Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Iñubijatik Maalerrekara

Oier Gorosabel 2008/04/29 09:00
Iñubijan sartu, Zelaatako behixen azpittik pasau eta Maalerrekako lezatik urtetzeko bidia topatzeko puntuan gagoz

080426: X jauna, Oier.

Iñubijan sartu gara, "Igorren potzua" eta "7a+" geletako azpikaldiak errebisatzeko. Hasieran emaitzak eskasak izan badira be, X jaunaren begixetako X izpiak (hortik izena) bloke batzuen artian jarraipena topau dabe, eta ustez galerixa marjinal txiki bat zana hodei luze, emankorra eta aukeraz betia bihurtu da. Azkenian, "Apirillan 26ko urjauzixan" geratu bihar izan gara, soka faltan.

Kanpoko planuekin alderatuta, pista ezkerrekaldeko lubakixan bertan genguazela konturatu gara. Bertatik doia Maalerrekia, eta ha harriartian galtzen dan ingurua ikuskatzen, hainbeste hobi penetrable ikusi doguz. Euretako bat haize korriente nabarmenakin, eta gaur lurpetik ikuskatutako guniakin konektatzeko aukera askokin.

Juan baiño lehenago, Goitxi basarrixan geratu gara leku-izenak galdetzeko. "Maalerreka" hor agertu da, eta bide batez beheko larre zabalen partia "Zelaata" izena dakala jakin dogu.

Aste honetako menua

Oier Gorosabel 2008/04/28 13:20
Aittitta Raduga saiuan entzungai etimologia, hezkuntzia eta elizako kantuak entzungai.

http://juanahernandezconesa.files.wordpress.com/2007/09/etimologia.jpg

Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, gai bi izango doguz nagusi:
- Etimologiak: berben jatorrixa ezagutzeko afiziño haundixa dakagu, eta saiuan lehelengo zatixa hortan pasatuko dogu.
- Hezkuntzian ikuspegi sarkastikua, hainbeste autoreren esaldixetan. Irribarrez, egi haundixak aittatuko doguz.

Bertsiñuan jokuan, gaur Sydney Carter himnogilliak egindako ‘Lord of the dance’ ezagutuko dogu. XX mende erdi partian mezetarako sortu zeban arren, irlandar doiñu errepertorio tradizionalera pasatu da eta hainbeste bertsiño egin dira. Gaurkuan, Donovan Leitch kantautore eskoziarrak eta Toy Dolls banda punkie britainiarrenak alderatuko doguz.

Aittitta Raduga, eguastenero 8.00etan eta barixakuero 15.00etan egitten da Arrakala Irratijan, eta Arrosa Sarian bittartez EH-ko hainbeste irratixetan be egoten da entzungai.

Bizitza homeopatikoak

Oier Gorosabel 2008/04/27 00:55
Xabier Mendiguren Alua

 

 

Mendigreen alua...

Lehelengo ipoiñian Harold Lloyd canotierbakuan antzo, guztiz serio bere bizitza desastrosuan zihar eruan naben modura, halako zeozer espero najuan bigarrena irakorritta be. Eta hala dok hasieran, eta nerabetzaro perpetuotik esnatu biharran dagon neskazaharra –maittagarrixa- ezagutu ahala, bere ingurukuak be pizkat maittatzen hasten garanian... rau! Herixotziak segia sartzen jok, ustekabian, irribarria erdi erdittik ebagiz. Alu halakua...

Telefono dei neutrala beti. Beste edozein telefono deiñ modukua, itxuria. Hala sartzen ei dok etxe guztietan, eta erreferentzixia norbere burua dok beti. Aittari ospittalera hots egin netsanekua:

- Me puedes poner con el de la 215 B?

- No, ese señor murió esta mañana.

- ...

Rau.

***

Alua da bai, Mendigreen hau. 24 ordu ez dittuk pasau liburua hasi nebanetik, eta amaittu juat. Hain errez irakortzen dok, eze...! Amorru pizkat emoten jok gaiñera, hainbeste diru pagauta* honen gitxi irautia liburuak. Etxagok deretxorik. Dibertigarriegixak dittuk, serixo antzian bizitzen saiatzen diran bere pertsonajiei gertatutako eguneroko “desastriak”. 


Berak idatzittako beste liburu bat irakorritta jaukat bakarrik, eta harekin antzekotasunak igarri jittuadaz: euskal “zerarekiko” ikuspegi sarkastikua –atrakzio/repulsioa- adibidez.

 

* Eeeeez, Xabierrek berak erregalau jestan ale bat.

 

Eskerrikasko! Asko gozatzeko liburua dok.

El arte de cuidar y gobernar a las mujeres

Oier Gorosabel 2008/04/25 08:32
Jerome Klapka Jerome

 

(“The second thoughts of an idle fellow”, berez). Liburu hau irakortzian, batek ikusi egitten jok gaur egunian modan jarri diran monologo humoristikuen jatorrixa, inglesdun herrixetatik hona Afrika ondoraiñok etorritta. Izan be, hori dok liburu hau: hamar-hamabi bakarrizketa, gai bat hartu eta horri buruzko burutaziño umoretsuak, askotan oso intelijente eta fiñak hori bai. Hau izango ete dok hainbestetan entzundako “umore inglesa”.

Gustau jatak liburutxua, bai. Makiña bat irribarre egin jittuadaz autobusian, baitta karkara majoren bat bebai. Momentu batzutan telebisiño españoleko monologuisten bat entzutzen nenbixala emoten juan, baiña diferentzia nabarmenak gaurrera eta hona ekartzen najinduen: Jerome K. Jerome hau 1859an jaixotakua dok, eta esandako moduan bere umoria, fiña: kaka, sexu edo Leperik etxok aittatzen.

Peter Nalitch

Oier Gorosabel 2008/04/24 09:00
Paralelismo bat jartzekotan, Tonino Carotone baten modura dala esango genduke: napar makarra bat, italiar estiluan kantatzen... "Gitar" kantu zoragarrixan erabiltzen dan ingles makarroniko zentzubako hori be, azentu latino gogorrez kantauta ei dago (hala diñue errusiarrak).

Gizon honen lehelengo erreferentzixia Bertxoko irratsaio bikaiñeko lagunei entzunda izan da. Errusiako musikari gazte bat da Peter Nalitch, ez konpaiñia diskografikorik ezta argitaratutako diskorik dakana. Kontzertu bakarra emon ei dau, baiña Errusiako Youtube zerbitzua jartziakin batera (pasa dan urteko Iraillian izan zala uste dot) bere musikia polborian modura zabaldu da. "Gitar" kantu-parodixian arrakastia itzala izan da herrialde eslabiarretan.

 
Dana dala, ondiok oso informaziño gitxi lortu leike Peter Nalitchi buruz Europa mendebaldian. Ingelesez, espaiñolez, frantsesez ezer gitxi dago eta informaziñua lortzeko modu ixa bakarra zirilikoz itzultzia da.

Paralelismo bat jartzekotan, Tonino Carotone baten modura dala esango genduke: napar makarra bat, italiar estiluan kantatzen... "Gitar" kantu zoragarrixan erabiltzen dan ingles makarroniko zentzubako hori be, azentu latino gogorrez kantauta ei dago (hala diñue errusiarrak).

Laster hasiko jakoz deika kontzertuak emoteko, eta orduan... bandaren bat formau biharko dau Peterrek, oiñ ez daka halakorik-eta. Dana dala, bere planetan ez ei dago halakorik: lehelengo, bere ikasketak amaittu eta biharrian jardun nahi dau.

Oroitzirriak

Oier Gorosabel 2008/04/23 17:59
Xabier Soubelet "Xubiltz"

 

Gabero-gabero, gizon honen bizitzako pasarte aleatorixuekin lokartu nok. Gero eta gehixago gustatzen jatak pertsona normalen bizimodu eta burutaziñuen barri izatia. Emoten jok heroien eta eminentzien bizipenak bakarrik dirala irakorgarri, eta... ez, horixe ezetz. Kaleko maillako errealidadia fikziñua besain interesgarrixa dok askotan. Eta Xubiltz hau... gaiñera kabroi bat dok! Zelako barriak egin dittudazen bere “zilimiskak” kontatzen dittuanian, eta zenbat gabetan lagundu detsaten “alua!” esanda mesillako argixan azken klikariari. Hori bai, halakoren bat neri egin ezkeriok, etxakixat bere lagunak besain ulerkorra agertuko nintzaken.

Superzure moroko bateron bat

Oier Gorosabel 2008/04/21 23:35
... gauza asko gogoratzen najittuan, asko inpresionau ninduan seiñalia. Baiña duda barik, eszena hau dok nere ume-garunian sakonen grabau zana. Eta seguro ez nerian bakarrik.

Eguneraketa 2014-VII-16: pelikula hori euskerazko azpitituluekin ikusi zeinke.

1972-garren urtian jaixo nintzan. Ume-umetan, pelikula bat ikusi najuan telebisiñuan -artian, kate bakarra jeguan Hegoaldian- eta sakonian grabau jatazen hango irudixak. Izenburua "El fantasma del Paraíso" zuan (The phantom of Paradise), 1974-ian Brian de Palmak egindakua. Swan bañeran, fantasmia grabaketa estudixuan bere abots karraskauakin kantuan, bere arrai itxurako maskaria, eta hagin metaliko baltzak, disko prentsiak arpegixa harrapatzen detsan unia... gauza asko gogoratzen najittuan, asko inpresionau ninduan seiñalia. Baiña duda barik, eszena hau dok nere ume-garunian sakonen grabau zana. Eta seguro ez nerian bakarrik.


Oin, internetek ahalbideratzen deskuan arkeologia audiobisualari esker, orduko irudixak ikustian zirraria barriztu geinkek. Neri behintzat hala gertatzen jatak, eta ikaragarri gustatzen jatak sentsaziñuori.

Bihar teknikuetan

Oier Gorosabel 2008/04/13 10:55

Apirillan 2xan, Foru Aldundixak Santimamiñe inguruan antolatutako jardunaldixen barruan, ADES taldeko Gotzon Aranzabal eta Edu Gordok emon zeben hitzaldixa: "Santimamiñeko geografixia".

Aste honetan, Iñubija I-ra sartualdi tekniko ariña egin dogu: Zisterna inguruan desobstrukziño bat, Katuaren Pausu gaiñeko galerixetan neurketa bi. Sei bat ordu.

Sartualdi ariña, bai; izan be, gogorrena urten eta gero zetorren: lokalian aspaldittik garbitzeko zain genkan materixala hartu (sokak, petatiak, mosketoiak) eta Zallo auzoko errekan garbittu. Seguraski, taldekidien gaurko agujetak gehixago izango dira honengaittik, haitzulo-ibillaldixangaittik baiño.

Datozen egunetarako, plan asko dakaguz eta zeozer aukeratu bihar: autorescate kurtsillua (taldekidiendako bakarrik), prospekziñua Iñubijako basuan, Sosokiz lezian praktikak (para todos los publicos)... segun eta zeiñek deitzen daben gurekin etorri nahixan, orduan erabagiko dogu zer egin.

Matahamiak

Oier Gorosabel 2008/04/11 19:25
San Antoliñeko sukaldian ezerbe ez da botatzen; aurrekoren baten txoznako hondakiñak zelan aprobetxau azaldu bagenduan, oin zuen Orakuluak dilema etiko/existentzial barrixa konpontzen lagunduko detsue: ¿ze kristo egin leike frituak biltzeko erabilli dogun arrautza hondarrekin?

Eguneraketa 2014-VI-21: "matahame" berbia ("gose akabatzaillia", biarnesez-edo) Allande Etxarti entzun netsan, Mauleko dendako kanpokaldian egitten zittuan krepak izendatzeko, eta adoptau egin neban. Ez detsat harrezkero beste iñori entzun, eta hiztegixetan topau be.


Urunetatik datozen ahi zatixak pasa eta pasa, azkenian arrautzia urun arrastoz beteta, emoten dau ez dabela ezetako be balio, baiña... zure barruko reziklatzaille txikixari penia emoten detsa botatzia. Kañozulotik behera isurtzeko goguari eutsitta be, onenian kamaran  katillu baten geratzen jaku, bertan flora eta fauna ugariren habixia bihurtuta.


Gaur azalduko dogunakin baiña, arazua konponduta dago: dear etxekoander & gizons, zuenian “ezer ez dala botatzen” ikurtzat badakazue, gustauko jatsue jakitzia papilla moroko hori glamour haundiko jatekua bihurtzia oso erreza dala. Zuen lagun fashionagarrixak epataizuez, eta gero barre egizue hondakiñak jan dabela azaltzen detsazuenian jarrittako arpegixakin.

 

Matahamiak egitteko bihar dan osagaixetako bat uruna badogu, ikusten da frituak egittetik sobrau jakun arrautzia erdi-eginda datorrela: oin, falta diran osagaixak gehitzia geratuko jaku bakarrik, harik eta proportziñuak osatu arte: 3 arrautzako, 125 g urun eta 250 cc esne. Ahal danik eta onduen nahastau (urun pelotillak egin bajatsuz batidoriakin pasatzia be ez da txarra izango), eta jaki gozuau ohiko moduan prestatzia geratuko da bakarrik: zartañian ipurdixa tapatzeko beste bota,


 

segundo batzun buruan bueltia emon (¡ez izan membrillua eta hatzaparrekin hartu!),

 

prestau edozer, harrapatzen dozun lehelengua, barruan jartzeko (kaso honetan, gaztai zatitxua eztittan bustitta),

 

zartañian bertan jarri eta lau larenetan bildu,

 

¡eta begittu zelako plater elegantia! Lehen prestautako fritueri laguntzeko...

Ne vols aqui n’as! Un troç de menjada per a matar la hame a sen sicap! Eta hun dagizüela!

El laberinto de las sirenas

Oier Gorosabel 2008/04/10 14:47
Pio Baroja

 

“http://www.epdlp.com/fotos/baroja1.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

“Galardi eta un vasco atrevido y valiente”. Hamaika bidar errepikatzen dok esaldixau nobelan zihar. Hamen, idazliak hain gustoko daben eskuizkribu zahar bat “transkribatzen “jok, kronista anonimo modura disfrazauta. Ez dok oso azkarra izan bihar izaera euskaldun prototipikua miresten dabela ikusteko: legorra, tematixa, lurtarra –edo itsastarra-. Hala be, beste pertsonajietan beste kualidade batzu jartzen jittuk –ameslarixa, kulturzalia, sentibera, griñatsua-, eta emoten destan sentsaziñua dok, idazliak berak bizi nahiko leuken gauzak dirala hórrek, ausardixa faltaz edo lotsaz ez duana egitten. Etxakixat, fistroanalistan batek eginda eukiko jok Barojan garunan azterketia seguru.

Asko gustatzen jatak idazle honen deskribatzeko formia, olerkikerixetan hasten ez danian behintzat. Herrialde diferentietako ohitturak, tipuak... bere komentarixo arrazista eta gutxiesgarri eta guzti –sasoia-, kuriosidade mugagabia jakak, eta begiratu dana begiratzen jok, parakaidistian modura. XX mende hasierako fisiognomisten kontura barre egitten jok be (dolico eta braquicefalicuak...). Kuriosua begittatzen jatak, oso kuriosua, “leísmo” nabarmena. Errelijiñuan kontrako jarkera bat be sumatu jetsat –orokorrian-, eta O’Neil pertsonai erromantikuan ahotan jartzen dittuan parrafada filosofiko-lirikuetan (Pionak ez diranak, noski, bera ez zan-eta marikonadetan sartzen) erlijiño klase asko gaitzesten badittuk be, kristautasuna ez dok zuzenian erasotzen. 1926xan ez zuan erreza izango jakiña, baiña uste dot gogua etxakola falta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017