Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Urrixan 12ko argazki bi

Oier Gorosabel 2008/10/29 09:00
Abertzaletasunez gaiñezkako eguna...

 

Argazkiak.org | Armagizonak alardera © cc-by-sa: txikillana

Madrillen suertau nintzan egun horretan. Lehelengo, Eguzkiko Portalian zaldun konpañixia topau genduan alarderako bidian. Buruan hojalatazko oriñala eta lanbasa gorrixa...

 

Argazkiak.org | FN-ko kartela © cc-by-sa: txikillana

Gero, Ameriketako Etorbide aldian kartel hau topau neban. Abertzaletasunez gaiñezkako eguna...

Haize hotza gure artian

Oier Gorosabel 2008/10/27 09:00
Halan be, etxuat erreparo haundirik izan: ezetz, “otso bakartixa” naizela (gustau jatak irudixa) eta bakarrik ondo ibiltzen naizela. Bere bakardadia aittatu jok: asko izango zuan kontatzeko... Baiña nik atiak itxitta najeukazen, mundua gogorra dok, batez be haixe hotza gure artian pasatzen danian.

http://www.zonalibre.org/blog/mitribuurbana/archives/20071127143750-soledad.jpg

Leire Narbaizan mezu zirraragarrixa goguan.

 ***

 ¿Zertara etorri dok XXX-ko neska horren proposamena? Etxera “egotera” juateko, lotara ez baiña bazkaldu eta interneten ibiltzera... Neska horrek aspertu egitten nabela alde batera lagata, egixa esan proposamena nahikua naturala dok. Bostak arte geldi egongo naizela jakin, klasekuen artian “laguna” (egunero bazkaltzen juagu alkarrekin), biharbada nere hiperestesia erotikua izan leikek. Izan leikek bai. Normalena izango litzakek gaiñera.

Halan be, etxuat erreparo haundirik izan: ezetz, “otso bakartixa” naizela (gustau jatak irudixa) eta bakarrik ondo ibiltzen naizela. Bere bakardadia aittatu jok: asko izango zuan kontatzeko... Baiña nik atiak itxitta najeukazen, mundua gogorra dok, batez be haixe hotza gure artian pasatzen danian.

Elantxobeko "Kantauriko Begixian"

Oier Gorosabel 2008/10/26 09:55
Ogoñoko hormetatik txintxilizk, itxaso zazkarran lurruna arnastu dogu eta hormian extraplomaduak puenting mota berezixa egitteko aukeria emon desku (¿"cueving"?)

(Argazkixa: Haitzulo espeleo taldea)

Asteburu honetan, Elantxobeko "Kantauriko Begixian" egon gara bertako bidia eta instalaziñua ikuskatzen. Ogoñoko hormetatik txintxilizk, itxaso zazkarran lurruna arnastu dogu eta hormian extraplomaduak puenting mota berezixa egitteko aukeria emon desku (¿"cueving"?), olatuen gaiñian 100 metrotara. ¡Adrenalinia borborka!

Bestalde, Abenduko Jardunaldixen antolakuntzia formia hartzen doia. Hamen dago programa probisionala: 80 lagun dakaguz apuntauta onezkero. ¡Ederra anbientia!

Datorren astian Gizaburuagan ibilliko gara: Ezunetako kobatik sartu eta Urgitxikotik urtenda, Lea-Artibaiko trabesiarik espektakularrenetako bat egitteko aukeria izango dabe gurekin datozenak (klaustrofobixia dakenak hobe ezetz). Betiko moduan, ADES espeleologia taldiakin etortzia nahi dabenak abisatzia baiño ez daka (eguena orduko).

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

Merkezurring (umiendako esnekixak)

Oier Gorosabel 2008/10/26 09:00
Krisis denporetan ezerbe ezin dalako bota, hamen dator erreziklatzeko aholku barrixekin. ¡Ume jaixobarrixa legeztxe sentiduko zara gaiñera!

 

Argazkiak.org | Umien esnekixa kafian © cc-by-sa: txikillana

 

Ume txiki bat dakazunian, amak bularra emotia izaten da jente gehixenan helburua. Askotan arazuak egoten dira ostera (esne faltia, denpora faltia, mastitis, titiburuen zartadak, honguak...) eta, zorixonez, halakuetan gure arbasuak baiño hobeto gabiz: esne-ordezkuak izaten doguz eskura.

Umiendako esnekixak behi-esnian oiñarritzen dira. Behi-esnia ganaukumiendako ona da baiña ez gizakumiendako (nagusixendako bez, baiña hori beste gai bat da...). Horregaittik, behi-esniari koipia eta proteinak kendu, eta beste gai batzu gehitzen jakoz (bitaminak, mineralak...).

Gure kasuan, suertia izan dogu eta arazuak konponduta umiak bularra hartzen dihardu arazo barik. Beraz, esneki lata ixa osua geratu jakun alperrik galtzeko moduan. ¡12 euro galduta!

¿Galduta...? Bai... ¡zera! Etxeko-andros honen sukaldian ez da ezer galtzen (kontuan hartu deixala, gurera iñoiz bazkaltzera datorrenak). Gizaki txikixendako egokittutako esneki gozo honek behi-esniak baiño gusto hobia emongo detsa zure armozuari. Berezixa, hori bai, baiña ona: ¡laster garbittu dogu lata osua!

Laztans of love Madrillen

Oier Gorosabel 2008/10/25 09:00
Urtiak ba joiazak, eta otso zaharrak (bai, hobe hori panteria baiño) mundu zati haundixa ikusi jok. Iratargipeko bakardadian, uste eze etxera bueltan hatorrela, esperientzia eta ezagutza askokin, ezerk afektau ezin habela.

http://www.victoriaeugenia.com/img/programacion/OHEAN1.jpg

Halan be, gauza batera ondiok etxok ohittu: ondoko gelan txortan dagozenen zaratatxuei kasurik egin barik lo egittera.

En la boca del lobo

Oier Gorosabel 2008/10/24 09:00
Morrosko eta neska pertxenta uniformedunen artian.
En la boca del lobo

Guria hau baiño zahar-usteltxuagua zan

 Bueno, lokalizau juat expedientia. Artxibauta jagok, nun eta... Audientzia Nazionalian. Aspaldikuak...

(Irudi billa nenbixala, hau topau dot. Hau zirraria. Halako autobus baten egin neban kundaahaztueziñezko ha).

Atzo goixian, Epaitegi Zentraletan etxuen nere referentzixia topau. Kasuan ezaugarrixengaittik, esan jesten seguraski AN-ian egongo zala (Juzgado decano horrek, kasuak distribuitzen jittuk hara eta hona). Gaur goizian, ostatutik honako bidian dagon Colon plaza azpixan urten (ikurriñana, Indar Armatuen eguna ospatzeko apainduta) eta hara juan nok. 

Apur bat akojonau nok sartueran. Ni, egixa aurretik eta argi eta garbi sartu nok, baiña sarreran geratu egin nabe. Bertako madero lodi bigotedunak, 55 bat urtetakuak, “espere ahí” esan eta bere kide andrazko bi –neska gazte guapak benetan- argazki bat eta karneta hartu jestek... Gaiñeria txuletia hartu jestek, ez zekixen ni nora bialdu eta papeleko ohar guztiak irakorri jittuez, euskañolez... Hamar bat minuto euki nabe bertan, arrazoia ez nekixala, eta orduan arduratzen hasi nok. Azkenian alperrik: kontua da “eskolta” bat ipiñi destela, madero gaztetxua. Hasieran pentsau juat ni zaintzeko zala, ez iñor labañiaz hiltzeko edo... baiña gero ulertu juat. Lehelengo 4º epaitegira juateko esan jestek, eta hara eruan nau eskoltiak, 3º pisora. Han ez dala esan, eta Dekanatuan galdetzeko; hara naroia nere morrosko uniformedunak. Dekanatuan, ordenadoria begiratu eta Juzgado Central de Instrucción nº 2-era juateko; “guazen, James”... Poliziakua ibilli dot gidari modura denpora guztian, eta biharbada ni zaintzeko izango zuan bai: baiña bera barik, ¿zenbat denpora eta izardi pasauko najittuan nik dozenaka bulego gris háren artian? Azkenian topau juat expedientia: han jagok, eta artxibauta: caso cerrado. Eta ezer eskatu nahi badot, bertan idatziz egitteko. OK.

Atzoko eguna, instalakuntzia. Pisu politta: batekin hiru egin jittuk jabiak, bera baten bizi eta bestiak eguneko 100 eurotan alokatzeko. Espoz y Mina kalian, Eguzkiko Portalan ondo-onduan. ¡Piso bikaiña!

Audientziara nindoiala, Colon metro geltokixa itxitta egongo ei dala etzi. (Urrixan 12xa) Gauzak dagozen monduan, etxok gogorik emoten handik zihar pasiuan ibiltzeko, ez. Edo juan biharra badago, burdiñezko guardasolakin.

Bolunzuloko kobia (Kortezubi)

Oier Gorosabel 2008/10/23 09:00
Bestalde, Abenduan lehelengo astian Gernikan Euskal Espeleologoen Elkartian (EEE-UEV) 27º Jardunaldixak antolatuko doguz. 52 urte dira Arantzazun 1º jardunaldixak antolatu ziranetik, eta hitzordu garrantzitsua izaten da euskal espeleologia talde guztiendako.

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Asteburu honetan Kortezubiko Oma auzuan ibilli gara, Bolunzulo paraje sorginduan, errekia galtzen dan zulotik behera sartuta. Helburua bertako espeleolaguntza fitxa teknikua egittia zan arren, gozamenerako tartia egon da bebai. Txalupa bigaz, barruko aintzira eta sifoi haundixak ziharkatu doguz eta exploratzeko gune barrixak lokalizau.

 

 

 

 

 

 

Datorren astian Ogoñoko hormatik behera juango gara "Ojo del Cantabrico" koba izugarrira (itxasotik bakarrik ikusten dana, eta 200 metrotako caída libria dakana uretara), Abenduko Jardunaldixetako txangorako bidia prestatzeko asmotan. Koba honetara juateko aldez aurretik teknika bertikalian trebatu bihar danez, hurrengo asteko urteera hau ez da publiko orokorrari zabalik egongo.

Bestalde, Abenduan lehelengo astian Gernikan Euskal Espeleologoen Elkartian (EEE-UEV) 27º Jardunaldixak antolatuko doguz. 52 urte dira Arantzazun 1º jardunaldixak antolatu ziranetik, eta hitzordu garrantzitsua izaten da euskal espeleologia talde guztiendako. Onezkero 50 bat lagun apuntau jakuz. Biologia, arkeologia, topografia, mahai inguruak, txangoak, tallarrak... danerako denporia izango dogu 3 egunetan zihar. Aurrerago zehaztuko dogu programia.
 
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Porroustadia

Oier Gorosabel 2008/10/22 09:00
Kaletik juan eta, halako baten, usain batek teletransportatzen zaittu.

http://www.elpais.com/recorte/20070321elpepuage_8/LCO340/Ies/Portada_revista_Hola_Luis_Miguel_hijo.jpg

Pasa dan astian kaletik, umetzarora bueltau nintzan usainbikin: “Hola” errebista barrixan usaiña bat. Amama Isabeli goman bildutako errebistia erosten najetsan portuko litxarrerixa dendan. Eta bestia, periodiko-erre usaiña: askotan lagun desbardiñekin sua egitteko erabilli izan dotena.

Egunsenti-hawks

Oier Gorosabel 2008/10/20 09:00
Lehelengo orduetako txindurrixak koloretakuak dittuk. Marroiak, baltzak eta bittarteko tonalidade guztiak. Langille espaiñolak zapalduko dittuezen soluak garbittuko dittuezenak.
Egunsenti-hawks

Irudixa: Edward Hopper

 7.40 Gaztela plazan.

Lehelengo orduetako txindurrixak koloretakuak dittuk. Marroiak, baltzak eta bittarteko tonalidade guztiak. Langille espaiñolak zapalduko dittuezen soluak garbittuko dittuezenak.

Beste lasaittasun batekin najatok oinguan. Eta hain zuzen be, horregaittik –etxuat metruan organizau bihar, maletia zaindu, lekuak nun dagozen ikasi- denporia sobran izango juat. Oingo modura: ¿zelan pasau juzgauak zabaldu arte falta dan ordubetia?

Ederra kagadia egin jok bateronbatek Markiñan. Nik “eguen honetarako” billetia hartu, eta ¿ez jestek ba datorren asterako billetia saldu? Graziak autobuseruak konpontzeko borondatia izan dabela –eta autobusian lekua ba zeguala- bestela hantxe geratuko nintzuan, Bittorixan ordu txikixetan botata.

 

Kafeterixa honetara heldu naizenian, gabia zan. Banekixan ordu eta piku egon biharko nintzala zain, eta beraz leku eroso eta garbixa billau juat. Lehelengo te bat, aperitibo legez. Pizkat idatzi. Krutwigen kapitulo bat irakorri... Eskaparate haundittik kanpoko mundu illuna, baiña gehixago ikusten gaittue gu kanpokuak, gu eurak baiño.

Ordu erdira, armosuan bigarrengo partia: arrautzak patatekin, ogixa, mantekillia eta alkoholik bako garagardaua. Eguna luzia izango dok eta erregaixa bihar juagu. Zortzitterdiak dittuk eta epaitegiko txindurri baltzak zabaldu jittuez atiak. Nere bentanilliak ostera, bedratziretararte etxok zabaltzen.

Zerbezia tantantxa tantantka eraten, edarontzixakin jolasian... Bihargiñak sartu-urtenian jabizak, kafe torerua barran hartu eta alde. Trankillago, hiru maruja eta laurok mahaixetan. Jentiari begira, aulkan erdi etzinda, basuakin jolasian, nighthawk cañí eta goiztiarra nok ni.

Ipurdia gaitik emoten destan expresio bat

Oier Gorosabel 2008/10/17 21:35
Gero ta leku gehixagotan ikusten nabil halako idazkixak. Amorrua emoten desta, eze, euskeraz ondo dakixan jentiak ipiñittako kartelak dira. ¡Azkenian jentia ondo esanda dagola pentsatzen hasiko da!

leke 0810 por ti.oleta 0810 por ti.

Arrazonamendua lojikua da, gaztelera-euskera itzultzaille automatikuendako. ¿¿¿Baiña adimendun pertsona batendako??? (juntau zure hatzamar puntak eta eskuak gora-behera eragin, argentinuak legez)

Cerrado = itxita

Vacaciones = oporrak

Por = gaitik

Facilitar = erraztea

Irteera = salida

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017