Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Metalezko haitzuluak

Oier Gorosabel 2008/06/30 09:00
¿Zer dake amankomunian EEL-eko sorosle batek eta Judasen abare batek?

¿Zer dake amankomunian EEL-eko sorosle batek eta Judasen abare batek?

metal.jpg

Ikusten da bai, makarra asko dagola espeleologuen artian. Horregaittik sentitzen dozu Metalan Jangoikuan bedeinkapena 1000 metro lurpian orkatillia hautsitta zagozenian. Reskateko ekipuan hotsa eta berbarua entzutzia han, urriñian, ixiltasun eta illuntasun totalian... ¡hori bai musika zerutiarra!

α-ω bodegoia

Oier Gorosabel 2008/06/28 11:55
Ateuak, gorrixak, sozialistak, txakur eder eta garbi batek muzturra sartu dau zuen eroskiko poltsa birziklauetan.

bodegoia.jpg

Zuen mendizale hazurrak ez dira errauts poto bittan sartu, eta pinttura kubo bat ekarri dogu lekua egitteko.

 ¡Gloria aleluia!

 Antxiñako kapazo baten, zuen errautsak laranja, keixa, zanahorixa, esne ekologikuakin unamorixuan etorri dira etxera. Ateuak, gorrixak, sozialistak, txakur eder eta garbi batek muzturra sartu dau zuen eroskiko poltsa birziklauetan. Merkataritza zuzeneko kontsumo-kooperatiban.

 ¡Aleluia eta hosanna!

 Datorren hillian gure semia jaixotzen danian, zuek be ongietorrika egongo zarie armarixotik begira.

 ¡Izarren hautsa!

 Gero, ongarri izango zarie karraskillo zehe baten sustraixetan. Pertsona zehe batzui omenaldirik onena. Karbono molekulak, batzutan giza korputzian eta bestetan landare baten egurretan. Eta zuen errauts-potuetan, garbantzuak eta bizitzaz betetako elikagaixak.

 ¡Gloria eta hosanna, erregular!

Das traum der polizei

Oier Gorosabel 2008/06/25 09:00
Batzutan, poliziako arropak kendu eta pertsona normalen artian nahastatzen naiz. Halakuetan, mundu honetako arazuetaz ahaztuta, libre sentitzen naiz. Ederra da benetan, lora baten lurrunakin emozionatu ahal izatia beste edozein gizaki anonimoren modura.

Dana dala, arropa barik ibillitta be batzu ezagutu egitten nabe ¿zergaittik ete?

polizei.jpg

El misterio de la carretera de Cintra

Oier Gorosabel 2008/06/24 17:54
Jose MªEça de Queiroz eta Jose Duarte Ramalho Ortigâo.

 

 

Kuriosua izan dok XIX mendeko folletin famatuetako bat liburu formatuan irakortzia. Izperringiko irakorliak engantxatzeko entretenimendu bat izanda (erdibana idatzi zeben), etxakak mamin haundirik enredo eta eziñezko maittasun rokanboleskuetaz aparte. Baiña halan be, dibertigarri xamarra izan dok.

Ziklista kakalarrixei

Oier Gorosabel 2008/06/16 22:58
Polizia munizipal bokaziñua daken ziklistendako (kotxia ipurdixan somau orduko eskuari eragitteko zaliak). Zuek be errepidietako segurtasunandako asko egin zeikie: ¡¡¡¡KEEP your HANDS in the MANILLIN, copón!!!!

 

 

ADELANTATZAILLIA

Egualdi bikaiña. Asko gustatzen jata neuri Lekeittiotik Ondarrurako kostako bide hau, nasai-nasai etortzeko morokua da, trafiko gitxi, bista bikaiña... ¡Hara! Ziklista bat. Hau be ba dago bide honetan asko, ni kotxian hamendik etortzia erabagi doten modura ziklistak be hala pentsatzen dabe, ta... Kontua da, kurba asko egoten dirala hamen eta adelantatzeko aukera gitxi. Tira, ba... txiri-txiri juango naiz eta... ¿zertan dabil hori? Eskuakin eragitten desta, aurrera pasatzeko. Baiña ez dot ikusten, aurretik iñor badator be, ¿zelan pasauko naiz? Jakiña, nerbioso dabil mutilla: aldapan gora goiaz 5 km/orduko, eta etxako gustatzen atzian motorra zurru-zurru eukitzia....

 ¿Zer dabil? ¿Neri begira biraoka ez da hasi ba?. ¡Pazientzia gitxi! ¡Hurrenguan ju’hari belodromora txotxo! Bueno, bueno, bueno...

Tira, badirudi hamen bisibilidadia ba dagola, ta... ¡ez ba! Kotxia kontrako sentiduan. Zer egingo detsagu ba... ¡Barriro! Hor dabil eskuakin “zia ta zia”, ¡sorbaldia lekutik urtengo jak mutilla, lasaittu hari! Korputzari bueltaka, emoten dau bizixuak dakazela, jo-ta-bitsa darixola ahotik. ¿Pasau? Etxuat asko ikusten, baiña tira, banajoiak... ¿zertan habil oin? ¿ez pasatzeko? ¡Hostiaaaaa...!

Ozta-oztan librau juat pareko todoporkuatrua, baiña... bide baztarrera juan dok ziklistia, ¿zeozer pasau ete jako? Kotxetik bajatu naiz, berbarua aitzen juat txaran, berbarua baiño gehixago birau jarixua. Hazurrik etxok hausi behintzat... ¡asun koltxoi politta hartu jok azpixan, kolpia geratzeko! Hurrenguan bi bidar pentsauko jok “munizipalana” egin baiño lehenago...

 
ADELANTAUA

Egun ederra, bizikletan ibiltzeko. Halakuak gustatzen jataz neuri, Lekeittiotik Ondarrura kostatik nasai-nasai ibiltzeko... Hara, kotxia. Honek dira izorratzen daben bakarrak. ¡Ez heban ba bide hoberik Miloittik juanda...! Tira, tira, pasa...

¿Zer dabil hau? ¿Ni izorrau nahixan ala? ¡Pasatzeko ba....! Ez da pasatzen, alua. Mekaguen dios ba. Neri ez jata ba gustatzen kotxiak ipurdixa txupatzen eruatia ba... ¡Heuen aman tangar handixa! ¿¡Pasauko al haiz!?

Izorratu egingo haiz ba. Oin aldapan gora nasai baiño nasaixago najoiak, ez eik pentsau hiri bidia erreztiarren abixaria haundittuko dotenik... ¡ja! Izorrau, bai, izorrau oiñ...

Heldu gara ba lautadara, eta oin aldapan behera. ¡Harrapau ni oin! Kabroia... Bueno, nahikua da, ¡pasau! ¡benga! Baiña, baiña, baiña... ¿hau zein kristo dok? ¿Adarra jotzen ala? PA-SA-TZE-KOOOO! Tiiiira, bengg.... eh, eh, eh! GERATU! Bat datorrela paret... ¡ai, kabroia! ¡Ez pasau! Ge-ra-tze-kooo.... hostia, kunetara najoiak, mekaguendios, akaboooo...!

¡Putaseme halakuaaaa...! Korputz osua jakat arantzaz beteta, ezingo nok bizikletan hillabetian ibilli... LAGUNDU zulo honetatik etaratzen... nere milla euroko bizkletia... ¡Kabroia, lagundu hamendik urtetzen (gero denuntziauko haut bai...)!

 

PARETIK DATORRENA

Egun ederra gaurkua, gaur bedar guztiak legortuko jatazak. Gero jubilauenetik bueltan bihar pizkat egin eta listo, telebisiñora. Bueno-bueno-bueno. Gurma pizkat jagok, baiña tira: egun politta, Eskilantxarri atzian Getarixa eta Biarritz be ikusiko dittuk gaur...

¡Mekasuen! ¡Zer dok hau! ¡Beste zoro bat ziklistia kurban adelantatzen! Joder, ozta oztan pasau jestak ondotik, eta... ¿zer egin dok, geratu? ¿Eta ziklistia? ¡Ene, baztarra jo dok barren! Sasi artera jausi dok ¡etxuan kolpe haundirik hartuko, baiña azala galbaixa lantxerik geratu bai...!

Sexua eta zigorra

Oier Gorosabel 2008/06/14 18:04
Graffiti hunak herabeak ditützü; denbora lüzia iragan daiteke alerik ükhüsi gabe, eta halako baten bi bikain ageri zaizkizü ber herrian, ber lekhüan. ¿Ber artistarenak othe? Mutrikun daude biak: bata Samikollan, Saturraranen besthia.

 

Aspaldi ez nizün ikhüsten messagea eta irudia hain untsa biltzen ditüen graffitirik.

 

Hunek ere (txantiloi batez baliatürik), errebeltarzüna eta ironia maisuki biltzen dizkizü.

Cuentos y fábulas

Oier Gorosabel 2008/06/13 20:58
Augusto Monterroso

 

 

Mikrohistorixaz osatutako liburu atsegiña. Normalian takada bakotxian historixa bakarra irakortzia gustatzen jatak, hobeto hausnartzeko; kasu honetan ostera, askotan bi edo hiru irunsten nittuan, bestela hamar segunduan behiñ liburua laga bihar.

Ipoiñ afrikarren antza zeken batzu. Polittak baiña moralejia ezin asmau. Gustatzen jatak halan geratzia.

Topografia espeleologica

Oier Gorosabel 2008/06/12 23:40
Albert Martinez i Rius

 

“http://www.icog.es/_portal/directorio/fotos/albert5.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Pizkaka-pizkaka ba goiaz sakontzen mapak egitteko arte eta teknikan. Liburu hau irakorritta hainbeste gauza jakin izan dittudaz zer dan teodolito bat, eta zelako bihar gogaikarri eta astuna zan topografixia CAD tipoko sistemak asmau aurretik.

Grazixia egin jestak neuk egindako akats bi bete betian aittatuta ikustian, bata bestian atzetik: "debemos evtar los errores tipicos de dibujar las paredes de la cueva todas con ondulaciones como si nos temblara el pulso, o al contrario como si fueran salchichas rectas". Ez bata ez bestia, bixak bata bestian atzetik egin dittudaz nik Inzuntza I nere probaleku partikularrian.

Esandako modura, CAD sistemekin asko errezten da mundu subterraneuan mapak egittia. Baiña horretarako, liburu honek diñuanez ordenadore pertsonal bat bihar dogu ezaugarri minimo batzukin:

  • Unidad central con 640 K de memoria RAM.
  • Monitor monocromo o color, aunque esta última opción puede resultar más cara y no es imprescindible.
  • Unidad de disco duro de al menos 20 MB y un disco flexible para obtener copias de seguridad y manipulación de ficheros.
  • Impresora gráfica.

Bueno, kontuan hartuko juagu.

Ullako errekia ¡ibaittuta!

Oier Gorosabel 2008/06/01 18:55
¡Oi naturalezian jainkuak! Barriro be, gizakixa garaille / edo zuek onbera, Galarregiko ubegixetan zihar pasiau ahal izan gara.

Goizeko ur ufaletan, X jauna eta ni etsipenezko telefono deixak kruzau doguz planak bertan behera lagatzeko. ¿Zer da espeleologo bat zapatueroko hezetasun, illuntasun, isilttasun dosis barik? Eulixan kaka. Noraezian, lokalian bildu gara gitxienez argazkixak trukau, fitxak eiñ edo topografixa lanak egitteko... Begirakuna illunak, egualdi aldakorra, nubes y claros, aterri behintzat. Eguzki izpi batzukin erabagi dogu: entrada relampago, desobstrukziñora Ullako urzulora. Trepetxuak hartu eta han laga doguz Oskar eta sevillania sorospen kurtso bat on-line egitten.

Gaurkuan Mendezu (Mendazona) auzotik Belaustegi basarriraiñok hurreratu doguz kotxiak. Iñaki Larrauri jaunakin barriketan ibilli eta gero, bost minutuan urzuluan genguazen. Argazki hónetan ederto ikusten da, grafiko-grafiko, zer gertatzen dan egun erdiko zaparrara batekin.¡Ur zuluetan eta egualdi txarrakin, ezin da kobetan tontokerixetan ibilli!


Entrada relampago honetan, gauza onak eta txarrak. Batetik, ustezko desobstrukziñua ez da biharrezkua izan, paso antzu bat zalako. Bestetik, Iñakik Ulla ingurua antxiñan bizi-bizixa zeguaneko erretratua egin desku (lavaderua, errotia, etxiak, patiña, anteparak...). Gaiñera, uran maillia gorago zegualako, aintzira interiorra benetako sifoi bihurtu da eta errekia ez zan entzutzen; honek diñosku, sikute denporan igual aukera gehixago izan dogula. Errekia entzutzen ez zalako, detalle bittan erreparau ahal izan dogu: arrakalatxo batetik zetorren presiñozko aixia, eta urriñian somatzen zan tur-tur-tur bat. Kanporakuan emon desku Iñaki Larraurik Aboitiz Behekua basarrixan ondoko motobombian barri.

Topografixa orokor bat be egin dogu. Aboitiz basarrixetara hurreratu eta motobonbia ikusi. Amaitzeko, Oierrek hatzapar bat lesionau dau goittik beherako baten engantxauta, eta X jaunak kaskarreko haundixa hartu dau Etxezarrako aterpian, mareaziño eta guzti.

Hau guzti hau, gitxi gora behera aterri zeguala egin dogu. Etxera allegautakuan... ¡barriro zapparrrada itzala! Eta pozik, azkenian zeozer egin dogu eta: ¡oi naturalezian jainkuak!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017