Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Lekeittioko "sentsaziñoia"

Oier Gorosabel 2008/08/31 23:06
Atzo goizerarte (¿zer da ba, 80 hamarkadian hasieria?), barrutik oihal bat erabiltzen zan, eta kanpotik hule tipoko estalki bat. Gaur eguneko telazko ojalak gauza bera dira, baiña modernuago.
ojalak1.jpg

Gure umian ojal, fardel edo pañalak galdera asko eragitten dihardue egunotan. Jakinmin hori asetze aldera, blogian zeozer idaztian pentsau dot.

Uste eze zelulosazko pañalak (desechabliak) prehistorixatik erabiltzen dirala; ba ez, jaun andriak. 25 urte baiño gehixago dakazuenok, galdetu zuen amei. Ziur nago gehixenak telazko ojalak erabilli izan dittuezela zuekin. Hamen dakazue ikuspegi historiko interesgarrixa, zelulosa fabrika batek eginda:

 Funtsian, fardel bat zera da: xurgatzaille bat, eta isolagarri bat. Atzo goizerarte (¿zer da ba, 80 hamarkadian hasieria?), barrutik oihal bat erabiltzen zan, eta kanpotik hule tipoko estalki bat. Gaur eguneko telazko ojalak gauza bera dira, baiña modernuago: goretexa eta forro polarran tipoko gaixak erabiltzen dira, azala siku mantentzeko batetik, eta isolagarrixak transpirau deixan bestetik. Gure pañalan modeluakin, saltzailliak gitxienez 12 erostia gomendatzen detsu (4 erabiltzeko moduan, 4 garbitzen, 4 sikatzen), baiña Badajozetik Euskalherrirako klima aldaketia kontuan hartuta, guk 20 erosi doguz. Bakotxak 20 bat euro balixo dittuz, eta dobladillo sistema baten bittartez, 0tik 3 urterarte balio dabe, edade guztixetarako beraz. Irudi honetan automatikuen itxitturia badaka be, guk velcrodunak erosi doguz.

Garbigailluan garbitzen dira, detergente gitxikin eta 30 gradutan, eta ez da komeni izaten umiari ipurdixan ezelako kremarik emotia (ezta toalla desetxabliak dakena be), xurgatze efektuan kalterako izaten dirazelako. Eta esan bihar da, halakorik ipintzen ez doguzen arren, Nikolak momentuz ez dakala ezelako erredura edo gorriunerik. Bide batez esanda, eta detalle gehigarri legez: Uztaillan 13an jaixo zanetik baten bez ez dogu bañau edo jaboirik erabilli; justo-justo hankatartia ur hutsez bustittako esponja batez pasatzen dogu, eta listo.

Gauzak halan, ez dogu arrazoirik ikusten zelulosazko ojalik erabiltzeko. Hónen alde, arrazoi estetiko (eta kuestionable) bakarra dago: egitten daben bultua. Euren kontra, ostera, arrazoi ekologiko, ekonomiko eta –zergaittik ez- estetikuak bebai. Izan be, oihalezko fardelak askoz be alai, sinpatiko eta polittaguak diraz.

ojalak2.jpg

Lekeition eta Asonen

Oier Gorosabel 2008/08/26 09:00
Azken aste bixetan udako martxan darraigu, batzu oporretan eta beste batzu jardunian

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken aste bixetan udako martxan darraigu, batzu oporretan eta beste batzu jardunian:

  • Abuztuan 16xan, topografia praktikak egin genduzen Lekeitioko Inzuntza I koban, turisten begirada harrituen azpixan.
  • Abuztuan 18xan, Agiri Arkeologia Taldekuen deixa jaso genduan Lekeitioko sahiesbidian obretan agertutako koba bi ikuskatzeko. Hara juanda, Zatika auzuan ikusi genduan bat baiña ez zan garrantzitsua; San Antolin aldian zeguan beste bat tapauta zeguan ordurako eta ezin izan genduan ikuskatu.
  • Abuztuan 23an, Cantabrian egon giñan Patrick eta Sandrine Degouve espeleologo ospetsuekin. Asón mendikatian haitzulo barrixa deskubridu barri dabe, eta honen esploraziñua gurekin konpartidu nahi izan zeben. ¡Benetako ohoria! Kilometro bateko ibilbidia egin eta gero, 40 metrotako potzu bildurgarri baten ahuan geratu giñan, hurrengo egunian exploratzen segitzeko.

Gudari

Oier Gorosabel 2008/08/17 00:00
"Hay quien te va de frente, y hay quien se arrastra como una boa".

Gudari, ay mi gudari,

gudari ¡ay! mi gudari;

gudari, ay mi gudari

gudari ay mi gudari.

Gudari: ay, mi gudari

gudari, ay-mi-gu-da ri.

¡Gudari! ay mi gudari

yo seré tu pelotari.

(Jose Antonio Nielfa)

Gure gudarixak AHT-an kontrako laguntzia bihar genduala, eta hamen etorri dittuk beti besain prestu. Halako lagunekin, etsaitik etxuagu bihar, ez horixe.

Zorionak, Amatiño eta bestiak: irabazi dozue. Lehen gatxa genkan, baiña artaburu hónei esker oiñ eziñezkua izango juagu zuen AHT-a geratzia.

Etxakixat zergaittik, baiña Matrallako irratixan hasierak gogoratu jittuadaz. Kuña barregarrixak grabatzen hasi giñan. Batzu nahikua sinpliak zittuan baiña deigarrixak: matrallakua merezi zeban jentia aurkezten zan, eta gero txalo baten soiñua, irratixan izena eta frekuentzixiakin amaittuta. Halan:

- "Begira, begira! Iturgaitz eta Regina". Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.

- "Pss, pss! Atutxa! Eh!". Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.

Hortan genbixala, neri hauxe grabatzia okurridu jatan:

- "Kaixo, ETA-ko estrategia arduraduna naiz" (tonto abotsez). Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.

Esan bihar dok, radixua 2002xan osatu genduanon artian, gehixenak ezkertiar abertzaliak zirala -ez dok harritzekua, alderdixetatik eurak bakarrik mobitzen ziran-. Baiña orduko talde soziopolitikuetan hain arrunta ez zana, autonomo/anarkoide sektore bat jeguala (%30a, gitxi gora behera). Honek haize fresko pizkat ekartzen juan, eta maniobra margen haundixagua.

Goguan dakat beraz, kuñak programatzen nittuan bakotxian, ETA-kua "desagertu" egitten zala. Barregarrixa zuan: iñork etxuan ezer esaten billeretan kuña horren kontra, baiña gero, astero-astero, bateronbatek radixora igo, ordenadorian sartu, kuñia billau eta ezabatzeko molestixia hartzen juan. Gero nik barriro ipiñi. Gero barriro harek kendu... eta halan ibilli giñan pare bat hillian, harik eta nere lagun anonimuari kuñia disko durotik borratzia okurridu jakon arte. Bakotxak bere estilua jaukak, olerkarixak esanda:

 

"Hay quien te va de frente,

y hay quien se arrastra como una boa".

No time for... fuck.

 

Hyperactive

Oier Gorosabel 2008/08/15 09:00
Ez nekixan ezer: ez kantarixan izena, ezta abestixan titulua be... baiña lantzian behiñ beti etortzen jatazen gogora estribillua, eta kopiñari zamia luzatu, luzatu eta jausi egitten jakon azken eszena hori, 1984ko telebisiño hartan behin baiño gehixagotan ikusi nebana.

Denporian tuneletan sartuta, eta 80ko hamarkadako revivalari esker, segitzen dot perlak topatzen. Oinguan, Vicisitud y Sordidez blog bikain eta zoldatsuari eskerrak, Thomas Dolby artistian Hyperactive kantu/bideua gogoratu dot. Ez nekixan ezer: ez kantarixan izena, ezta abestixan titulua be... baiña lantzian behiñ beti etortzen jatazen gogora estribillua, eta kopiñari zamia luzatu, luzatu eta jausi egitten jakon azken eszena hori, 1984ko telebisiño hartan behin baiño gehixagotan ikusi nebana.

 
Teknologixiak berak neri gitxi ardura desta, baiña bai eskertzen detsat teknologixiari bere alde praktikua. Kasu honetan "El fantasma del paraiso" pelikulako "Somebody super like you" kantuakin gertatu zan modura, arkeologixa memoristiko pizkat egitteko aukeria.

Abuztuan, kerizpetan

Oier Gorosabel 2008/08/14 09:00
Jentia hondartzan kiskaltzen edo izardi flotian dagon bittartian, gu fresko-fresko gabiz gure Ama Lurran tripetan zihar.

Oporretan, ADES espeleologia taldian lana ez da amaitzen; kontrara: plazer haundixa dan neurrixan, salida gehixago egitteko aukeria dakagu. Jentia hondartzan kiskaltzen edo izardi flotian dagon bittartian, gu fresko-fresko gabiz gure Ama Lurran tripetan zihar.

 

 

 

 

 

 

 

Gure blogian ikusi zeinkienez, azken egunetan prospekziñuan ibilli gara koba barrixak topatzen (3 koba eta leza barrixak katalogau doguz Ispasterren, esploratzeko pendiente). Ullako ubegi barrura sartu giñan, eta gomazko potin batekin aintziran zihar juan giñan emaitza positibo baiña frustrantiakin. Trakamañeko esploraziñuakin jarraittu genduan (solo para campeones).

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

Lo hadi aingürüa... ¡copón ya!

Oier Gorosabel 2008/08/09 00:20
Horretara, doiñuakin lasaittasuna transmititzen duanakin batera, gurasuak bengantza txiki hartzen jok, bere sein eskandaloso horrek sortzen detsan amorrua asaskatzeko modu bat billatuta.

 

lo.jpg

 

Kontua da, lo kantuak ba dakela alderdi illun bat. Gehixenetan kantu zurixak dittuk, lorak, elefantetxuak hegan, eta halakuak aittatzen dittuezenak. Baiña beste batzutan, errez ikusten da konposatzaille horren atzian guraso atormentatu bat dagoala, gabe toledoar luzietan zihar garuna laskitzeko denporia izan dabena. Halan, mezu larrosa baten azpixan beste gauza siniestruagua topau geinke. Adibidez: aingerutxua laugarrengotz esnatu dok gaba honetan. beste puzkar atrabesau batek eraginda. Histeria atakiak hiru ordu laren dirauenian, etxe illunan zihar atzera eta aurrera n-garren pasiuan gurasuak lo kantu batekin saiatzia pentsatzen jok. Halan, bere ezpaiñetatik aire ezti hau loratzen dok:

“Oi ene ume maitia

lo egizu lo, aingeruen artian

bixar egunsentixan esnatu eta

jolasten egongo gara kalian”

Lerro artian irakortzen dakixanak baiña, ba daki aire ezti horrekin botatzen diharduan mezu subliminala oso bestelakua dala. Lo-kantu doiñuakin hau kantatzen balego legez:

“Lehelengo oiñetatik heldu eta

burua horman kontra lehertuko deuat;

gero laban sartu eta

kiskaldu arte bertan euki;

gero atzeko patixora juango haiz leihotik

ondo zatittu eta gero;

orduan ixilduko haiz bai ederto

ume kabroi putia”.

¿Zeiñ ete dan honen interpretaziño psikologikua? Etxakixat ba. Baiña burura etortzen jataz irribarrez akabatzen zaittuen pallaso hiltzailliak, doiñu gozo eta edukauakin  popatik hartzera bilatzen zaittuan hipokritia... Azken fiñian, umiak txakurren morokuak dittuk: etxuek berbak ulertzen, doiñua bai ostera. Horretara, doiñuakin lasaittasuna transmititzen duanakin batera, gurasuak bengantza txiki hartzen jok, bere sein eskandaloso horrek sortzen detsan amorrua asaskatzeko modu bat billatuta. Zelan ulertu leikez bestela halako letrak:

Bolon bat eta bolon bi

bolon putzura erori;

erori bazen erori,

ezta geroztik ageri.

 

Dodo ti pitit' maman

Dodo ti pitit' maman

Si ou pas dodo crab'la va mangé

Si ou pas dodo crab'la va mangé

 

Y si el negro no se duerme

Viene el diablo blanco

Y zas le come la patita

Chacap, chacap, chacap,

Chacap, chacap, chacap,

Lay laray la la laray la

 

A letto a letto,

dice la farfalla,

chi non va a letto

vada alla paglia.

 

Aro gaitza dük kanpoan ta aita itxasoan.

Beha zak haize beltza mehatxükaz ari

Zer gaü aldi lüzea, zoinen etsigarri

Harritürik ikara niz lotü kürütxeari

Otoitzez jinkoari egin dezan argi.

 

Duérmete, niño mío,

que viene el coco,

y se lleva a los niños

que duermen poco.

 

Mé cosìn no 'I vol che bala

perché è mort la so cavala

perché è mort el so bobò

per dispeto balerò.

 

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guriak diru asko du

ama bidean salduta.

 

Addormentati bimbina e fa' la nanna

fa' un sonnellino accontenta la tua mamma

accontenta la tua mamma e il papà ancora

fa' un sonnellino brava che è già l'ora

è l'ora di riposare e di dormire

fa' un sonnellino non farmelo più dire

è ora di dormire e riposare

fa' un sonnellino e non mi far penare.

 

A la ru ru, nene,

a la ru ru ya,

duérmete mi nene, duérmase ya.,.

Duérmase mi negro, cara de pambazo,

que si no se duerme

le doy un trancazo...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017