Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Gaberako aterpia eta estufia

Oier Gorosabel 2008/12/31 09:00
Kontatu didate, Lekitton, Santa Elena eta Likona karrikaren kantoian, negu gorrian, gizon bizardun batek...

 Mutrikutik Ondarrura oiñez ibiltzen dan gizon calvo bizardun hori ¿nun sartuko ete zan gabon gabaz?

 Isuntza I koban lotara sartzen dan gazte bizar luze hori, kostako bidetik euripian montgomery urdiñez eta motxila haundi batek konkortuta etortzen dana, ¿nun pasauko ete zeban Eguberri eguna?

 Gure amanian, gas naturalezko galdaria orruka txipli txapla pun eta komuneko radiadoria be martxan. Eta gure hiru lantokixetan, estufak astegunero lez goizeko 7.00etan ixotuko ziran, eta 20.00etan emetau. Termostatuak kiñuka ibilliko ziran egunian zihar, argi gorritxua 21ºC-taraiñok heltzian emetau, gela illun eta hutsak tenperatura gozuan egun osuan...

 Jai egun berezixa datorrenian beti izaten dot goizian juan eta tenporizadorien programak eteteko tentaldixa, baiña kotxia hartu eta hiru zentruetatik pasatzeko be energixia gastau bihar...

Etxerik bakuak hotzak akabatzen edozeiñ txokotan, eta lantoki hutsak bero-bero.

Momorro txiki bat sortzen (IX)

Oier Gorosabel 2008/12/29 09:00
¡Ixi! (sus lo digo al revés pa'que lo entiendan).

 

 

 

Aurreko baten, lagun bat topau genduan Dosdemayon. Aspaldi ikusi barik, kontuak esateko gogoz ibilli giñan; gure lagunak bost bat urteko umia daka, eta jakiña, asper-asper eginda amaittu zeban gure nagusixen barriketiaz. “Amaaaaa...” eta hamar segundura, “Amaaaaaa”, eta bost segundura “Amaaaa, guazen...” harik eta nere lagunak “¡Ixi, berbetan nago-ta!” esan zetsan arte. Umia isildu, eta bere asperguria resignaziñoz pasau zeban ordutik aurrera, bertan egon giñan tartetxuan (hamar minutu bez). Gero agur, hurrengorarte eta bakotxa bere bidetik aurrera.

 

Gero konturatu giñan gertatu zanakin. Eta benetan harrigarrixa begittandu jakun. Izan be, gaur egunian kalian ikusten dogunan araberan, hau ez da bape normala. Gaur eguneko gurasuak, bere umia momorro bihurtzeko lanian fiñ, ez detse sekulan entzungor egingo bere momorrogaixan atentziño eskaerei (horretarako bere zeregin eta konbertsaziñua eten egin bihar badabe be); ezta gitxiago okurriduko jake ixiltzeko agintzia (batek daki bestela zelako trauma infantilla sortu leikixen); eta kasualidadez gurasoren batek halakorik egingo baleu konturatu barik, ondo hezittako momorruak ez dau sekulan obedeziduko halako agindurik.

 

Benetan xelebria, bai, Asun eta bere semetxuan kasua. Eta kontua da, gure metodo psikopedagogikuan hiru arau batera hausi arren be, umiak ez zekala bape psikopata arpegirik...

Espeleo aste indartsua

Oier Gorosabel 2008/12/27 22:05

Gabonetako oporrak errutina espeleologikuak hausteko atxeki parebakua dira. Pasa diran egunak elkarlanekuak izan dira, bisittan etorri jakuzen espeleologuak gidatzen eta guk euren eskualdietara txango juaten. Halan,
- Abenduan 23an, Frantziako CAF taldeko Sandrine eta Patrick Degouvekin egon giñan Cantabriako "Gandara" sistemia exploratzen.
- Abenduan 24an, Enkartaziñuetako "Calleja La Cueva"-ra juan giñan txango Burnia, CAF, SEMAC taldietako kidiekin eta Josu Granja argazkilarixakin batera.
- Abenduan 27xan Ispaster eta Amoroto aldian ibilli gara, galdutako "Damazulo" kobia lokalizatzen eta "Abittaga" haitzuloko sarreria garbitzen.

Datorren eguastenian, Abenduak 31, Aulestiako "Lezate" haitzulorako eskurtsiñua egingo dogu. Urtero egitten dogun txango ikusgarri hau oso egokixa da espeleologixia zer dan ezagutu nahi daben edozeiñendako. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Xabier Lete eta mundu erreala

Oier Gorosabel 2008/12/26 12:19
“Egunsentiaren esku izoztuak” liburuan irakurketa prosaiko bat.

  http://www.turismo.navarra.es/NR/rdonlyres/E09D57CB-23B4-4A54-B951-8C055611062B/420/04.jpg

 

Eguna amaittu da. Ekialderutz, kostako farolak kiñuka ikusten dira, eta herrixetako argi gorrixak hodietan. Sukaldeko argixa emetau, eta erretiratzeko une gozua dator. Gelako ipurtargittan, eguneko zeregiñak kanpuan geratu dira eta ordu erdi dakagu ezertan ez pentsatzeko, erdi-lo-erdi-esnako une santu horretan. Mahaitxotik liburua artu, eta arnasak sakondu ahala berbak hegan hasten dira.

 

Azken oihurik gabe aldenduko naiz

argia gandutu zen menturazko lurraldean barrena,

ez dio nehork itzalari abegirik eskainiko

baina itzalaren erresuman itzaliko gara,

zer pena bizitza galtzea, diozu ilunabarrean

maite dituzunak gogoeta xehe iheskaria direnean

eta ibaiarekin batera aldenduko zarela jakitean

nehork mintzirudikatu ez zuen

haraindiko ibar urrunera,

hala ere, ederra zen bizitza eta bizi izatea

 

(Prreeeeeet...)

 

azkenik galeraren zerrenda ankerretan

idatzia utzi bagenuen ere

gurutza ditzagun elkarrekin, maite

azken belazea, azken loredia.

 

(...)

Pilates´ dream (aboutta-finish-gaz body dance)

Oier Gorosabel 2008/12/25 09:00
TB spot baterako gidoia.

 http://estaticos03.cache.el-mundo.net/elmundo/imagenes/2007/11/30/1196417912_0.jpg

 (txaluak)

 Hola amigos, queremos presentaros el nuevo body sport que está causando sensación. Todo el mundo habla de Pilates´ Dream, un ejercicio fácil de hacer en tu casa (irribarrez, muskuluak kontraitzen) y que cambiará tu forma de ver el mundo y –por supuesto- la forma en la que el mundo te ve a ti (pectoral senduak, laztanak jasotzen).

 Para practicar Pilates´Dream se necesita una ducha a gas butano, y –ojo amigas, que aquí viene lo más importante- una bombona especial que contenga exactamente 75 gramos de este gas. Este tipo de bombonas las conseguimos partiendo de una bombona de butano convencional, a la que sometemos a un proceso de madurado y rodaje durante aproximadamente un mes, después del cual se hallan en condiciones idóneas para practicar Pilates´ Dream y que podéis conseguir mandando un SMS al 8899 indicando la palabra “butano” (coste del mensaje 8,56 euros) y recibiendo cada bombona especial a sólo 12 euros contra reembolso.

 La sesión de Pilate´s Dream comienza con una placentera ducha de agua caliente (plazerez gaiñezka dutxapian) durante la cual procederemos a jabonarnos todo el cuerpo. Es en este momento cuando el gas contenido en nuestra bombona especial produce un descenso en la combustión de la caldera que, según estudios testados en estudiantes de la Universidad de Theresenstadt, induce una contracción isométrica en los músculos que están siendo duchados en cada instante (jaboiz beteta eta saltoka). El efecto es progresivo, y conseguimos de esta forma un aumento en la fuerza de contracción de los diferentes grupos musculares resultando una tonificación sumamente equilibrada. El método Pilates´ Dream tiene resultados garantizados, ya que serás impelido a realizar los ejercicios hasta en el último músculo del organismo, al menos si quieres retirar el jabón de tu piel antes de vestirte.

 (gorputz sendo eta ederrak, laztanak jasotzen) Recuerde: Pilates´ Dream, el nuevo body sport que causa furor en todo el mundo, disponible en su casa por sólo 12 euros la sesión. Pide nuestras bombonas especiales mandando un SMS al 8899 indicando la palabra “butano” (coste del mensaje 8,56 euros).

 Esto es todo por hoy, amigos. Hasta el próximo programa de Pilates´ Dream (aboutta-finish-gaz body dance).

 (txaluak)

Etxeko-andros

Oier Gorosabel 2008/12/23 09:00
Zapatua aberatsa izaten dok: haitzulotik urtenda, bakarrik egoten nok jeneralian (Ane eta umia Oiartzunera juanda) eta nere muskulo nekatuekin –oi zer plazerra...- jatekua prozesatzen hasten nok: porruak konjelau, penkak egosi, gai diferentiak potxatzen hasi egun bi barru puddiña egitteko...

 

http://www.bizkaie.biz/idb/articulos/berdurekh.jpg

Faszinantia dok asteko jatekua antolatzia. Astia barixakuan asten dok, Aulestiko basarrittarrak otzaria pegoran lagatzen deskuanian: ¿ia, zer ekarri jeskuk Jabik gaur? Aza bat, sei arrautza, mermelada potia, azenayuk... ondo da, oin ekologisten lokaletik pasauko gaittuk falta dana erostera: kipulak, frutia, laboriak, gaztaia... Zapatua aberatsa izaten dok: haitzulotik urtenda, bakarrik egoten nok jeneralian (Ane eta umia Oiartzunera juanda) eta nere muskulo nekatuekin –oi zer plazerra...- jatekua prozesatzen hasten nok: porruak konjelau, penkak egosi, gai diferentiak potxatzen hasi egun bi barru puddiña egitteko... Normalian, eguastenerarte jateko guztiak konpontzen jittuadaz, barazki eta laboriekin. Astian zihar, ogixa eta beste gauzatxoren batzu erosten jittuadaz dendetan, asko bez. Eta eguen-barixakuan gai freskuak agortuta, pastiakin betetzen juat hurrengo otzaria etorri arteko hutsunia. Pozik nagok nere menuen orekiakin, ustez nere txiki bixak ondo elikatzen jiharduadaz.

Agur eta ohore

Oier Gorosabel 2008/12/22 23:32
Patxi Trapalleiro, eskerrikasko!
Apur bat arrarua sentitzen nok egunotan. Nere inguruko denda eta komertzio guztiak pitxiz eta nazimientuez apainduta badagoz be, gure lantokixa urte osoko moduan topatzen da, garbi, txukun, sobietiko. Izan be, Ramadana

ez dot ospatzen nik, ezta horren modura ezta beste erritual relijiosorik. Horregaittik, gabonak familixiakin biltzeko atxeki paregabia dira neretako, beste barik. Hori dala ta, ez naiz oparirik egitteko zalia ezta gitxiago be ezer zoriontzekua.

 

Baiña hau bai gustau jata:

http://www.patxitrapero.com/urtewebrrion.jpg

 

¡Zelako ilusiñua egin destan! Oso politta izatiaz aparte, harro sentitzeko modua da gero. Jente inportante guzti horren artian, ¡eta zelako lekutan gaiñera! Eskerrikasko, Patxi Trapalleiro

hori.

 

Froilain.

Ardi lanazko galtzak

Oier Gorosabel 2008/12/22 09:00
Cilicio moment.
Ardi lanazko galtzak

Argazkia: Antxon Agirre Sorondo

Umetan, ezin najuan jasan ardi lanazko galtzen kontaktua. 25 bat urte izan arte, neguan beti erabilli izan najittuan algodoizkuak lanazkuen azpixan.

Halako baten ostera, plazer haundixa sentitzen hasi nintzuan lanazko galtza hutsak jaztian. Zenbat eta latzago, hobe gaiñera (horrek lasto zatitxuak!). Ez dakat idearik zergaittik. ¿Metabolismo aldaketia? ¿Disziplina baten biharra?

Mari-Urrika koban

Oier Gorosabel 2008/12/21 00:45
Gure betiko eremutik urtetziak beti suposatzen dau jardun intentsuagua: dana da barrixa, kontu gehixagogaz ibilli bihar, danari erreparatu nahi... eta gehixago, Anbotoko Damian bizilekuan sartziak dakan karga sinbolikua gehittu ezkeriok.

Fitxategi:Cueva de Mari entrada 1.JPG

08-XII-20: Alex, Iker, Garita, Bikain eta Oier.

 

Gaurkuan azalpen teknikuak GEMA-kuak idatziko dittuez bere errejistruetan. Bikain eta bixok pribilejixozko bisittarixak izan gara-ta, Abadiñoko lagunak Urrika koban egitten diharduen biharren lekuko. Gaurko kronikan beraz, dato teknikuak gitxi eta sentsaziñuak ugari.

 

Gure betiko eremutik urtetziak beti suposatzen dau jardun intentsuagua: dana da barrixa, kontu gehixagogaz ibilli bihar, danari erreparatu nahi... eta gehixago, Anbotoko Damian bizilekuan sartziak dakan karga sinbolikua gehittu ezkeriok.

 

Turismo masibua inguru horretan sartu izatia arantza mingotsa da, duda barik. Oiñ arte lau katuk ezagutzen zeben inguruan gero eta jente gehixago dabil, sign o´times. Keiñu eszeptikuakin ikusi doguz hara juandako jentian kandelak, idazkixak eta erramuak... Indar bereziko lekua da, duda barik. Gatxa da epaitzia.

 

Esploraziñuari buruz, sorpresa haundixak emondako kobia da berau. Hasteko, aurretik ezagutzen zan desarrollo txikixa (200 bat metro?) 1500 ingurukua izatera pasau da, eta dana 2007xan hasittako errebisiño batekin. Meandruak, gaterak eta potzu bertikalen laberinto haundixa agertu ei da. Gu potzu nagusittik egin dogu bera, eta bertako bolumena (zabaleria eta sakoneria) harrigarrixa zan guztiz, oso ederra. Eta beheian sorpresak. Izan be, GEMA-kuak arrasto paleontologiko garrantzitsuak eta ikusgarrixak topau dittuez, baitta guri erakutsi be. Badaezpada ez dogu detalle larregirik emongo, eurak hobeto azalduko dabe dana egitteko daken argitaralpenian. Lezian formia be berezixa da, eta atentziñua deitzen dau zona batzutako legortasun extremua. Eta beti pasatzen jatan moduan, faszinantia begittantzen jata pasa dan urtian hónek lekuak esplorau zittuenen azalian sartzia, hónek galerixak lehelengoz zapaltzen nabillela irudikatzia...

 

Aproximaziño latza daka Mari-Urrika kobiak. Gorutzkua gogorra egin bajata be (¡taldeko zaharrena ta lodixena!), urten dogunian diferentia izan da. Illuntzixa zan, eta parian genkazen Udalaitz eta Aizkorriko tontorrak gorrittuta. Argi gitxi geratzen zala bagenkixan arren prisarik ez dogu hartu, begiradia hango edertasunakin lotuta. Behin pasamanua eta bestelako sokak desmontauta, amildegiko bide arriskutsu horretan gora egin dogu, edur artian, eta askoz be errezago heldu naiz tontorrera. Tontorrian illuntasuna abaildu da (luma galdu bat bezala), eta hortzmuga gorri guztia mozkortzeko modokua zeguan. Bittorixako pantanuak dirdirka, eta pizkaka herrixetako argixak ixotzen eta baitta izarrak be. Handik beherakua nasaixagua izan da, ez zeguan-eta hiltzeko arriskurik (ipurdiko buztana kraskatzekua bakarrik...).

 

Eskerrikasko GEMA-ko lagunak egun eder honengaittik.

Unha dubida existencial

Oier Gorosabel 2008/12/19 14:05
Dubi, dubi, da.

Gizon gogor eta arima bakua emoten doten arren, nik be ba dittudaz sentimenduak eta kezka sakonak. Adibidez, urtietan egon naiz bueltak emoten Ondarruko banda famatu honen izenan esannahixari: Txatanuga Futz Band.

Lehelengo berbia argi zeguan: Tennesee, Chattanoogako trena, Glenn Miller, eta 1940ko Estatu Batuetatik modan jarri zeben "big band" tipoko musikia. Ebidentia. Baiña bigarrena?

Ba dittudaz banda horretan jotako ezagun batzu, eta Ondarrun relativamente sarri ikusten dittudazenak. Hor egoten gara igual barriketan, baiña sekulan okurridu bez hau preguntatzia.

Gaur ostera, sukaldian nenguan espeleologiako monua josten, radixuan "Mambo, mambo Caribe mambo..." nekala. Etxeko pakian. Eta halako baten... dra! inspiraziñua. Futz. Jakiña! Ondarrun hala esaten detze putz egittiari. Eta banda ixa osua haizezko instrumentuena...

Batzutan, Jangoikuari galdetu ta galdetu ta ez dau erantzuten, momentu egokixa heldu arte. Oiñ arte ez nintzan Egi hau ulertzeko besain heldua. Oiñ asentauta nagola, ume batekin... erantzuna jaso dot Kosmos onetik.

Eskeerrikasko Jauna

bihotz bihotzetiiiik

eskeerrikaasko Jaaaunaaa

oraain etaa betiiii....

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017