Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Hiru sartualdi Iñubijan

Oier Gorosabel 2008/03/31 13:25
Iñubija I-ek hartzen diharduan tamañuangaittik, esan bihar da esploraziño lan nagusixa konplikatzen hasitta dagola.

 

 

 

 

 Juan dan aste bixan, Ispasteriko Iñubija I-ra bueltau gara. Bertako aurkikuntza garrantzitsuak Euskalherriko beste espeleologia taldeko kidien atentziñua deittu dau nunbaitt, eta Aste Santuan adibidez GAES-eko Iñaki Latasak lagundu gaittu.

Pasa dan astian argazki sorta haundixa egin genduan Iñubijan, eta gure astero kronikako blogian dakazuez ikusgai euretako batzu. Aste honetan ostera, taldeko kide barrixak galeria sekundarixuak neurtzen ibilli dira topografixia praktikatzeko.

Iñubija I-ek hartzen diharduan tamañuangaittik, esan bihar da esploraziño lan nagusixa konplikatzen hasitta dagola: "esploraziño puntara" allegatzeko bakarrik 6 bat ordu bihar dira, eta handik neurtzen hasi; horregaittik, sartualdixak asko luzatu leikez eta gitxienez 4 pertsonatako ekipuak bihar dira. Gaiñera, kanpalekuak antolatzen hasiko gara koba barruan, lan lilluragarri hau ahal danik eta onduen egitteko.

Espeleologixia zer dan ikasi gura dabenak, hamen daka urrezko aukeria. Aprobetxau ADES espeleologia taldera oin sartzeko, halako aurkikuntzak ez doguz-eta urtero egitten!

Mauleko gaïza lotsagarria

Oier Gorosabel 2008/03/30 17:15
Bena bazter güziak dituzu zikinak, hautsez beteak, ainharbe-sarez estaliak, ebiak betheriko putzuekilan... gaztelü zahar bat den arren, gaüzak amiñi bat hobeto, garbi, txukun mantetzea aise düzü.

Maule-Mauleón

Aitzinetik erranen düt harri zaharrak maite ditüdala, zaharrak direlakotz. Etxe erdi eroriak, huntzak hartutako hormak, jauregi dekadentak... Slovakiako Stary Hrad bezalakuak ba dizüe halako xarma berhezi bat...

Hala ere, ulertzen düt ondarearen babesteko eraikinak behar direla zainduak izan, zonbaitetan arraeraikiak, finean bere igaran denboren edertarzüna eta bisajea ahal besain untsa mantentzeko lanak behar direla egin.

Horregatik, ados nüzü Mauleko gazteluak behar dituen zaintza lanekilan. Xiberuako ikur bat düzü, are gehiago probentziako hiriburuarena; eta hala erabilia düzü Turisma Erakunde nahiz Herriko Etxearen partez, afixa, liburu eta bestelako gaüza publikoetan. Normala düzü gainera, alimaleko garrantzia izan baitü Xiberuako Historian.

Horregatik lotsagarria düzü bere egoera. Estimatzekoa da guztiz ikerzaliak orai arte eginiko lana, erdi-bolondresa, eta horren emaitza bikainak hantxe ditügü ikhusgarri. Bena... gaztelüaren ardüradünen ardüra eza da lotsagarria. Nula utzi daiteke hain ondare baliotsua modu horretan abandonatüa. Erran nahi beita: etxe edo eraikin zahar bat konpontzia, kanpoko huntzak garbitzia beno gehitxoago ere ba dela. Mauleko Gaztelüan eginiko arraberritze lanak hunak ditützü oso, bena motz geratu ditützü. Ba düzü langile fin bat, gaztelüari bürüzko informazionea ahal bezala ematen dizüna; ba ditützu panoak gaztelüaren partheak, historia, kuriositateak azaltzen; ba ditützü giza-idurizko manneken batzu orai dela 800 urtheko arropakin jantziak; ba ditützü beirazko kutxa batzu gaztelüan aurkitutako pieza eli bat erakusten...

Bena langileak bakarrik frantsesez mintza daiteke; ez daki üskaraz eta beste hizkuntzetan ere ez da batere untsa moldatzen.

Bena panoak eskolako haurrak eginak dirudite: photoak, testuak, paperaren gainean itsatsiak, plastiko arruntez estaliak... Gainera, heiek irakhurtzeko ia lürrean etzan behar zira. Oro frantsesez eginak ditützü, eta gerora -püblikoaren kexuengaitik segür- beste txartel batzu ditützü gainean itsatsiak, üskarazko testü llaburrekilan. Itsusia, batere profesionala.

Bena bazter güziak dituzu zikinak, hautsez beteak, ainharbe-sarez estaliak, ebiak betheriko putzuekilan... gaztelü zahar bat den arren, gaüzak amiñi bat hobeto, garbi, txukun mantetzea aise düzü.

Ez da kharioa gaztelüarentako gestio plan baten egitea. Zaindari gehiago jarri (4-5 hizkuntzatan hartatze lanen egiteko, aldika bisita gidatuetan lagüntzeko...), arkeologia eta ikerketa lanetan jarraitu, infografia lanak hobetu (pano didaktiko eta txukunak), gaztelüa garbi mantendu... Maulen, Xiberuan, gero eta gaüza gehiago egiten dira turismari begira. Ondorio logikoa düzü lekhü turistikoak zainduak egoitea. Mauleko Gaztelüaren egoera penagarriak ordea, zera erranarazten deio kanpotik datorrenari:"Nura jin girea, Xiberuara edo Afrikako herri batera?".

***

Ahal bezala idatzita, akatsak akats, uste düt suerte huntan emanik eibartarrez beno hobeki entelegatuko naütela Mauleko Gaztelüaren egoera hobetzeko ahalmena dizütenak. Hala bedi.

Youtuben zensurau nabe

Oier Gorosabel 2008/03/26 20:15
Eta ni enterau barik

Uruguayetik Gloria Zuazola lagunak bialduta, jakin dot Javiero izeneko batek 2002ko Iraillan 14ko manifan gaiñeko bideo montaje bat jarri dabela Dailymotion izeneko webgune baten. Antza danez Youtuben zentsurau egin zetselako; ez dot oso ondo ulertzen zergaittik. Nahikua harrittu egin naiz "hari konduktoria" neu naizela ikustian, La Pelota Vasca pelikulan egindako elkarrizketako adabakixen bittartez. Hasieran pentsau dot "hara! hamen politikazaleren bat gure irudixari etekiña etara nahixan" baiña ez; guztiz errespetatzen dau Pablo Gironen eta nere jarrera autonomua.

Idatzi detsat Javiero horri gurekin akordatziangaittik eskerrak emoteko. Izan be, ezelako partiduekin alineauta ez gagozenekin iñor gitxi gogoratzen da-eta...

Javiero honek ba daka web pajina bat conflicto vasco honi buruz. Ez naiz asko sartu, gaixakin nahikua aspertuta nagolako, baiña gaiñetik begiratuta itxura ona daka.

Hauxe da bideuori. Berez, worldinconflict blogan mezu honetan agertzen da:

Borrokaren gorrian

Oier Gorosabel 2008/03/19 09:00
Joxe Iriarte "Bikila"

 

Ezer baiño lehenago, Markosek engañau nabela esan bihar dot: uste neban “Errua eta maitasuna”n aittatutako pasartez betetako liburua zala hau, euskal umorezko liburua, eta... ¡ai infelice! LAIA, ETA V, ETA VI, HASI, KAS, FANTA eta bestien letra zopan ittotzeko bildurra izan dot momentu batzutan. Tira, ez da hainbesterako izan be baiña. Liburu honetan bere buruan erretratu politikua egitten dok Bikilak, nahiko zintzo-itxuraz. Idealen alde dabizenak mitxeliñak ez loditzeko papeleta asko jakezek, eta emoten jok Bikilak figuratibo nahiz literalki betetzen dabela maxima hau; esan gura dot, idealei fidelak diranak arrakasta sozial gitxi izatera kondenatuta dagozela. Kondena gozua, bestalde, koherentziaz jantzitta dagozenendako; konzientzia lasai batek be asko balioxo jok.

Hor ibiltzen jaku ba bigotedun txikixa, 30 urtian zihar euskal itsaso zazkarran zihar nabegatzen, batzutan hondoratzen, bestetan surf egitten. Aittagarrixak dittuk neretako 60ko “esnatze” sasoiak, ezker alderdixetako atomizaziño tragikomikua, Franco hilzorixan zeguaneko herri mobimendua (asanbladak, grebak), transiziñoko desengañu eta etsipenan kontakizuna... hórrek irakortzen, ez nekixazen hainbeste gauza ikasi jittuadaz (bertsiño bat, gitxienez) eta, hori bai, idazlian bizipen pertsonalak asko arintzen jok liburua. Horretxegaittik ez nok itto letra-zopan, hain zuzen be. Piso-frankuetako bizimodu sordido eta ittogarrixa, burrukalari trebe / maittale kaskarran kontraste xarmagarrixa, militante batzun sektarismo eta sinplekerixia... abentura nobela askotarako emoten jok euskal zerak gero.

Ez duk erreza, konpai

Oier Gorosabel 2008/03/17 09:00
Koldo Izagirre

 

Oso modu sinple eta ulergarrixan azaltzen dok Kuba, bere argi/illunekin, jentian zabaltasun eta superfizialidadiakin, zintzotasun eta iruzurrekin, eta maittasun haundiz. Idazliak etxok beste liburuetako hari korapillotsurik jarraitzen eta esfortzurik egin barik, linealki, joiazak paraleloki lerro argumentalak: B.-n billako nundik-norakuak, fideltasunak, eta protagonistian maittasun ilusiño-desengañua. Erreztasunak atsegiñago egitten jok irakorketia eta mezuak hobeto ulertzen dittuk (nahiz eta sobreentendido pillo bat dagozen). Segi halan, “Goldo”.

Astion, trebakuntza pauso garrantzitsua

Oier Gorosabel 2008/03/16 14:20
Asteburu honetan, ez dogu deskubrimentu ikaragarririk egin. Hala eta guzti be, garrantzitsua izan da eze, lau taldekide barri Illuntzarko Lezan ibilli dira esploraziñorako oiñarri-oiñarrizkuak dirazen operaziñuak egitten, eurak bakarrik.

Asteburu honetan, ez dogu deskubrimentu ikaragarririk egin. Hala eta guzti be, garrantzitsua izan da eze, lau taldekide barri Illuntzarko Lezan ibilli dira esploraziñorako oiñarri-oiñarrizkuak dirazen operaziñuak egitten, eurak bakarrik: sokak instalatu, bertatik jaitsi/igo, desinstalatu eta gordetzen. Beste berba batzutan esanda: "menpeko hasibarri" izatetik "espeleologo autonomo" izateko pausuak emoten egon dira, eta hau berebizikua da gure taldian osasunerako.

Datozen egunetan (aste santuko oporrak, Hegoaldian), badirudi beste taldietako espeleologuen bisittia izango dogula. Antza danez, Iñubija I koban egitten gabizen aurkikuntzak interesa piztu dabe kabernikolen munduan, eta haitzulo interesgarri hau ezagutzeko goguakin dabiz...

Eta gu erakusteko pozik, jakiña. Izan be, gure txangoak edonori zabalik dagoz eta interesa dakanak, nahikua dau ADES speleo taldiakin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Illuntzarreko Lezan

Oier Gorosabel 2008/03/08 23:20
Zelako ondo lurpian, mundu zittal honetik hain urrin.

[Iluntzar+lezia+(10)+copia.jpg]

 

 

 

 

 

 

 

 

Asteburu honetan, egualdixak ez gaittu kikildu eta programatu bezela Illuntzarreko Lezara sartu gara "dutxia" hartu eta bertako erreskate fitxia prestatzera. Lan interesgarrxa izan da. Gure taldiak oin dala 20 urte topatu eta esploratutako leza ikaragarri honetan, argazki eta topografigintza teknikuan ibilli gara, baiña konturatu gara merezi dabela bueltatzia. Amildegixetako argazki onak etara nahiko gendukez batetik, eta bestetik ba dira leku bi oin dala 20 urte esploratu barik geratu ziranak ("500 gelako" kaosa, eta lehelengo urjauziko repisa txintxilikatua). Horregaittik, aukera ezin hobia izango da gure espeleologo hasibarrixak trebatu eta nerbixuak tenplatzeko.

"Surtan jartzean probatutzen da nolakoa den eltzia".

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES speleo taldiakin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Mendekuak

Oier Gorosabel 2008/03/07 00:26
Koldo Izagirre

 

Ba da arrazoi nagusi bat Koldo Izagirren liburugrafixa osua denpora gitxixan irakortzera bultzatzen nabena. Euskal literaturaz gaiñezka dagon gure egongelan, bere liburuak dittuk apal ertzian geratzen dirazenak: Gabiria, Goethe, Homero, Iriarte, Irigoien eta... Izagirrreeeeee... (¡plof!). Asko nahikua meheiak dira gaiñera, eta horregaittik tarteka-tarteka jausi egitten dittuk. Behin lurrian egonda, ba naturaleziak edo fatuak egindako gonbidapen horri jarraittu bihar eta hori dok arrazoia.

 

Liburu hau ipoiñez osatuta jagok. Nahikua martzianuak dittuk, askotan bat amaittu eta ez da jakitzen zeri buruz jardun daben zihetz, hau da, historixan planteamentu, nudo eta desenlaziana. Hala eta guzti be, bizixak dittuk eta eztxok hainbeste erabiltzen atzetik aurrera gauzak kontatzeko errekurtso efektista baiña nekagarri hori, orduan ipoiñak behin irakorritta nahikua izaten dok. Gustau jatak. Giruak, sentsaziñuak... oso usaintsu eta saboretsuak dittuk, eta hori gustatzen jatak neri gehixen; historixian harixak eztestak hainbeste ardura. Eta historixa surrealistak be gustatzen jatazak. Dudia izaten juat, ia zentzurik etxakan nahitta ala nik ez doten ezer ulertu: baiña telefono kabiñia lehertzen danekua... Harrelsonen gizonen fokuen pian eskuak jasotzen dittuan teillatukua... gustau egin jataz asko.

 

Ia noiz idatzittakua dan... 1987. ¿Baiña gizon hau zer? ¡Erretratuetan beti bardin dago barren!

 

Zazpileizetan

Oier Gorosabel 2008/03/02 22:10
Sorgiñen basuan, teknikia eta mistikia (mistifying in the misty forest).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Asteburu honetan, Ereñoko Zazpileizetako eremu sorginduaz gozatzen ibilli gara. Potzu sakonetik behera, taldekide batzu soka-bidiak instalatzen praktikatzen egon diran bittartian, beste batzu bertikaletan mobitzeko lehelengo urratsak emoteko aprobetxau dabe. Beti ikasten, baiña ondo pasatzia ahaztu barik.

Eguna amaitzeko premixo modura, Zazpileizetan bertan dagon "Argia" eskulturara juan gara txango. Edu Gordo gure taldekidian artelan honek harrittu egitten dau lurpian 300 metroraiñok aillegatzen dan espeleologua, eta kobia berez ederra bada be, irudixak emoten detsan kutsu mistikuak ahaztueziñezkua egitten dau bisittia.

Datorren asteburuan, ikasketia eta abenturia uztartzen saiatuko gara. Betiko moduan, gogoratu ADES speleo taldia edonori zabalik dagola. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017