Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Jahodová pena

Oier Gorosabel 2008/01/30 23:15
(Malinová edo čučoriedková be izan leike)

 

Momentuan egitteko postria, errez-erreza, soluan biharrian jardun eta asetu eta freskatzen dabena. “Pena” bitsa da, eta zuringua jasotzen egitten dan merenge morokua da; gero merenge neutro horri frutia gehitzen jako (mallubixak, edo masustak, edo franbuesak hurrenez hurren). Hauxe izan zan gure postria.

Take a walk on the chung side

Oier Gorosabel 2008/01/29 23:40
Valenciako kalietatik najoiak, denda baten billa. Helbidia ezin topauta, plazan emakume bati zuzendu: “Perdone...”. Eta berak: “No, no...” eta ezikusixana egitten jestak modu txarrez. Bizar luzeko gaztia, erropa zaharrez jantzitta... jakiña: eskale batekin konfundidu nau eta ahua zabalik geratzen nok, zer sentidu jakin ezinda.

Niños frente a librería

Eskaparate parian geratzen nok, neuri gustatzen jatazen gauzei begira. Ezin jittuadaz erosi. Hala eta guztiz be, gustora najagok, eta etxakixat zergaittik dan: premiñarik eza sentitzen dotelako biharbada. “Aberatsagua ez da gehixen dakana; gitxien bihar dabena baiño...”. Kafeterixa aberatseko emakume pameladunak meriandatzen gogoratzen dittudaz, argittasunian eta alai; leiho illunian, kristalera pegatuta, kaleko umiak eurei begira. Harek ez jagozak ni besain gustora...

Hille amaieraraiñok ez nok allegauko. Enpresako dirua eta soldatakua ondo bereiztuta jaukadaz, eta pasa dan hillian oporrak hartu dittudazela eta, nominan asko igartzen dok. Egunero, tuperwaria etxetik eta eguardixan lantokixan jaten juat, bakarrik. Zapata eta fraka barrixak bihar jittuadaz baiña zaharrekin aguantau biharko juat. Eguneroko gasto bakarra 1,10 euro dittuk, kafianak. Datorren astian igual hori be kendu biharko juat.

Baakixat aukerako pobria naizela. Nahi izan ezkeriok, lantokixan edo lagunari dirua eskatu eta lagako destela. Kontua dok, ez dotela nahi. Gerrikua estutzen ikasi nahi juat.

Erropak apurtu arte erabiltzen jittuadaz nik; basurara juan orduko makiña bat txaplata eta adabaki izaten jittuek, hori ez badoguz trapuak egitteko erabiltzen. Ez gastatziangaittik baiño, militantzia moroko kuestiño bat dok. Voto de pobreza edo.

Kotxerik etxuat sekula erosi. Bi izan jittuadaz bakarrik, eta erdi-erregalauta, hirugarren eskukuak. Ezin esan hau pobrien kontua danik, gasoliñia eta asegurua pagatzeko nahikua diru bihar izaten dok-eta. Suertia bebai, gehixenetan beti izan dotelako aukeria garraio publikua erabiltzeko. Beste batzu kotxia noiz aldatuko bizi dittuk, eta euren harrotasuna urtero kotxe barrixakin agertzia izaten dok; neu alderantziz: zenbat eta kotxe zaharrak urte gehixago hartu, orduan eta harruago najoiak berau erakusten...

Lagun batek esan jestan aspaldi, eta betirako geratu jatan grabauta: danok ibilli biharko giñake iñoiz eskian, gitxienez bizitzan behin. Aterik ate, dendarik denda edo kalian. Jentian begirada hotzak sentitzia zer dan jakitzeko; atia muzturretan ixtia zer dan igartzeko.

Baten Iruñan, murallen inguruko parketxo baten egon nintzuan gittarria joten. Ez dok merittu makala, hango aguazil salbajiekin (artian ez najittuan ezagutzen). Etara najittuan berrehun peseta edo. Gero gabian, pentsiño merke baten billa, leku baten irakorri najuan: Hogar del Transeunte. Arrazonamentu erreza egin neban: “ni transeuntia nok, izan (Iruñara kurrikulumak botatzera juanda nenguan, pare bat egunerako); horretara, hau neretako morokua izango dok”. Sartu eta, jakiña: pobrien egotetxia zuan. Egixa esanda, hainbesteko premiñan be ez nenguan; dirua ez najekan asko, baiña bai edozein pentsiño pagatzeko bestekua. Baiña gabeko bedratzirak ziran...

Bertan geratu nintzuan. Lehelengo, datuak hartu eta ohe batera eruan najinduen, takillatxo baten giltza emon, eta dutxak nun zeguazen erakutsi. Ohe guztiak gela haundi baten jeguazen, 3-4ko moltzuetan, eta takillekin halako parapeto edo mampara batzu osatzen zittuan, leku desbardiñak bananduta. Segiduan etorri zuan afalordua. Sukalde haundi baten, mahai korriduan jarri giñan 15-20 lagun eta gure kidietako batzu egin eta zerbitzatu juen jatekua: sobreko txanpiñoi zopia eta okelaren bat-edo. Gozua. Goguan dakat ez genduala berba askorik egin; ni, batetik aluzinauta nengualako (¿zertan nagok ni hamen?) eta bestetik zomorro xamarra nintzalako (hortan ez neban asko desentonatzen). Segiduan jan eta bueno, komunera eta lotarako prestatzen hasi zittuan danak, eta tira, donde va Vicente... Denporapasan, bertako iragarki tauliari egon nintzuan. Hainbeste informaziño, eta tartian hurrengo eguneko biharren arduradunen zerrendia. Egunero txandaka egitten dittuk kontizu: sukaldian, garbiketan... ¡Erredios! ¡Hantxe nere izena! Segiduan juan nintzan zaindarixangana, ni hurrengo egunian goizez bihar billa ibilli eta gero Eibarrera bueltau bihar nintzala eta... jakiña, ez zeban arazorik ipiñi. Baiña gustora jakingo neuke poker arpegi haren azpixan ezkutatzen ziran pentsamenduak... (ezer berezirik ez, seguru: “beste bat eskakeau nahixan”).

Gabian, oheratu eta gero izan ziran kontuak. Eskekuen artian kopuru haundixa gaixotasun psikiatrikodunak dittuk, edo erretzailliak. “Box” moduko hartan onduan tokau jatan laguna, bixetatik jekan. Bizar gris luzeko gizon lodixa zuan, kamiseta/kaltzontzillo luze batekin ohian sartu eta segiduan hasi zuan eztulka, bronkitis kronikodunen eztul produktibo horrekin. Berakin batera, gela haundi hartan zeguazen beste hamar edo. Gabe guztian. Bestalde, Jangoikua ei zan bera; ahalguztiduna zanez, ba gauzak agintzen eta desiuak egi bihurtu nahixan hasi jakuan gizona, ta... gaba toledano xamarra emon jeskuan. Gaixua, oin lurpian egongo dok seguru.

Agurrak eta eskerrak emonda juan nintzan etxe haundi hartatik.

Hok eman izan ditut

Ondarruko herrian

gabonetako sobrak jaten

oi ne’lantokian

Bai eta kopiatu denpora berian... eskekuak mustur okerrik ipiñiko juek, txorixo iberikua jaten diharduan “pobre” honen kontura.

Šúlānce s orechmi (eta so strúhankou)

Oier Gorosabel 2008/01/28 21:00
Beste jateko tradizionala. Euren oporraldixan, saiatu gara Roko eta Majari ahal danik eta jateko tradizionalena emoten, hau da, pobrien jatekua, egunero jan izan dana hamen. Eurak prestautako afarixan be, halako platerak aukeratu zittuezen eta hamen dago beste erakusgarri bat.

 

Šúlānce honek (txarto idatzitta dago, lehelengo “s” horrek listoitxo bat izan biharko leuke goixan, “a”-k dakana morokua, baiña nere ordeñadoriak ez daka) ez daka itzulpenik. Esango genduke, ore basiko bat dala, patatá egosi eta gari urunez egindakua. Ore honi nahi dan formia emon leikixo (kasu honetan txorizillo batzu) eta gero uretan egosi. Hamendik urtetzen daben materixal hau, guztiz kalorikua, Tatra mendixetan edurretan biharrian dabizen igeltsero kuadrillia elikatzeko morokua da. Nik imajiñatzen dot era askotara preparau leikiala –pasta italiarran antzera- baiña kasu honetan, Majak intxaur zehia eta ogi rallaua aukeratu zittuan (“s orechmi”, intxaurrekin esan gura dau; “s strúhankou”, ogi rallauakin). Egixa esanda, halan azalduta ez daka itxura erakargarririk; baiña etxekoandra abillan eskuetatik datorrenian, bere puntuan eta bihar dan moduko ingredientiekin... ona baiño hobia. Indigenoi, ogi rallauana gustau jakuan gehixen. Eta asko prestau zan arren, bixamonerako ez zan alerik geratzen.

Iñubijatik Sevillara

Oier Gorosabel 2008/01/27 21:00
Ispasterko laberinto lilluragarrixak aste honetan emondakuak

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************

Ispasterko Iñubija I haitzuloko laberintuak milla arpegi dittu, eta gehixenak begiratu barik dagozenez, sorpresa galantak hartzen doguz. Atzo zapatua, aurreko astian topautako "Zisternako Katazulotik" barrura, 424 metro barri neurtu doguz: hasieran meandro korriente batetik, baiña gero... "Sevillako Tunela" lez izendatu doguna: oin arte Iñubijan agertutako tunelik haundiña (Goierriko Trenbideko Tunela) bikoiztu egitten daben kondukto erraldoi bat (7 metro altu, 5 zabal). Gaiñera, bertan pillatutako hondarren metaketa berezixa dala eta, ADES-eko adittuen arabera "sedimentologuen paradisutzat" hartu geinke, aroz aro gertatuko aldaketa klimatikuen erakusgarri. Honetara, Iñubija I haitzuluak 1900metro hartu dittu onezkero.

Datorren zapatuan, Amorotoko Abittaga-Trakamaill sisteman sartuko gara. Oinguan, Abittagako kobatik sartuko gara aurreko astian kontaktautako galerixa bixak konektau nahixan (ikusi bloga). Abittagako zulua nahikua "praktikablia" danez, interesa dakan edozein etortzeko moduko salida bat da.

********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Zemiaková placka s dusenym mäsom

Oier Gorosabel 2008/01/26 21:00
Edo “patata talua bere zukuan egindako okeliakin”. Mundu Zaharreko herrialde askotan legez, Ameriketatik etorrittako “zemiak” (patatia) oiñarri-oiñarrizkua bihurtu da Slovakiako sukaldietan. Halaxen, patatazko “placka” (“platzka” ahoskatuta) edo talua dagonik eta gauzarik tipikuena da, edozerri laguntzeko.

 

 

Rállautako patatá gordiña, berakatza eta arrautza batekin nahastau eta zartaiña edo plantxa baten erretzia da kontua, orixo gitxi-gitxikin. Hortik talo arin bat urtetzen da, patata tieso xamarrakin. Hamengo batek “patatia gordiñik geratu jatsu” esango leuke, baiña ez: hala da, plantxan egondako denporiakin egiñ egiñ egitten da, baiña ez hamen usauta gagozen beste (tortillapatatan, esate baterako). Eta gozua... ein kontu, afalostian sobrau ziran plackak, bixamonerako gastauta zeguazen.

Hamen jateko bat “bere zukuan” eginda dagola badiñogu, gehixenok ba dakigu zertaz gabizen: jatekuak berak su bajuan egosi ahala botatako zukuakin egittia, urik gehittu barik. Slovakieraz, hori esateko espresiñua pizkat aldatzen da: “dusenym” ittotakua esan gura dau, eta “mäsom” okelia; beraz, “ittotako okelia” jan genduan plackei laguntzeko.

Kyslá fazulová polievka

Oier Gorosabel 2008/01/24 21:00
Slovakiako polievkak.... ¡mmmm! ozen bat merezi dabe, hárekin gogoratzian. Sopia da polievka. Eta mota askotakuak egitten dabez, hango etxekoandrak leku guztietan lez, premiñiak bultzatuta, korputza berotzeko gastroteknologixa miragarrixa desarrollau dabe-eta menderik mende.
Kyslá fazulová polievka

http://www.receptar.websnadno.cz/Polievky.html

Gabonetan Majak prestautako afari slovakiarran lehelengo platera izan zan berau. “Fazulova” lekazkua esan gura dau, eta “kyslá” garrantza. Horretara, lekazko sopa garratza. Azken fiñian, leka-patatian salda sinple-sinplia zan baiña nere etxeko sopen aldian desbardinttasun nagusi bikin: esnia (egosterakuan) eta biñagria (amaitzerutzkuan, esnia ez banatzeko).

Ai nire txirukeak!

Oier Gorosabel 2008/01/24 00:10
Zisko eginda nekazela, gaur txiruka barrixak erostera juan naiz Mutrikuko Agerretxonera. Tallia probatzen nagola, ¿ez desta ba esaten andriak fabrikatziari laga bihar detsela? Hauxe disgustua.

 

Gogorregixak ei dira zapatok, a eta merkiak; gaiñera gaur egunian modiari asko begiratzen jakola, eta horregaittik fabrikakuak erretiratzia pentsatzen ei dabiz.

Gogorrak dirazela, dudarik ez: nik 3 urte egin dittudaz azkenenguekin, ixa egunero ibiltzen; aldatu badittudaz, lonia errebentau dotelako izan da, baiña berez ez zeken defekturik: zaharran zaharraz juan dira basurara, baiña ibiltzeko moduan ondiok. Hortaz gain,

  • Suelia abarketa espartzuzkua da. Naturalago ezin. Hasierako astian pizkat gogorra, baiña gero norbere oiñan formia egitten jako, neurrizko plantilla modura.
  • 17 euro balixo dabe. Ia zeiñek esaten destan beste zapata markarik, diru hori pagau eta egunero 3 urtian erabiltzeko morokuak.
  • Polittak dira. Ante eta lona marroizkuak.

 

Euskal traje regionalan “fashion victim”en sasoian gagoz, baiña. Jentiari mendiko erropekin ibiltzia gustatzen jako, baiña Astore edo Ternua markakua ez ba da... ez da fashion. PIJO ALUAK!!! Juan ointxe momentuan txiruka batzu erostera!!!

Guzur historikuak aztergai

Oier Gorosabel 2008/01/23 08:45
Aste honetan, Aittitta Raduga irrati saiuan

“http://www.quintatinta.com/wp-content/uploads/2007/03/n1-port-quo-checo.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, azterketa historiko sakon bat egin eta gero (Fuckuyama, Robert Graves, Iker Jimenez… uhum!) historikoki sigurtzat dakaguzen hainbeste egi historiko kolokan jarri doguz. Paleolitikotik hasi, Erdi Arotik pasa eta Modernidadian amaittuta, asteroko moduan ordubetez arittuko gara mundu osoko kontu xelebriak batzen eta zuei aurkezten, musika onenaz lagunduta. Bertsiño jokuan: “Hil ezazu aita” bildurgarrixa, Hertzainak eta Gose taldienak alderatuta.

Aittitta Raduga, eguastenetan 8.00etan eta barixakuan 15.00etan.

**
ARRAKALA IRRATIJA (Lekeitio) 107.7 FM
Arrosa Sareko partaidia da, beste 20 irratikin batera

Údený ovči syr

Oier Gorosabel 2008/01/22 08:45
“Údeni ovtxi sir” ahoskatu biharko litzaken izen exotiko honek, “keetutako ardi gaztaia” baiño etxok esan gura. Slovakia gaztaizalien paradisua dok, eta horregaittik Roko eta Majak ia zeozer ekarriko ete zeskuen galdetzian, ez najuan zalantzarik izan: gaztaia eta borovička.

 

 

Údený ovči syr hau, beraz, keetutako gaztaia dok. Baiña keetu-keetutakua gero: plastiko poltsatik etara, eta etxe guztian zihar zabaltzen dok ijitto-usain ederra. Gaztai fresko xamarra dok, Slovakian etxuek asko zahartzen; bai ostera hamen baiño gatz gehixago botatzen. Textura gomosua jakak, eta ñik-ñik egitten jok mastikatzian. Badirudi oria zumitzen gaiñian zabaltzen dabela lehelengo, legortu arte; gero zati kuadrauak egin eta gero keetu, urki adarrekin-edo pentsatzen dot. ¡Ederra! Baiña poltsan sartuta.

Sabado sabadete

Oier Gorosabel 2008/01/19 23:35
Aluak, zakil mandingoak, txoixak... gaur izan juagu fiestia, gaur, lurpian

Trakamailleko sarreria

Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...

Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....

Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.

Irabazi juat (musikia).

Kanpuan ixilik

 

Galería de la mandíbula. Foto J. Millán

Lurpian abentura haundixa bizi eta gero be... ¡hauxe da hauxe ezin iñori kontatzia! Ezkutuan bizi izandako unekada ikaragarri eta ederrok zentzurik ez dake haitzulo hori ezagutzen ez daben batendako; gitxienez espeleologua izan bihar dau. Horregaittik, kaletik nabillela begirada zorrotz eta fijo batekin ikusten banozu, eta tarteka begixak ixten dittudazela... gogua 100 metro superfizietik dakatela da. Ez nago zorua. Begixak ixtian agertzen dira galerixak, argi izpixak, egindako bide luzian kurbak, estuasunak, gela itzalak, potzuak, koladak errepasatzen nabil...

 

Mapa zurixak baltzitzen

 

http://www.bambui.org.br/espeleo/imgs/foto_topografia01.jpg

 

Haitzulo bat esploratzen gabizenian, ezin izaten gara beste barik aurrera juan eta kitto. Edo bai: baiña hori, Afrikako exploradoriak oihana ezezagunian korrikan norabide barik abixatzia lez izango litzake. Mapetan zuriz agertzen diran eremu itzaletan galtzia oso erreza da... Horregaittik, esploratziakin batera mapak egitten juaten gara, lau pertsona normalian. Lehelengo hirurak kontakto bisualian egon bihar gara: aurrekua, hurrengo puntu posibliak rastreatzen; erdikua, metruakin neurtzen; azkena, beste parametro guztiak hartzen (inklinaziño bertikala, norabidia, zabaleria, alturia). Azkena, dana apuntatzen eta marrazten. Modu horretan pinttatzen doguz bide barrixak mapa zurixetan.

 

Abittaga - Trakamaillen gaurko emaitzia

Trakamailletik gora segitzen dogu. Exploratzen eta topografiatzen batera. 7 ordutan 500 metro barri neurtu doguz, eta Abittako konduktuekin kontaktau dogu Mendebaldetik, 12 metro beheragoko pisu baten, justu caos de bloques baten azpixan. Eskaladak egin biharko dira, eta Abittakin bigarrengo konexiñua agertzeko aukera haundixak. Hau albiste ona da, baiña ez genbixan horren billa: Trakamailleko errekian billa baiño. Bide nagusixa galdu dogu nunbaitten, Ekialdera juanda erreka ugari hori topatzera eruan bihar gaittuena...

Mallukian Pausua, Estalagmita Mandinga, 42 Tallako Diaklasia, Txoixan Geli... toponimo barrixak ba doiaz agertzen.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017