Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

¡Mamma mia, give me a sangria!

Oier Gorosabel 2008/07/31 09:00
Espainiako usaiñak menderatu nabe. Kriskitin soiñuen artian behiñ eta barriro errepikatzen da nere baitan "haiku" latindar-erromaniko irresistible hau...

 

Atsolorra (botaduria?) Lekitton

Oier Gorosabel 2008/07/28 09:00
"Beste oitura bat ere bazan: aurra izanda gero, andik ogei egunera edo, familiko eta auzoko etxekoandreak juntatzen ziran aurra jaio berria zan etxe edo baserrian. Aurra ikusiaz, zortzi edo amar emakume biltzen ziran jai arratsaldean (...) juergarako gogoarekin. Gauza ta edari goxoak artu ondoren, denak berriketako sasoi ederra ere bai. Erdi txoratuta azkenerako"

 

Kaixo lagunak:

Gure seme jaixobarrixa ezagutzia nahi daben guztiendako, atsolorra egingo dogu datorren zapatuan  ¿Zer ete da hau, akelarre moduko bat? Ez... eta bai. Nikolan amama Maixuxek hamen azaltzen dau zer dan:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
"Beste oitura bat ere bazan: aurra izanda gero, andik ogei egunera edo, familiko eta auzoko etxekoandreak juntatzen ziran aurra jaio berria zan etxe edo baserrian. Aurra ikusiaz, zortzi edo amar emakume biltzen ziran jai arratsaldean. (...) Gure amari entzuten nionez, alakoxe egunetan disfrutatzen zuten etxekoandre gaxo aiek. Gañerakoan etzuten izaten radioa entzuten eta telebistari begira egoteko aukerarik. Egun aietako bat etortzeko zai egoten omen ziran. (...) Bakoitza bere zestotxoarekin joaten zan juergarako gogoarekin. Gauza ta edari goxoak artu ondoren, denak berriketako sasoi ederra ere bai. Erdi txoratuta azkenerako"
http://tinyurl.com/67qdjb

Ahal danik eta jente gehixena bildu nahi dogu, bisittak danak batera eginda ama-semiak ahal danik eta gitxien nekatzeko. Dana dala, Abuztuan 2xan ezin dabena be, etorri dedilla lasai beste egun baten.

Oierrek txokolate goxua ipiñiko dau, eta edarixa be egongo da: etxeko patxarana, Valènciako moskatela, eskillarapeko orujua, Slovakiako borovitxka, Lekittoko txakoliña, Ligiko zerbezia etabar. Nikola be gurekin egongo da (titixak lagatzen detsan neurrixan). Andrazko eta gizonezkuak, danok gonbidatuta zagozie. Gauza bi eskatzen detsueguz bakarrik: ez oparirik ekartzia (zuen presentzixia nahikua da) eta guri abisatzia (zebat litro txokolate prestau bihar dogun jakitzeko).

Hitzordua:
Abuztuan 2xan.
Arratsaldeko 16.30etan.
San Antolin kalia (Gernikako errepidian), 2-3º ezkerra, Lekeitio.
Tel. 944 650 733

Sujerentzixia: etorri goizez eguna pasatzera; juan Lekittoko errekan gora pasiuan (bidegorri bat egin dabe Munittibarreraiñok); jan eguneko menua nunbaitten (aukera asko dagoz). Gero, lasai ederrian, etorri oiñaz gurera (kotxez Uztaillian aparkatzia... mision imposible).

Pedersoli & Girotti

Oier Gorosabel 2008/07/27 09:00
60-70-80 hamarkadetako gaztetxuen artian oso ezaguna egin zan aktore bikotia... baiña izen artistikuekin. ¿Ezetz asmatu?
carlo.jpg

Carlo Pedersoli, Napolesen jaixotakua. Igarilari legez hainbeste errekord hausi eta hainbeste olinpiada morokuetan lehelengo postuetan ibillittakua. Abioi eta helikoptero pilotua, Mistral Air hegazkin konpañixian jabe izan zan. 1m 95 zm. Umien jantzixen negoziuan ibillittakua. Zuzenbidian doktoratua. Bere lehelengo aktore lana Quo Vadis pelikulan (1951), guardia pretoriano legez. Ordutik hona 40 pelikulatik gora. Bere gidoiak idazten zittuan askotan. 2005tik hona Berlusconin Forza Italia alderdiko kidia. Spencer Tracy aktoria miresten dau, baitta Budweiser zerbezia be.

mario.jpg

Mario Girotti, Venecian jaixotakua. II Mundu Gerran Alemanian sartu eta ordutik hona Italia-Alemania artian ibilli izan da. 12 urtekin aktore lanetan hasittakua, 90 bat pelikula egin dittu onezkero. Lucchino Viscontin "Il gattopardo"n papel garrantzitsua izan zeban, adibidez. Azken urtietan Italian arrakasta haundiko "Don Matteo" TB serixian dabil.

¿Zer, ezin asmau? Beste pista bat, bere pelikuletako izenburu batzu (kontuan hartu Euskalherrixan frantses eta espainolera itzultzen zirala): Lo chiamavano Trinità, Più forte, ragazzi!, Chi trova un amico, trova un tesoro, I Due superpiedi quasi piatti...

 

 

Carlo Pedersoli

 

Mario Girotti

 

 

spencerhill.jpg

Iñubija I-ri pultsua hartzen

Oier Gorosabel 2008/07/26 09:00
8 ordu pasau doguz, Iñubija I-tik sartu eta Maalerrekatik urtenda, eta beraz egun historikua izan da gaurkua: trabesia hau egitten daben lehelengo gizakixak izan gara-eta.

 

 

 

 

 

 

 

Prentsa arduraduna oporretan egon dan arren, ADES espeleologia taldiak ez dau bere martxia geratu uda sasoian. Blogian fin-fin argitaratzen doguz gure salidak, eta bertan dakazue informaziñua, argazkixak eta krokisak:
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Barijaku honetan, hillak 25, Ispasterreko Iñubija-I kobara juan gara aspaldiko partez. Galerixa sekundarixo batzu topografiatzeko atxekixakin, anklaje batzu segurtatu eta barriro koba atsegin honi pultsua hartzeko aprobetxatu dogu, hille bi ziran-eta sartzen ez giñanetik. 8 ordu pasau doguz, Iñubija I-tik sartu eta Maalerrekatik urtenda, eta beraz egun historikua izan da gaurkua: trabesia hau egitten daben lehelengo gizakixak izan gara-eta.

Datorren eguenian, hillak 31, Amorotoko Trakamañe kobara sartuko gara. Izan be, koba hau esploratzeko agor sasoia aprobetxau bihar izaten da, eze, neguan arriskutsuegixa bihurtzen da (eurixakin galerixia bete). Beraz, datorren astian ADES espeleologia taldiakin bateronbat etorri nahi badau, emoziño eta arrisku zalia izan dedilla.
 
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/


Fight aitatxo!!!

Oier Gorosabel 2008/07/25 09:00
Kuriosua dok gaiñera, “aitatxo” trasplantau hau ez dala beti gertatzen. Ostera, errejistro diferentiak izaten dittuk pertsoniak: bere seme jaixobarrixandako “aita” izango dan arren, bere guraso zaharrari “aitta” deitzen jarraittu leike konturatu barik.

Aita-semeak bide bazterrean
GureGipuzkoa.net | Aita-semeak bide bazterrean © CC BY-SA: Elosegi Ansola, Polikarpo

Euskal globalizaziñua zer dan, juan dan aspaldixan “aita” eta “aitatxo” berbak nagusitzen jiharduek. Nere inguruan, betidanik “aitxa” eta “aitxatxo” izan dirazenak (“aitta” eta “aittatxo”, Eibartzaindiak gomendatutakuari jarraitzen badogu) pizkaka-pizkaka baztartuta geratzen jiharduek eta neri guztiz arrotza egitten jatak. Bardin Eibarren, nahiz Lekeittion; kuriosua dok zelan, ETB-ko euskera gatzipakuan eragiña ez dan ixa igartzen gehixenetan, baiña berba batzu bai aldatzen dirazela (zergaittik ete?). Arrakala Irratijan adibidez, ba da lau neska lekittarrak egindako saio bat, euren lekittartasuna gaiñera banderatzat darabixena (“Potxuak saltsan” da saiuan izena), eta sekziño bat jaukek: “Makarroietatik haratago”, nun kanpuan bizi diran estudiantiei aholku kulinarixuak emoten jakezen, ez beti espaghettixak jaten ibiltzeko. ¿¿¿”Haratago”??? Kasu honetan, neretako ez dok bape kosmopolitta berba hori transplantatzia. Oin dala ez asko Serafin Basaurik Eibartarrak zerrendan aittatzen zeban gai hau, komunikabidietan berba batzu erabiltzeko modengaittik. Neu naiz lehelena euskalkixen baloria aldarrikatzen, baiña euskalkixak eurak ikasten eta modu integralian bultzatzen jarriko najeukek indarra, eta ez lau berba exotiko transplantau erabiltzen. Etxakixat ba nik.

Kuriosua dok gaiñera, “aitatxo” trasplantau hau ez dala beti gertatzen. Ostera, errejistro diferentiak izaten dittuk pertsoniak: bere seme jaixobarrixandako “aita” izango dan arren, bere guraso zaharrari “aitta” deitzen jarraittu leike konturatu barik. Hamen gogoratzen nok Eibartarrak zerrendako beste gai rekurrente batekin, “el aitá”, periodikua eta errealakin Gipuzkoako hirutasun santua osatzen dabena.

Esan gura dotena, azken fiñian: Ane eta senidiak prijiduta jaukadazela, “aita” edo “aitatxo” batek eskapatzen detsan bakotxian –eta askotan pasatzen dok-, hatzaparra altxau eta “Parkatu, baiña...” hasten naizenian, gehixenetan egoerarik inconvenientienian (umia eskape librian negarrez, etabar). Jie jie jie.

Mekonixua

Oier Gorosabel 2008/07/24 09:00
Askotan entzutzen jittuadaz guraso barrixen partetik: “¡umien kaka da barren! ¡jateko morokua!”.

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/e/e6/Meconium.jpg

Askotan entzutzen jittuadaz guraso barrixen partetik: “¡umien kaka da barren! ¡jateko morokua!”. Ba jaik heuk, txotxo: lehelengo pardelak aldatzen, aspaldixan sentidu izan ez doten igoña igarri neban. Umiak jaixo barrittan tripa barruan sortutako kakia botatzen juek, mekonixua: baltza, likiña, pegajosua... ¡higungarrixa! Errezagua egin izan jata pertsona nagusixei kakak garbitzia, nere seme txikixari baiño.

Azken orakulua?

Oier Gorosabel 2008/07/23 09:00
Nik dana dala ulertzen juat halako gurasuen egoeria. Ulertu biharko najeukek behintzat, eze, ni be hortan jausteko zorixan egon najeikek. Halan be, gurasotasunan lurrunak ez nok ondiok itsutu eta nere balizko argittasun unekada postrero hónetan deklaraziño orakular bat nahi juat egiñ...


carrito de paseoPorru landara baten moruan, ingurugiro normaletik etara nabe eta gurasuen artera aldatu.

Atzotik egitten nabillen pasiuetan, hasi nok gauza interesgarrixak ikasten. Ikasi juat, esate baterako, jentiari inpresiño haundixa egitten detsala umia zelan darabixaran ikustia. Usauta najagok biharretik seiñak manipulatzen, eta txirikillan modura erabiltzen juat Niko batera eta bestera, esku bakarrakin-eta, periodikua edo madari killo bat erabiltzen dan modura. Oso dibertigarrixa dok, jentiak uste dabelako seiñak kristalezkuak dirazela eta justu kontrakua dok.

Ikasi juat, umia erdittu eta gero oso ondo etortzen dala aittak umia hartu eta kalian pasiatzen hastia, amak etxian deskantsau deixan. Hónen pasiuen helburua biharra aurreratzia dok: 10 minutuko trayecto bat ordubete ingurukua bihurtzen dok, batekin geratu eta bestiakin geratu eta bati umia erakutsi eta bestiari bebai. Aittan biharra rompehielos batek egitten daben lakoxia dok: aurretik bidia zabaldu, oztopuak leundu, ama nekatuak urtetzen dabenerako lan sozial neketsua aurreratu.

Beti najeukan kuriosidadia, edade batetik pasau naizenez geroztik, ia ze kristongaittik egitten dok hainbeste berba umietaz.  Harrigarrixa begittantzen jatan hain gai plano eta aspergarrixan ugalketiaz, eta pizkaka pizkaka ba najoiak nere ondorixuak etaratzen. Ume bat izan doten ezkero, punto kritiko baten nagola suposatzen juat: ikuspegi externua gordetzen juat ondiok, baiña korriente nagusixan indarrak eruateko aukera haundixekin.

Edade horretatik aurrera (27-30 urte?) lagunak aldatu egitten dittuk, beste behiñ be bizitzan. Biharra dala-eta, jentiak bikotia topatzen dabela-eta... ordurarteko lagunekin gitxiago egon eta kuadrillak apurtu egitten dittuk. azken fiñian, kuadrilla gehixenetako kidien arteko lotura bakarra mozkorraldixak dittuk, eta pertsona bat bere kabuz pentsatzen hasten danetik aurrera, hori oso lotura ahula gertatzen dok. Beste afinidade batzu topatzen dittuk, normalena afiziñuen arabera.

Hala eta guzti be, antxiñako “lagunekin” loturia ahuldu arren, ez dok guztiz eteten. Eta askotan suertatzen gaittuk kalian, “¿Ta?” galdera bildurgarrixari zeozer erantzun biharrian. “Hamen...” erantzun iheslarixari jarraipena emoteko derrigorra sentitzen juek batzuk (ez nik) eta... zer gai hoberik, umiena baiño. Konpromezurik bakua. Universalmente ezaguna. Gizaldi eta gizaldixetan bardiña...

Kaso batzu patetikuak dittuk. Ba jaukat lagun bat, bere umia parapeto legez erabiltzen dabena. Ventrilocuua bere kopiñakin lez, umian bittartez egitten detsu berba “Tira XXX, kontaixozu aittatxon lagunari zertan ibilli garan” eta era berian bajirudik neuk esandako guztia Rockefeller indiferente horren belarrixetatik pasau bihar duala guraso horren garunetara allegau aurretik, terato-sinapsis xelebre bat osatuta. Jakiña, elementu honekin eziñezkua izaten dok monotemiaz aparteko ezertaz berba egittia.

Nik dana dala ulertzen juat halako gurasuen egoeria. Ulertu biharko najeukek behintzat, eze, ni be hortan jausteko zorixan egon najeikek. Halan be, gurasotasunan lurrunak ez nok ondiok itsutu eta nere balizko argittasun unekada postrero hónetan deklaraziño orakular bat nahi juat egiñ: ulergarrixa dok norbere umia izatia munduko gauzarik garrantzitsuena guraso batendako. Ez dok ulergarrixa, baiña, uste izatia norbere umia munduko gauzarik garrantzitsuena dala beste pertsonendako be.

Gizatasuna

Oier Gorosabel 2008/07/22 09:00
Horixe izenori jaukak lurrun honek. Iragarki hau ikusi eta gero tortolia kirrikirrika edo mastia puntan ez dakanak, ezta, ezta... edo bihotzik ez daka, edo sentsibilidadia ipurdiko zuluan.

 

Euskalkidun akonplejauen kontran

Oier Gorosabel 2008/07/21 09:00
Oiñ barriz, Oiartzun, Lekeittio eta Eibarko naparrera eta bizkaierak interaktuatzen hasiko dirazen honetan, zirt edo zart egin biharra izan juat, eta nik be Mikel L-n aukeria egitten aldekua nok.

 Amama Lolita: Easo Ederra

 

Mikel L-k euren ámamari emondako agurrian

ikusi dot, pozik, gauza baten bat gatozela.

Azken urtietan nahikua arruntak dittuk herri diferentietako bikotiak, eta beraz umien amama-aittitten jatorri desbardiñak. Honen ondorixo naturala euskalkixen nahaste eta bardintzia dok, eta hori ezin dok galazo, orraittiok. Baiña... beste gauza bat dok laguntzia. Edo, hobeto esanda, umiari gauzak “erreztia”, euskalki desbardiñak erabiltziak bere garun txikixan esguince bat egingo detsan bildurrez. Horregaittik, nere inguruan asko entzun izan jittuadaz halako gauzak: ume batek “amatxi bakarra dakala”, bestia ez dalako amatxi, “amona” baiño... Hónek entzunda halako eziñegon difuso bat izan juat beti, zeozerk enkajatzen ez daben sentsaziñua, baiña ointsu arte forma konkreturik izan ez dabena. Oiñ barriz, Oiartzun, Lekeittio eta Eibarko naparrera eta bizkaierak interaktuatzen hasiko dirazen honetan, zirt edo zart egin biharra izan juat, eta nik be Mikel L-n aukeria egitten aldekua nok.

“Amama” edo “aittitta” berba generikuak dittuk, eta txarto eresten jetsat izen propixo bihurtziari. Gurasuen gurasuak izenak jaukezek, eta errespetuzko kontua dok eurak mantentzia. Horregaittik gure etxekuak amama Isabel, aittitta Manuel, amama Ines eta aittitta Demetrio izan dittuk; eta bisabuelak bizi izan ziraneko urtietan be, amama Valentina, amama Serapia, amama Maria eta amama Maria Antonia. Bere izen propixuakin. Kasu honetan be, Nikola txikixanak amama Maixux, amama Adela eta aittitta Joxelux izango dittuk (nere ahotan) eta amona Maixux, amona Adela eta attona Joxelux (Anen ahotan). Eta gero, umiak berak erabagi deixalan zelan esan.

Garrantzitsua eresten detsat ume bati eredu senduak emotia, gero bere eredu propixuak garatzeko erreferentziatzakuak. Bizitzian arlo guztietan, eta jakiña, baitta hizkuntzan be. Beti begittandu jataz penagarrixak komunikabidietan batuaz egin nahi-ta-eziñ dabizenak. Bardiñ euskalkixan seguridadez berba egitteko kapazak izanda, lotsatu egitten dirazenak. Batetik honek pobretu egitten jok entzulian belarrixa, eta bestetik autoestimurako kaltegarrixa eresten jetsat. Etxuat nahi gure umia halan heztia.

Eguneraketia 7 urtera (2015-IV-27): Nikok 7 urte dittu eta lekittarrez egitten dau, batez be; Tomaxek 4 bete barri, gehixena oiartzuarrez baiña nahastatzen hasitta (hartu lugu; emoten lu...). Amama/aittitta arluan, mainstreamari jarraitzen: hanguak amona eta attona, eta hamenguak amama eta aittitta, izen propixo barik.

Bi juan eta hiru etorri giñanekua

Oier Gorosabel 2008/07/20 02:06
Orduak assssstiro pasau zittuan, eta gauza asko egongo litzakez esateko: kateter epiduralak urten, begixak erreta elektro-cardio-miografuari begira, alkartasuna, negarra, orduak pasau eta pasau eta cervixa 8 zentimetrotan geldi... Azkenian talde medikuak –nere UEU’ko ikasle izandako bat buru- zesareia proposatu eta guk baietza emon, lehen bait lehen amaitzeko gogoz...

 

cruces01.jpg

 

Ba najoiak pizkaka errekuperatzen. Parterik txarrena Anek hartu bazeban be, nik tute ona hartu najuan. Egun bi pasau jittuadaz ondo-antzian paratzeko, nekia dala eta.

 

Partua neretako barixakua 7.30etan hasi zan, David eta Raquel matronak etxera heldu ziranian, horrengaittik kontau jittuadaz 34 ordu. Baiña Anek errazoia jaukak: partua aurreko eguneko gabietik hasi bihar gaittuk kontatzen, Ane gaba guztia kontrakziñuekin esna pasau zebanetik hain zuzen be. 50 ordu pasau egin dittu lo egin barik nere emazte txikixak.

 

Idatziz motzian jarri bihar, baiña oso oso luzia egin jatan dana. Lehelengo Raquel eta Davidekin etxian, ondo baiño hobeto, Aneri laguntzen eta erditzia ia bide normaletik zoian edo ez kontrolatzen. Zelako txarto pasau zeban nere emaztiak. Berari miñak alibixatziarren gauzak egitten gentsan, baiña tamañuan eze, umiak urtetzeko kontrakziño senduak bihar dittu, eta ez eurak baretzia. Nik yerba matiari tiraka, eta matronak fresko: harrigarrixa jatan zela eguazen ohian etzinda esna, luak hartu barik. “Gure biharra da” ziñuen. Eta eskerrak. Bihar gehixena zapatu goizetik aurrera izan zan: Anek aurreko gaba osuak lo egin barik, oso nekatuta jeguan eta miñekin lo egin ezinda. Bañeran sartu zan eta ur berotan 4 bat miñutuko lo-jaruak egitten zittuan, kontrakziño eta kontrakziño artian. Halan enpalmau zittuan 40-45 minutu egunian zihar, ¡gitxienez haxe!.

 

Gaba guztian animoz beteta egon nintzuan. Zapatu goixian jaixoko zala mentalizauta najenguan, etxe goxuan, lagun artian... Ane zaindu, liburua irakorri, intendentzixia eruan, jatekua prestau eta serbidu... Gero ederto derrunbauko jatazen ustiak.

 

Cervix-ak 10 zentimetro dilatau bihar izaten jittuk umiak umetokittik alura pasatzeko. Zapatuan zihar hasi ziran neurtzen, eta 4 zentimetroko dilataziñua emon juan. Albiste ona zuan. Dilataziño hau –kontrakziñuekin egitten dana.- izaten dok erditzian parterik luzena, eta hobe izaten dok ahal dan gehixena etxian trankil egittia, norberak nahi daben posturetan eta lagun-senidien konpañian. Halan be, orduak pasau eta pasau, eta 4 zentimetruak ez zittuan haunditzen. Zapatu eguardirarte aguantau genduan: Ane oso nekatuta jeguan eta alperrik sufritzen ziharduala konbentzidu giñan; matronak Kruzetaraiñok lagundu zeskuen.

 

Nik orduan bajoi haundixa izan najuan. Ordurarte neu nintzuan umia ospittalian edo etxian eukitziari garrantzirik emoten ez zetsana, eta Ane zuan etxian erditzeko ilusiño gehixen zekana. Gauzak zelan zetozen ikusitta, asko zaindu genduan Ane, ez zeixan pentsau ospittalera juatia frakaso bat zanik, etxian egindako biharra alperrik zanik. Anek Kruzetara juatia erabagi zebanian, teorikoki dana ondo jeguan; ordaun neuk jo najuan beheia, paradojicamente. Azkenian neuri be, antza, egitten jestan ilusiño haundixa umia etxian eukitziak, eta kostau egin jatan hala izango ez zala onartzia. Frustraziño hau, baiña, hutsian geratu zuan gertakari osuen artian, azucarillua itxasuan legez. Biajia eskasa izan najuan. Ez Anengaittik: kontrakziñuak eta orruak 5 minututik behiñ baziran be, bixok genkixan situaziñua ez zala grabia eta nasai genguazen alde horretatik. Neu nenguan txarto; neuk neukan lehen aittatutako frakaso sentsaziño hori, eta horrek izugarri izorratzen ninduan, bai bait nekixan ospittalera juatia zala momentu horretan Anendako eta umiandako onena, eta trauma gitxien sortuko zebana. Barruko konflikto hau, 34 orduko lo faltia, eta Anen aurrian sendotasuna erakutsi biharrak biajia oso desatsegiña egin jestan.

 

Behiñ Kruzetan, bigarrengo planora pasau nintzuan. Nere papela boltsa-eruataille zombi izatera mugatu zan, eta eskerrak Raquel eta Davidek hartu zebela situaziñuan arduria. Errejistrua, pasillo haundixetatik igarixa, medikuei eboluziñuan barri emotia, itxarongeletako egotaldixetan laguntzia, dilataziño gelaraiñok. Hantxe emon gentsen agurra matronei, eta Kruzetako pertsonalan eskuetan geratu giñuazen. Zapatuan 19.30ak aldia izango zuan.

 

Behiñ dilataziño gelan, lehelengua anestesixia izan zuan. Horrekin bakarrik Anek hartu zeban atsedena ikaragarrixa izan zuan: parto naturalian, kontrakziñua etortzen dan bakotxian emakumia esnatu egin bihar izaten dok, eta azken orduetan 3-4 minutuan behiñ zittuanez... tente be lotan geratu nahi eta eziñian jeguan. Anestesixiakin lo seko geratu zuan ordu pare batez, eta horren ostian askoz be deskantsatuago esnatu. Orduak luze jo juen baiña. Kontrakziño gitxi zittuala eta, oxitociniakin gehittu jittuezen, gitxi gora behera minutu bakotxian behiñekuak ipiñi arte. Horrekin dilataziñua osatzeko esperantzia jeguan: handik ordu pare batera egindako neurketan, pozik ikusi genduan 8 zentimetrotara allegau zala.

 

Bittartian, Anek atseden hartzen zeguala ikusitta, ni be apur bat errelajau nintzuan eta lo egitten saiatu. Aulketan milla postura saiatuta be (erdi etzinda, siesta sozialistiana...) ezin konpondu eta komunian lotan amaittu najuan, bizkarra losan eta hankak aulka gaiñian ipiñitta. Hori bai, ekipua zetorren bakotxian (orduan behiñ, gitxienez) tente jarri eta gelatik kanpora urten bihar izaten nintzuan. Ahal zana, minuto batzu lo egin eta gerorako deskantsauago egotiarren.

 

Orduak assssstiro pasau zittuan, eta gauza asko egongo litzakez esateko: kateter epiduralak urten, begixak erreta elektro-cardio-miografuari begira, alkartasuna, negarra, orduak pasau eta pasau eta cervixa 8 zentimetrotan geldi... Azkenian talde medikuak –nere UEU’ko ikasle izandako bat buru- zesareia proposatu eta guk baietza emon, lehen bait lehen amaitzeko gogoz...

 

Erditze saillekuak oso atsegin jokatu juen gurekin. Danak sentsibilidade haundiz, guri kaso eginda –urgentzixa zerbitzu batek lagatzen daben neurrixan-, gauzak bihar dan moduan azalduta... Nikola jaixo eta amari segiduan erakutsi, haxe josten zeguazela aittan eskuetan laga, eta ahal besain laster hirurok trankil laga observaziñoko box batian. Zeruan, amesgaiztua pasau eta.gero...

 

Domekan 8.00ak aldian igo ginttuen bost egunian zihar bigarren etxe izango genduan gelara. Egun bi umiandako, eta hiru gehixago amandako. Titi eta Esneketan Masterra etaratzeko oso ondo etorri jakun behintzat. Ba jaukak bere zera-eta, ordu luzietan probau genduan legez.

 

Azkenian, etxera etortzeko gogo ikaragarrixak. Ospittaleko jentiak bikain tratau arren, ulertzekua. Eta honutzko biajia, eta hirurok bakarrik egoteko gogua, eta...

 

titixa.jpg

 

Harañegun, Uztaillak 17, David eta Raquel matronen azkenengo bisittia jaso genduan etxian. Pozik gagozak eurak kontratau izatiaz, eta ez gaittuk damutzen ordaindutako 1400 euruekin. Juan dan 3 hillian beti izan juagu nora deittu, gaba eta egun; denpora guztian gertatu zeikian gauzen jakiñan gaiñian egon gaittuk. Egoerian kontrola norbere eskuetan. Korputzan erritmuak errespetatzen ikasten. Partua hasi zanian, etxian pasautako lehelengo 14 orduak gogorrak baiña ederrak izan zittuan, biharbada Anek eta bixok alkarrekin pasautako ederrenak, eta Raquel eta David gure zaindari diskretuak izan zittuan, eta emoten zeskuen seguridadia ezin dok diruaz erosi. Nere emazte txikixan adore miresgarrixan lekuko izan nok (“surtan jartzian probatutzen da nolakoa den eltzia”) eta pozik najagok buru belarri laguntzeko aukeria izan dotelako. Estuasunak alkarrekin pasatziak lotzen jok gehixen, eta zentzu horretan edozein papel edo ritual baiño senduago lotu gaittuk Ane eta bixok, eta matronak izan dittuk gure “abade laikuak”.

Uztaillak 18xan emon jok Nikolak bere lehelengo pasio lekitxarra. Begixak zabal-zabalik bixok, hor hasi gaittuk umeologixian bidietan zihar ibiltzen.

AKTUALIZAZIÑUA: Anen bertsiñuan dana ez zan izan hain larrosa kolorekua. Kejak dakaz epiduralakin harreta gitxi izan zebela -anestesia barik geratu zan- eta bihargin batzu modu zazkarrian erantzun zetsela bere kejei. Dana dala "beheko" parteko (erditze gelak) asistentzixian errekuerdo hobia daka. "Goixan" (ospitalizaziñua) arazo gehixago izan zittuan, edoskitzia zala eta hango bizimoduan stressakin. Berak nahi badau, kontauko dau -oiñ ez daka denpora askorik...-.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017