Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Birusak eta lurpeko arraiñak

Oier Gorosabel 2009/10/29 23:21
Gaurko saiua, gripez kutsatzeko bildurra dakenei eskindu detsegu (eskua emon aurretik pentsau deizuen). Constantinoplako espeleoarrain illunak ¿zer ete dira? Josu Waliñon ipoiña: "Txapela". Eta musika maillan, Barricada, Errobi eta "Love me do" kantuan bertsiño bi: Beatliak eta Flaco Jimenez.

http://correodelasculturas.files.wordpress.com/2007/08/constantinopla.jpg

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Nora hoia, Kajoitxu

Oier Gorosabel 2009/10/24 08:03
Kajoitxu, ¿zertan habil Akondia eta Kalamuan zihar, kamaria eskutan, hondakiñen artian pasiatzen?

[

 Udako sargorixan, hiru hille pasau dittuk Eibarren gerra hotsa ixildu zanetik. Harrapaladako erretiradan, alde bateko eta bestekuen parapetuak, pika eta alanbradak abandonauta geratu dittuk. Metalez eta odolez ereindako zelaixetan zihar, destripautako lur-zakuetan iria ernatzen hasi dok. ¡Hara! naturaleziak aurrera egitten jok, gizonen zoramenen gaiñetik. Klik, argazki bat.

 [Trincheras de Akondia]

Gerra kontuak urriñetik entzutzen dittuk oiñ; Santander aldian eta Valentzian ei jabizak eibartarrak. Herrixan zaharrak, andrazkuak eta umiak gerratu zarie bakarrik, eta pizkaka bajoiak bueltatzen ebakuautako jentia; ez habe begi onez ikusten, orraittiokan.

Hiru hille lehenagoko bistia buruan grabauta jakak: etxiak lehertzen, sua dana jaten, herrixak beheia jotzen... Herri askotatik basarri, eskudo eta paisajiak erretratatzen ibilli eta gero, damu hintzan hire herriko txoko guztiekin gauza bera eiñ ez izatiaz. Zeiñek esango juan 50 urte beteta halako paraderuan egongo hintzanik: hauts eta kei artian, makiñia eskutan, suak dana jan baiño lehen irudixak hartu nahixan... Ezin baiña, ezin.

Oiñ kalietatik ibilli leikek behintzat; Aprillan 24an osteko egunetan hori bez. Oiñ etxien lekuan dagozen harri eta egur montoietatik etxok keirik urtetzen; paretak kalaberak emoten jittuek, eta euren begi hutsetatik zeru urdiña ikusten dok. Sanjuan tristiak aurtenguak.

[

Lapur modura habil erretratuak hartzen. Mutu, iñork jakiñ ez deixan zertarako dirazen. Heuk be ez dakik barren... ¿irabazittakuen alde, galdutakuen alde ete dittuk hartutako irudixok? Batek daki. Ez dok sasoi ona pentsatzeko, arrazoitzeko: beste klik bat, eta ba hoia aurrera.

[Trincheras del cinturón de hierro]

Kaleko ixilttasunan erdixan, txorixak kantuan jiharduek. Paisaje negargarrixan gaiñian zeru garbixa ikusten dok; etxe-hondakiñen gaiñian bedarra ernatzen hasitta jagok, eta ume batzu ikusten dittuk olgetan. Baitta Akondiako burruka zelaixan: han be txorixak, bedarrak eta umiak topau dittuk. Parapetuan gora igotzeko esan detsek, eta alanbradekin kontuz ibiltzeko. Pozik ipiñi jaz erretraturako.

[Trincheras de Akondia]

Halako ixilttasun eta pakerik ez jeguan Akondian hille batzu lehenago, orraittiokan. Zakuen gaiñetik burua etara eta tiroz zulatuta jausi, dana bat; zenbat mutiko hilda halan... Urlixa ta sendixan semiak, danak ezagunak, hogei urte eskasekuak.

 [Trincheras de Akondia]

Háren korputzak babestutako trintxeretan gora eta behera hoia, ire-sasixak guztiz hartu baiño lehenago háren irudixak jaso nahixan; ez dakik ondo zetako, baiña jaso nahixan halan be.

[Trincheras de Akondia]

60 metro gorago, reketien parapetuak jagozak. Hara igo biharrian baiña, Kalamuarutz abixatzen haiz. Bidietan topautako banakakuei agur egiñ eta begira geratu jaz, zertan habillen ikusteko.

 

Garagoitti pasau eta Tomas Meabe errefujixua ikustian sabela zimurtu egin jak. Sozialistena izanda be, makiñatxo bat ogibittarteko janda hago bertan, aterpe politta zuan-eta. Zatittuta geratu dok, ez ezagutzeko moduan.

 [Oiz desde Kalamua]

Diruzulotik pasau haiz. Harek be basurerua emoten jok; zakuak, burdiñak, adarrak, kaskilluak... Parlamentutik zihar Markiña-Etxebarria aldera bajatzen haiz: Ubegiburu partera allegauta, parapeto gehixago, eta bertan be ametralladora kaskillua ugari. Kalamuako tontorreko bista ederra; beste erretratu bat hartuko dok. Han goiko naparrak birrittan atakau ei juen leku hau, baiña hamenguak eutsi. Irribarre garratzez sakatzen dok disparadoria.

 [Trincheras de Kalamua]

Eguna garbi dagok, eta Santanderrerutz begiratu dok: han ibilliko dittuk gure mutillak,  Franco, Hitler eta Mussolini diabru hórrei eutsi ezinda. ¿Zer gertatuko ete dok hamen geratu zarienokin? Dana aidian jagok, hauxe dok baltza.

Hónek erabilli dittuk buruan arratsaldian, erretratatzeko makiñia eta plakak kajoitxuan gordetzen dittuan bittartian. Eta, txiri-txiri, Eibar izandako horretarutz bueltan abixau haiz...

Espeleolaguntza simulakruan

Oier Gorosabel 2009/10/21 17:15


ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Asteburu honetan, ADES-eko sei kidek urteroko erreskate Simulakro Orokorrian parte hartu dogu. Euskal Espeleo Laguntza (EEL) erakundiak antolatutako entrenamendu honetan 55 espeleologok hartu dogu parte, 44 Euskal Espeleologuen Elkargokuak (EEE-UEV) eta 11 gonbidatu. Aralarreko Pagomariko Lezan izan da zapatu eta domekan, eta erreskate lanak 18 orduz luzatu dira: talde medikua zapatuan 11.30etan sartu zan, eta azken taldiak domekan 05.30etan urten zeban. Bittartian egin ziran erreskate arruntetako beste lan guztiak: kanpoko Kontrol Postua instalatu, taldiak antolatu, hari telefonikua eta irrati sistema bi ezarri barrukuekin komunikatzeko, zaurittutakoa lokalizatu eta sorospen "postu berua" eregi, eta talde guztien artian erreskateko soka, polipasto, kontrapisu eta bestelako sistemak instalatu zaurittutakua kobako bihurgune, estuasun eta potzuetan gora seguridade osoz ekartzeko. EEL-eko arduradunak pozik agertu ziran emaitziakin.

Datorren asteburuan, gure betiko martxia hartuko dogu eta beraz gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Saguzaharrezko abanikua

Oier Gorosabel 2009/10/19 15:07
Mursego-n doiñuak lagundu gaittue programa osuan, Pacha Bolo "bakezalian" barri genkala (Curistoria). Solysombrak, partxisa eta indarkeria bisittau dogu ciberkanposantuan, "I am standard" idazki demoledoria berreskuratuta. Kuadrikulaua izatiak zelako kalte egitten daben ikusi dogu Josu Waliñon ipoin baten bittartez, "Trinitatea". Bertsiñuen jokuan "Maria Solt eta Kastero" ezagutu dogu Lohidoi-n abotsian lehelengo, Benito Lertxundin bertsiñuan gero. Eta Ahotsak.cometik, Hileta elizkizunak; ohitura zaharrak: gorputzaren aurretik, ogidunari buruz egin desku berban Josefa Iparragirre antzuolarrak.

http://musikazale.com/wp-content/uploads/2009/07/mursego.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Momorro txiki bat sortzen (XI): ventriloquia eta antzezpena.

Oier Gorosabel 2009/10/15 20:30
Halan be, atentziñua gehixen deitzen destan joeria beste bat dok. Nik etxakixat antxiñako gurasuak be egingo ete zeben, edo gaur egunguak hasittakua dan; baiña kristo guztia ikusten juat antzezpen mota xelebre bat egitten. Gatxa topatzen juat hau azaltzeko, baiña ahalegiña egingo juat.

Enperatrizeko parkian bilixen estankia jeguan lehen. Harek asko zikintzen zebela ta, oiñ umien eskorta moroko bat eginda dagok bertan. Buelta osua hartzen zeban hesixa gorde dok, ate txikixa lagata, eta barruan ume oso txikixendako hiru jolasleku jagozak, gomazko lurran gaiñian. Aproposa Nikokin ibiltzeko.

Umia atetik sartu eta ate pareko jarrilekuetan geratzen dittuk gurasuak; bijilantzixia oso komodua dok halan, eta horrengaittik ixa beti okupauta egoten dittuk hórrek lekuok. Edozelan be, inguru guztian egoten dittuk gurasuak, eta ez bakarrik eskortia zaintzeko, parkia oso ederra da eta inguruan jolasleku gehixago dagoz-eta, ume nagusitxuaguendako. Halan be, ni zaldixen modura parian dakatenena baiño ikusten ez dotenez, ez naiz hortan fijatzen. Umiakin eskortara sartu, eta lurrian jarritta, hari begira egotia dok nere entretenimendua, ixilik eta geldi, beste umiekin zelan konpontzen dan ikusi... Ahal danik eta gitxien interbenitzia dok nere aukeria, eta espektakulo politta dok benetan.

Guraso gehixenak jarrilekuetan egoten dittuk, beste gurasuekin barriketan, eta umiekin relazionatzeko formia tarteko orruen bittartez izaten dok: “Mikel, geldi!”, “Iraia, ez ikutu hori!”. Telebisiñua ikusten nebaneko “Wazemank” saioko esketxa ekartzen jestak gogora, edo bestela artzain txakurren konkurtsua. Nahiz eta grazixia eragiñ, ulertzen juat nahi ta nahi ez egon bihar dala halako joera bat, izan be, eziñezkua dok oiñez ikasi barri daben ume baten gaiñe-gaiñian egotia; neri laster tokauko jatak artzaiñana egittia, kasorik egitten ez daben txakurrakin.

Guraso batzu, bereziki umezaliak diralako edo, eskortara sartzen dittuk ume kuadrilliakin batera eta papel xelebre xamarra hartzen juek. Umiak erdixan egoten dittuk, eszenatokixan legez, eta inguruan dagozen gurasuak ventrilocuo papela betetzen juek: “Begiratu ze pelota politta dakan Uxunek” (hori esan barik be ondo ikusi zeikian, diñot nik), “Esan Josebari, esan: [Gaur Karraspixon ibilli naiz]” (ez daki berbetan, barren, eta gaiñera Josebari ez detsa asko ardura Karraspixon edo Otoixoko puntan egon dan), “Goxua dago frutita, Niko?” (eta ni zain geratzen naiz, ia Nikok ezer erantzuten daben). Etxakixat ni txontxongillo bihurtze honek zelako ondorixuak dittuan garapen pertsonalerako eta horretara ezin aholkurik emon, baiña ez detsat nik honi usaiñ onik hartzen. Umiei, gaiñera, galdera ergel hórren erantzunak etxakez ardura. Gehixago esango juat: nagusixoi be etxakuz ardura, baiña “aszensoreko konbertsaziñuak” mantentzera eginda gagozak, iñori interesatzen jakon gai hutsalei buruz berbetan egittera, ixilttasuna jasateko kapazak ez garalako. Eta, zentzu horretan, tristia dok ume-umetatik “abillezixa” hori erakusten jardutia, zeiñi eta, alkarrekin ixilik olgetan egoteko bape erreparorik ez daken ume naturalei.

Halan be, atentziñua gehixen deitzen destan joeria beste bat dok. Nik etxakixat antxiñako gurasuak be egingo ete zeben, edo gaur egunguak hasittakua dan; baiña kristo guztia ikusten juat antzezpen mota xelebre bat egitten. Gatxa topatzen juat hau azaltzeko, baiña ahalegiña egingo juat: gurasuak jolasian dagozela irudikatzen juek, jolas-keiñuak egitten eta ume-berbetia erabillitta (¡han guau-guau! emon abracito... ¡bota pelotita!) ; baiña begiradan, eta abotsian gogo barik dabizela igartzen jakek. Batzutan gaiñera, errejistro bi jarabixek batera: frase bat parkeko beste gurasuari, serixuan (“Pues el crío me duerme de maravilla, y no veas cómo engorda ¡va por encima de la media!”) eta beste frasia umiari, antzezle txarran eran (“Aaaai baaai, Markel, halaxe, ein guapo-guapo beste neneri”). ¿Bakarra izango nok munduan, honi hipokresia ariketia eresten detsana? Arpegi bi izaten erakustia. Biharbada telebisiñuan eragiña izan leikek, normal moduan ikusten juagu guzurretan apropos diharduan jentia ikustia (reality showak, pressing catch) eta bardin jeskuk guzurra izanda be. Hortik hurrengo pausua, faltsutasun hori gure egunerokotasunera ekartzia. Lekeittioko neska guapa/patetika horren modura; beti kamara baten fokuan egongo balitza legez ibiltzen kaletik, mokorrak astintzen eta matrallak barrutik txupatzen.

Superstiziñuak

Oier Gorosabel 2009/10/13 22:14
Izan be, erreza da bestiei tolerantzixia eskatzia, norberan siñismena kuestionatzen ez dan bittartian. Eta ez: relijiño fundamentalistak ez dagoz bakarrik moruen artian...

http://1.bp.blogspot.com/_B8JUwS_B-8k/R8PXoLBLgqI/AAAAAAAAAdU/hNRYERUQ3RI/s400/caricaturas-mahoma-dinamarca_1.jpg

 

Ni konforme nago fundamentalista islamikuak egitten dittuezen astokerixak salatzen. Relijiñua ez da mundu honetako gauzak gobernatzeko formia. Ondiok goguan dakat euren jangoikuan karikaturak argitaratu ziraneko eskandalua. Intolerantiak dira guztiz, Erdi Aroko sasoi illunen alderdirik txarrena ekartzen deste.

 

Oiñ: kristauak be ez dira motz geratzen. Parte hartzen dote foro baten, beste relijiño zalien sinismen batzu kritikau ziran, hamengo jentiandako oso arraruak egitten dirazenak (ikuspuntu katoliko tazitotik, jakiña). Mezu hau bialdu neban, motz eta zorrotz:

 

“Well I don't see so many trouble if mormons don't try to impose us their point of view.
In fact, genealogists often have to deal with strange superstition believers. For example, some of them firmly think that their God was born from a woman who had no sexual relations before; even more, they historically have tried to impose this absurd fact to everyone, and they burnt in a bonfire those who didn't agree on that. Should we reject because of that their magnific church records? I don't think so. Let people believe in any kind of magic, if they don't want us to do the same, and if they want to collabore”.

 

Jakiña: katolikuen erantzunak irakortzekuak izan ziran. Izan be, erreza da bestiei tolerantzixia eskatzia, norberan siñismena kuestionatzen ez dan bittartian. Eta ez: relijiño fundamentalistak ez dagoz bakarrik moruen artian...

 

 

Camino

Oier Gorosabel 2009/10/11 00:30
Javier Fesser

Etxuat normalian ikusittako pelikulen gaiñian komentarixorik egitten, baiña bartekua desbardiña izan zan. Bai pelikula gogorra, baiña politta. Fotografixa lana bikaiña. Opus Deikuen arteko irudikapena bikaiña, asfixiantia; ezagutu izan juat halako jentia eta euren buruko “aberixia” halakotxia da, bai. Etxaken ez, bape gustauko euren alderdi illuna hain garbi erakustia. Manipulaziño zurixa. Sekta baten azpisekta burugarbitzaillia.

 

 

 

Historia eta zientzia ijiji ajaja

Oier Gorosabel 2009/10/07 20:47
Los Suaves eta Flaco Jimenezen musikiaz, historia eta zientzia humoristikuaz jardun dogu (palanganian jatorrixa eta neurri magnitude aboziñauak). Josu Waliñok "Marraskiloa eta barea" ipoin eredugarrixa laga desku. Bertsiñuen joko "gorrixa" izan dogu barriro be: Los cuatro muleros / Coplas de la defensa de Madrid / Bella ciao. Eta ahotsak.cometik Brigida Ibarbia zumaiarrak San Lorentzo ermittian gaiñian berba egin desku.

http://www.dw-world.de/image/0,,4112299_1,00.jpg

 

 

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00

Dakiguna ikasten

Oier Gorosabel 2009/10/02 13:47
Patziku Perurena

Patziku Perurena

 

Liburu fragmentarixo guztiekin gertatzen jatan moduan, gatxa egitten jata ikuspegi orokor bat hartzia. Bertan, gizon honen parakaidista begixen lekukotasunak dagoz, gehixen gustatzen jatazenak (hainbeste rekorte dittudaz nik “El Delirio Vasco”kuak, bere artikuluekin). Hizkuntzaz eta etimologiaz egitten dittuan dibagaziñuak be oso interesgarrixak begittantzen jataz, nahiz eta sakon-sakon sartzen danian ulertu ez –asmatzen badittu be...-. Kuriosuak, filologo unibertsitarixuengaittik pozoiz betetako berbak, demanda zaharren arrastua seguraski; eta Perurenan alde ipintzeko predisposiziñua nik (Jimeno Juriok be ez zekan Historia karrerarik, eta beittu). Gitxien interesau jatana, filosofixa eta metafisika moroko kontuak, eta makiñatxo bat diraz..

Chocho resudao

Oier Gorosabel 2009/10/01 12:15
Webgune honen inguruetan moda asuntuak bolo-bolo dagozen honetan, pasa dan Uztailleko sargorittan idatzittakua "como picha al culo" dator (lagun baten esamoldia erabillitta).

 

http://asfolhasardem.files.wordpress.com/2008/11/venus_of_willendorf_03.jpg

 Ondiok enok kapaza erderazko esamolde batzuei euskerazko parekorik topatzeko, belarrira ondo emoten destana behintzat. Halan, azken urtietan bizitzen gabizen revival moda honek emoten destan sentsaziñua izendatzeko nere umetzaroko hizkuntza horri kolpe egin bihar izan jetsat barriro. Dana dala, izenburu labur horrek hain ondo adierazten dabena, hobeto azalduko juat.

Lehenagoko modak gaur egunera egokitzeko txiste honek siñistu eziñezko gauzak lortu jittuk. Esate baterako, betidanik irudittu jatazak ridikuluak kanpai formako frakak; nere umetako argazkixak ikusitta, lotsia sentitzen najuan nere burua halakuekin jantzitta ikusitta, baitta be hórrek alkondara estuok, haiñ estuak eze, botoien artetik tripia bistan geratzen jakon jentiari. Ointsurarte barre eragingo zeben hórrek itxurok, 2009 honetan takian potian ikusi leikiaz kaletik.

Enok revival honen azterketan luzatuko, etxuat indarrik hortan gastau nahi. Esan gura nebana da, azken fiñian, 80ko hamarkadian txandia allegau dala. Eta, nahiz eta ba dakan bere enkantua nerabetzaroko fantasia erotikuen tenstuingurua hor zihar ikustia, oiñ, uda betian, neska gaztiak minigonia eta azpixan legging malla moroko hori jantzitta ikusten jittuadaz. Eta gaiñera, seguraski azpittik kuleruak erabilliko jittuek. Halan, izenburuko esamolde sintetiko hori eten barik etortzen jatak gogora nahi barik. Eta ez dok bape erotikua ¡hala jainkua!

Oharra 1: ez, datozen egunetan etxakat asmorik gizonezkuen modiari buruzko mezurik idazteko, konpentsatze aldera.

Oharra 2: ¿kapazak izango ete dittuk guruak “prijidutako ulia” atzera be modan ipintzeko?

http://farm3.static.flickr.com/2183/2475743358_fbcdf75538.jpg

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017