendi hegaletan gora

antxitxika doan andraren

atzetik joan hintzana (bis).

 

Hesia zarraturik

ostiko eta kanta,

Lotura guztietarik,

gorputzaren mugetatik

aske sentitu nahirik.

 

Azken hatsa zuela

konpesio sakonena,

Nehoiz irekiko diren

estalitako begien

oihurik bortitzena,

bortitzena.

 

Nun hago... (bis)

 

 

Argazkiak.org | Shalvador © cc-by-sa: txikillana

Iturritzeko lezan (Aulestia)

Oier Gorosabel 2009/12/20 00:37
"harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak"

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Aste honetan, Aulestiako Iturritzeko lezara bueltau gara, beheraiñok jaisteko eta oroitzapen gogorrak gaindittu ahal izateko. Baitta lortu be: sei bat ordu egon gara barruan, eta (-)200 metrotara allegau gara, barrenengo puntura hain zuzen be. Hamen Oierren kronikian zati bat, idatzittako moduan:


"Errespetuz pasau gara istripuan lekuetatik: harrixa desprendidu zaneko pareta; Kepi eta Gerardok kolpia hartu zebeneko erlaitza (eta gero 8 ordutan euren babeslekua izan zana, laguntzia allegau arte); Gotzon konortia galduta geratu zaneko frakzionamentua... Isi-isilik giñoiazen arren, bildurra aidian susmatzen zan, baitta hormetan apoyatzeko modu bereziki delikauan. Eta halan be, harrixak jausi. 50 eta ¿80? metrotako potzuetan –batez be azken honetan- harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak. 


Arrasto “arkeologiko” ugari be ikusi doguz pasa dan sartukeran eta oinguan, baitta pizkat garbitzeko aprobetxau be. Lazo bi; gubilla, spit eta guzti; orratz hipodermiko baten zorrua; erabillittako gasia; guante bi (neuk hirugarrena laga dot, involuntarioki); manta termiko baten hondakiñak; telazko poltsa bat; “filipinos” paketia, plastikozko platerak eta kutxarillia; artifizieruen kabliak... 1991ko istripu eta erreskatian laburpen ona emoten dabenak."


********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/

Vai e ven e vai e do dereito e do reves

Oier Gorosabel 2009/12/18 14:30
Musika aldetik, guztiz irratsaio galegua urten jaku gaur. Jozulinek txokolatia sexua baiño hobia dala demostrau desku, eta Josu Waliñok ostera, vampiro gaixo baten istorixia dakargu. Bertsiñuen jokuan, Ikusi eta Ikasi / Black is black alderatu doguz (Delirium tremens / The Sparteens / Los Bravos). Eta Ahotsak.com webgunetik Eulali Madinabeitia atxabaltarra hartu dogu erropa garbiketia zelan egitten zeben jakitzeko.

http://2.bp.blogspot.com/_NFSuM3ZS3hs/RuaEMb_M-LI/AAAAAAAAB4Y/Tmlf_ikZPfQ/s400/Andr%C3%A9s+Do+Barro+Pandeirada.JPG

 

!Oes! Escoita o programa desta semana eiquí

 

Aittitta Raduga interneten edonoiz entzun leike, Arrosa Sareko beste irrati txiki askoren programekin batera. Gaiñera, uhiñetan be entzun leike, bestiak beste: Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM, Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM, Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM), Iruñeako Eguzki Irratia (107,7 FM), Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM), Oreretako Zintzilik Irratiya (100,0 FM), Urruñako Info7 (podcast), Oiartzun Irratiya (107 FM).

Amezketa - Loidiko neskatxa

Oier Gorosabel 2009/12/15 23:46
Amabirjiñak pertsonai mitolojiko bildurgarrixak diraz: mezu kriptikuak bialtzen detsez jentiari, euren omenezko tenpluak handik eta hamendik eregitzeko. Jentiak ez dittu ulertzen, eta mendeku gogorrak hartzen dittuez.

 

"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Nuevas Generaciones

Oier Gorosabel 2009/12/14 09:54
Kuriosua dok, bai. Egitten gabizen biharra oso interesgarrixa izan leikek jente gaztetxeruandako: gure aittitta-amamak faszismuari aurre egitteko eregittako estrukturak, 17 urteko umemokuak –gaur egunian pipak jaten ikusten doguzenen parekuak- fusillen gatilluei tiraka egon ziraneko trintxera eta potzuak. Halan be, hau poliki joiak eta seguramente erakusteko moroko ezer dakagunerako, gaur egungo gazte iraultzaille hórrek “desaktibauta” egongo dittuk: supermerkaturen baren biharrian, makiñatik umiak zaintzera eta viceversa, euskera edo emakume teknikari... Tira, hurrenguekin egongo gaittuk.

 

Argazkiak.org | Olabe habixia © cc-by-sa: txikillana
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017